Testu bateko pertsonaia edo kontalari batek bere buruarekin hitz egiten duene an, bakarrizketan diharduela esaten da. Hala ere, bakarrizketa horretan pertso naiaren pentsamenduak kontalariaren logikatik iragazi gabe adierazten direnean, barne bakarrizketa esaten zaio. Barne bakarrizketan, pertsonaiari sortzen zaizkion moduan transkribatzen dira pentsamenduak, joskera eta logika irauliz, kontalariak ordenatu gabe. Pertsonaiaren barne solasa da, finean, eskaintzen dena. E. Dujardinek ( Les lauriers sont coupés, 1887) izan bazen ere kontatzeko teknika hori lehenengoz erabili eta definitu zuena ( Le monologue intérieur, 1931), J. Joyceren Ulysses en (1922) ostean bihurtu zen famatu barne bakarrizketa. Molly Bloomek ele berriaren amaieran duen barne bakarrizketa literatura unibertsaleko pasarte eza gunetakoa da. Dudarik gabe, H. Bergsonek denbora psikologikoaz edo S. Freudek inkontzienteaz egindako ikerketek eragin handia izan zuten eleberrigintza psikolo giko modernoaren baliabide garrantzitsu bihurtu den kontatzeko teknika horretan. Ingelesezko terminoa, stream of consciousness, W. James psikologoari zor zaio. Euskal eleberrigintzan barne bakarrizketaren erabilera luzerik bada, P. Urkizuren Sekulorun Sekulotan (1975) eleberrian egindakoa da, ezbairik gabe.
[M. J. O.]
Ikus, halaber, B AKARRIZKETA .