(grek. auto + bios + grapho , norberaren bizitza idaztea)
Narrazioaren enuntziatzailearen beraren bizitza kontatzea helburutzat duten tes tuak biltzen dira deitura horren baitan. Halere, enuntziatzailearen bizitza kontatzeko egileak har ditzakeen era bateko eta besteko hainbat testu modalitate sortu ditu, hala nola, memoriak edo oroitzapenak, egunkariak, autorretratuak, epistolarioak edo gutu neriak, autobiografia bera eta nobela nahiz poema autobiografikoak... Autobiografia azpigenero narratibo honen deitura orokortzat ematen da sarritan.
Aldiz, Philippe Lejeunek (1971) emaniko definizioaren arabera, autobiografia, zentzu murritzean, prosaz eginiko kontaketa da, helduarotik egina, pertsona erreal batek bere bizitzari buruz idatzia, bere nortasunaren bilakaera eta bizitza propioa ren berri emanez. Definizio horretan jasoriko ezaugarriak betetzen dituena bakarrik da autobiografia, eta bereizi egin behar da oso antzekoak diren memoria modalita teetatik, horietan sarritan norbanakoaren bizitzaz harantzago jotzen baita inguruko gertakarietara. Bestalde, autobiografiak ez dira biografiak, azken horretan bereizi egiten baitira kontalariaren eta pertsonaiaren paperak.
[L. O.]
es: autobiografia
fr: autobiographie
en: autobiography