ANADIPLOSI
(grek. ana+diplosis, lat. reduplicatio, erreduplikazioa)
Testu zati baten azken zatia hurrengoaren hasieran errepikatzean eta kateatze an datzan hitzezko figura. Euskaraz kateatze ere esaten zaio. Gai eta erritmo indar garri legez jokatzen du, solemnitatea, ebokazioa nahiz beste efektu batzuk, litera rioak nahiz argumentatiboak, sorraraziz.
Ahozko literaturan herri kantu, kontakizun eta abarretan agertzen dira maiz erre pika eta kateatze horiek, baita imprecatio , inbokazio, konjuru eta abarretan. Honetan guztian, komunikazio egoerak ez ezik, genero diskurtsiboak edo testu motak ere aintzat hartu behar dira. Adibidez eta herri literaturako testu bat harturik:
“1. Santibatek, andere, aurten bezala gero ere Santibatek igortzen gaitu xingarketa gu ere.
2. Ez dugu nahi urdea ez eta ere erdia, usaiako legearen partez liberako zatia; liberako zatia edo gerrenaren betea.”
Adibide horretan anaforarik ere badago. Anadiplosi jarraitua izan daiteke aha paldi baten azkena beti kateatzen denean hurrengo esakunearen hasieran, egitura biribila eratuz. Herri ipuin eta kantuetan –dantzarakoak izan ohi dira– gradatio deitzen da; zehazki, kateatze motakoa da, eta metaketa mota bat ere bada.
Hurrengo adibidean, anadiplosiak ez ezik, anaforak eta epanalepsi edo gemi natio direlakoak ere badaude (batez ere hasierakoa, baina baita erdiko edo amaie rako errepikapenak ere). Esaterako, hasieran: “Akerra hor heldu da artoaren jatera. Akerra: ken, ken, ken; akerra gure artoan zen” eta amaieran, aldiz, “Idia hor heldu da uraren edatera: idiak ura, urak sua, suak makila, makilak zakurra, zakurrak otsoa, otsoak akerra, akerrak artoa. Akerra ken ken ken: akerra gure artoan zen”
(R. M. Azkue, Euskalerriaren Yakintza )
Ahozko euskal literaturan anadiplosi motatzat jo daitezke “bihurki” deritzenak. Manuel Lekuonak hiru errepikapen modu aipatzen ditu “Santa Klararen koplak” aztertzerakoan (1965, 126-129). Lehenengoa, aurreko koplaren azken bertso erren ka hurrengo koplaren lehenengo bertso errenkan errepikatzean datza. Eguberri zikloko kopletan sarritan egiten da, koplaren amaieran:
“Orrako or goian izarra errekaldian lizarra etxe ontako nagusi jaunak urre gorriz du bizarra. Urre gorriz du bizarra eta zilar zurizko espalda erreal bikoz egina dauka elizarako galtzada.”
Bigarren motan, kopla baten barruan, bigarren bertso errenkada hirugarrenean errepikatzean datza bihurkia:
“Hamazazpi urtetan
moja sartu ziñan moja sartuta bere Klara izan ziñan .”
Hirugarren mota, kopla baten barruan, lehenengo bertso errenkada hirugarre nean errepikatzean:
“Ogi bakar batekin zitun janaritu; ogi bakar batekin erdia gelditu.”
[X. A.]
Ikus, halaber, B IHURKI , E RREPIKAPEN FIGURA .