asindeton - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ASINDETON

(grek. asundeton, lokailu gabea)

Hitzezko figura, elipsi prozeduran oinarritua. Lokailurik edo juntagailurik ez era biltzean datzan figura sintaktikoa da zehazki, hots, eta, baina, beraz , hala ere ...: eta gisakoez ez baliatzea hitzen eta perpausen arteko harremana adierazteko. Ahozko hizkuntzan perpausak elkarren ondoan ezar daitezke eta mendekoak juntagailu edo menderagailurik gabe ere egin daitezke. Adibidez, aurkaritza adierazten duen hau: “Hona etorri nahi du; ezin du”. Edo kausa adierazten duen hau: “Ez noa: ez daukat denborarik”. Edo baldintza: “Nahi duzu? Eraman ezazu!”

Figura erretoriko gisa, elipsi mota bat da, eta sintaxi mailako egitura figuren artean ere koka daiteke. Izan ere, egitura figurekin, paralelismo eta anplifikazio bidezko figurekin batera agertzen da maiz.

Asindetona parataxiaren formatzat hartzen dute batzuek, non batez ere junta gailuak edota lokailuak kentzen diren. Parataxia n edo disjuntzioa n, aldiz, hitzak edo hitz andanak alborakuntza bidez soilik ekartzen dira, elkarren ondoan ezartzen dira, lotura hitzak kenduz, ahalaz. Ospetsua da K. Salustiok eginiko Katilinaren erretratu koa: “alieni appetens, sui profusus; ardens in cupiditatibus; satis eloquentiae, sapientiae parum.” [besterenaren gutiziatsu, berarenarekin eskuzabal; gartsua gurarietan; nahikoa ele edertasunean, zuhurtzian gutxi]. Hemen aditz elipsiak nabarmentzen ditu parataxiak, bai eta paralelismo eta kiasmoak ere.

Juntagailuak kentzeak zalutasuna eta bizkortasuna ematen dio esaldiari; meta ketetan edo enumerazioetan ere esanahia indartzen laguntzen du. Estilo baten adierazle da, brevitas edo labur esateko zaletasuna adierazten duena. Adibidez, ospetsua da Julio Zesarren “Veni, vidi, vici haren estilo lakonikoari lotua.

Idazkera labur eta trinkoa maite duten idazleek erabiltzen dute. Idazle baten estiloan asindeton ala polisindeton, zein hobesten den, esanguratsua izan daiteke. Asindeton eta polisindeton eta asindeton konbinatuta egon daitezke.

Atsotitzetan ere askotan erabiltzen da asindetona:

“Ioanetak saia oihal mehez, iakia ekosariz, salda ehez.” (Oihenart, Proverbes , 268)

Hona hemen aurkaritzako juntagailurik gabeko asindetonaren adibide bat, P. Agerre “Axular”ena, atsotitzen eitea-edo duena:

“Gaiñak, pikañak eta hautuak bertzeren, hondarrak eta arbuioak Iainkoaren.” (Axular, Gero )

Beste adibide bat:

“Kolpatua da bidean: zangoek ez dezakete gehiago ez ibil ez atxik. Herrestan helduko da bururaino, odola purrustan doakiola, mandatua doidoia eginen du eta han berean...hila eroriko! Gaizo Camales ! ” (J. Elizalde, LVII.a ger lan ).

Hiriart-Urrutiren testuetan ugaria da asindetona, deskripzio bizi eta dramatiko etan. Hona nola deskribatzen duen Ravaxol anarkista, gillotinarantz daramatela:

Dohakabea! Irri karkailaz hasten zaiote, trufatzen da orotaz; eskarnio egi ten diote balakatzeko ele on zenbeit erran nahi lioketen guzieri. (...). Ikusteko omen zen, presondegitik hiriaren erdira zeramatelarik, orga handi batzuen gai nean xutik, burua gora, begia zorrotz, alde orotarat oihuz, juramentu arrailka, gerrirainoko jauntziak xehakatuak, erdi buluzia” ( Jean Hiriart-Urruty. Mintzaira, aurpegia: Gizon! )

Lizardiren adibide bat, azkenik, narrazioaren aringarri erabilia:

Berdinduxe giñalarik, eta naikoa jardunik, etxerako asmoa, damuz bade rik, artu genizun, ta antxe azkendu zan gure eguna. / Gañerakoa, ezer gutxi. Ibilli, ibilli, ibilli; joan, joan, joan... Utzi degu nunbait apaiza; beste nunbait utzi gaitu “Uitzi”k eta illunak irentsi du... Ozkiro gazia, gau beltza, izar-mordo aun dia...Nekea...: asperra, ogemiña ...” (“Donpaleura joan-etorria”, Euskera andiki soñekoz )

Aurkako figura polisindetona da. Ikus P OLISINDETON .

[X. A.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: asíndeton
 fr: asyndète
 en: asyndeton

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper