antzerti - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ABSURDOAREN ANTZERTI

Ingurunearekiko loturarik edo logikarik gabekotzat edota zentzugabetzat jotzen diren agerraldiez eraturiko antzerti mota. Elkarrizketaren edo aurkezpenaren logika ezaz gain, absurdoak antzezte egituraren istorio eta dialektika falta ere adierazten du. XX. mendeko erdialdean, mota horretako antzerti joera zabaldu aurretik, izan dira antzertian elementu absurdoak, bai antzerkigile grekolatindarretan (Aristo fanes, Plauto,…), bai Erdi Aroko fartsetan, bai Commedia dell’Arte deituan, bai A. Jarryren Ubu roi , [Ubu errege] (1896) edo G. Apollinaireren Les mammelles de Tirésias [Tyresiaren titiak], (1917) obretan, besteak beste.

M. Esslinek eman zion deitura antzerti korronte horri (1961) eta haren jatorria filosofo existentzialistengan (M. Heidegger, K. Jaspers) kokatu zuen; bereziki,

A. Camusen Le Mythe de Sisyphe (1942) obraren eraginean ( Sisyforen mitoa ,

X. Kintana, 1992). Existentzialismoarekin loturiko kontzeptua da absurdoa, baina

J. P. Sartrek eta beste zenbait idazlek eginiko antzertitik aldendu egiten dira absurdoaren antzerkigileak, ez baitute ahaleginik egiten errealitate absurdora modu arrazionalean hurbiltzeko. Giza bizitzaren zentzugabekeria da joera horrek islatzen duen mundu ikuskera, eta planteamendu teatral adierazgarrien bidez egiten du zentzugabeko munduaren adierazpena ere absurdoaren antzertiak. C. Oliva eta F. Torresek diotenez (1990), absurdoaren antzertian argumentuak ez du intrigarik edo korapilorik, estatikoa da, pertsonaiak zehaztasunik gabeak dira, barregarriak, mintzatze jarduna bera da antzezpenaren ardatza, kontraesanez, zentzugabekeriez eta topikoez josiriko jarduna baita, joko hutsa, komunikazioaren zirkuitu laburraren mugan. Antzerkiaren egitura, aldiz, ziklikoa da, hasi bezala bukatzen da, eszena berak edo paraleloak errepikatuz sarritan. Antzezpen mota berezia izatera iristen da honela, E. Ionescok La Cantatrice chauve (1950) antzezlanari ezarri zion azpitituluan dioen bezala, “antiteatroa” da, teatro tradizionalaren errealismoaren aurkakoa.

J. Muñozek itzuli zuen Abeslari burusoila (2001), eta, horretaz gain, itzuli dira eus karara Ionescoren Le roi se meurt ( Erregearen herioa , J. M. Agirre, 1988) eta La jeune fille à marier (1953) ( Neskatilla ezkongai , A. M. Labaien, 1967).

Patrice Pavisek (1980) absurdo antzertiek darabiltzaten hiru estrategia modu aipatzen ditu: alde batetik, nihilista joerako estrategiak, dagoeneko aipatu den E. Ionescorena eta W. Hildesheimer-ena; bestetik, absurdoa unibertsoko kaosa egitu ratzeko darabiltenak, hala nola, S. Becketten obra: En attendant Godot (1953), J. Garziak Godoten esperoan itzulia (2001), edo Fin de partie (1957) antzerkiak; hiru garren estrategia moduak absurdoaren satirikotasuna azpimarratzen du, hala nola,

F. Dürrenmatt eta M. Frischen lanetakoa estrategiak; A. M. Labaienek itzuli zituen bere garaian, Dürrenmatten Biedermann und die Brandstifter (1958) , Gizona ta kidea (1963) eta M. Frischen Der Doppelgänger (1946) Su-emaileak (1966).

[P. U.]

Ikus, halaber, A NTZERTI , E XISTENTZIALISMO .

B IBLIOGRAFIA

E SSLIN , M.: El teatro del absurdo , Seix Barral, Barcelona, 1966.

O LIVA , C; T ORRES M ONREAL , F.: Historia básica del arte escénico , Cátedra, Madrid , 1990 . P AVIS , P.: Dictionnaire du théâtre. Messidor/Editions Sociales, Paris, 1980 / Diccio

nario de teatro. Dramaturgia, estética, semiología , Paidós, Barcelona, 1980/1983.

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: teatro del absurdo
 fr: théâtre de l'absurde
 en: theatre of the absurd

 
ANTZERTI

Literatur generoen aldakuntza edo bilakaera luzearen ondorioz, hiru genero nagusitan banatu izan dira idazlan literarioak. Antzinateaz geroztik Mendebaldeko kulturan bereizten diren sail dramatikoen eta narratiboen ondoan, modu lirikoak ere bere tokia erdietsi du errenazimentuaz geroztik, eta erromantikoek egin zuten gene ro berrantolaketaren ondotik ere bai. Sailkapen horretarik heldu dira gizarte osoan –hezkuntzan, argitalpenetan, kritikagintzan– erabiltzen diren gaur egungo lau literatur mota nagusiak, erran nahi baita: antzertia, narratiba, lirika eta saiakera. Guztiz hedatuak, finkatuak eta onartuak izanik ere, genero horiek etengabe eztabaidatu dira literatur teorian, eta idazleen artean ere bai. Literatur sail horiek bereizteko hainbat irizpide erabili izan dira eta aldatuz joan dira, garaiz garai, eta historikoak, estetikoak, erretorikoak edo soziologikoak izan dira irizpide horiek. Halarik ere, kultura orokorrean eta eguneroko erabilera arruntenean, genero bakoitzak bere egituratze moldeak ditu; beraz, ezaugarri praktikoak eta azpisail finkatuak bereiz daitezke.

Gaur egungo ikuspegitik harturik, ikusleen aurrean antzezleen bitartez ekintzak irudikatzen dituen artea da antzertia, baina arte berezia ote da, ala pintura, poesia, musika, dantza eta keinuak biltzen dituena? Hain da aberats bere adierazpenetan historian zehar, non oso zaila gertatzen den teatroa edo antzertia zedarritzea. Hastapenetan theatron hitz grekoak ikusleak kokatzen ziren lekua adierazten zuen soilik ( theastrai aditzak begiratu, ikusi esan nahi du). Baina hainbeste era ezberdin hartu izan ditu antzertiak munduan zehar, hala nola, Japoniako No teatroa, Teatro txinatarra, Opera, Itzal Antzertia, eta abar, non gaitz den antzinako errito baten, Erdi Aroko misterio baten, indiar edo txinatar ikuskizun baten edota gaur egungo antzerki baten artean antzik edo loturarik aurkitzea. Nolanahi ere, gure garaiko soziologo eta antropologoek antzertiaren etorkia eta zergatia aztertzean honako funtzio hauek aipatu izan dituzte: alde batetik, mimesia, zeremonietako sarrera fun tzioa, istorioak kontatzeko beharra; bestetik, jokoaren plazera, antzezleak itxural datzean sentitzen duen plazera, eta, modu berean, gizarte egoerez arrisku gabe irri egiteko aukera.

Aristotelesek bi arte mota bereizten ditu Poetika n: batetik, mimesia, hots, ekintzen imitazio zuzena ematen duen ikuskizuna, eta, bestetik, diegesia, ekintza horietaz kontalariak ematen duen kontakizuna. Beraz, Antzinateaz geroztik, genero dramatikoa epikoari edo narratiboari kontra jarri zaio mimesis edo imitazio poetiko aren alorrean. Modu narratiboan, bada kontalari bat, pertsonaien izenean ekintza kontatzen duena; modu dramatikoan, aldiz, pertsonaiak beren ber mintzo eta ari dira, hots, ekintza berek eramaten dute mintzatzerakoan berean, bitartekorik gabe. Ondorioz, literaturan, erran daiteke sail bikoitza dela genero dramatikoa: idazki lite rarioa alde batetik, eta, bestalde, ikuskizuna.

Antzertiak ditu gehienik baliatzen errealitatearen imitazio poetikoaren bideak; horren ezaugarriak nabari dira ikuslearentzat eta kode berezi gisa onartzen ditu:

Esakuntzan: imitazioa lehen pertsonaren bitartez adierazten da, pertsonaiek lehen pertsonan mintzo dira eta nork bere izenean hitz egiten du. Horretan ere ohar garri da igorle bakoitzaren mezuak bi hartzaile mota dituela, taulen gaineko solas kideak eta antzokian diren ikusleak.

Denboraren erabiltzearen aldetik: genero dramatikoan denboraren erabilera guztiz berezia da, ekintzaren hedatzeko aukera bakarra antzerkiaren iraupenari zein taulen gaineko orainaldiari lotua baita; haren menpe dago, nahiz baliabideak badiren haren zabaltzeko (eszenaz kanpo gertatuaren kontaketa, eta abar).

Espresiobide bezala: antzerkia bikoitza da; errateko, komunikatzeko diren hitzak edukitzen baititu idatzirik, baina idazlanak ikusgarri bilakatzean erdiesten du osotasuna. Bikoiztasun hori idazlanaren baitan nabari da, bi idazki mota baitira batean emanak: elkarrizketak eta bakarrizketak, alde batetik, hots, taulen gainean erraten den testua, eta, bestalde, didaskaliak, antzezteko behar diren joko argita sunak edo akotazioak, horiek oro zein bere idazkera berezian emanak. Idazkiei dagokienez, azpimarratzekoa da, gisa berean, agerraldiak eta ekitaldiak edo parte nagusiak bereizirik ager daitezkeela.

Historian zehar, literatur tradizioak azpisailak egin ditu genero dramatiko horre tan, eta molde herrikoiak landuetarik bereizi ditu, hala nola, fartsa, Commedia dell’arte , pastorala... Hastetik, bi sail nagusi egin dira: bat goi mailakotzat emana, tragedia; bestea, maila apalago batean utzia, komedia.

Tragedia, Aro Klasikoa edo klasizismoa arte (XVII. mendea arte) maisuki eta arrakasta handiarekin erabili izan da, honako arau hauen arabera: gai gora edo noblea ikertzen da; ekintza nagusi eta bildu baten inguruan eraikia da; leku eta denbora unitate edo arauen legepean emana da, doinu eta maila egokian (egian tza eta decorum edo gisakotasunaren aldetik); pertsonaiak halabeharraren mene an daude burutik buru.

Tragediaren historiaren abiapuntua Greziako antzerti klasikoan kokatzen da, eta, Eskilori jarraituz, Sofoklesek eta Euripidesek, benetako maisu lan eredugarriak sortu zituzten K. a. V mendean. Lehena Orestiada deitu trilogian gizakiaren bizitza ren misterioa agertzen ahalegintzen da, eta bertan patuak ezinbesteko garrantzia du. Sofoklesen Antigona, Edipo errege eta Elektra antzerki lanetan ikusten da giza kien indarrek parte handiagoa hartzen dutela, eta azkenik Euripidesen tragedietan ( Alzeste, Medea, Ifigenia) argi dago pertsonaiak beren pasioen eta jaiduren menpe erortzen direla. B. Amezagak itzuli zuen euskarara Eskiloren Prometeo burdinetan (Euzko Gogoa, 1959), J. Zaitegik Sopokel'en antzerkiak (Mexiko, 1946, Baiona, 1958) eta I. Begiristainek Euripidesen Troiako emakumeak (Donostia, 1983).

Erromatarrak eredu grekoaren jarraitzaile izan ziren, baina Senekaren tragediak ( Hercules Furens, Medea, Phaedra, Agamemnon, Hercules ...) ez ziren oholtzarako eginak izan, baizik eta irakurketarako, berez errenazimentuan hasi baitziren antzez ten. Tragedia erromatarrak, ordea, eredutik urrundu egin ziren, ez ziren hain ongi biribilduak, baina egintza korapilatsu eta odoltsuen gehiegikeriak egungo tragedia modernora hurbiltzen ditu. Erdi Aroan humanismoaren hastapen garaietan berpiztu zen tragedia, grekozko testuak agertzen hastean, eta, lehenik latinez idazten bazi ren ere, gero herrialdeetako hizkuntzetan moldatzen joan ziren, Aristotelesek eza rritako hiru unitateei jarraiki, hots, leku, denbora eta ekintzaren arauei.

Espainian, errenazimentu garaian zenbait tragedia klasiko idatzi ziren arren, Lope de Vega, Tirso de Molina edo P. Calderón de la Barca dramaturgoek molde propioak bilatu zituzten, tragedia klasikotik aldenduz, auto sacramental ak, tragiko mediak eta komediak idatziz, nahiz eta tragedia hitza erabili ohi zuten haiek izen datzeko. Adibide egokia da El alcalde de Zalamea ( Zalameako Alkatia. Komediya iru jostaldetan eta itz-neurtzuan , L. Izak euskeratua, 1881). Frantzian, aldiz, La Pléiade taldeko E. Jodelle izeneko poetak Henri II.aren aitzinean aurkeztu zuen Cléopatre obrak izandako arrakastaren ondoren, R. Garnier eta A. Hardy etorri ziren, eta bereziki P. Corneille handia, Polyeucte, Le Cid, Les Horaces tragedien egilea, eta J. Racine ere bai, Andromèque, Britannicus, Iphigénie, Phèdre, Athalie, Esther antzezlan ospetsuen sortzailea. Ingalaterran, berriz, W. Shakespearek XVII. mende hasieran (1605-1608) moldatu zituen gerora arrakasta gehien izango zuten tragedia handienak: Caesar, Hamlet, Othello. B. Larrakoetxeak itzuli zituen, William Shakespeare-ren antzerki guzti-guztiak euskeraz (1974-1976).

XVIII. mendean, Frantzian Voltaire tragedia molde horiek iraunarazten saiatu zen arren, ordurako modaz pasatzen hasiak zeuden; Espainian, aldiz, neoklasizis moaren eraginez, Luzánek bere poetika argitaratu zuen, tragedia klasikoa birlan datu nahiz eta Edad de Oro garaian egiten zen teatroaren aurka. Erromantizismoak estimatu zuen gehien tragedia azpigeneroa. Hala F. Schiller-ek Weimarren aurkez tu zuen estreinaldiz Wallenstein (1798), lehen tragedia politiko-historiko alemana, eta ondoren Maria Stuart (1800), Die Braut von Messina (1803) eta Wilhelm Tell (1804), I. Goenagak euskaratua (1934). Estilo klasiko baten barnean idealismoaren jaidura nabarmentzen zaio. Schiller-entzat, gizakia patu ahalguztidunaren kontra, sufrimenduaren aurka altxatzen, iraultzen eta asaldatzen denean sortzen da tragi kotasuna, eta erresistentzia horrek goi mailara eramango du gizakia. Azken denbo retan, tragikotasunaren ikuspegien ondorioz (F. Hegel, A. Schopenhauer, F. Nietzsche, M. Unamuno...), non existentzialismoak indar berezia hartzen duen, aldaketa ugari gertatu dira tragedian. Batzuetan, drama burges, intimista, psikolo gikoarekin nahasiz (H. Ibsen, A. Txekhov, A. Strindberg); besteetan, giro herrikoie tan eta taldeen tragedietan oinarrituz (F. García Lorcaren Yerma, Bodas de Sangre ...) edo gizarte arazoetan murgilduz (B. Brechten Madre Coraje ) edota mundu honen absurdoa azpimarratuz (E. Ionesco, S. Beckett, F. Arrabal).

Komedia, apalagoa denez gero, beste estetika mota bati lotua da. Eguneroko bizia eta jende arruntak erakusten ditu eta uroski bururatzen da; molde irrigarrian emana denez, doinu eta hizkera libreagoak erabiltzen ditu, ikuslearen atsegina hel burutzat harturik. Halarik ere, gizarteko jokamolde eta ohiturak kitzikatuz, kritika lan baten obratzeko xedea erakusten du. Tragediaren ondoan “tragikomedia” sortu den bezala, komedian ere azpisailak agertu dira denborarekin: ohituren komedian O. Wilde da aipagarri, batik bat, haren The importance of Being Earnest ( Fidel izan beharraz, A. Olano, 2000); ideia komedian, berriz, B. Shaw, The doctor's dilemma ; intriga komedia edo comedia de enredo deituan, Tirso de Molina eta Lope de Vega dira aitzindari, eta, Frantzian, P.A. Beaumarchaisen Le Barbier de Séville da aipa garri; komedia moralean edo komedia satirikoan J. B. Molièreren obra nagusiak, eta abar.

XVII. mendetik hona, tragediaren arrakasta ahulduz joan da eta antzerki mota berriak sortu dira, drama izenekoak, komediaren eta tragediaren estetika nahasten zituzten antzerkiak: “drama burgesa” XVIII. mendean, “drama erromantikoa” XIX. mendean (V. Hugoren Hernani edo P. Rostanden Cyrano de Bergerac ). Mende beraren hondarrean, “drama sinbolista” hedatu zen Belgikan, eta M. Maeterlinck idazleak egin zituen saio sinbolistarik garrantzitsuenak, eta Ingalaterran O. Wildek. Bere idazlanetatik I. Mujika Iraolak itzuli du Salome deritzana (1987).

XX. mende hastapenetik hona, antzinako molde finkatuen aurkako erasoa aurrera joan da, Ipar Europako erresumetan A. Strindberg, R. Sorge, E. Toller, G. Kayser-en espresionismoa deitu mugimenduaren bidez edo berdin surrealismoaren bitartez; izan ere, Bigarren Mundu Gerratik aitzina, B. Brecht, E. Ionesco edo S. Beckettek, absurdo antzertiaren deiturapean aipatzen direnek eta horien ondokoek genero dramatikoa errotik aldatu dute: ekintzaren zatiketa, denboraren eta espa zioaren antolaketa, hizkuntzaren erabilera, gorputzaren baliabideak, doinuen eta mailen nahasketa. I KUS A BSURDOAREN ANTZERTI .

Euskal antzertian bi alor bereizten dira nagusiki: alde batetik, herri antzerti tradi ziozkoak, hala nola, errando edo artazuriketak, asto-lasterrak, maskaradak, inauterie tako tragikomediak eta pastorala. Bestetik, antzerti idatzia edo tradizioz ez datorrena hartu ohi da gogoan, testu idatziaren bidez transmititu dena eta hari dagozkion ezau garriak dituena. Azken horien artean, antzerti pieza melodramatikoak ezagutzen dira euskal literaturan XVIII. mendetik, besteak beste, P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuski zuna , X. Muniberen El borracho burlado . XIX. mendean, drama historikoak izan zuen nagusigoa, eta, besteak beste, J. M. Hiribarrenen 891an euskaldun gerla eta P. Harisperen Karmela (1886) dira aipagarri Lapurdin.

Donostiako eskolan, aldiz, ohitura komediak gailentzen dira: M. Soroaren Iriyarena ( 1878), Anton kaiku (1882), Alkate berriya (1885), edota V. Iraola eta J. Artolarenak, Euskal fedea izeneko antzezle taldeak antzeztuak. Bizkaian, R. M. Azkue aipa daiteke, zartzuela eta operen egiletzat eta Bizkaiko bizitza kulturalaren eragile nagusitzat. XX. mendeko lehen herenean, T. Altzaga da eragilerik aipaga rriena, eta Donostiako Udalak sorturiko Euskal Iztundea k antzeztu zituen berak ida tziriko komediak ez ezik A. Barriolaren dramak ere, eta beste batzuek idatziriko antzerki berriak, hala nola K. Eleizegiren Garbiñe (1916) drama historikoa, T. Altzagak itzuliriko Irritza. Shakespeare’n Macbeth-en gayean, iru egintza ta egintza aurrean (1924), nahiz egokitzapenak...

Euskal Iztundea izan zen 1915ean Donostian T. Altzagaren zuzendaritzapean sortu zen lehen antzezle talde egonkorra, Escuela de la Lengua y Declamación éuskara izeneko erakundearen babesean. Lehen aroan (1915-1936), ohitura antzertiaren arloko piezak jokatzen zituzten batik bat, baina, esate baterako, W. Shakespeareren Macbeth ere antzeztu zuten (1924). Bigarren aroan (1953-1981),

M. D. Agirre izan zen zuzendaria, eta era guztietako antzezlanak eman zituzten; besteak beste, P. Lotiren Ramuntxo (1896) nobelaren moldaketa nahiz P. Barojaren Altzateko Jaun (M. D. Agirre eta F. Yurramendi, 1985).

XX. mende hasierako berritze aro horrek loraldia izan zuen Errepublikaren urteetan, 1934-36 artean, eta Antzerti Egunak antolatu zituen Euskaltzaleak elkarteak. Garai hartako emaitza ezagunak dira Lekuona anaien Eun dukat (1921), eta M. Sotak, E. Urkiaga Lauaxetarekin batean antolaturiko Bizkaiko mugimendua. Garai hartan hasi zen argitaratzen Antzerti aldizkaria ere, A. Labaienen eskutik. Gerraostean, Euskal Iztundea ren bigarren aroa heldu zen; 1953tik 1981 arte iraun zuen, M. Dolores Agirreren ekinari esker. Iraupenezko antzertia izan zen lehen epean, itzulpenez eta egokitzapenez osatua, harik eta 1960 aldean lehen antzezle taldeak eratzen hasi ziren arte. Horietan aipagarriena Jarrai taldea izan zen, teatro psikologiko amerikarraren egokitzailea. Guda osteko antzerki egile ezagunenen artean A. Labaien eta P. Lartzabal aipatzen dira, eta berrikiago, D. Landart, G. Aresti, eta X. Lete, E. Arozena, B. Atxaga, Xabier Mendiguren, Y. Arrieta, A. Goenaga, E, Olasagasti, P. eta M. Irigarai, A. Luku…

Literatur genero guztietan gertatzen den gisa berean, egungo antzertia ohiko genero eta azpigenero sailkapenaren aurka agertzen da, hots, antzerti edo teatro, poesia eta narratiba bereizketaren aurka eta, halaber, tragedia-komedia bipolarita tearen kontra, zeren genero nobleen (tragedia, goi komedia) eta arrunten (fartsa, behe komedia) arteko banaketak funtzionaltasuna eta esanahia galdu baitu, giza taldeen bilakaera gertatu ahala. Dena den, gaurko antzerti teoriagileen oharrek eta iradokizunek ez dituzte beharrezko diren elementu guztiak erabakitzen, ezin dire nez antze eta teknika multzo zehatz batzuetara mugatu, egunoroko praktikak mugak zabaltzen baitihardu etengabe. Agertokian zilegi da gaur egun bai diaposi tibak, bai filmak, bai bestelakoak erabiltzea; ondorioz, antzerti ikasketa hain da zabala egun, non ohiko muga guztietarik (antzerkigilea, pertsonaia, agertokia, dekoratuak, egoera tragiko-komiko-dramatiko, ahoskera...) harat doan. Beste arte etako ekarriek aberasten dute eta eraberritzen.

[J. C., P. U.]

B IBLIOGRAFIA

G ARCÍA B ERRIO , A.; H UERTA C ALVO , J.: Los géneros literarios: sistema e historia , Cátedra, Madrid, 1992 . U RKIZU , P.: Euskal antzertia, Euskadiko Antzerti Zerbitzua, Donostia, 1984 . U RKIZU , P.: Historia del teatro vasco , Orain, Donostia, 1996 .

U RKIZU , P. ET ALII : Historia de la literatura vasca , UNED, Madrid, 2000 . W ELLEK , R.; W ARREN , A.: La théorie littéraire, Seuil, Paris, 1948 / Teoria Literaria , 4 . argit., Gredos, Madrid, 1974 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: género dramático
     fr: théâtre
     en: drama, theatre

 
ITZAL ANTZERTI

Oihal baten atzeko aldetik argi-itzalen bidez pertsonaien mugimenduak irudi katzen dituen ikuskizuna. Ekialdean (Txina, Wali, ea.) erabili izan da aspaldidanik, eta gaur egun mendebaldean aski hedatu den antzerti mota da.

[P. U.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: teatro de sombras
     fr: théâtre d'ombres
     en: shadow play

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper