Antzezteko helburuz bilduriko aktore edota antzezle multzoa. Antzertia lanbide ez dutenek ez dute antzoki finkorik izaten gehienetan; batzuek antzoki irekiak, bes teek karpak edota elkarte bateko areto arruntak erabiltzen dituzte. Antzerkia lanbi de dutenek antzoki finko bat izan dezakete; orduan, taldea iraunkorragoa izango da. Halere, ibiltari izan litezke besteak bezala. Erdi Aroan, andrezkoak eta gizonez koak elkarrekin zeuden taldean. Eliza Katolikoak, haien artean gertatzen ziren ohai detasunez arduraturik, XV. eta XVI. mendeetan zigortu egin zituen talde mistoak, eta Justizia Parlamentuek debekatu. Antzerkia lanbide zuten taldeek, hala ere, bal dintza horietan misto izaten jarraitu zuten XIX. mende azkenera arte, hasieran erre geen babesa izan baitzuten. Geroztik, amateurren antzerkietan, gizonak andrez janzten ziren gizonezkoen taldeetan, eta andrezkoek gizonarena egiten zuten bere netan.
[Tx. P.]
es: grupo de actores
fr: troupe de comédiens
en: group of actors