G. Genette da artxitestu hitzari egun lotzen zaion esanahia finkatu duena (fr. architexte ). Aurretik, L. Marinek ere erabilia zuen hitza, baina beste adiera batez. Kontzeptuaren adiera aldatu egin du Genettek denboran zehar. Zera zioen hasta penean (1979an): “Poetikaren egiazko objektua ez da testua, artxitestua baizik. Testu bakoitza bere singulartasunean gainditu edo besarkatu egiten duten katego ria orokorrek osatzen dute artxitestua, hau da, diskurtso, esakuntza motak, genero literarioak, eta abar”. Urte pare bat geroago, bere teoriari aldaketa batzuk egin eta poetikaren objektua transtestualitatea zela azaldu zuen, hots, “testua beste testu batzuekin ageriko edo ezkutuko harremanetan jartzen duen guztia”, eta, hortaz, artxitestua transtestualitatearen parte bat baizik ez zela. Lehen definizio horren bigarren partea ez zuen aldatu.
Testuaren transzendentzia testuala bost motatakoa izan daiteke, beraz: tes tuartekoa, paratestuala, metatestuala, hipertestuala eta artxitestuala. Artxitestuali tatea harreman mota bat da, testua eta generoa (zentzu zabalenean) lotzen ditue na. Harremana aitortua izan daiteke –adibidez, paratestuan (azalean, tituluaren azpian) generoa argiki ematen denean–, edo guztiz inplizitua. Dena den, testuaren transzendentzia generikoa, esplizitua den kasuetan ere, beti da eztabaidagarria, beti da irakurlearen edo kritikariaren arazoa, eta harrera literarioarekin zerikusia du, igurikimen muga baldintzatzen duen heinean. Esaterako, eleberriak balira bezala irakurri behar al dira Peru Abarka eta Obabakoak , ala beste kategoria batzuk asma-tu behar dira? Garbi dago hartzen den aukeraren arabera aldatuko dela obra horien irakurketa.
[U. A.]
Ikus, halaber, H IPERTESTUALITATE , T RANSTESTUALITATE .