Oro har, obra baten aurretik doan testua izaten da, egileak berak ala beste nor baitek hura aurkezteko idatzia. Greziar antzertian, koroaren lehen parte hartzearen aurretik egiten zen ekintza zatiari prologos deitzen zitzaion. Hitzaldi baten bidez, ekintza ongi ulertzeko garrantzizkoa zen informazioa aurreratzen zen eta, era bere an, ikusleen integrazioa lortzeko eta ikuskizunarekiko distantzia gainditzeko beha rrezkoa zen testua aurkezten zen. Hortaz, usadioz, aitzinsolasaren funtzioa gaia azaltzea edo kokatzea izaten da gehienetan.
Besteetan bezala, badira euskal literaturan zenbait aitzinsolas ospetsu, eta, besteak beste, Axularrek “Irakurtzailleari ” eskainirikoa gogoangarria da:
“Egun batez konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nen goela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela deusek ere hanbat kalte egiten arimako, eta ez gorputzeko ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak. Eta on zatekeiela, gauza hunetzaz liburu baten, euskaraz, guztiz ere euskararik baizen etziakitenentzat, egitea: eta hartan, gero dioenak bego dioela erakustea. Konpaiñia berean galdegin zen berehala, ea nori emanen zeikan liburuaren egiteko kargua. Eta bertze guztien artetik, hasi zeizkidan niri neroni aditzera emaiten, lehenbizian kheinuz eta aieruz, eta gero azkenean, klarki eta agerriz, nik behar nituela, egi teko hartan eskuak sarthu.”
P. Salaberriren Euskal klasikoen atarian (2004) liburuan hainbat euskal idazle ren aitzinsolasak biltzen dira (B. Etxepare, J. A. Mogel, J. I. Iztueta, E. Materre, R.
M. Azkue...).
Zuberotar pastoraletan aitzin pheredikü deitura hartzen du.
[P. U.]
es: prólogo
fr: prologue, préface
en: prologue