Literatura Terminoen Hiztegia

oximoron - Literatura Terminoen Hiztegia

 
OXIMORON

(grek. oximoron, eromena; lat. antilogia )

Baliabide erretoriko edo figura hori antitesi mota bat da, ludikoa eta paradoxa erakoa, gehienetan pentsamendu figuren artean kokatua. Bi osagai edo zati antite tiko, ustez bateraezinak, edo elkarren kontrako zentzua dutenak elkartzen dituen figura da. Tropotzat hartzen dute batzuek, tropo ausartentzat. Adibidez: “jakitateari darraion barneko histura guziz gozoa” (J. Etxepare, Buruxkak , 1992). Edota “Itsuski ederra”, “Ilhundura hits eta eztia” (Lafitteren gramatikan jasoak).

Klixetuta ager daiteke. Adibidez, “alderdi bakarra” esapidea.

Oximoron ironiko edo umoretsuen adibideak ere ugariak dira eta aipamen gisa erabiltzen dira sarri: “Abere guztiak berdinak dira, baina batzuk beste batzuk baino berdinagoak” (G. Orwell). “Jakin behar da, noraino joan daitekeen urrutiegi” (Cocteau).

Azken horretan oximorona hitzen arteko kontraesanetik sortzen da, eta batzuen tzat oximoron da; beste batzuentzat, aldiz, paradoxa. Oximoron paradoxatik bereiz ten dute batzuek, paradoxa pentsamendu figuren artean kokatuz, eta oximorona, aldiz, hitzezko figuratzat hartuz.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: oximoron
     fr: oxymore
     en: oxymoron

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper