bilantziko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
BILANTZIKO

Gaztelaniazko villano hitzetik eratorria da eta “herritarren kantua” esan nahi du. Herri kantu eta bertso mota bat izendatzen du, beraz, villancico hitzak, zenbait jai tan eta bereziki Eguberrietan kantatzen zena eta ustez zejel izeneko arabiar bertso motatik eratorria; metrika aldetik gehienetan sei edo zortzi silabako lerroez osatua zen eta egitura jakina izaten zuen, sarrerako hiruzpalau lerroko ahapaldi baten ostean ( estribillo ) beste ahapaldi batzuk zetozen ( mudanza ) eta horien ondoren, vuelta izeneko ahapaldi labur bat, hasierakoarekin lotu eta hura osorik nahiz zatika errepikatzen zuena. Lehen errenazimentu garaietatik erabili da gaztelaniaz, XV. mendeko kantutegietan egitura hori garatua zen eta mendeetan zehar idazle eza gun askok egin izan dituzte gai erlijiosoz nahiz profanoz: Jorge de Montemayor, Gil Vicente, Juan del Encina, Santa Teresa, Gongora, Lope, Cervantes, J. R. Jimenez...

Euskal idazleek ere idatzi izan dituzte bilantzikoak. Ezagutzen den lehena Joan Perez Lazarragaren eskutik sortu zen eta 1567an datatzen da. Garaiko gaztela niazko bilantzikoen egitura eta metrika ezaugarriak betetzen ditu, geroago aipatu ko direnek ez bezala:

“Barri onac dacart, Barria guencuanean pericho y anton, el ato dejamos orayn jaio dala guztioc alcarr egaz nuestra salvación y a Belen llegamos.

aynbat gauça egoan Guztioc guenbilcela de admiración en nuestro ganado, jaio çan lecuan oy etorrijacu nuestra salvación.” un angel bolando. Esandeuscu guero aquesta canción orain jaio dala nuestra salvación.

Lazarraga bezala arabarra zela uste den S. Martinez de Otxoak liburu batean bildu zituen bilantzikoek ere gaztelania eta euskara nahasteko berezitasun hori bera dute ( Letras de los villancicos, 1695). XVIII. mendean euskaraz idatzirik aurkitu diren bilantziko sorten artean, J. A. Lakarrak (1982) honako sorta hauek aipatu zituen: 1705eko Segurakoa, 1755eko San Frantzisko elizarako Oaraveytiak musikan jarriak,

S. Gandarak 1757, 1762 eta 1764an Gernikan jarriak, 1762ko Muniberen Gabon -Sariak , 1789ko Donostiako bilantzikoa (P. Urkizuk ezagutzera emana 1982an), 1794ko Bilboko Santiago elizakoak, Bilboko San Frantzisko elizarako aita Zabalak musikan jarriak eta Abadiñoko bilantziko data gabeak. Horiez gain, P. Urkizuk (2000) M. Oruñaren 1769koa eta 1772koak, A. Etxeberriaren 1779koa eta 1783ko anonimoa “Gloria, gloria” hasten dena.

J. A. Lakarrak dioenez (1982), XVI., XVII. eta XVIII. mendeetan zehar, eta baita XIX.aren zati on batean ere, Espainia osoko komentu, katedral eta eliza askok zuen Gabon, Errege eta Kontzezio egunerako bilantzikoak agintzeko ohitura eta horren ondorioz, genero ugaria izan da. Elizaren enkarguz osaturiko bilantziko sortak ugari sortu ziren bereziki XVIII. mendean zehar eta sarritan organo musikaz lagundurik gorde direnez, gaiari buruzko Arantzazuko Musika Artxibategia da biltegirik aipa garriena, J. L. Ansorena ikerlearen iritziz (1983).

Pixkanaka gabon kanta esateko izen generikoa bilakatu da bilantziko hitza gaz telaniaz nahiz euskaraz eta genero emankor horren lekuko xumea besterik ez dira aztertzaileek XX. mendean zehar aurkitu eta argitaratutako euskal bilantziko sortak. Sorta horien artean gehien aztertu direnak XVIII. mendeko S. Gandararenak dira.

S. Gandara abade gernikarrak idatziriko gabon kanta edo bilantzikoetatik hiru aurkitu dira: Guernicaco gabon-canta: Muxhil ta vizcaitar baten artean izenekoa da ezagutu zen lehendabizikoa. Madrilen 1764an konposatu zuen egileak eta Madrilgo Historia Errege-Akademian aurkitu zuen J. I. Telletxeak. Ondoren, M. Lekuonarekin batera aztertu zuen (1966). X. Munibek egindakoen sail berean sartu behar da, hots, elizan kantatzeko sortu ziren obra dialogatuen sailean, izan ere Guernicaco gabon-canta: Muxhil ta vizcaitar baten artean izenekoa bi lagunen arteko elkarriz keta eran antolatua da, pertsonaietako bat, Gandarak vizcaitaresaten diona, euskaraz ondo moldatzen da; bestea, muxhil,euskaldunberria da, eta trakets antzean hitz egiten du entzuleari barre eragiteko. M. Lekuonak dioenez, Gandarak Barrutiak bezala, kaleko hizkera darabil; ez da, inondik inora, Peñafloridaren antzezlanetan agertzen den hizkuntza jasoa. Hala ere, Lekuonarentzat aipagarria da Gandarak erabiltzen duen errima aberatsa eta landua: ohiko errimekin batera bestelako errimak tartekatzen ditu zati berean eta errima berri horiek ukitu harrigarria eta atsegingarria ematen diote bertso osoari. Horren adibide da, Gandararen ondoko bertso honetan, ukatueta lekuhitzek osatzen duten errima:

“Ah! Jente gangarr a Belen'go ! Guztiai zaldarr a urtengo ! Zuek ukat u Virgiñi leku ? Zuentzat su-garr a hurrengo!

Herri-antzerki melodramatikoaren sailean sartu zuen J. M. Lekuonak Ganda raren 1764ko obra; bere iritziz, XVIII. mendeko beste antzerki obra hauekin batean aipatzekoa zen, P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna eta X. Muniberen Gabon sariak nahiz El borracho burlado . XVIII. mendean hegoaldeko euskal herri-teatroak berrikuntza prozesu bat ezagutu zuen zenbait autoreren lanari esker eta funtsean erlijioarekin dute zerikusia gehienek. X. Muniberen El borracho burlado izan ezik, gainerakoak Eguberrietako eliza-misterioaren inguruko antzerkitxoak dira Lekuonak dioenez. Gandararenak, esate baterako, erlijioari buruzko teatro piezak dira, elizan kantatzeko eginak. Eragin kultua nabari bada ere, herri teatroaren hizkuntza dute, orobat hizkera. Era berean, ahozko literatura esparruari dagozkion pertsonaia komi koak ageri dira.

Lakarraren iritziz, bilantzikoak generotzat behar bezala berezitu ez izanaren arrazoia, kopuru urritasunaz gain, zera da: “Arestik Teatro Zaarra argitaratu zuene tik oraindik desagertu ez den leku guztietan (bilantzikoetan batez ere) teatro zaha rra aurkitu nahian datza. Hola uler daiteke Gavon sariak edota Gandararen 1764ko Gabon kanta teatrotzat jotzea” ( ASJU 1982). P. Urkizuk ere iritzi bera adierazi zuen Teatro Vasco liburuan (2003), Gandararen obra horiek bilantziko generokoak direla eta ez antzerkiak; halere, aitortzen du pieza liturgiko horiek antzertiari dagozkion zenbait osagai badituztela: abestu egiten dira, elkarrizketa eran antolatzen dira, mugimendu eszenikoa dute... Horregatik, bere iritziz, batzuetan ez da erraza izaten genero mugak ongi bereiztea.

Artzainen arteko elkarrizketa eran antolaturiko bilantziko dramatizatuak ez ziren bakanak izan. Besteak beste aipagarri dira N. de Zubiaren Coloquio entre los pas tores , 1691eko Doctrina Christiana n argitaratuak Donostian:

“Matxinikito

zer diok, Peru

Atzorik ona zer barri dogu? Barri dogu ze angeru mila gure menditik irago dira.”

Bestalde, Lazarragarenean bezala, XVII. mendean ere, batean eta bestean agertzen dira euskara eta erdara nahasirik edota funtzio barregilea duen bizkaitar pertsonaiaren jardun nahasi edo xelebrea. Pertsonaiaren ibilbide luzearen lekuko, gai erlijiosoko gaztelaniazko bilantzikoetan maila gorena iritsi zuen Sor Juana Ines de la Cruz (1651-1695) idazle mexikarra aipa liteke, bere bilantzikoetan agertzen duen pertsonaia bizkaitarraren jardun bitxiaz.

1764ko Gabon-kanta z gain, Gandararen beste bi bilantziko dokumentatu eta aztertu dira, berez gehien aipaturiko hori baino antzinagokoak izan arren beran duago aurkitu zirenak. Hiruretan zaharrena 1757ko Gernikako Gabon kanta , J. A. Arana Martijak argitaratu eta aztertu zuen (1976-77). Hona lehen ahapaldia:

“Gauaren manea, ilunic bapere baguea dacust nic guerizac urrundu onec laster ditu Fararira izar gustiac dabilz gira bira.”

Eta, azkenik, 1762ko Gabon kanta Gernikakoa , J.A. Lakarrak Madrileko Historia Akademian topatu zuen eta aztertzeaz batera generoari buruzko hausnarketa berri tu zuen (XVIII. mendeko zenbait bilantziko berri” ASJU , 1982). Hona beste lehen ahapaldia:

“Adanen humeak nequez dempora lengoetan, buztarria cerabillen euren sorbaldaetan. A zan vicitza, garratza; da beragaz contu latza.”

A. Arejitak gabon kanta honi buruzko azterketan dioenez (1982), azken gabon kantok direla-eta eman zizkion zorionak Aita Larramendik Gandarari gutun batean: “ain daude ederrac, gozoac, quilicorrac…”. Gandarak, berriz, bihotzez eskertu zion maisuari hain iritzi ona ematea: “Ontzatuten deustazula jakitea da nire atsegin betea…”.

[L. O.]

Ikus E GUBERRI KANTU .

B IBLIOGRAFIA

A NSORENA , J. L. : “La música en el País Vasco en los siglos XVIII y XIX”, Eusk o Ikaskuntzaren IX Kongresua , Eusko Ikaskuntza, 1983, 295-310 . A RANA M ARTIJA , J. A.: “Gabon canta de Guernica de 1757”, Euskera , 1876-77, Bilbo ,

89 eta hurrengoak . A REJITA , A.: “Gandararen kanta ezezagun bat (1762)”, Idatz-Mintz, 2, 1982, 18-19 . A RESTI , G.: “Itzaurre moduz” in Teatro zaarra , Auspoa bilduma, 48, 1964, 9-14 . L AKARRA , J. A.: “XVIII mendeko zenbait bilantziko berri” ASJU , 1982, 101-103 . L EKUONA , J. M.: Ahozko euskal literatura , Erein, Donostia, 1983, 234 . T ELLETXEA , J. I. & L EKUONA , M.: “Gabon-kantak” de Guernica de 1764. Un documen

tal del euskera vizcaíno del siglo XVIII”, Boletín de la Sociedad Vascongada d e Amigos del País , 1966, 157-171 . U RKIZU , P.: Teatro vasco, Etor, 2003 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper