Adiera zabalean, diskurtso narratiboan ageri den kontalariaren subjektibitate zantzu oro biltzeko erabiltzen da ahots terminoa. Hartara, kontalariak diskurtsoan utziriko aztarnak aztertzen dira, subjektibitate baten agerpen diren neurrian, eta jarrera ideologiko eta afektibo baten adierazle gisa. Adiera murriztuan, G. Genetten eredu narratologikoan, narrazio bateko istorioa esan edo kontatzen duen igorleari egiten dio erreferentzia: Genettek instantzia narratiboa ( l’instance narrative ) deituri koari, alegia.
Genettek (1972) diskurtso edo berbaldi narratiboaren ( récit ) azterketarako pro posatu zituen alderdietariko bat da ahotsa ( voix ), denborarekin ( temps ) eta modua rekin ( mode ) batera. Pertsonaiaren, kontalariaren eta egilearen arteko harremanez arduratzen da ahotsa; zehazki, hitzezko ekintzaren eta berori sortzen duen subjektuaren arteko harremanez.
Diskurtso narratiboaren eta haren subjektu ekoizlearen arteko harremana aztertzeko, hurbilketa-bide hauek proposatu ditu Genettek:
1. Narrazio denbora . Instantzia narratiboaren lehen zehaztapena istorioarekiko harreman kronologikoaren araberakoa da. Lau diskurtso narratibo mota bereiz dai tezke, instantzia narratiboaren kokapenaren arabera:
a ) Gertatu osteko kontaketa: jada jazoriko gertaera bat kontatzen denean,
gertaeren ondoren kokatuz kontaketa ekintza.
b ) Gertatu aurreko kontaketa: gertatuko dena kontatzen denean, gertaeren
aurretik kokatuz kontaketa ekintza.
c ) Aldibereko kontaketa: gertaeraren unean bertan kontaketa ekintza ere gertatzen denean, aldi berean irudikatuz kontaketa ekintza eta gertae rak.
d ) Tartekatua: kontaketa denbora batzuk eta besteak txandatzen direnean.
2. Kontaketa mailak . Fikziozko hiru maila bereizten dira. Ikus K ONTAKETA MAILA .
[I. R.]