(grek. analepsis, atzera gogoratzea)
Anakronia narratibo mota bat da: kontaketaren azterketaren alorrean, denboran egindako atzeranzko begirada izendatzeko erabiltzen da. Zehazki, denbora koor denada narratiboaren alderdietariko bati dagokio denbora hurrenkera kronologiko arenari, hain zuzen ere.
Bi jokabide har ditzake kontalariak gertaerak adierazterakoan: bata, gertaerak jazo diren ordena berean ematekoa da; bestea, ordena kronologiko hori haustekoa. Hurrenkera kronologikoa haustea, berriz, bi modutan gerta daiteke: aurrera begira tuz ala atzera begiratuz. Hau da, gertaeren hurrenkeran etorkizunean kokatzen den jazoera, une hori heldu baino lehen adieraziz edo gertaeren jarraikortasunean lehe naldikoa den jazoera gogoratuz.
Atzera begiradaren erabilera zabala egin du kontaketak. Euskal kontagintza garaikidean ere adibide ugari aurki daiteke. Horietako bat R. Saizarbitoriaren 100 metro (1976) da. Konstituzio plazan ihesean doan mutilari iragan denboretako hain bat oroitzapen datozkio burura: ehun metroak eginez doan bitartean, bere bizitza ko zenbait une gogoratzen du. Gertaeren orainalditik lehenaldira egindako atzera begiradak dira; gertaeren orainaldian tartekatzen diren analepsiak.
[A. T.]
Ikus, halaber, A NAKRONIA , D ENBORA , O RDENA , P ROLEPSI .