(grek. aporia, irtenbiderik gabeko argudioa)
Filosofian, irtenbide logikorik gabeko proposizioa da. Aporiaren adibide klasiko bat Eleako Zenonek Parmenidesen doktrina filosofikoaren aldeko argudio gisa sor turiko Akiles eta dortokarena da. Aporia horretan esaten da gizonetan arinena den Akilesek ere ezin duela dortoka sekulan harrapatu logikaren arabera, harenganai noko distantziaren erdia, eta erdi horren erdia, eta laurden horren erdia eta abar egin beharko lituzkeelako aurrenik. Logika horren arabera, ezin sekulan harrapatu, eta, beraz, Parmenidesek zioena frogatzen da, hots, ez dagoela benetako higidu rarik, mugimendu oro ilusioa dela.
Pertsonaien diskurtsoan nahiz bilbearen egituraketan plantea daiteke aporia. Hala, Aristotelesek eta F. Hegelek diote aporia moduan aurkezten dela sarritan antzerki tragikoaren gatazka tragikoa, protagonistak elkarren aurkako diren bi aukeraren artean aukeratu behar duelarik, nahiz eta biak aurrez determinaturik dauden, eta, ondorioz, fatalitatearen legea beteko den beti.
Literatur kritika modernoan, dekonstrukzioaren korrontean badira osagai apo retikoak, zalantzan jartzen baitu literaturaren azterlanaren ordena arrazionalean estrukturalismoak jarririko konfiantza, interpretazioaren aukera aniztasuna dela eta, interpretazio hori zentzu jakinik gabeko joko semantiko mugagabea dela esanez.
[X. A., P. S.]
Ikus, halaber, D UBITATIO .