sarkasmo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
SARKASMO

(grek. sarkasmos, larrutzea)

Pentsamendu figuren artean, ironiarekin eta paradoxarekin batera, logika figu ren artean sailkatzen den baliabidea da. Pertsona edo erakunderen bat gogotik larrutzea, burla eta trufa ironikoa eta gogorra egitea esan nahi zuen. Ironia modu bat da, oso gogorra eta zitala, norbait azpiratzeko edo iraintzeko erabiltzen dena. Beraz, ironia baino harantzago doala esan liteke, ezen ankerkeria eta destaina bai titu berekin. Gizaki babesgabeei egiten zaiena da zenbait erretorika aztertzailerentzat sarkasmoa. Krudeltasun horren adibide hedatuenetakoa da Jesusi gurutzean zego ela apaiz nagusiek egiten ziotena, adieraziz ezen besteak salbatzeko gai bazen, bada, salba zezala bere burua Jainkoaren semeak. Espainiako literaturan, Góngora eta F. Quevedoren arteko liskarrean irri mingarria erruz erabili zuten biek ala biek, Lope de Vega ahaztu gabe; Frantzian F. Villon edo E. Voltaire aipa daitezke, beste ak beste; Alemanian, F. Nietzsche.

Euskal literaturan, Etxahunek badu anitz adibide (“Gaztalondoko prima” edo “Maria Solt eta Kastero” kantu ezagunetan, esate baterako). Etxahunek Maria Solt kantuan, bi amoros adindunen harremana haustean Maria Soltek Barnets-Bodako anderearekin duen elkarrizketan haurdun ote den beldurra adierazten dio, edade tua izan arren santa Elixabet bezala santu batengandik izorra geratu ote den. Beldur horiek ahantzarazteko honela erantzuten dio Barnets-Bordakoak :

“Kastero eztüzü saintü ; Sobera Bürhaoti düzü : Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü : Kastero denagatik saintü, Maria Solt, antzü zira zü.

Edota “Gaztalondoko prima”ren lehenengo ahapaldian:

“Gaztalondoko prima anderia,

Zure senarrak erran badü egia,

Bost urtez eztiala hunki emaztia,

Haren obratik bada zük düzün frütia,

Aberti ezazü kumai haitatia,

Xatharraren plazan eros dezan abitia.”

Sarkasmoz aholkatzen dio andreari haurraren amandreari jakinaraz diezaiola pixa oihalen ordez, ekar diezaiola bost urteko haurrarentzako jantzia, senarrak bost urtez ez duela berarekin zerikusirik izan esaten duenez. J. Mirandek euskaldun fededunen kontra erabiltzen du sarkasmoa, hala nola, “Josu Bar Joseph” poeman;

G. Arestik ere baditu halakoak; gaur egun, K. Izagirreren, P. Perurenaren nahiz E. Gil Beraren idatzietan irakur daiteke sarkasmorik.

[J. K. I.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: sarcasmo
     fr: sarcasme
     en: sarcasm

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper