Anafora - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ANAFORA

(grek. ana+phora , errepikapena)

Errepikapen prozeduran oinarritzen den hitzezko figura da: testu zati batean, elkarren segidako enuntziatuen hasieran hitz bat edo gehiago errepikatzean datza. Hitza edota hitz multzo bera errepikatzen da perpaus baten hasieran, nahiz bertso lerro edo neurtitz baten hasieran. Aukerak anitz dira: zenbait sintagma perpausen hasieretan errepikatzea, nahiz zenbait neurtitz edo bertso lerroren hasieran, nahiz periodo batean, nahiz estrofa batean. Helburua hitzaren esanahia sendotzea eta enfasia ematea izaten da.

“Mesede esque nagozu ezarren orayn ucatu Jesusicori bear deusat villanzico bat kantadu adi, adi, adi, adi, adiezazuz berba bi azkonarraren azamarchoa ekarriko dot menditi vegizcoriq eztegizuen bularchorean isegui –adi-adi-Goizean bein niq ecarriko esnea zure amari amachoc guero eguingo deuza aya semechoari, adi adi txa ezer ecarri bear danean Criadu izango naiz ni bearrak pozic eguingo ditut sein ederra zeugati adi adi adiezazuz berba bi”

(P.I. Barrutia, Gabonetako ikuskizuna )

Ez da beti hitzez hitz errepikatzen sekuentzia bera, sinonimia, poliptoton edota paranomasia ere posible baitira. Anafora errepikatze egitura eredugarria da, para lelismoaren forma nabarmenena. Iterazioa adierazten duenez eta errepikapena hasieran nagusi denez, tipikoa da anafora otoitz, inbokazio, konjuru, haur kanta, lelo, estribillo eta abarretan. Anafora, gradatio edo klimaxarekin elkartu daiteke pro gresio batean. Adibidez:

“Haurrak, haurrak , haurrak ederrak , haurrak, nongoak zarete?...

(R. M. Azkue, Euskalerriaren Yakintza )

Herri kantuetako beste adibide batzuk, anaforaz baliatzen direnak, ANADIPLOSI artikuluan ere aipatu dira. Atsotitzetan ere ohiko baliabidea izaten da anafora:

“Ororen nahiz, oro gal” (A. Oihenart, Les proverbes, 378) “Lan lasterra, lan alferra” (id. 297)

Hitzaldi landuetan eta predikuetan ere usu baliatzen dira hizlari eta idazleak anadiplosiaz, Axular, esate baterako:

“Begirautzue orduan zabartzetik, nagitzetik eta ezantsiatzetik, zeren orduan da mena, orduan da mina, orduan da azken adina eta peril guztien gaiñeko perila.” (Axular, Gero )

Adibide horretan, “orduan da mena, orduan da mina” zatian, batera ageri dira anafora eta paranomasia. Kantu eta bertsoetan sarri erabiltzen da anafora; esate rako, Mendiague kantuz neurtitz guztiak kantuz hitzarekin hasten dira. Hona lehen ahapaldia:

“Kantuz sortu naiz, eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi, kantuz izan dudano zerbait irabazi, kantuz gostura ditut guziak iretsi; kantuz ez duta beraz hiltzia merezi.

Gauzak berresateko era bat da anafora, eta gauzak berresate hori oso berea du hizkera poetikoak, bertso osoaren barruan hitzaren edo hitz multzoen balio espresiboa eta iradokitzailea bermatzeko. Baliabide hori oso erabilia da kantu, kopla eta bertso zaharretan, errepikaketan, eskari, erregu eta abarretan.

Gisa berean, anafora esaten zaio errepikatze bati, aurretik aipatutako osagai bat izenorde baten bidez adierazten denean:

“Zortzigarren medikua ekarri otzie Indie Madridetatik arrek igerri, arrek igerri nundi dagoen gaixorik .”

(“Testamentuarena”)

Horrelako anaforak erabili ohi dira diskurtsoari egokitasun sintaktikoa eta semantikoa emateko ere.

[X. A., J. M. L.]

Ikus, halaber, B IHURKI , E RREPIKAPEN FIGURA , P ARALELISMO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: anáfora
 fr: anaphore
 en: anaphora

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper