almanaka - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ALMANAKA

(arab. al manac , bi hilabetekoa)

Urtero agertzen den liburuxka bat da; hurrengo urteko egutegiarekin batera, hainbat testu mota ezagutzera ematen ditu. Artikulu asko agertzen dira almanake tan: bertso, ipuin, atsotitz, abisu, zientzia argibideak, iragan urteko berri oharga rrienak, eta abar. Haien bitartez hedatu da herri literatura, literatura de cordel edo littérature de colportage deritzana. Zaharrenetarik da Nostradamusen almanaka (1550); arrakasta handia ukan dute almanakek XVIII. eta XIX. mendeetan.

Hain zuzen, lehenbiziko euskaldun almanaka 1848an agertua da: Escualdun laborarien adiskidea. 1848 egunaria edo almanaca , (Baiona, Lamaignère impr.). Etcheverry apezak, Uztaritzeko komentuko erremusinariak egina da, eta urtero agertu da geroztik. Bertze bat Pauen agertzen da, 1852an, Egunari berria edo con seillu oneco almanaca , (1852 Pauen) Hirugarrenik, Tolosako P. Gurruchagak argita ratzen du bat 1865ean: Euscaldun necazarien adisquidea eta guiaria 1866garren urtheco , (Tolosa, P. Gurruchaga,1866) Laugarrena ere aipatzekoa da, S. Barojaren eta J. A. Santestebanen Pudente (1878) opera dakarrelakotz: Almanaque bilingue (erderaz eta eusqueraz) para el año 1879. Pudente, ópera en tres actos , (Donostia,

A. Baroja, 1878, 79)

Bosgarrena Lespès Baionako argitaletxeak zabalduriko almanaka da, 1879tik harat, almanaka errepublikanoa: Almanaca berri edo egunaria. Ilhabete gucietaco demboraren indicacionearekin eta bertce asco erran zahar, titcho eta ichtoriorekin , (Baiona, Lespès soeurs, 1879). Almanaka bonapartistak ere saltzen dira Iparraldean, hala nola, Lamaignère argitaletxekoa: Escualdun almanaca edo egu nari berria 1884 urtheco (36 or.) artikulu gehienak J. Duvoisin kapitainak idatziak. Bi almanaka mota horiek argitzen dituzte Iparraldeko politika gatazkak XIX. mendea ren azken laurdenean.

Eskualduna astekariak eta gero Herria astekariak 1980ko hamarkada arte urte ro agerrarazi dute nork bere almanaka. Azkenik, aipatzekoa da Hegoaldeko alma naka edo egutegi bat, S. Arana Goiriren Argiaren egutegia .

Bestalde, nahiz ez zen almanaka, ezin ahantzizkoa da Leizarragak publikatu zuena: Kalendrera, Bazco noiz daten, ilhargi berriaren eta letra dominicalaren eça gutceco manerarequin , Arroxelan, P. Hautin Imprimaçale, 1571.

[J. H.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: almanaque
     fr: almanach
     en: almanac

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper