antonomasia - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANTONOMASIA

(grek. antonomasein, beste izenez esatea, lat. pronominatio )

Tropo mota bat da, eta, inoren edo ezeren izen propioaren ordez, edota toki ize naren ordez, epiteto bat edo izen berezi bat epiteto gisa erabiltzea da, edo, beste la, perifrasi bat, pertsonaren kualitate bat aditzera ematen duena. Adibideen arte an, testuinguru erlijiosoan sorturiko hainbat aipa daitezke: “Salbatzailea”, Jesukristoren ordez, “Ahalguztiduna”, Jainkoaren ordez. Mitologiakoak ere ez dira gutxi; adibidez, “Musen egoitza” erabiltzen da Olinpo mendiaren ordez; edo “Zinearen Meka” dioena Hollywooden ordez.

Antonomasia izen propioen erabilera estilistikoa da, metonimia bezala. Sinekdokearen edo perifrasiaren aldaeratzat hartzen dute erretorika aditu batzuek (Fontanier, Lausberg), bi horien ezaugarri batez baliatzen baita pertsona edo gauza bat tipifikatzeko. Tropoen arlora zabaltzen da (metafora, metonimia...), baita zehar aipamen, ironia, mitologia eta abarretara ere, eta haiekin elkartzen. Adibidez, “Berdeak” alderdi edo mugimendu politikoa, antonomasia metonimikoa da. Metafora funtzioa izan dezake, erreferentzia buru gisa erabiltzen bada. Frantzian, adibidez, hauteskundeetan, “Waterloo” bat izateak porrota adierazten du, Napoleonen derrota nagusitzat gogorarazten baitute. Aipatu antonomasia konben tzionalaren antzekoa da izen berezi baten ordez izen arrunt bat jartzea deituratzat. Adibidez, euskotar abertzaleek S. Aranari “Maisua” esaten zioten; kristauek Jesukristori, aldiz, “Jainkoaren Semea”.

Badira zenbait antonomasia berezi. Esaterako, izen propio batek izen arrunt edo apelatibo bat ordezkatzen duenean edo izen arrunta balitz bezala funtzio natzen. Adibidez, Demostenes bat (hizlari handi bat), Einstein bat (jeinu bat), Adonis bat (gizonezkoen edertasunaren eredugarri), Venus bat (orobat emaztekie na), mezenas bat (babesle bat). Beste adibide arrunt bat Judas bat izatea da, Maisua saldu zuena baita antonomasiaz traidorea (“Ixil hadi, Judas”, Hiriart-Urruti).

Aipagarriak dira literaturatik eratorritako zenbait antonomasia, hala nola, Celestina, Tartufo, Hamlet edo Otelo, alkahuete, azaluts, zalantzakor eta jeloskorra ren arketipo literariotzat hartzen direnak. Literaturatik datoz Don Juan edo Kixote antonomasiak ere, gizonezko limurtzaileen eta idealista utopikoen arketipoak.

Antonomasia bereziak dira, era berean, izengoiti aipamen handikoak eta peri frasizkoak (gazt. sobrenombre , fr. surnom eta pronomination) , izen propio bat beste izen propio baten ordez ezartzen baita horietan; adibidez, nazio edo pertsona ospetsu eta goraipatu edo gutxietsi baten izengoiti eredugarri bihurtu izan direnak, edo elezahar edo mito moduko bat sortu izan dutenak. Adibidez: Petain Vichyko gobernuburua “Marexala” eta “Frantziaren Aitzindaria” deitzen zuten II. Mundu Gerra garaian Eskualduna kazetan. Bestalde, oso hedatua da Osaba Sam, EEBBak izendatzen duena.

Berezia da izen arrunt bat pertsona izen bereziaren ordez erabiltzea, edo espe ziearen edo kategoriaren izen arruntaren ordez, kualitate edo jokabide eredugarri batzuk –onbiderako edo gaiztabiderako– erakusten dituela. Adibidez: turko bat (Ipar.), estoiko bat da. Horiek eta gainerako antonomasiak, oro har, garaian garaiko kultur kodeen erakuskari dira, eta topiko eta estereotipo bihurtu dira, eta hizkera figuratuaren oinarrian dagoen analogiaren eragina agerrarazten dute.

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

      

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper