1. Ezkerretik eskuinerainoko hitz errenkada, luzea nahiz laburra. Hegoaldeko usadioaren arabera eskuarki “bertsoa” deitu ohi zena, “bertso lerroa” edo soilki lerroa izendatzen da metrikan. Ahapaldi edo estrofa osoa, berriz, Iparraldeko ohitu raren arabera “bertsoa” izendatuko da. Metrika unitate bat da, beraz, bertso lerroa eta kultura grekolatindarrean estiko terminoa ere erabili izan da, nahiz eta gure arte an estikoaren erdia den hemistikioa soilik hedatu den.
Neurtitza hitza, jakina denez, A. Oihenartek asmatua da eta Adigarria deritzan hiztegiñoan dioenez, “ Neurtitz , vers, de Neurtu hitz , mots mesurés” esan nahi du. Bistan da grekozko métron zuela buruan eta hura itzuli nahi izan zuela. Iritzi bere ko da K. Mitxelena, aurrerago esango baitu “euskal neurtitzen oinarri” dela silaba; horrenbestez, garbi dago berez “lerro” deituko denaren pareko dela.
Metrika hiztegian, bertso lerro terminoaz baliatzeko proposamen hau K. Mitxelenak ( Miscelánea Vasca , 1978) G. Arestiren Maldan behera ko zenbait bertsoz ari zela idatzi zuenarekin bat dator, nahiz eta, gazteleraz mintzo zelako, “lerro” hitza aipatu ez zuen, baina bai “línea” edo “verso”, euskarazkoaren erdal ordaina, euskaldunon “bertsoa” besterik zela esanez. Honela zioen:
“Ya se sabe que pausas y cesuras constituyen un elemento fundamental de buena parte del verso vasco conocido, si no de todo su conjunto. La dis posición en versos (es decir, en líneas, por decirlo a la inglesa, ya que vasc. “bertso”, etc.: sul. “berset”, tampoco significa ‘verso’, sino más bien ‘estrofa’) es arbitraria y cada una de las seis líneas de una estrofa, al igual que las de todas sus similares, podría dividirse sin excepción en dos partes...”
K. Mitxelenaren aipamen horri eutsiz, beraz, ezagutzen diren euskal bertso, guztien ez bada, askotxoren oinarrizko osagaiak pausaldiak eta etena dira. Mitxelenaren baieztapen hori asertiboa da, ez esklusiboa, eta ez da pentsatu behar horiek direla euskal bertsoen osagai bakarrak, ez eta garrantzitsuenak ere. Historia de la Literatura Vasca n (1960), honela idatzi zuen:
“Dejando a un lado los cantares más antiguos, de metro irregular, la versi ficación posterior está basada normalmente, como el mester de clerecía, en el número de sílabas y en la rima.”
Bi urte geroago J. I. Goikoetxea “Gaztelu” izengoitiz ezagunagoak, Musika ixi lla argitara eman zuenean, Mitxelenak egin zion kritikan honela zioen: “begi zorro tzez begiratu ohi dio (Gazteluk)... euskal neurkerari: ez zaio ez egokia iruditzen ez jatorra... Gazteluren ustez, ez lukete silabek izan behar –Etxeparez gero, gutxienez, diren bezala– euskal neurtitzen oinarri”.
Mitxelenak azken aipamen horretan puntua isildu eta silabak bakarrik ahotan hartzen baditu, arrazoia bistan da: puntuaren kontra ez zuen ezer Gazteluk, silaben kontra bai, ez omen luketelako izan behar euskal neurtitzen oinarri; eta Mitxelenak, horiei bakarrik loturik, hala direla aitortzeaz gainera, aspalditik direla hala erantzu ten dio, “Etxeparez gero gutxienez”. Beraz isiltze hori gorabehera, aurreko hitzei behatuz garbi dago Mitxelenarentzat lau hauek direla euskal neurtitzen oinarrizko osagaiak: silaben kopurua, puntua, etena eta pausaldiak; bi azkenak ez, halere, nahitaezkoak.
Azentuari dagokionez, berriz, euskal bertsogintzarekin batere zerikusirik ez duela dio Historia berean: “El acento no parece haber jugado ningún papel en las muestras que han llegado hasta nosotros, incluso en los dialectos que como el suletino tienen hoy un acento de intensidad parecido al del castellano, y tampoco, como es natural, las diferencias de cantidad”. P. Lafitte ere iritzi berekoa agertzen da honako hitz hauetan: “On est à peu près d’accord pour admettre que le voca lisme basque n’est pas sensible à la quantité”, eta euskaran silaba luzeak ikusi uste izan dituztenek ez dutela halakorik ikusi, baizik hartu izan dituztela luzetzat doinuz ko edota musikazko azentua zuten silabak.
Gaur inor gutxik jarriko ditu dudan Mitxelenaren hor goiko hitz horiek, non garbi bereizten baititu batetik silaba oinarri dutenak, “gutxienez Etxeparez gerozkoak” omen direnak, eta bestetik, beheraxeago dioen bezala, “silaba jakinik ez duten kanta zaharren neurria”. Horrenbestez, esana utzi du silaba kopuru jakineko bertsoak direla B. Etxeparerenak. Zer da silaba, ordea, eta nola kontatzen dira lerro bateko sila bak? Ez dirudi beti gauza erraza denik, Mitxelenak berak behin aitortu baitzuen: “uno no sabe muy bien cómo contaba Oihenart las sílabas: a mí al menos me resulta difícil llegar a una cuenta que concuerde siempre con la suya”. Nola jakin, hortaz, honako bertso erdi honetan –”azken finian eman diazan”– edota harako beste hartan –”txoriak bere umeak baino”– zenbat silaba kontatu eta ahoskatu zituen egileak? Ikusi batera, silaba fonologiko hutsak kontatuz, hamar. Baina silaba fonologiko guztiak silaba metriko al dira beti? Bertsogile guztientzat? Egunoroko azturak erakusten du ezetz. Eta ez bakarrik, askotan pentsatu ohi den bezala, elisioen edo sinalefen erruz; hor aipaturiko lerro erdi horretan –”azken finian eman diazan”
(B. Etxepare I, 40)– ez baita elisio-sinalefetarako biderik, eta halaz ere hori poetak zortzi silabaz bakarrik ahoskatu baitzuen, ez hamarrez, beste “txoriak bere / umeak baino” hura ere bere egileak zortziz kantatu zuen bezalaxe; nahiz eta gero beste euskalkietako interpretek hamar silabakotzat eduki izan duten, euskalki horietan “txoriak” eta “umeak” hiruna silaba dituztela eta, jatorrizko euskalkian ere hala izan behar zituztela pentsaturik. Egia da, halaz ere, lerroan hitz bat bokalez amaitzen eta hurrengoa bokalez hasten denean sortzen direla maizenik lerroko silabak kontatze ko moduari buruzko zalantzak. Maizenik, baina ez beti; esate baterako, “Adios izar ederra (zazpi silaba) / Adios izarra” (sei) dioen herri kantan lehen “adios”ek bi sila ba ditu eta besteak hiru, dieresia dela bide.
Euskarak bere-berea zuen silabak kontatzeko moduaz gain, beste bat, ikasia eta landua, ondu nahi izan zuen lehen mementotik beretik xistren, desadostasuna ren eta kalapitaren hazia erein zuen. Elisio-sinalefen egikera arautu gabetik arautu ra pasa nahi izan zenez gero eta, behin asmatzen hasita, burua asko nekatu gabe arautzeko bide bat baino gehiago asma zitezkeenez gero, ikusia zegoen aurretik eskola edo iritzi edo joera, nolanahi deitzen dela, bat baino gehiago agertuko zire la, agertu ere ziren bezala. Lehenaz gain hiru, eta, jakina, bertsogileak beretzat haietako zein onartzen duen, hark gehituko edo gutxituko du haren lerroetako sila ben kopurua beste bat onartzen duen bertsogilearenaren aldean. Bertso honek, esate baterako, “ia negua etorri da eta elurra ere bai”, A. Oihenartentzat hamabi silaba baizik ezin izan ditzake, ez gehiago eta ez gutxiago; B. Etxeparerentzat, berriz, hamabost ere bai.
Euskal bertsogintzan elisio-sinalefak egin behar diren ala ez galderari lau eratako erantzunak, esan bezala, eman zaizkio, eta B. Etxeparek eta A. Oihenartek nork berea. Hona laurak laburkiro. Bat: A. Oihenartek “Bai, eta beti gainera, nahitaez”, erantzun zuen. Bi: Arana Goirik haren araua pixka bat eztiturik: “Beti ez, ia beti”, eta bi lege eman zituen noiz bai eta noiz ez jakiteko. Hiru: “Inoiz ez, edo ahal den gutxiena bederen”, irakatsi zuen J. I. Aranak, eta hala egin, adibidez, Hiribarrenek Eskaldunak poeman, hango bost mila eta laurehun bertso baino gehiagotan ez baitu sekula elisio-sinalefarik egiten, behin izan ezik (“Oren etsaia! Larak, noiz eta ere baitu”), eta orduan ere bortxaturik eta ezinbestean, “eta ere” hiru silabaz ahoskaturik, lerroa 7/6 silabakoa izan zedin. Lau: modu zaharrena, betikoa, bertsolariena: “Bai eta ez, komeni denean, aisiara, batere araurik gabe”. Bertsolarien legea, baina ez egungoak edo bart arratsekoak bakarrik harturik gogo an, on izan baitateke hemen esatea eztabaidagai honi dagokionez bertsolari zirela, besteak beste, B. Etxepare, Ziburuko J. Etxeberri eta G. Aresti, hiru bakarrik aipatzeko. Hona zer idatzi zuen Mitxelenak lehen aipatu den artikulu hartan Arestiz ari zela: “Todas las líneas, eso sí, tienen siempre trece sílabas porque Aresti, de acuerdo con la métrica tradicional (más que con la de Oihenart o la de los “olerkaris”), no se consideraba obligado a elidir vocales o a hacer sinalefas. En otras palabras, no evita el hiato, aunque no medie cesura o pausa: “arbol(a) adar-gabeen,” pero “nire arima dago”, en grupos de 7 sílabas cada uno”.
Garrantzitsua da, beraz, lerro baten silabak kontatzerakoan bertsogileak lau jokabide horietatik beretzat zein hautatu duen jakitea; eta horra zergatik den ezez koa lehengo galderari (“silaba fonologiko guztiak silaba metriko al dira beti?”) eman behar zaion erantzuna. Honako lerro honek, esate baterako, ”sosa gabe ez baita eskola frantsesik” hamahiru silaba fonologiko ditu edozein irakurlerentzat; A. Oihenartentzat, ordea, hamaika silaba metriko; Hiribarrenentzat, berriz, fonologiko adina metriko.
Zenbat silabakoak dira neurtitz edo bertso lerroak euskaraz? Ezen silabak eus kal neurtitzen oinarri direla eta lau modutara konta daitezkeela agirian utzi da, baina ez da argitu oraindik, modu batera nahiz bestera konta, zenbat silabakoak diren. Iritziak bereiz dabiltza, egia esan, eta, bereiz ibiliko dira aurrera ere, harik eta horri lotua dagoen beste puntu bat adituek argitzen duteino.
Bizkitartean, neurtitz edo bertso lerro txikiena bikoa eta handiena hogeita bate koa direla dio, esate baterako, Aita Arana azkoitiarrak: “Desde versitos de dos solas sílabas hasta los de veinte y uno inclusive”, erabilienak bostetik hamabostera bitar tekoak (bederatzikoak, hamabikoak eta hamalaukoak izan ezik) direla gaineratuz. Silaba bikoaren etsenplutzat hau aipatzen du:
(a) ”Nondik ator? Goitik nator, nausia.”
Hogeita batekoarentzat,berriz, berak onduriko hau:
(b) “Betiko Aitak Alaba maitea, bere ama seme Jaungoikoak, Pozkidaturik kantatzen duela Emaztetzat Megope Santubak”.
Baina gehiagokorik ere bada eta laster aipatuko da Orixeren bat. Bi etsenplu horiek mahai gaineratzen dute, hain zuzen, lehen aipatu den auzia, esan baita adi tuek argitzen duteino ezin jakin daitekeela zenbat silabakoak diren euskal lerroak. Alegia, zer da neurtitz edo bertso lerroa euskaraz? Hori definitu behar da lehenik. “Ezkerretik eskuinerainoko hitz errenkada, luzea nahiz laburra” esan da txosten honen hasieran, baina hori esatea eta ezer ez esatea berdintsu da; kontua baita ea zer idatzi behar den ezkerretik eskuinera eta zer utzi behar hurrengo lerrorako.
Bestela esan, hor goiko bi silabako lerroak omen dituen bertsoak, esate baterako, halakoak al ditu ala bi lauko eta hiruko bat?
(c) “Nondik ator? Goitik nator, nausia.”
Eta beste hogeita bat omen dituenak, hainbeste al ditu eta lerro bakarra al da ala ez, baizik
(d) “Betiko Aitak Alaba maitea, (5/6) bere ama seme Jaungoikoak, (10) pozkidaturik kantatzen duela (5/6) emaztetzat Megope Santubak” (10)
Izango dira, agian, lehen zatiketa (c) onartzen ez dutenak, esanez hor bi puntu daudela: “nondik/goitik” bata eta “ator/nator” bestea; beraz lau lerro osatzen dituz tela lau hitz horiek. Horientzat dotrina zuzena hau baita: zenbat puntu, hainbat lerro, eta punturik ez duena, ez da lerroa. Hori horrela izatekotan, zortziko handia deritza naren 10/8 silabek, esate baterako, hamazortzi silabako lerro bakarra osatuko luke te; halaber, zortziko txikia deritzanaren 7/6 silabek hamahirukoa. Alde horretatik, B. Etxepareren 15 silabakoak behar bezala idatziak leudeke:
(e) “Munduian den gizon orok behar luke pensatu Iangoikoak nola duien batbedera formatu.”
Ez hain ongi, nonbait, K. Harizmendiren silaba kopuru bereko hauek:
(f) “Oren oro zuk dakizu zeren dugun premia: Orai eta gero bethi zakizkigu balia.”
Ez da garbi ikusten, egia esan, zergatik lerroak beti, lerro izateko, puntua behar duen izan eta zergatik ez duena ez den lerroa, baizik lerro zatia, puntutik punturai nokoa omen delako nahitaez lerroa. Nola froga hori? Baina, garbi ikusi ez arren, ez da gure artean kontrakarra handirik zenbait kasutan hori onartzeko eta A. Oihenartek bezala pentsatzeko, Ziburuko J. Etxeberriren Manual Devotionezcoa z beste liburuetako lerroez ari delarik: “et les vers y sont de quinze syllabes, aussi bien que ceux du Manuel , non obstant qu’ils sont distribués en quatre versets, car de ces quatre ni en ayant que deux qui riment, les autres deux doivent être pris pour des hémistiches, et non pour des vers entiers”.
Eztabaida horretan sartu gabe, aski da jakitea lerroak, luze samarra denean, hamabost silabatik-edo gorakoa, bere baitan dituela multzo edo lerro zati batzuk, lerroaren pausaldiez edo etenez markatuak. Horren frogarik onena Arana beraren hamazortzi silabako omen diren lerro hauetantxe du:
(g) “Aingeru danen Erregin dala, parerik gabe Zeruan Ama Birjinak nola lezake antzekorikan munduan?”
Bada, horiek, hamazortzi silabako lerroak izan edo ez izan, ezin uka badirela bederen zortziko handiaren erdia:
(h) “Aingeru danen Erregin dala parerik gabe Zeruan, Ama Birjinak nola lezake antzekorikan munduan?”
Eta berriz ere lehengo auzira etorrita, bi lerro al dira horiek ala lau, modu bate ra nahiz bestera idatzi? Ez du horrek asko axola; axola duena beste hauxe da: bi direla dioenak ere aitor dezan halako lerroek bere baitan multzoak, zatiak dituztela, zesurak edo etenak erdibituak, komunzki hemistikio deituak, nahiz eta silaba kopu ru berbera ez eduki beti alde banatan.
Hogeita bat silabako baino gehiagokorik bada, eta Orixeren hau izan daiteke horietako bat. Edo ez; nola hartzen den hemen ere lerroa. “Lenengo gaiñezkaldiak” deritza olerkiari eta honako lehen hau bezalako hamahiru multzo ditu:
“Begoñako Karmel -elizara noa gergori-kanta-zun meza nagusira.”
Zer da hori: bertsoa? lerroa? Sei silabako lau lerro dituen bertsoa ala lau zatitan (6+6+6+6) hogeita lau silaba dituen lerro bakarra, horrela tolestatua ez egonaga tik? Baldin bertsoa bada, horrek esan nahi du bertso delako horrek eta beste hamabiek hiru lehen lerroak segidan punturik gabe dituztela (ez al da askotxo?) eta, halaber, olerkiaren hamahiru “bertso” direlakoen “azken lerro” direlakoek bakar bakarrik dutela puntua –beti “-ira/-ida”– beren artean. Baldin lerroa bada, berriz, olerkia hogeita lau silabako hamahiru lerro hoskidek osatzen dute. Orixeren obra osoan ez da aurkitzen olerkirik, sei silabako lau multzo lerro berean idatziak ditue nik; bai, ordea, seiko hiru multzo dituenik, hala nola, “Argi ta margo”, “ Panpa- etan izan”, “Lur ikara”, “Azken afaria” eta abar, non lerro bakoitza 6+6+6 emana baitago. Hori dela eta, “Lenengo gañezkaldiak” deritzan hau ere hala bide da, hogeita lau – 6+6+6+6 – silabako neurtitza, eta ez sei silabako lau lerroko estrofa edo bertsoa.
4. Zein lerrok dute etena eta zein lerrok ez? Silaba gutxikoek ez baitute zatituak egon beharrik. Zenbat da, ordea, gutxi? Zenbat arterainokoek ez dute behar eta zenbatetik gorakoek bai? Hori jakiteko bide bakarra kopuru batekoak eta besteko ak aztertzea da. Hamarren inguruan dirudi dagoela muga. Zortziko handiko lehen hamar silabak beti –ia beti bederen– 5/5 izan ohi dira, zesura edo etena erdi erdian dutenak alegia; aldiz, horien ondoko zortziak ez dira beti 5/3 izaten, ezta gutxiago ere. Hori batetik. Bestetik B. Etxepareren X. kantuko lerroak hamaika silabakoak dira eta guztiek dute etena seigarrenaren ondoan: 6/5.
Beraz, zortzi silaba gutxiegi dira etena edukitzeko; hamar, aldiz, nahikoa dira gehienetan, ez beti; eta hamaika, zer esanik ez, beti. Eta bederatzi? Herri bertsogintzan bederatzikoak ez bide dira oso ezagunak; “Ardoa edanda txoratzen naiz” eta beste bakarren bat. Hala esan du Aranak ere hortxe goian, 3. zenbakian. Berak, bizpahiru lerro soltez gain, bertso bakarra dakar, eta itxura guztien arabera berak asmatua. Hauxe:
(i) “Mutil gipuztarra gipuzkoatar / mutil ona 9 da ezagun hiru gauzatan: 8 sagardua edan / ibili oinez 9 eta jokatu pilotan 8 oaindic obeto / beste iru 9 ditu biziro beriak: 8 kristautasuna / erri-grina 9 ta alkarri lagun alaiak.” 8
(Izengabia)
Alde batera utzita bertso hori nork egina den, “izengabe” batek ala Aranak berak, utz bedi orobat, besterena izatekotan, neurriak Aranak ematen dituenak diren ala ez. Hori guztia utzirik eta kontuan harturik ia zortziko handia dela, lehen lerroan eta parekoetan silaba batez gutxitua, bidezko da bestea 5/5 bezala hau ere 5/4 izatea. Nolanahi ere kopuru bereko bertso gehiago aztertu beharko lirateke, eta, berriro esanda, herri bertsogintzan bederatzikoak ez dira sarri aurkitzen. Aldiz, bertsogintza landuan eta ikasian A. Oihenarten testigantza dago eskueran, eta ez olerki batean edo bitan, ezpada gehiagotan, lehenbizikotik hasita.
Lehenbizikoan 5/4ko zenbait lerrok etena zor zaiela dirudite (“Zu begiztatuz geroz laket”, “Geroz oihana lilitu da”, “Ud ‘ere negu, negi’ uda”, “Noiz ere batzen baitzitzautzat” eta abar), baina neurri hori gabe 4/5eko batzuk ere agertzen dira (“Zuk nizaz nik zuzaz atsegin”, “Minak zatiz arhinzen zautzat”, “Orai zure minez hiltzera”), erabat debekatzen dutenak esatea lerro horiek etena dutela, zeren kantu edo olerki batek etena duela esateko silaba jakinaren ondoan behar baitu eraman kopuru bereko lerro guztietan.
Bosgarren olerkia oso interesgarria da. Hirurogeita bi lerro dituelarik, osoa dago distikoz egina: hamar silabakoz eta bederatzikoz. Orain, bada, hamarrekoek beti bosgarren silabaren ondoan dute etena, 5/5 dira beti alegia; aldiz, bederatzikoek ez, eta lehengo olerkian bezala 5/4 dira gehienak, baina 4/5 ere badira batzuk, eta are 3/6 ere bai (“Zu beti lehiatu zira”, “Harzaz-huts zirate hospasu”).
Beste bati bakarrik begiratuta, zortzigarren olerkiari, ikusten da eskema hone tako, 9A-9A-12B-12B, zazpi bertsok osatzen dutela. Lehengo beste bietan esan dena errepikatu behar da hemen ere bederatzi silabakoei dagokienez: ez dute taxu berdinik eta ez dute etena beti silaba jakin baten ondoan. Horrenbestez, garbi da,
A. Oihenarti dihoakionez bederen, bederatzi silabako lerroek ez dutela etenik. Besterik da egungo egunean, Iratzederrek beti etena duten 5/4koak maiz baitarabiltza. Beraz, esan bezala, hamarrean dago muga: hamar silabatik behekoek ez dute; hamarrekoek ia beti; hortik gorakoek beti. Hala idatzi zuen behin Zaldubik ere: “8. règle. Dans les vers de dix syllabes et au-dessus, la césure ou hémistiche est de rigueur...”.
5. Zenbait silabatako lerroak arnasaldi batean esateko luzeegi gertatzen direla eta, zatiak bere baitan hartu behar dituztela ikusi den bezala, beste horrenbeste gertatzen zaie zati horiei, baldin horiek ere bere aldetik luzeegiak badira. Bestela esan, hemistikio direlakoak ere “pausaldiek” erdibiturik hemistikio erdi bilakatzen dira eta halatan lerroa lau moldez edo lau adreiluz osatua gelditzen. Baldin muga ren bila abiatzen bagara, ohartuko gara hamahiru silabakoei ez zaiela horrelakorik gertatzen. Hala nola, Iztuetaren hauei:
(j) “Gauza askoren izen / txit antzinakoak maitaro gorde ditu / euskara zintzoak berenez diralako / eztitsu gozoak gutizia andia / diote auzoak.”
Ezta G. Arestiren Maldan behera ko hauei ere, direla 6/7 eskema dutenak, dire la 7/6 dutenak:
(k) “Gurutze batetik / zintzilik hil artean josiko zaitugu / biharko goizaldean mintzatu zen ozenki / epai-emalea.”
Aldiz, hamabostekoei bai, eta hor dira gehiagoren artean B. Etxeparerenak eta Ziburuko J. Etxeberrirenak, honelako eskema, 4/4//4/3, ezagunarekin, batak ongi besteak ez hain ongi betetzen duenarekin.
Hamalaukoei dagokienez, ez bedi ahantz Aranaren ustez hauek ere gehiena erabilitako lerroen artean salbuespen direla, eta halere berak asmatutako hauek badituzte “pausaldiak”; ez, ordea, bi hemistikio lautan zatikaturik, aurrekoan beza la, baizik hamalauak hiru zati eginik. Honela: 5/5/4.
(l) “Bere pausoak Eliz aldera zuzendurik ¡Ikusgarriya!, dauzka mundubak arriturik.”
“Eten txikiak” ere deitzen zaie pausaldi horiei, nahiz azken horiek bezala etenik gabe lerroa hirutan zatikatzen dutenei, nahiz, B. Etxepareren kasuan bezala, etenaz gain hemistikio bakoitza ere erdibitzen dutenei; horregatik deitzen zaie hemistikio erdiko pausaldiak (“pausas semihemistiquiales”). Ez da esan beharrik “txiki” deitzea ez dela inoren apetazko asmakizuna, baizik nori berea emateko modu zuzena. Esan nahi baita, badela hierarkia bat lerroaren kabuko geldialditik, luzeena denetik hasi eta, etena edo zesura deitu denetik igaroz, txikiena den eten edo pausaldira iritsi arte. Hierarkia horrek markatzen du alabaina handitik txikira zein mailatako zangalatrauak egin daitezkeen horietako bakoitzean eta zeinetakoak ez: alegia, zenbat eta luzeagoa geldialdia, zenbat eta estuagoa hitzen lotura, hainbat eta ezinagoa bien bateratzea. Hau da, bi hitzen arteko lotura estuak biziki higuin du geldialdi luzea; estuagoak eta higuinago. Mitxelenagandik ikasirik aspaldi esana berresatea zilegi bada, hona orduan gazteleraz idatzia: “pausas y cesura en el verso corres ponderían “ex hypothesi” a ciertos (...) tipos de juntura (...), según que la pausa que cada uno de los cortes (...) implica sea mayor o menor”.
Puntuaz, tradizioak erakusten du herri bertsolaritzak edozein puntu ontzat ema ten duela –nahiz gero aldien joan-etorrian gauzak aldatu eta “hobetu” diren–, baita ahulena ere, edota gaur ahulena dirudiena ere, baita ezein bertsolarik gaur erabili ko ez lukeena ere; hala nola, “orduian: guziaz: sainduiak: finian”. Eta horiek ez dira edozeinenak, ezagutzen den “bertsolarietan” lehenbizikoa eta, norbaiten iritziz, hoberena izan omen zenarenak baizik (“Et je ne crois pas que ce soit un paradoxe de dire que notre premier poète basque est peut-être le plus grand”, Gil Reicher),
B. Etxeparerenak.
II. N EURTITZ EDO BERTSO LERROAREN SILABA KOPURUA . Neurtitz edo bertso lerro bate an silaba kopuruak eta puntuak dute benetako garrantzia eta elkarri estuki lotuak dirudite. Izan ere, Iparraldean eta Hegoaldean ahapaldi berak bi modu ezberdine tan idazteko tradizioari begiratuz, eztabaida daiteke, esate baterako, zortziko nagu siaren lerroak 18 silabakoak diren (18A, 18A, 18A, 18A) Iparraldeko idazteko tradi zioari atxikiz, ala 10 eta 8 silabakoak diren (10-8A-10-8A-10-8A-10-8A) diren Hegoaldeko tradizioari atxikiz.
Hala, zenbait aditurentzat, zenbat puntu hainbat lerro, eta punturik ez duena ez da lerroa. Hori horrela izatekotan, zortziko handia deritzanaren 10/8 silabek, esate baterako, hamazortzi silabako lerro bakarra osatuko lukete; halaber, zortziko txikia deritzanaren 7/6 silabek hamahirukoa. Eztabaidagai da ezinbestekoa ote den lerro ak beti, lerro izateko, puntua izatea, puntutik punturainokoa ote den nahitaez lerroa. Baina deskripzio irizpide bat behar eta, hemen, puntutik punturainoko hitz errenka da hartuko da neurtitz edo bertso lerro unitatetzat, Iparraldeko tradizioan neurtitzak idatzi izan diren moduan.
Neurtitz edo bertso lerroen silaba kopuruaren araberako deskripzioa egin nahi izanez gero, txikiena bikoa eta handiena hogeita batekoa direla dio, esate batera ko, Aita J. I. Aranak: “desde versitos de dos solas sílabas hasta los de veinte y uno inclusive”, erabilienak bostetik hamabostera bitartekoak (bederatzikoak, hamabiko ak eta hamalaukoak izan ezik) direla gaineratuz. Hemen halere, silaba bakarrekotik hogeirainokoak aurkeztuko dira:
Silaba bakarreko neurtitza. Edozein literaturatan ez da erraz neurtitz mota horren aurkitzea. Halere euskal literaturan Lizardik eskaintzen du adibide bat, “Biotzean min det” deritzan olerkian, errepika gisa adierazten duelarik ehorzketeta ko jendeen urratsa:
“Ots ! Ots ! bizion oñok... ”
Bi silabako neurtitza. Gehienetan, ez balin bada beti, agertzen da bi silabako neurtitza bertze neurtitz batzuekin nahasirik. Oxobi bere alegietan neurtitz mota horretaz baliatzen da:
“Bainan , mainan , pereka , mereka , hain artoski goxatua , zen bezala mainatua , mandoak bere buru a zauka n ha ha n sober a gora. ”
(“Mandoaren espantuak”)
Hiru silabako neurtitza. Bi silabako neurtitza bezala hiru silabakoa ere bertze neurtitz batzuekin nahasten da estrofa edo bertsoetan, XX. mendeko olerkietan bereziki. Adibidez, Oxobik Mandoaren espantuak deritzan alegian:
“Mando mula bat baze n xuria , xuri bezain gize n joria , ikustea baitze n loria. ”
Lau silabako neurtitza. XX. mendeko olerkietan erabilia izana den neurtitza. Hala nola, Oxobik Amiamokoren balentria deitzen den alegiaren pasarte batzuetan:
“Bai aingira, bira, bira; xipa, Xarbo, lerro, lerro; izokintxo, goxo, goxo; bai kaboza, goza, goza; bai amarrain oi, zer dohain !”
Aurki daiteke lau silabako neurtitza zazpi silabako neurtitzarekin ezkondurik, hala nola Lizardiren Bultzi-Leiotik olerki famatuan:
“Oi, lur, oi, lur ! oi, ene lur nerea !... oi, goiz ema parre gozoz ernea !...”
Bost silabako neurtitza . Neurtitz laburrak —silaba bakarrekoa, bi, hiru eta lau silabakoak— erabiliak dira neurtitz luzeagoekin nahasirik. Bost silabakoa, aldiz, aurki daiteke Axeria eta oilarra Oxobiren alegian, alegia osoa neurtitz horrekin egina delarik:
“Oraare-tik bardotze-raino bada oraino bazter galdurik.”
“Errekan arrain, larretan herbi, hamar, hamabi axerien gain.”
Jadanik A. Oihenartek baliatu zuen bost silabako neurtitza olerki batean:
“Nahiz ezpegi gauaz ilargi, ni zure begi ederrek argi, heien gordatzen ezpazin’ari beti miratzen dagotenari.”
Sei silabako neurtitzarekin ezkondurik badoa Lizardiren Ondar gorri olerkian:
“Oi, zein dan ituna bera-bear au! Nik ez nai eguna biurtzerik gau!”
Sei silabako neurtitza. “ Otartxo utsa” deritzan olerkian sei silabako neurtitza bakarrik erabiltzen du Lizardik:
“Zumezko otartxoa, bazterrean utsik... noizdanik, gaixoa, ez duzu lorerik?
Udaberriero baizenkustan ikus lore-ontzi naro, zergatik gaur ain uts?”
Beste neurtitzekin nahasirik badoa Oxobiren Axular idazleari olerkian:
“Eskerrak Axular ! Bihi, bazka, indar, egun eta bihar, badakigu nun har; zu baitan... Lagunak ez lokar: aditurik elkar, dugun eskuara sar eder, jori, hazkar orotan.”
Zazpi silabako neurtitza. Anjeluseko errepikak zazpi silabako bi neurtitz dauzka:
“Ohore Mariari, gure Ama onari.”
Euskarazko Veni Creator kantua zazpi silabako neurtitz egina da:
“Zato espiritua, kreatzaile saindua, bero zatzu bihotzak, zu gabe dire hotzak. Bete zatzu guziez zerutik egorriez gure adimenduak zeronek moldatuak.”
Joakin Lizarragak baliatzen du ere Jesus eta ni olerkian:
“Ez gara, bada, bardin ori, Jesus, eta ni; deusez ni, ta deus ezin, on guzia berori.”
Aurki daiteke zazpi silabako neurtitza kopla zaharretan egitura honekin 7 - 7 - 7
+ 7. Adibidez, A. Oihenartek:
“Hanbat nago penetan , nik eztakit nolatan , gau et’egun gorbatek naduk’errenkuretan. ”
(X. olerkian)
“Aspaldian nabila hor, hebe, laztan bila et’orai, nahi nola batu naiz batekila.”
(XII. olerkian)
Lau silabako neurtitzekin nahasirik agertzen da ere A. Oihenarten II. olerkian:
“Margarita , badaidit a ote huts zin egitez , begiz urdi n
bezain gordin zarela zur’egitez?”
Etxeparek Amore errekeritzean baliatzen du 7-7-8+7 egituraz kopla zaharrarekin:
“Benedika fortuna ! Ala enkontru ona ! Orai begietan dizit desiratzen nuiena. ”
Halaber, Kontrapas famatuan : “Garaziko herri a benedika dadila , heuskarari eman dio behar dueien tornuia. ”
Zortzi silabako neurtitza. A. Oihenartek enplegatzen du aldi bat baino gehiago tan eta adibidez, Vexilla Regis deituriko olerkian zortzi silabako neurtitza:
“Orai gerlako bandera du Alferitzak ahurrera, orai nabaritu doa kurutze misterioa, zeinetan aragiaren egileak gaitz igaren bait’egonik hedaturik oin eskuak itzaturik .”
Aita B. Gazteluzar neurtitz beraz baliatzen da Bi musak deritzan olerkian:
“Urrun hadi Parnasseco musa zahar profanoa, eta zu zato, zeruco musa berri dibinoa.”
Kopla zaharraren erara A. Oihenarten Laur karbarien eresiak zortzi silabako neurtitzak dauzka 8 - 8 - 8 + 8 egiturarekin:
“Ora-gauan laur karbar i karban hanxe ziren ari , egarriz borx’egon-eta nehork ez hek urrikari. ”
Bi neurtitz labur eta bi neurtitz luzerekin kantatu zuen Otxaldek Iruñean Andaluz batek egin zion jukutria (8 - 8 - 8 + 8 - 8 + 8):
“Iruñeko ferieta n iragan San Fermineta n ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan , merkatu eder bat zautan, zaudelarik bi lerrotan. ”
Maiz erabilia da zortzi silabako neurtitza bertze neurtitz batzuekin ezkondurik euskal literaturan. Besteak beste, honako egitura hauek dauzkate A. Oihenarten olerkiek:
Lehenak: 9 - 8 - 9 - 8 - 9 - 8 - 9 - 8 3.ak: 5 - 5 - 8 - 5 - 5 - 8 6.ak: 12 - 12 - 8 - 8
9.ak: 8 - 7 - 5 - 8 - 8 - 7 - 5 - 8 14.ak: 8 - 8 - 7 - 8 - 8 - 7
21.ak: 8 - 7 - 8 - 7 - 8 - 7 - 8 - 7.
Besteak beste, Euskal Herri guztian kantatu den J. B. Elizanbururen Ikusten duzu goizean , bere egitura bereziarekin: 8 - 8 - 8 - 10 + 8 - 8 - 8 - 8.
“Ikusten duzu goizean , argia hasten denean , menditto baten gainea n etxe ttipitto, aintzin xuri bat, lau haitz ondoren erdian , xakur xuri bat atean , iturriño bat aldean , han bizi naiz ni bakean. ”
Bederatzi silabako neurtitza. Mugako neurritzat jotzen da, hortik goragoko neur titz edo bertso lerroak arte nagusikoak deitzen dira, eta hortik beherakoak, berriz, arte txikikoak , eta diferentzia hori kontuan hartzen da eskema metrikoen idazkeran. Esaterako, A. Oihenarten “Ezkontidearen hil-kexua, Museen kontra” deitzen den olerki osoa bederatzi silabako neurtitzekin egina da:
“Andreak luzez zerbitzatu zaituztet, eta nik hospatu dut herri hautan zuen izena lehen guti ezagutu zena: nik zuen azturak et’atunak, gu baitan orano ez enzunak, argiratu’tut ilunbeti, et’aterarik herratzeti guretu, et’eman hek Euskara kobla honzalen eskuetara.”
Olerkari berak nahasten ditu bederatzi eta zortzi silabako neurtitzak:
“Erranen duta ? Ahal dezaket egia dena bezala zu begistatuz geroz laket zu bezi ehor etzautala. Bana zer hobe, zuk gorreti badagidazu zur’aldeti? Bana zer hobe, zuk gorreti badagidazu horla beti ?”
Iparraldeko mezetan kantatzen den Anjelusak aldikatzen ditu bederatzi eta zortzi silabako neurtitzak:
“Aingeru batek Mariari dio graziaz betea Jaungoikoaren semeari emanen diozu sortzea.”
Bertze egitura batzuk ere agertzen dira Oihenarten olerkietan:
8. olerkian: 9 - 9 - 12 - 12
15. olerkian: 9 - 8 - 9 - 8 - 8 - 8 - 8 - 8
25. olerkian 9 - 8 - 9 - 8 - 7 - 7
Kopla zahar idurikoak egiten ditu Etxahun-Barkoxek zortzi silabako bi neurtitz laburrekin eta hamazazpi silabako (9 + 8) bi neurtitz luzerekin, Musde Legouvé , Musde Chaho eta Musde Clerisse kantuetan. Egitura: 8 - 8 - 9 + 8 - 9 + 8
“Barkoxerik Baiunar a juitez huntzen düt bi kobla , nahiz haiez felizitatü Musde Chaho han den hura , haren ezpiritia banü egin beinirio aisa. ”
“Gizona nun duk zuhurtzia” elizako kantuan aurkitzen dira bederatzi eta lau sila bako neurtitzak nahasirik: 9 – 4- 9- 4 – 9 - 4 – 9- 4
“Gizona nun duk zuhurtzia , zer, ez dakik ? Ez dela deus ere bizi a ke bat baizik ? Higuintzak bihotzez mundua , oraindani k herioa duk hurbildu a hire ganik. ”
Bederatzi silabako neurtitza bi neurtitz erditan zatika daiteke, etena bosgarren silaban dagoelarik, hala nola, Nere Jainkoa kantuaren errepikan: 5 + 4 - 5 + 4
“Nere Jainkoa, nun zaude nun? Nitaz urrikal, otoi, entzun.”
Edo Urrikal zaite kantuan:
“Urrikal zaite, nitaz, Jauna, ona baitzare, guziz ona.”
Bertze adibide bat : “Egarriz noa, deika noa , noiz ikus ote, noiz Jainkoa. ”
(Iratzeder)
Hamar silabako neurtitza. Berrikitan Belokeko fraideek —Iratzederrek berezi ki— eman dituztelarik Salmoak kantuetan, Deika nagozu deitutako kantuan errepi kak bi neurtitz dauzka hamar silabakoak:
“Ager, zuk, Jauna, begitartea, zure argia, zure bakea.”
Argi dago etena daukatela bosgarren silaban eta bi neurtitz erdi badirela: 5 + 5.
Holako errepikak aurki daitezke bertze salmo kantatuetan:
“Baitugu Jauna, barkatu dena, zer zoriona piztu zaikuna.”
Herri kantuetan, hala nola, “Intxauspeko alaba” kantuan, aldizkatzen dira hamaika silabako neurtitzak hamar silabakoekin. Egitura: 4 + 7 — 4 + 6
“Intxauspeko alaba dendaria, goizian goizik jostera joilia, nigarretan pasatzen du bidia, aprendiza kontsolatzailia.”
Halaber egiten du J. B. Elizanburuk Iragan besta kantuan, hamar, hogei eta hamaika silabako neurtitzak nahasiz bertso bakoitzean:
“Iragan besta bigarrenian, (10 ) berek dakiten xoko batian, (10 ) lau andre hiru mutxurdin, bat alarguna, jarriak itzalian, (20 ) harri xabal bat belaunen gainian (11 ) ari ziren, ari ziren trukian.” (11 )
Hamaika silabako neurtitza . Milia Lastur en eresian aurki daitezke hamaika sila bako neurtitzak, hala nola: “Gizon txipi sotil baten andra zan”. Martin Juanes Labieruko zaldunaren hilobian idatziak diren hiru neurtitzetarik biga hamaika sila bakoak dira:
“Marti Juanes Labieruko zalduna, Bizkaiko kontsejua zenzuna.”
B. Etxeparek baliatzen du neurtitz hori Amorosen disputa deitu olerkian; bi neur titz erdi dauzka 6 + 5 egiturarekin.
“Uztazu hurrantzera, amore maite, orai partitzeko damu ginate. Amoriak: othoi, parti gitezen; jendiak diradela hasi bekhaitzen, laidok hartu gabe geldi gitezen, jendek irrigarri gerta ezkiten.”
A. Oihenartek 1665eko gutunean aipatzen du Bizkaiko kantu bat, hamaika sila bako neurtitzez egina.
“Atseyn andia da amore Eutea eta bere bada gustiz firmea ecin essan Leydis ondo munduac cein andiac diren aren gustuac glorias beteric Iayo nindia icussias guero Ceu, Ene Egusquia.”
Hamabi silabako neurtitza. Aise gehiago enplegatua da Iparraldean Hegoaldean baino. Frantses bertso alexandrinoen eraginez, agian.
Elizako kantuetan (6 + 6) egiturarekin:
“Agur izar eder, Birjina maitea, agur ama gozo, zeruko atea.”
Oxobik Alegiak olerkietan bereganatzen du hamabi silabako neurtitza eta mol datzen gaiaren arabera. La Fontainek bezala nahasten du hamabi silabako neur titza bertze neurtitzekin.
“Neguari buruz Andere xinaurri (6 + 6 ) beti bila, beti kurri, (4 + 4 ) urera zen erori.” (7 )
Erbia bezain jauzkorra da neurtitza Erbia eta apoharmatua alegian.
“Erbitto bat, beharri xut, buztan labur (4 +4 + 4) ausik, itzul, beha, jauzi, beti beldur.” (2 + 2+ 2+ 2+ 4)
Aldiz apoarmatuaren urratsarentzat bertze moldaketa pisuagoa emanen dio neurtitzari.
“ Jauregiko baratzean jabe, ixil, (8+ 2 + 2) apoharmatu handi bat nekez dabil.” (8 + 4)
Neurri klasikoa (6 + 6) aurkitzen da Lizardiren Agur deritzan olerkian.
“Adiskide kutun, lagun zorigabe, azpildi gabeko biotzaren yabe, onerako zabal, ederrak su-bera: atorkit, Onuzki, gaur oroimenera .”
Bertze neurtitzekin nahasten da zortzi edo bederatzi puntuko bertsoan (7 + 5) egiturarekin bigarren eta zortzigarren edo bederatzigarren neurtitzak direlarik.
“Ene espirituian bazen zonbait perts u oraino zen guzia etzerait hustu. (7 + 5 ) Otoi egizazue zertaz giren kasu , esplikatuko ditut ahal bezain justu : zahar bainan prestu , odola zait hoztu , bihotza’re laztu , gorputza berazt u oraino gazte banintz, banuke gostu.” (7 + 5 )
Hamahiru silabako neurtitza. Oso ezaguna da Euskal literaturan, gehienik era bilia edozein kantu motatan, izan dadin zortzikoan edo lau puntuko kantuan, bai eta bost puntuko kantuan ere, elizako kantuetan nola herri kantuetan, 7 + 6 egiturare kin. Adibidez, XVI. mendean hor zuberotar kantu ezagun bat:
“Ozaze jaurgañian bi zitroin doratü atarratzeko jaunak bata dü galtatü üken dü arrapostü eztirela huntü huntürik direnian batto ükenen dü.”
Amodiozko kantu askok egitura bera daukate hala nola ken bi puntuak:
“Ahaire zahar huntan bi berset berririk, alagrantziareki kantatü nahi tit; bihotza libratürik pena orotarik, desir nian maitia beitüt gogatürik.”
Elizako kantuetan adibidez : “Ama maite Maria, egiguzu lagu n zure bitartez Jesus ikusi dezagun . Aingeruzko lilia, estimagarria , usain gozozko lore zerutik jautsia , gorde gaitzazu Ama guziz maitatu a ez dezagun zikindu bertute garbia . ”
Iparragirrek baliatu du neurtitz hori kantu askotan. Aipatzekoa da Gernikako arbola 1853an emana:
“Gernikako arbola da bedeinkatua, euskaldunen artian guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua, adoratzen zaitugu arbola santua.”
Bost puntuko bertsoak egiten zituen Etxahunek eta hortakotz Otxaldek hautatu zuen bertso hori bere eta Etxahunen arteko bertso gudutxoaren aipatzeko:
“Agur adixkidea, Jinkoak egun hun: zer berri den errazu, zuk otoi Xiberun? Ezagutzen duzia Barkoxen Etxahun? Holako koblaririk ez omen da nihun... bisitaz joan nindaite ez balitz hain urrun.”
Gisa berean, Xalbadorrek molde honetan bost puntuko bertso miresgarriak:
“Anai arrebak entzun ene aho-otsa: izaite bat ez daike hezur hutsez osa; herria da gorputza hizkuntza bihotza; bertzetik berextean bitarik bakotxa, izaite horrendako segurra hil hotza.”
Bertze egitura bat ukan dezake hamahiru silabako neurtitzak, hain zuzen 6 + 7, etena daukalarik seigarren silabaren ondotik, Iduzki denian kantuan adibidez:
“Iduzki denian, zoin den eder itzala Mait ia mintzo zira, plazer duzun bezala.”
9 + 4 egitura dauka “Zelüko izarren bidia” kantuak:
“Zelüko izarren bidia nik baneki, han niro ene maite gaztia xüxen kausi; bena gaur jagoiti nik hura, ez ikusi.”
Hamalau silabako neurtitzak. Hamalau silabako neurtitza aurki daiteke Etxahun-Barkoxek egin duen kantu berezi batean Bi berset dolorusik deitua, etena daukala rik erdian: 7 + 7
“Bi berset dolorusik nahi dizüt khantatü, plazer düzielarik, jente hunak, behatü: berrogeita lau urthez ni izan persegitü, nun etzaitadanian familia jelostü oroz arnegatürik nahi nüzü phartitü.”
Bertze egitura bat dauka Jaungoikoaren deritzan salmoak: 5 + 5 + 4
“Jaun goikoaren hegalen pean, zer bakean ! Indar guziak dituenaren itzalean . Jaunari diot: Nere geriza zure baitan : bihotz guziaz nago Jaunaren eskuetan. ”
Hamalau silabako eta bederatzi silabako neurtitzak nahasten dira Magnificat kantuaren itzulpenean:
“Kantuz ari zait nere arima Jainkoari, haren goresle kantuz ari, haren loriaz bozkariotan dut gogoa: salbatzaile dut nik Jainkoa.”
J. Etxeberri Ziburukoaren Jaiki gaiten kristauak kantuak hamalau silabako neur titzak dakartza, nahiz lau lerrotan idatziak. Errima kontuan hartuz etena daukate erdian 7 + 7 egiturarekin:
“Jaiki gaiten kristauak, guziok ohetarik, hel gaiten Elizarat boz eta alegerarik.”
Hamabost silabako neurtitza.A. Oihenartek Lapurdiko apez bati eginiko gutunean B. Etxepare aipatzen duelarik dio Eiheralarreko erretoreak enplegatzen zuela hamabost silabako neurtitza ezagunak, ez zirenak ez frantses, espainiar eta italiar literaturetan. Euskaldun olerkarien neurtitz berezia beraz? Etxepareren neurtitzak 8 +7 egitura dauka eta egia da XVI. mendean eta XVII. mendean baliatu dela hamabost silabako neurtitza: Hona B. Etxeparek adibidez:
“Heuskaldun den gizon orok altxa beza buruia , ezi haien lengoajia izanen da floria . Printze eta jaun handiek orok haren galdia , eskribatuz hal balute ikasteko desira. ”
J. Etxeberri Ziburukoaren Herioa : “Hurbiltzen haiz Herioa, odolez egarririk , bekokia zimur eta begia bihurririk . Bistaz ikaratzen dituk buruzagi gogorrak , eta ematen daroztek transimendu agorrak , gutienik noiz baikara geure hitzaz oroitzen , alabainan orenaren ez guk jakin berria , eta paradizkoa hik hautatzen duk astia. ”
Dirudienez, gero eta gutxiago baliatua da XVIII. eta XIX. mendeetan eta are gutxiago XX.ean.
Hamasei silabako neurtitza. “ Basoilarrak kantatzen dizü Iratiko soruan” zubero tar kantu zaharra eredutzat har daiteke hamasei silabako neurtitzarentzat. Bi zati dauzka: 9 + 7.
“Basoilarrak kantatzen dizü Iratiko soruan, ihurk elezakezü pentsa nik zer düdan goguan; gaiak oro iragaiten tüt maitearen onduan.”
Neurtitz berarekin J. B. Elizanburuk sortu du “Arbasoak” deritzan kantua:
“Mila bat zortzi ehun eta lauetan hogoiean, bertso berri hauk eman dire aire zahar batean; gure aitaso kantabreak lo baitaude lurpean, ez ote dira atzarriko aire hau aditzean.”
Hamasei silabako neurtitza aurki daiteke 8 + 8 egiturarekin. A. Oihenarten “Laur karbarien eresia” olerkian nahasirik bi zortzi silabako neurtitzekin:
“Ora-gauan laur karbar i karban hanxe ziren ari , egarriz bortx’ egon-eta nehork ez hek urrikari. ”
Otxaldek bi neurtitz luze ematen ditu bi neurtitz laburren ondotik:
8 - 8 - 8 + 8 - 8 + 8
“Iruñeko ferieta n iragan San Fermineta n ehun zaldi arribatu Andaluziatik tropan , merkatu eder bat zautan zaudelarik bi lerrotan. ”
Etxahunek zabaltzen du bertsoa, hiru neurtitz luze emanez Baionako apezpi kuari egiten diolarik ongi etorria Barkoxen. Egitura hauxe da: 8 - 8 - 8 + 8 - 8 + 8 -8 + 8
“Gure Jaun apezküpia , diocesako printzia , zük gidatzen deiküzüna erlegione saintia , indiñerik egin dezüt bi bertseten huntzi a nahiz hez felizitatü zük üken bertütia. ”
Hamazazpi silabako neurtitza . Bere Baru-mendian olerkian Orixek enplegatzen du hamazazpi silabako neurtitza, hiru zatitan emana: 6 + 5 + 6
“Hemen natorkizu Baru-mendira Zure oinetara. Ezi ezazu bein aur ezigaitz au Zerorren gogara, ez utz eskutik egin nauzun au nere griñetara.”
Bertze egitura daukagu 9 + 8 –koa, bereziki Iparraldeko olerkarietan.
Hemezortzi silabako neurtitza. Hemezortzi silabako neurtitza ezagutuenetarik euskal literaturan, 13 silabako eta 15 silabako neurtitzekin batean. Hemezortzi sila bako neurtitzak bost, lau, hiru eta bi puntukoak izan daitezke: hamarrekoa edo bost puntukoa. Hamar lerrotan idazten da Hegoaldean zortzi silabako neurtitzak bakarrik dauzkatela errima, bost lerro Iparraldean denak errimadunak:
“Lurraren pean sar nindaiteke maitea zure ahalgez ; bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez , borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.. . Pentsamenduak airean eta bihotzetikan dolorez ! Ene xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez. ”
(Pudes zaharra)
Zortziko nagusia edo lau puntukoa erabiltzen du, hiru puntuko bertsoak aurki daitezke kantutegietan eta bi puntuko bertsoak ere badaude:
“Harmen hartzera deitu ninduen gazterik zorte etsaiak urrundu nintzen herri alderat itzuliz usu begiak.”
Aurki daiteke (10 + 8) neurtitza bertze neurtitz batzuekin nahasturik:
“Ikusten duzu goizean , argia hasten denea n menditto baten gainea n etxe ttipitto aintzin xuri bat lau haitz ondoren erdian , xakur xuri bat atean , iiturriño bat aldean , han bizi naiz ni, bakean. ”
Egitura berbera dauka (8 - 8 - 8 - 10 + 8 - 8 - 8 - 8) “Ai hori begi ederra” kan tuak. “Mendi gainean” deritzan kantuak nahasten ditu 18 silabakoa eta 16 silaba koa:
“Mendi gainean elurr a dago errekaldian izotza,
Zu ganik libratu bainaiz alegera dut bihotza.”
“ Oilanda gazte” kantuak egitura berezi bat dauka (10 + 8 - 8 + 7 - 10 + 8) naha siz 18 eta 15 silabako neurtitzak:
“Oilanda gazte moko fier bat gure herrian badugu: hegal petik lumaño bat falta ukan ez balu mundu honetan ez zen izanen harentzat aski estimu.”
Hogei silabako neurtitza. Adibide guti dira euskal prosodian. Bat badago hale re, J. B. Elizanbururena Iragan besta deritzan kantuan. Bertso guztiek egitura bera daukate 10 - 10 - 20 - 11 - 11 hamahiru aldiz emana, hamahiru bertso dituelakoz kantuak. Neurtitz horrek bi eten dauzka, lehena zortzigarren silabaren ondotik, biga rrena hamahirugarren silabaren ondotik: 8 + 5 + 7.
“Lau andre hiru mutxurdin, bat alarguna, jarriak itzalian” ( 8 + 5 + 7)
[P. A., J. H.]
B IBLIOGRAFIA
A LTUNA , P.: “Más sobre la métrica de Oihenart”, Mundaiz, 13 (1979), 1-13 . A LTUNA , P.: “Oihenarten metrika”, Fontes Linguae Vasconum , 1:2 (1979), 269-284 . A LTZIBAR , X.: “Art poétique basque Adema Zaldubyrena”, Lapurdum, III (1998), 77
101.
A RANA , J. I.: “Tratado de métrica vasca, 1872”, Fontes Linguae Vasconum , 59 (1992), 119-164. L AFITTE , P.: “L’art poétique basque (Un inédit d’Arnaud d’Oyhenart)”, Gure Herria , 39
(1967), 195-234 . L AFITTE , P.: “Les hexamètres de B. Borda”, Fontes Linguae Vasconum , 30 (1978) ,
494 .
M ITXELENA , K.: “Descubrimiento y redescubrimiento en textos vascos” , Fontes Lingua e Vasconum, 3 (1971), 149-169 . M ITXELENA , K.:“Miscelánea filológica vasca”, Fontes Linguae Vasconum, 30 (1978) . M ITXELENA , K.: Historia de la literatura vasca, jat. 1960, Erein, Donostia, 2001 .
es: línea de verso
fr: vers
en: verse