Orotariko Euskal Hiztegia

hesola - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hesola.
sense-1
1. (G-azp; Lar, Arch VocGr , H; -ol G-to, AN-gip, B, BN-ciz; SaraskHizt ), hesio (SP, O-SP 229Dv, A), hesiol (V-gip; H), exol(a), hesaul (L, B, BN, S; SP, Hb, Dv, H), hezaul (SP s.v. hesaul ), esaule (B), esual (AN; Aq 580). Ref.: A (hesaul, hesol, esual); A EY III 280; BU Arano (zutoi); Ond Bac; Iz To, UrrAnz; Izeta BHizt (esaule); Elexp Berg; ZestErret .
"Cachizo, esola" SaraskHizt 21. "Pieu" O-SP 229. "Hesaul (contraction de hesi ohol), pieu, palis" Dv. "Esol, estaca pequeña para setos" A. "Un palo (que se pone para sostener los tomates)" Iz To. "Esaule, zutoi, estaca para hacer cerrados. Etxi behar dugu belaia esaulekin. Esaule ederrak ditugu" Izeta BHizt. "Hainbeste ixtura berri, hainbeste hesola" ZestErret. v. hersol.
Etxe aitzineko gaztaina hesaulak eta bi gaztaina taula gaiak. (1780). SenperEus 171. Nork bere menpeko alor guztiak dauzka arreta andiarekin egoki ta zearo esituak, dala esolaz, arantzaz, arriz edo lubakiz. Izt C 26. Tabernaklea eta haren hegaztegia [...], hesaulak eta oinak. Dv Ex 35, 11 (Bibl habe eta oinak). Etxe hartako athearen aitzinean, estekatzen dute hesol edo zume lodi bati. Prop 1884, 92. Nere menbro guziak pazota edo hesola bezein gogor eginak, nere gorputzak iduri zuen hila. Jnn SBi 296. Itxi dedilla esolez eta olez arkaitzarako sarrera; jarri ditezela esola batzuek abisu onekin: [...]. Goñi 73. Nere adar guztiak aga, kerten, makilla ta esolatzat edo gizonen berogarritzat kendu dizkate. Ag G 211s. Zelai pendizak begiratu xixa billa, an da emen ezagun exolak ipiñiaz. EEs 1912, 220. Belea egondako esolan bustitako taloa baiño gozoago dek ori. (G-to). A EY III 280. Erdi onetatik Iparraldera 20 neurkin neurtuta lendabiziko esola ipintzen dalarik. "Estaca". EAEg 27-2-1937 1165. Esoletan apeo zintzilikan daudenean, peoi eske iñor ezta etortzen . (G-goi). Inza EsZarr 151. Iduri luke gure artean badela zerragailu bat bezala: errespetuaren hesoleri itzaturik beldurraren sarea. Herr 14-4-1966 3. Belea esolaren gaiñean ikusi omen zuan lengo gizon batek, eta ogia esola artan igortzi ta jan omen zuan. Uzt (in EZBB II 81). Gallurrak esolez beteak zeudela. Ataño TxanKan 102. Mahats-hesol bati loturik. Larre ArtzainE 150.
sense-2
2. (V-m), ezaul (B ap. A ).
"Estacada" A. v. hesoladura.
sense-3
3. "Esol (Gc), palote de escritura" A.
Lau egun ez dirade eskribitzen asi zala eta egiten ditu esola batzuek ederragoak... Apaol 48.
azpisarrera-1
HESOLA-HESI. "Hesaul-hesi, palissade" Dv A.
Exola-esiya zeukan egiña / guziz arreta andian: / berreun gizon peleatzeko / itxitu orren erdian. Izt Po 145. Esolesi bat ere egin zuten, Ama Birjiñaren aurrean jendea geiegi alderatu etzeiyen. Goñi 64. Aizkora batekin urratu ta puskatu zuen esolesia. Ib. 66.
azpisarrera-2
HESOLA-MAZO. "Esol-mazua, mazo para clavar estacas de alambrado (esola)" BU Arano.
hesola

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper