argumentu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ARGUMENTU

(lat. argumentum , froga, arrazoia)

Literatura arloan, historikoki, istorioaren laburpena izan da argumentua, antzina obra luze samarren sarreran agertzen zen hura. Narratologian, obra bateko bilbea edo gertaeren antolaketa izendatzeko ere erabili izan da. Logikan, aldiz, arrazoike ta proposizio bat da argumentua edo argudioa, tesi bat frogatzeko edo ezeztatze ko, edo baieztapen baten egiantzekotasunaz norbait konbentzitzeko. Erretorika kla sikoan, hitzaldia prestatzerakoan, argudioak bilatzeak osatzen zuen lehen partea ( inventio ) eta argumentazioak berak bigarren parteko zati nagusietarik bat ( dispo sitio ). Argudioak aurkitzeko tokiak topos, topoi edo topikoak deitzen dira.

Erretorika berriko joera batek, Aristotelesi jarraituz eta haren teoria zabalduz, argumentuari ematen dio garrantzirik gehien (Perelman, 1958). Argudioak gizakia ren ahalmen guztiei zuzenduak dira, ez bakarrik adimenari, eta haiek onartzea edo ez onartzea beti dago entzuleen esku; argudioa eta demostrazioa bi prozedura dira, beraz. Argumentazioan abiapuntu edo premisa gisa guztiek onartutzat jotako gauzak, gertaerak edo iritziak erabili ohi dira; edo egiak, presuntzioak, balioak.

Perelmanen iritziz, logikako printzipioen antzekotasunean (kontraesanean, identitatean eta iragankortasunean) oinarritzen dira argudio egitura edo mota tipiko batzuk; adibidez, bateraezintasunean oinarritzen da barregarri uztea (ridiculum) eta identitatean, aldiz, definizioa, justizia araua eta aurrekaria; inplikazioan oinarrituak dira silogismo formako beste batzuk (adibidez, entimema). Beste batzuek, berriz, arrazoiketa matematikoen antza dute, partea osoan sartzetik eta osoa parteetan zatitzetik datozenak; esate baterako, dilema forma batzuk. Balioen konparazioan oinarriturikoen artean aipagarri da kausa on baten aldeko sakrifizio argudioa, eta probabilitate kalkuluetan oinarritutakoak ere badira. Kausen arteko loturan oinarritzen da argudio pragmatikoa, bai eta gertaera-ondorioa ere, helburuaren eta bitartekoaren arteko loturetan oinarriturik. Jarraipen loturak ageri dira gauzak alferrik galtzearen argudioa, atzerabiderik ez duen norabidearena, beti eta beti gainditzea edo haratago joatea aipatzen dituztenak...

Pertsonaren eta haren egintzen arteko elkarreragina dute ardatz beste askok. Lotura hori ageri da pertsonaren ospe, asmo, prestigio argudioetan ere; azken horien artean, autoritate argudioa da tipikoena. Pertsona eta bere egintzen arteko harremanak eredu dira talde eta taldekideen artekoetarako ere. Beste argudio batzuk sinbolo lotura erakusten dutenak dira, edo hierarkia bikoitza (gehienak a for tiori erara enuntziatuak, hots, “arrazoi gehiagoz”), edo gradu eta izaera diferentziak aipatzen dituztenak. Kasu partikularrean oinarrituak dira etsenplua, edo eredua nahiz antieredua. Azkenik, badira analogia bidezko argudioak eta metafora.

Argudiaketa –espresuki edo inplizituki– ia testu guztietan eta edozein motata koetan agertzen den arren, eztabaidetan eta polemiketan ageri da bizi eta zorrotze nik. Aipagarri dira, adibidez, K. Mitxelenaren artikulu polemiko batzuk, non egileak argumentazio zorrotz eta askotarikoa garatzen baitu; esaterako, “Pro Domo” (1970), euskara batuaren aurkako erasoei ihardetsiz idatzia edo “ Euzko-Gogoa eta Euskera” (1956).

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: argumento
     fr: argument
     en: argument

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper