asonantzia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASONANTZIA

(lat. assonare , oihartzun bati soinu batez erantzutea)

Errima partziala ere deitzen zaio, eta “bete-betekoa ez den errima” ere bai. Morfologia mailako figura ere bada asonantzia, eta zenbait hitzek bokal berdinak eta kontsonante ezberdinak dituztenean gertatzen da, eta hizki horiek antzeko ezaugarri fonetikoak dituztenean. Horrelako antzekotasun fonikoa, estrofa baten neurtitz edo bertso lerroen azkenetan gertatzen denean, errima asonantea duela esaten da. Asonantzia zenbait estrofaren artean eta prosa testuetan ere gerta liteke.

Asonantzia, “oihartzun bati soinuz erantzutea”, bete-betean sartzen da euskal metrikan. Halere, ez dago sistematikoki asonantziaz ondutako bertso sortarik edota poemarik. Baina leku egiten zaio asonantziari, ez autore guztietan berdin, ez lurral de guztietan berdin, ez eskola guztietan berdin, baizik tradizio eta estetika molde en arabera. Bertsolaritzak, berrikuntzen bila dabilenak, landu ditu gehien horrelako hoskidetasunak, baina B. Etxeparerentzat, esaterako, asonantzia aski zen eta kantu egileetan gauza bera ikus daiteke.

“Gizonaren probetxuko emaztia bethi da, oro behin haietarik sortzen gira mundura; sorthu eta hil ginate, hark haz ezpaginitza haziz gero egun oroz behar haren aiuta.”

A. Oihenartek, gaztelerazko eta italierazko errimak maskulinoak (oxitonoak), femeninoak (paroxitonoak) eta esdrujuluak (proparoxitonoak) bereizten ditu eta esaten du bera Italiako eta Espainiako poeten artegintzari datxekiola euskal metri kan. Horren arabera, azken hiru silabetan jokatzen da errimaren auzia. Gazteleraz eta italieraz ezkerretik eskuinera mugatzen da asonantzia, azentutik hasiz. Euskaraz, berriz, eskuinetik ezkerrera, azken silaba, azkenaurrekoa edota heren silaba kontuan hartuz. Hona kasurik aipagarrienak:

a) Azken silabako asonantziak: izan daitezke bokal bakarrekoak. Esate batera ko, “Agota” izeneko kantuan bezala: “agotA, ñabarrA, ederrenA, behar dA”

“Jentetan den ederrena ümen düzü agota: bilho holli, larrü xuri eta begi ñabarra. nik ikhusi artzainetan zü zira ederrena; eder izateko aments Agot izan behar da?”

Baliteke bokal bakarra, gehi kontsonante ez-hoskidea egitea asonantzia, eza batua balitz bezala. Etxahunen ahapaldi honetan bezala: “ene engrAt, ahalAs, ophilAk, phezAk, bastArt:

“Bethe nutinin seiac ama ene engrat, hari plaser eguiten, ni ari ahalas eta harec ordari aurhider ophilac apairietan ere hobe hayen phezac uduri ni haurretan nundiela bastart.”

Baita diptongoak ere: “Ai”, “ezkongai”, “bai”, “Jai-jai” Bilintxen poeman bezala: “Dama polita zara, ederra guztiz ay! Baina aurkitzen zara oraindik ezkongai. Ezkon gaitezen biok, esan zaidazu bai! Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? Jai-jai!”

b) Azken bi silabetako asonantziak : Aurkitzen dira bokalak bata bestearen ondoren, azken silaban kontsonantziarik gabe. Esate baterako, “Amodioa” Xalbadorren bertsoan bezala: higatzailEA, gabEA, badEA, lorEA, hiltzEA:

“Amodioa gauza tristea bihotzen higatzailea guztiz enea bezala bada, esperantzarik gabea. Gizonarentzat hau baino makur handiagorik badea? Inoiz enetzat ez da izango maitatzen dutan lorea. Honela bizi baino askotan hobe litzake hiltzea.”

Gisa berean, baina azken bokalaren ondoren kontsonante ez-hoskidea, ezaba

tua daramatenak. Esate baterako, eske bertso hauetan bezala: “Agur eskerrik asko, agur etxekOAk, hurrengo urte arte, hemendik bagOAz”

d) Heren silabatik hasitako asonantziak : aurkitzen dira hiru bokal hoskide, bata bestearen ondoren, kontsonanterik gabe. Esate baterako, “mandIOA, mustIOA, juizIOA. Gauza bera, baina azken bokalaren ondoren kontsonante ez-hoskidea, ezabatua, daramatenak: arrEOA, musEOAn, mantEOAz. Bestalde, azken silabek eta azken aurrekoek kontsonantziaz “hoskidetzen” duten asonantziak ere badira: nEngUAN, lEngUAN, bErUAN, abEndUAN, nEgUAN. (Txirrita):

“Ni askotan bezela / tabernan nEnguan; neskazar hoiei esan / nioten lEnguan. Jantzi hori ona da / denbora bEruan, baina ez ilbeltzian / eta abEnduan. Gaixoak hotzak hilko / zaituzte nEguan.”

Euskal metrikan, asonantzia sartzen da, eta era berezian, eskuinetik ezkerrera markatzen da asonantzia. Ez dago sistematikoki asonantziaz ondutako poemarik, nahiz bertso sortarik. Estrofa jakinetan ematen dira horrelako hoskidetasun bokaliko ak, baina ez sistematikoki; errima nahiz puntu denetan ez da asonantzia erabiltzen, kontsonantziarekin nahastuz baizik, era jakinik gabe. Beraz, euskal asonantzia azenturik gabe zehaztu beharreko nozioa da, eskuinetik ezkerrera markatzen dena, eta ez da sistematikoki erabiltzen den hoskidetasuna euskal estrofagintzaren erri metan nahiz puntuetan.

[J. M. L., J. H.]

Ikus, halaber, E RRIMA , M ETRIKA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: asonancia
 fr: assonance
 en: assonance

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper