Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

7 emaitza zentzunbako bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 bide.
sense-1
I . (Sust.).
azpiadiera-1.1
1. (gral.; Lcc, Mic, SP, Urt Gram 39, Ht VocGr , Lar, Añ, Arch VocGr , Lecl, VocBN , Gèze, Dv, H, VocB , Foix), bire (G). Ref.: Bon-Ond 151; A; Lrq; Etxba Eib ; Iz Als, ArOñ, UrrAnz, To, Ulz, R 304; EAEL 72; Holmer ApuntV ; Gte Erd 31, 77, 197, 247, 267s, 293.
Camino, senda (prop. y fig.); camino, ruta; recorrido. "Mojonar camino, bidea mojonadu " Lcc. "Camino de Santiago, Santiagoko bidea " Ib. " Bide hersia, meharra, chemin étroit. [...]. Bide gaitza, chemin difficile. Bide harritsua, chemin pierreux. Bide malkharra, bide pelkarra, chemin raboteux. Bidean ezta jende eskasik, il ne manque pas de monde dans le chemin. Bidetik aldaratua, fourvoyé du chemin. [...]. Biderik ezta, il n'y a point de chemin" SP. "A via salutare, bidean, bidearen gañéan agur egitea " Urt I 8. "Carrera, camino de una parte a otra" , "derrota, camino", "rumbo, camino", "vía, camino" Lar. " Bideak xuxentzea, réparer les routes; au fig., préparer les voies [...]. Beren bide ohituan dabiltzan ibaiak (He), les rivières qui suivent leur cours ordinaire" Dv. "Chemin, route. Bide ona, gaitza, chemin bon, mauvais et difficile" H. " Bidia zor dala, y por eso entre dos propiedades se acostumba dejar un epacio" Iz ArOñ 134. "Camino, senda. Errepideari kamiño " Elexp Berg. . " Bidetik joan dira (S), autopistatik fan dira (G-nav) [...] bide hortarik joan dira (BN-arb)" Gte Erd 31. " San Migelera bidean (V-arr), Etxegarateko bidean (G-azp, AN-gip) [...] Belatera bidin bada ostatua (AN-5vill)" Gte Erd 160. " Karrikarako bidian zaien (B), mendilako bidea (S), mendirako bidea (G-azp, BN-lab) [...] Baionarateko bidea ona da (BN-arb) [...], etxerateko bidean otoa lerratu zako (S)" Ib. 268. Cf. burdinbide, zeharbide, gurdibide, etc. v. kamio, galtzada.
tradizioa
Tr. De uso gral. La forma bire se documenta en bersolaris y textos populares guipuzcoanos desde la segunda mitad del s. XIX. En DFrec hay 1869 ejs. de bide . La construcción -ra bide (sin el suf. -ko ), 'camino de (a)', es relativamente escasa, y se encuentra (aparte de en Monho) en textos meridionales, ya desde Lazarraga.

Sancio de Arrozuide. (Guipúzcoa, 1025). Arzam 178. Aigseriz Yturribidea. (Becerro Antiguo de Leyre, 1098). Ib. 178. Illam uillam quam uocitant La uide. (Colección Diplomática de San Salvador de Oña, 1135). Ib. 178. En logar que es clamado Ossauidea. (Colección Diplomática de Irache, 1169). Ib. 178. Mila urte igarota / Ura bere bidean. (Cantar de Beotibar). TAV 3.1.1. Othoi, zure gomenduian har arima tristia, / Ordu hartan io eztezan ifernuko bidia. E 81. Ene arima Jangoikoagana beldurreki partiturik, / Lagungabe bide luzean peril asko pasaturik. (Juan de Amendux, 1564). TAV 3.1.18. Aphain ezazue Iaunaren bidea. Mc 1, 3. Eta bere bideaz ioaiten zen alegerarik. Act 8, 39. Salbamenduko bidea. Ib. 16,17. Xuxent dezala gure zuetaratko bidea. Lç 1 Thess 3, 11. Lithostratos, bide harriz pabatua. Lç Decl Mm 4r. Ekarriko ditut bide onera / bekatariak, Jauna, zure legera. Miserere 333. Bere bideti joeala. Lazarraga 1147r. Laster batean oi lirakasket / beste mundura bidea. Ib. 1196v. Egun batean nendorrela / bide estretxo batean. Ib. (B) 1181rb. Zuek iadanik akabatu duzue bizitze hunetako bidea. Mat 299s. Erradazu [...] bide hau norat duan. Volt 133. Zeren igorri bainau ezarri zaitzadan ain bide urrutitik egun bates zure errian. Ber Trat 113r. Ezen itzurtzeko dire bide guztiak hertsiak. EZ Man I 43. Bide luzeak pasatzen / ziñituen orthutsik. EZ Noel 172. Zure manamenduen bidea, hain da bide atsegina eta plazenta. Ax 487 (V 314). Denbora luzeaz bide bat eduki duen urari, ezta erraz, bertzetarat irioitea eta eragitea. Ib. 86 (V 59). Pikatuak erraiten diote Bortuko bide hersi eta kanpix bati. O Pr 6. Bide batetarik edo bertzetik ioaiteaz. SP Phil 248. Bide hortan, arruta hortan ioaten zarela kausituko duzu banku bat. INav 61s. Zenbat oraiño herrauts bihi / Bide idor gustietan. 173. --Elizak zer dü gehiago gogoan Jesüs-Kristen jiten gañen? --Orano jondane Johane Batistaren predikatzia, zoñez bidiak adelatzen baiteritzo. Bp II 15.
( s. XVIII.) Zer erritan, zer etxetan, zer bidetan ibili dan. OA 134. Hala nola hainitz bide diferent baitira bata bertzeaganik apartatzen eta urruntzen direnak, eta azkenean lekhu berera dohazinak. ES 138. Zerureanik dator gure artera / Erratuai bidia erakustera. Acto 500. Sarthu naiz bide hartan, etzait zillhegi gibelat bihurtzea, are gutiago bide haren uztea. Ch III 56, 5. Zelan jausi zan ainbat bider, mendi Kalbarioko bidean. Urqz 14. Zodiako guzia (zeru-troza aundi ura, eguzkiaren urte guztiko bidea). Lar SAgust 3. Bere Gurutzeak bizkarrean eta arantzez estalia den bide batetik Zeruan sartu bait-dire. He Gudu 95. Zeren ezkiren iseiatzen saintien bide hunian ebiltera. Mst I 11, 3. Elurra kendu, bidea garbitu ta konbidatzen zituen. Cb Eg III 337. Zoaz zure bidean, anima kristaba, mundu onetatik irten zaite. Ib. 267. Erran darot ez bihurtzeaz ethorri naizen bidez. Lg I 343s (cf. infra BIDEZ (b) ). Luzea zen iragan behar zen bidea, guziz emazte gazte gorphutz mendre batentzat. Lg II 121. Berthutearen bidetan zenbait denboraz ibilli ondoan. Mih 11. Ja dakielakoz ürkhaitegiako bidia. Egiat 199. Ala zabala eta largoa bai da heriotzerat, Ifernurat gidatzen duen bidea. Brtc 140. Geldirazi zituan Zeruan heren bidean lasterka zijoazen Eguzkia ta Illargia. Ub 31. Jaunak han baitu irakasten / Zerura bide segura. Monho 114 (cf. Zeruko bide ib. 84, Harb 91, Arg DevB 207, SP Phil 64, Ch III 56, 5, Arz 29, Lar SAgust 15, He Gudu 35, Mb IArg I 96, Cb EBO 50, Lg I 198, Ub 191, Mg CC 191, Añ EL1 2, Gco I 401, Astar II 238, MarIl 34, Echag 241, Gy 81, Ur MarIl 65, Laph 92, Bv AsL 114, Zby RIEV 1908, 210, Jnn SBi 159, Arb Igand 61, Itz Azald 191, Ag G 342, Inza Azalp 18, Ox 82, ArgiDL 5, Enb 79, Etcham 56, Zerb IxtS 114, Xa Odol 274, Zelüko bide Bp II 6, Ip Hil 214; Zerurako bide Arg DevB I, ES 382, He Gudu 41, Mb IArg I 116, Ub 77, Añ EL2 162, AA III 414, fB Ic I 6, Astar II 282, Ur MarIl 64, Dv LEd 238, Lard 507, Arr May 49, Zby RIEV 1908, 420, Jnn SBi 103, Ag Kr 99, Urruz Zer 13, Inza Azalp 21, ArgiDL 5, Or Mi 149, Ir YKBiz 138, SMitx Aranz 35; Zeli(a)lako bide Mst III 18, 2, Etch 144; Zerurateko bide Ox 21, Ardoy SFran 324; Zelurako bide Tt Onsa 183; Zerura bide fB Ic II 277, PE 125, Ud 91, AB AmaE 402, Ag Kr 214, Inza Azalp 18, Or Poem 522, NEtx Antz 110, Erkiag Arran 12, Ugalde Iltz 46, MAtx Gazt 103).

( s. XIX.) Eta nora noáien badakíze, eta bidea badakíze. LE Io 14, 4. Ez aurreratzea birtuteko bidean. Mg CC 232. Saltoka, brinkoka, [...] esku ezarka, gau illun ta bide bakarretan. Mg CO 132. Ur bien erditik egintzan bide leorra, ta oñazpia busti baga, igaro zirian Israeldarrak beste aldera. LoraS 6. Zeruko bidean gogo biziarekin ibilten. Gco II 81. Bagabiltza oraiñ mundu onetan bakoitza bere bidean. AA III 466. Nola kausi dezakete barneko bake gozo hura, eztutenazkero ezagutzen hartarat daraman bidea? Dh 192. Izan zakidaz lagun neure salbazinoeko bidian. JJMg BasEsc 242. Bestiai zerura bidia erakusten diardudan artian. fB Ic II 277. Gorputzaren senak edo sentidubak dira arimako gatxen atiak, bidiak edo sartulekubak. fB Ic III 275. Zaldi arroa bitxiz ta zirarrez / tint apaindua, jabea ganean / eukala yoian ibilte galantez / bere bidean. Zav Fab RIEV 1907, 94. Sinismen bide berdiñ zuzena / Zeruko atearena. Echag 107. Izan zaite Jesus ganat garamatzan bidea. JesBih 441. Saindutasuneko eta Parabisuko bidean. Jaur 410. Nik zer ikhusi düdan Pauerako bidin. Etch 270. Adio, adio, / Haxeriak dio, / Ene bidia / Duk luzia. Arch Fab 113. Bide luze au guztia arkitzen da lan gogor anitz egin bearrekoa. Izt C 89. Bidea nola zen luze, horlatan unhagarri; / Unhadura ebitatzeko disputan ziren hasi. Gy 146. Egin arte karrosen bide hain beharra. Hb Esk 97. Onezaz gañera lurpeko bide asko zituen. Lard 541. Heriotzera deraman bidea zabala eta hango athea handia zela, eta bide hunetarik asko dihoazela. Dv LEd 237. Ez juan etxera bire oietan, / gabaz, bakarrik eta illunbetan. Bil 79. Sos zonbait bederen har zitzan bideko gastuentzat. Laph 51. Arañoko bidea / Ia ez da asko, / Bildur naz, baña, ete dan / Andik ikusiko. AB AmaE 360. Izan biarko zuala Santu sonatua, kenduko zituana ta atzeratu infernuko bidetik asko anima. Bv AsL 40. Sorho baten erdian barna elizaren ondora erematen zuen bide batean. Elzb PAd 29. Eta erabaki zuten galdetzea lenbiziko bidean arkitzen zutenari. Urruz Urz 13. Anzuela eta Deskarga barrena bitartean, bideaz ezkerrera. Apaol 21. Igorri zituen gizon gaixto batzu, Saindua iragan behar zen bide batzuetarat. Jnn SBi 167. Bainan zonbait botz bakhar izan zirelakotz gehiago, Erregeren kontra, aitzina yuan ziren bere bide galduan. Elsb Fram 108. Kalbarioko bide dolorezkoaren igaraitia. Ip Hil 191. Elgarrekin jautsi bagine eta gelditu behar izan bidean, bihotz onez pagatuko nion pinta-erdia. HU Zez 78. Auriako bide medarretik Arrupaiñen zear. A BeinB 91. Zeiñek gelditu leike oñaztarri bat bere bidean? Ag AL 106. Zelan dakigu guk, eurak dabilzala bide okerretik? Itz Azald 208.

( s. XX.) Begira nezazu eta lagun salbamenduko bidean. CatJauf 3. Ondo egingozu beste bide batetik joatea. Echta Jos 142. Aien bide okerretik joatea. Goñi 82. Bide oker estu koskatsuetan gurdia zuzen eramaten. Ag G 132. Orretariko garbi-aldi baten ondoren bake geiago izaten zan bidietan. Kk Ab I 115. Lurpez eginikako bide batetarik. StPierre 32. Ez daukagu ezer asmatu biarrik, eta etorri zeran bidetik juan zintezke. Alz Txib 108. Ainbeste bide neketsuetan ibilli zerana. ArgiDL 86. Bidearen gainean gelditzerat egiten du. Barb Sup 173. Ihurk etzian jakin zer bidetako gizona zen. Const 26. Harek zituen zorigaitzetik / Bide onerat bihurtu. Etcham 152. Geren sallari segitutzeko / libre daukagu biria. Tx B I 76. Bide galtzaratuaren bi sahetsetarik. JE Ber 53. Itunik beti duaz bide bakartijan. Laux BBa 58. Asto batzuk ikusi zittuzan bidian. Otx 122. Yoka nagokik atea, / ate gorri zurezkoa, / euri zârrek usteldua; / marraskilloek bide biurri / dirdaitsuez apaindua. Ldi BB 144. Gauzak berezko bideetatik atera nai dituzute. Ldi IL 109. Ni naiz bidea, egia ta bizia. Ir YKBiz 448s. Zarautztik Getarira bidean. TAg Uzt 33. Aren salatik eztago nire etxerako biderik. "No hay camino desde su sala para mi casa; es decir, no le debo ningún favor" (V-ger). A EY III 290. Laukoari Zalgize-ko bidea aztertzeko lanbidea eman zion. Etxde JJ 258. Eliza inguruan bide bat badute berri-berritan egina. Zerb Azk 17. Esan baititeke bide ua Iainkoaren bidea dala: bidea bera oinpean zabaltzen zaigula. Or QA 149. Ez dute ezagutu bidea, berengandik Arengana, ta Arengandik beurengana. Or Aitork 105. Ortaz, nun dago Jomuga? Nundik dijoa Bidea? Txill Let 123. Gaztezaroko bideetan zear iraganiko edozeiñek. Erkiag Arran 94. Jaian atxakiz nai ete dozun / bideko laguntasuna. BEnb NereA 220. Bidea biziki laburtua atzeman nuen elgarretarik berexi ginelarik. JEtchep 110. Au zan arabarren bidea Arantzazura etorteko. And AUzta 79. Bidean zear. Gand Elorri 206. Len asitako bide ura akitu urren zuten. Izeta DirG 103. Bide batean barna abiatzen bada, beti naiko du aitzinago. Vill Jaink 147. Ergelkeria litzake, beraz, euskera bide ortatik baztertu nai izatea. Ibiñ Virgil 22. Astoa ler zorian zetorren etxera bidean. NEtx LBB 184. Eta iru gizonok, andik pixka batera alkarrekin ziran bidetan barrena. Ib. 165. Bideko akidurak ez aski, horrekin jasan behar zituztenak. Ardoy SFran 209. Jarraik ditela, baztertu gabe, zuek iragan bidean. Xa Odol 212. Oin arinak prestu dauzkat / bizitzaren bidea / finitzeko aiduru. Azurm HitzB 49. Erronkariko bide hertsi bat iragaiten baita horko harkaitz latz batzuen artetik. Lf in Casve SGrazi 15. Euskara esperimentala, deritzat Olabideren hizkerari, bide berri batetik abiatuz gero noraino hel litekeen antzemateko sortua edo. MIH 343.
azpiadiera-1.1.1
"Un guía de G nos dijo muy bien en un cruce de caminos: Bide hau bideago da, este camino es el mejor, litm., es más camino (Abb Etudes 5)" DRA (quien tbn. se lo atribuye a SP, pero no lo encontramos en su dicc. ).
azpiadiera-1.1.2
"Cañón de chimenea, kertokiaren lutsea, bidea " Lar.
azpiadiera-1.1.3
"Pas; écart des dents d'une scie qui, plus ou moins considérable rend le sciage plus ou moins facile. Arpanak eztu biderik aski, la scie n'a pas les dents assez écartées" H.
Vía (en animales o plantas). Cf. arnasbide.
Bada, belharren ahoak bereziki erroetan dira eta harat eman behar zaizkote hatsaren bideak. Dv Lab 73. Biriketako bideak garbitzeko. Ostolaiz 149. Onek kalte aundia egin lezake zintzurreko bideetan. Ib. 22. Esteetako ta pixaren bideetan dauden pozoitasunak. Ib. 150.
azpiadiera-1.1.4
"(V-ger-m), fuente por donde salen los malos humores del cuerpo" A. "Fístula (V...)" A DBols.
(Tras posesivo anafórico). "Bere bidez heldu zaitzun ontasuna, le bien qui vous arrive naturellement" Dv. "Bere bidez, naturellement" Ib. "Orai arteo beren bidean doazi gauzak, les choses jusqu'à ce jour suivent leur cours naturel" Ib. "Gauzak orain normal doaz: gauzak bere bidetik dijoaz (G-azp)" Gte Erd 233. Cf. infra BERE BIDEAN, BERE BIDEZKO.
Gauza danak berenez, euren bidetik, nai eban erara etorriko jakozalakoan. Ag Kr 153s. Negua bere bidetik badijoa, San Martinetan asiko da. EgutTo 17-5-1924 (ap. DRA).
Aurrendako Babeslekuak bezelako Iraskunak [...] ezin bere bidean joan ditezke. "No podrán tener el desarrollo debido". EAEg 11-2-1937, 1037. Gaur, Kai-Idazkola bere bidean degu. "En marcha ya la Bolsa de Embarque". Ib. 29-4-1937, 1583. I laster, emazte, ta gerokoak bere bidez ba-datoz, ama egiña, ikusiko aunagu. NEtx Nola 19. Ezkontza bere bidez zetorren. Anab Poli 138. Gauzak bere bidez eta orduz sortuko dira, ezta ala? NEtx LBB 20. Anai gazteari entzungor egin balio, gauzak bere bidez joango ziran, ama. Ib. 58.
Alabainan bazkariak ere munduko bertze gauzek bezala bere bidea behar. Lf Murtuts 26. Bainan egiak behar du bere bidea. Zerb Azk 113.
azpiadiera-1.1.5
(Dv, H, A DBols).
Distancia. " Bideak daude hemendik harat, il y a loin d'ici, là [...]. Hemendik harat bada bide, d'ici là il y a de la distance. Ez da hor bien arteko biderik (Harb), il n'y a pas là de milieu" Dv. "Distance d'un lieu à un autre. Hemendik hara bada bi orenen bidea " H.
Egun bateko bidetik / berriz ziren itzuli, / eta bazter guztietan / haren billha ibilli. EZ Noel 82. Gauza txarra nai izateti, egitera, bide andija dago. fB Ic II 239. Iru edo lau errealean ifinten dute beste ainbeste legua bideko Erribilduetan. 'En Villas que se hallan a otras tantas leguas de distancia' . Izt C 54. Eraso bear zioten lenbiziko erria zan, andik ordu beteko bidera zegoan Jeriko. Lard 111. Gutarik, egiazko Jainkoa ezagutzen ez dutenetara egunetik gauera bezainbat bide bada. Prop 1880b, 46. Zenbat bide dago emendikan Donostira? Sor AuOst 72. Legua laurden bat bidian mutikuak bota zuan illatia, sasia ta larra besterik etzan arritegi batera. Bv AsL 182. Eta nahiz haurra [urak] eremana zen jadanik, harri ukhaldiaren bidea baino urrunago. Jnn SBi 104. Ioan zan eliz-gizona andik ordubeteko bidean egoan elizatxora. Ag AL 88. Ondartzatik ordulaurengo bidean, mendigane batean, egoan Demiku eritxon etxebiko baserri bat. Echta Jos 39. Ai enetxoa! Esatetik izatera bide andia ziok. Ag G 264. Zelütik lürriala zonbat bide baden / Eztüzü ez berhala zük ez phentsatüren. Xikito 6. Handik oren erdi baten bidean. StPierre 39. Esango al ginduzuke, emendik illargira zenbatsu bide dagon? Muj PAm 46. Nire erritik amasei legoa bidean balegoz. Or Tormes 93. Yerusalemetik irurogei-ta-amar eztatuko (11 kilometro) bidean dagon errixkara [bazioazen] . Ir YKBiz 526. Ez geuden hurruti, hortik ainbat bide / emendik zerura, Iaunaren altzora. Or BM 138. Jetsi nai ez ta [katagorriak] , urren intxaurra / ezin iritxi jauzita: / balankaldi bat bide ba zegon / biak ondotik neurtu-ta. Or Eus 421. Ba-dira ogei kilometro ta geiagoko bidean etxeko bearretarako ur-billa joaten diran erriak. Munita 142. Emendik ogei minutuko bidean dugun galsoro batera joana da. Etxde JJ 85. Beste satelite bat bota ei juek oin be, nork jakik zenbat bidian. SM Zirik 23. Melika, Gardaiatik kilometro bateko bidean, len . morab-tarren erri santua izana da. Anab Aprika 54. Zaku banetan sartu, gerrian lotu, eta bi konpañietako soldadu bi, ogei bat metroko bidean joan da etorri zeñek lenago egin. Salav 103. Emendik aruntza aña bide egongo da andik onuntza. TxGarm BordaB 112.
azpiadiera-1.2
2. (gral.; SP, Urt Gram 39, Ht VocGr 388, Lar, Añ, Gèze, Dv, H, A DBols ). Ref.: A; Iz Ulz.
Medio, procedimiento, método. " Ezta bertze biderik, il n'y a point d'autre moyen" SP. "Medio para conseguir algo" Lar. "Moyen, précaution. Ardiasteko bidea, le moyen d'obtenir (EZ Man)" H. "Moyen, ressource, calcul. Badu bide anhitz, c'est un homme de beaucoup de ressources, de calcul" Ib. "Trámite, bide, lorpide (neol.). Se ha creado esta voz, por ser bide sobrado genérico" A DBols. " Gósia kentzeko bidia badugu ta zér geiágo, ya tenemos el modo de quitar el hambre y qué más (vamos a pedir)?" Iz Ulz 430. Cf. BIDEAK HARTU, BIDEZ; cf. tbn. bizibide, irabazpide, etc.
tradizioa
Tr. De uso gral., se documenta desde Dechepare.

Sekulakoz damnaturik enoian galduia, / bana zure eskutik dudan salbatzeko bidia. E 78. Harek orhoit eraziren drauzkizue zerik diraden ene bideak Kristean. "Mes voies" . Lç 1 Cor 4, 17 (IBk nire kristau jokabideak). Madalena santea da / ene abogadea: / arren, emon degidala / eska nakion doea, / arimakoz eta gorputzekoz / obe dedan bidea. Lazarraga (B)1204v. Igor dezadazü [...] probanzak, eta nik eginen düt neure bidia eta kargüia gaistoen kontre. Etchart 7.2r. Penitenzia da behar den bidean, behar den kondizinoekin, egiten den Kofesinoa. Mat 133. Azkenean ediren zuen bide bat bere kaltekoa, baiña semearen gaztiguaren arintzeko ona. Ax 347 (V 231). Gure etsai deabruak gure enganatzeko ediren ahal duen biderik eta arterik hoberena, finena eta segurena. Ib. 45 (V 28). Ezen fedeak eta amorioak hemen dute garaia, eta bide estali batzuez obratzen hari dire sakramendu saindu eta guzien gaineko hunetan. SP Imit IV 18, 5. Hetaz ongi zerbitzatzea eta baliatzea bide handia da hainitz aberatstasun espiritualik biltzeko. SP Phil 379. Ediren da bidea armendola ondo khiratsen eztitara ganbiatzeko. Ib. 87. Iaunak berak irakatsi / Zioten exenplua, / Bide huntaz ardiatsi / Behar zela Zerua. Arg DevB 127. Kristok bide bi itzi euskun geure eskuan. CatAnz 4. Bide hortaz illea legunago, eta dulziago, eta emiago, ethorzen baitzaiote. Mong 593.
( s. XVIII.) Emaiten darozkigularikan Salbamenduko behar tugun bide guztiak. ES 394. Auxe dok bide obia, / Ene kontra baldin badatoz orpoak erakustia. Acto 228. Ordean guziek eztituzte billhatzen bake egiazkoaren ardiesteko bideak. Ch III 25, 1. Eta ardiets dezaguzue zuen othoitz onez ungi bizitzeko, eta bide hartaz heriotze on baten egiteko grazia. CatLav 14. (V 14) Zeren irakurzen ez dakitenek Arrosarioan baitute probetxurekin othoitz egiteko bidea. Ib. 342 (V 166). Da bekatua deseatzea berzeak baño geiago idukitzea bide ones? El 59. Doktrina ikasteko bidea. CatBurg 46. Bi bide edo moian handi. He Phil IX. Bertze zenbait moian eta bide, okasionetan Gorphutzeko sensuez ungi baliatzeko. He Gudu 137. Bide hortaz, urrunduko da hantpurutasunezko edo presunzionezko biziotik. Ib. 54. Hau bera da lege zarreko profetak agertu ta klaratu zutena ta ez da orien artean bat (bide batez edo bestez) hau egin etzutenik. Mb IArg I 363. Adirazi zien bidenabar, uste ezpazuten ere, bizturik arkitzen zela horduko bera. Zer bidez, uste dezu, edo nola? Ib. 284. Ote da bide edo erremediorik, ni etsai oietatik libratzeko? Cb Eg II 115. Letra Eder guzien ikasteko bide ta lezioak begien aurrean klaro ifintzen ditu. Cb EBO 5. Konzienzia ondo esaminetako bide argi erraza. Cb CatV 85. Bere tronuaren ez galtzeko biderik hoberena. Lg I 342. Nezesario duzun indar guzia kausi zinezake othoitzean; hau duzu laguntza guzien ardiesteko bide segura. Brtc 183. Zeñek oraño irakatsiko baitarozkitzute gauza guzietan zuhurtziarekin ibilzeko bide segurak. Mih 20. Ken ziozala Pasioko Kaliz latz edo edari miña; ta eman ziozala beste bideren bat, munduko gaiztoen zorrak ateratzeko. Ub 87.

( s. XIX.) Etzan lapurretako bidez aberastu Ebanjelioan kondenatu pintatzen dan aberatsa. Mg CC 116. Zeinbat iraungo deutsube bide gaistoko irabazijak, egin daruazuzan tranpak ta lagunari egin deutsazuzan kaltiak ondasunetan? Mg CO 271. Au ekusten da bide txarreko irabazi naietan. VMg 76. Prestatzeaz gañera eman dan baño geiago artzeko bide legezkorik ezpada. AA II 188. Onthasun biltzeko bide eder eta on bat da jende beharrei ongi egitea. Dh 228. Gurari deungai bijotzian lekurik ez emoteko bidiak. fB Ic II 271. Pensau ete dozu zeinbat dagozan munduban, andi eginda, zaartuta, kristinau izateko biderik ez daukeenak? fB Ic III 32. Herri batean debozionea phitzarazteko, sustarazteko eta kontserbaarazteko biderik hoberena dela bilkhua horren establitzea. JesBih 396. Eta nola gizona baita Mundurat igorria Jainkoaz hunen sainduki zerbitzatzeko, eta bide huntaz Zeruaren ardiesteko. CatLuz 2. Aberastu nai zuen; / gutizi ona da, / baldin bide onetik / aberasten bada. / Baña gutxi dirade / galdetzen dutenak / bideak diran txarrak / edo diran onak. It Fab 45. Gorde baga Urrijaren 25 eta 1839garren urteko legiak aginduten zituban bide eta zerzeridadiak. "Trámites y formalidades" (1846). BBatzarN 163. Esaten ziolarik izkribuz, nondik norakoa zan eta zer bidetatik eskuratu izan zeban. Izt C 162. Gaiñera, nola buruan, esku-gaiñean baiño / Ez baitzakarren prudenki, beharri gehiago, / Otsoak berak ez zuken, han biderik lotzeko. Gy 143. Ez esan oiekin, ez lengo egin-alakin iritsi zuen Jesusi pakean uztea, eta beste bide bat gogoratu zitzaion. Lard 452s. Nahigabe gutiago izateko bideak dira haren baithan. Dv Lab 4. Asmaturik eta billaturik gañera bide ta moduak utsean idukia izan zediñ, eta eresi bete-betean bere odol ospatsu eta noblezarekiko arrotasun eta galaitasuna oso menderatzeko. Aran SIgn 22. Izan ezkero ogei milla... modutara obetago bizitzeko bidia. Sor Gabon 42s. Gertaldi au izan zan bide berri bat, areta geiago gizon Jaungoikoti aien biotzak pobretasunaren alderako amoriuan sutzeko. Bv AsL 76. Pekatu ariñ edo benialaren gañean pensatzeko bidea. Arr May 106. Munduan gareino, Jainkoaren ezagutzeko dugun bide on bat da, ikustea Jesus Jaunak eta Sainduek zer egin duten. Jnn SBi 2. Goza ongi, lehenik, biziaren primaderaz, eta gero, bil aberastasunak, zer nahi den bidez. Lap 7 (V 6). Ezpeitü [Debriak] edireiten hari oldartzeko indarrik ez biderik. Ip Hil 22. Gizonak, esan notsen, txoriek koiuteko, zein da biderik onena? txorie. A BGuzur 131.

( s. XX.) Hanbatenaz ere zuzenkiago non haurrak baitzuken han berean, bi urhatsetan, erlisionezko irakaspenen hartzeko bidea. JE Bur 46. Ateratzean, Ave Mariarik ainbat ardit ematen zioten, eta au zan bere ogia irabazteko bidea. Urruz Zer 97. Lortu al ixateko ainbat bide darabilz. ForuAB 107. Alemaniaren kontra zer nahi bidez ari zirela lanean. StPierre 32. Bide asko dauzkagu kristauok Garbitokiko animai laguntzeko. ArgiDL 124. Baño batzuek gelditzen dira aberastasun oiek irabazteko biderik gabe. Inza Azalp 104. Iñon diran bideak eta moduak eta asmakeri zorrotzak ba, ebazan atarako. Or Tormes 105. Egia jakiteko bidea izan degu. Or SCruz 20. Bizkaian pakea egingo dan bezain laister bildu ditezela batzarreak Gernikan, bear dan bidez. Ib. 34. Bide asko dire, gogo-bakotxaren berriak ikasteko eta batek uste ez duen bidetik erdietsi dezake, laguntzale jaunak behar duen hura. FIr 190. Eskola bakoen artian, alkar aitzeko, esana ta entzuna, miña ta belarriyak dira bide. Kk Ab II 80. Eta atsegin etzakonak, neure aurka itz-eginke, idazti eder bat argitaldu begi, bide ori dalako gixon argijena. Laux BBa 142. Beste bide bat asmatu nai izan da geroago. Izkuntza-izun bat sumatu ("esperanto"-aren aditzera guziok dezute) ta uraxe guzioi irakatsi. Ldi IL 138. Pedroren ontzi ori Elizaren irudia zan, ta bide ortaz adiarazi nai digu Yesusek, bera beti Elizan arkituko dala. Ir YKBiz 87. Edozelako ondasuna ekarteko gai ta bide diran gauza guztien jabe estadua egiñaz. Eguzk GizAuz 65. Orduantxe zijoakion eskura Agerreri biderik egokiena. TAg Uzt 304. Neke aundirik gabe guziok laguntza opa al izan genezaken bide bat ezarri. EAEg 11-12-1936, 514. Emakume aren lillurari itzul egiteko bide bakarra, ez ikustea ta berarekin artu-emanik ez izatea zan. Etxde JJ 199s. Zeren aldi bakoitzean erran genezake arimaren kontzientzia dela gorputza: Arimak bere ezagutza izan dezan bidea. Mde Pr 352. Hark berak ematen zizkion bere burua askatzeko zio bat eta bide bat. Mde HaurB 40. Ipuiñotan ikusi dozuzan zorrozkeri edo biurrikerien batzuk ez daizuzala artu beste biurrikeri askoren bidetzat. Bilbao IpuiB 277. Ta oingo au izango al da bide bat sorkaldeko euskaldunak gure euskalkia ta zikolojia obeto ezagutu deien. SM Zirik 6. Ameriketarat joaitea hautatu badut, laster aberasteko bidea ikusten nuen hor. JEtchep 73. Jartzen zaizkigu betiere agintzen zer bidez edo zer moduz eztakizula. Vill Jaink 177. Beste izkuntzetako idazlanik ederrenak gurera aldatzea [...] biderik egokien eta eragikorrenetako bat derizkiot. Gazt MusIx 7. Baiña miñaren miñezko ekite latz ori ez du berezko elburu, Jainkoarekin alkartzeko bide baizik. Onaind ib. 149. Ikas itzatzute landare-mota bakoitza lantzeko bideak. Ibiñ Virgil 83. Ohartu zen eske ibiltzea laket balinbazaio Jainkoari (ez baita bere buruaren apaltzeko bide seguragorik), ez duela joko horrek ez errekesta ez estimu handirik. Ardoy SFran 102. Ori dirua ateratzeko bidea besterik ez da. NEtx LBB 61. Ondarroan saltzeko bidea asmau eben. Etxabu Kontu 122. Beraren edertasunaz jabetzeko bide txarra zan ori. AZink 29. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude. MIH 267.
3. (Dv, H). Ocasión; peligro. "Occasion" Dv. "Iaungoikoa ofendietako bide eta okasiñua, l'occasion d'offenser Dieu (Oe)" H. "Bidia izan, euki, aukera izan. Orrek estudixatzeko bidia izan zeban, baiña gogo gutxi" Elexp Berg. "Bidia badaukazu erosidazu puruak" Ib. Cf. BIDE EMAN. v. bidaune.
Tr. Más usado al Sur; se documenta por primera vez en Haramburu.
Exenplu gaixtoa emaitea, fama gaixtoa pitztea, skandala ereitea eta bekhaturako bidea duten gauzak iakiara irakastea. Harb 169. Zein kuidadu andiarekin bear dan igasegin pekatuaren bide ta okasio guzitik. OA pról. Pekatuaren bide guzietatik aldegiteko. CatBurg 48. Ez da sarzen bekatuaren aiztur ta oikur gaistoen oial trabarietan, ez eta ibiller txarren arripe galgarrian ere; ez dio ematen etsaiari beraganako bide andirik. Mb IArg I 293. Pekaturik ez geiago egiteko, eta pekatuen bide edo okasiñoetatik apartetako. Cb CatV 81. Oek emango die bideren bat bear ez diran gauzeetarako. Mg CC 185. Atoz ona, nolako bidez edo okasioz gertatu dira gauza oriek? Ib. 110. Alde egiteko pekatuko bide, lagun ta ibillune urreko guztietarik. Mg CO 65. Itxi egizuz bekatuzko bideak, okasiño ta adiskidetasunak. Añ LoraS 30. Eskandalo eta pekaturako bideak askori ematen diozka bere birauakin. Gco II 62 (cf. infra BIDE EMAN). Bekaturako bide eta perill urkoa izateko ez da sarritan bekatuan erori bearrik. AA III 485. Bide ta okasinoe txaarrak begijeen aurrian euki, ta desprezijau ta itxirik, bide zuzenei jarraitutian. JJMg BasEsc 151. Arako ekandu dongaak, arako pekaturako bidiak, arako lagun gaistuak. Ur MarIl 7. Bide guti hauziei herriz kanpo uzten. Hb Esk 196. Bekaturako bideak izan bearrak dira, bai; baña, ai oiek dakarzkien gizonaren zorigaiztokoa! Lard 410. Bekaturako bide guzietatik aldegiteko. Legaz 58. Eta orlako mokadu goxuak jateko bidea izan ta beti aitzakia aitzakien gañian dezute. Sor Bar 101. Jainkoaz mintzatzeko zenbeit bide edo okasione, bathaiatuko ere ahal ginukela bederen zenbeit haur. Prop 1894, 20. Iges eginik [...] pekaturako arrisku, galbide eta bide guztietatik. Itz Azald 80. Zu irainduteko bide guztietatik alde egin. KIkV 96. Pekaturako bide guztiak utzi, aitortu ta oben-nekea betetzeko. ArgiDL 22. Idazle oiek gogo-urritu eztitezen, ta gertakizun ari aalik ongien bidea ukatu naiez asmatua da, bada, goiko araugai ori. Ldi IL 98s. Begiak bezain maite ta esku-oñak bezain bearreko dezun edozer, pekaturako bide bazaizu, ateratzeko. MAtx Gazt 48. Dukian lurretatik urrindurik galtzen eban alkar ikusteko bidia. Etxba Ibilt 482. Eskatu zetsan alkarregaz bat eitteko bidia. Ib. 463.
azpiadiera-1.3
4. (H).
Motivo. " Utzi dira, bide andirekin, on les a abandonnés avec grand raison (AA)" H. Cf. BIDEZ (d), DELA BIDE.
tradizioa
Tr. Empleado sobre todo en autores meridionales; se documenta desde mediados del s. XVIII.

Gaizki ta biderik bage gezurra banatu zuenak du oben ta kulpa. Mb IArg I 264. Mariak begiratzen du Purifikazionearen legea, Birjina zela iñoratzen zuten Yuduei eskandalaren bide bat ez emateko. Mih 91. Ai! nere Jesus ona! Zenbat bide eta gai degun, negar egiteko zure aurrean! AA I 456. Onetarako [dudarako] bide andia danean ez da bekatu. Ezpada bear adiña bide, orduan izan oi da bekatu . beniala. AA II 209. Jauna amatzeko eta serbitzeko ditugun bide edo motibo andietatik zenbait. AA III 399s. Ikhusazu ea zenbait maneraz izan zaren egundaino norbaitentzat bekhatu egiteko bide bat. Dh 231. Inor deungatzat eukitia errazoe ta bide on bagarik. fB Ic II 220. Ezin uka dezake, bada, iñork bide onez, Tubalek bere gurasoai ikasitako itzkuntza Españara zebala ekarri. 'Con razón' . Izt C 5s. (v. tbn. 143). Errankisun biderik, etzuen bidetan, / hautatu dutenean zenbeit Elizetan. Hb Esk 202. Antipas onek, bere anaia Filiporen emazte Herodias emazte-ordetzat artuta, itzketako-bide andiak ematen zituen. Lard 452. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria billau hura egin ziolako. Ib. 37. Munduan bizi direnetarik, bat baizen galdu ez behar balitz ere, bakhotxarentzat zer ikharatzeko bidea! Dv LEd 237. Au izan zan bide, areta geiago mendi arri ongi-nai aundiya izateko. Bv AsL 148. Izketako bire bat / jarritzera nua, / len ere ez det izango / estrañekua. AzpPr 124. Inbiriyaren gorrotu gaiztoz / il zuen batek bestia, / arrazoiaren biderik gabe / anaia zarrak gaztia. Tx B I 204. Min izateko ba dut biderik / amandre onen iltzean. Or Eus 412. Ez zuten, ordea, esku ta biderik nere alaba iltzeko. Zait Sof 25. Jentia artaratzen danian moda bezela izaten da eta barriketarako bide bat. SM Zirik 84. Erri aldartetsu orren ioera, bildur izateko baino pozteko bide geiago izan zitekean, aldez. Zait Plat 116. Eskasia ontan, aski ez izate ontan, ba-da misterio bat, eta eskandalurako bide bat. Vill Jaink 124.
azpiadiera-1.4
5. Fuente de información. " Ardura barik esan neinke baietz, bide onetik dakit eta " Zam Man 24. " Bide onetik dakit, lo sé de buena tinta" BeraLzM. " Bide segurutik ikasi dut ori (AN-gip)" Gte Erd 171. Cf. infra BIDE ZUZEN (c).
Edesak bide bakar batetik, eta irabaztun bezela, ain ala olakotik datorzkigunean. Zink Crit 67.
azpiadiera-1.5
6. (Lh).
Curso, transcurso. " Egunaren bidian (UskLi (ed. 1839) 88), au cours de la journée (corrigé d'une édition antérieure, p. 85: egunaren kursian)" Lh.
azpiadiera-1.6
7. Derecho.
Itz-egiteko bidian dagoz, euzkeraz idatzi dabenak, bestiak ez, lanaren neurrija, biar-egin dabenak dakillako. Laux BBa 142.
azpiadiera-1.7
8. (H).
Apetito. " Ianbidea, appétit [...]. On peut employer bidea seul: Baduzu biderik? Biderik eztut, avez-vous appétit? Je n'ai pas appétit" H.
azpiadiera-1.8
9. "(Vc, Gc), trama de veinte y cuatro hilos" A.
azpiadiera-1.9
10. Alcance. " Katuen bidetik kendu (B) [...] ez utzi katuaren bidean (B)" Gte Erd 124.
azpiadiera-1.10
11. (V ap. A ).
"Acopio" A (?).
sense-2
II . (Adj.).
azpiadiera-2.1
Justo. Cf. BIDE IZAN.
Sentenzia hunen fiña da gauza xoill bidea, / Merezien eredura saria ematea. EZ Man I 61.
sense-3
III . (Interj.).
azpiadiera-3.1
(V-gip, G-to, L ap. A; Dv, H), bire. " Bide! bide! place! place!" Dv. " Bide! place!. Syn. lekhu! " H. "Corro. Ulegorri, bide orri (V-gip), rubio, corro a ése" A. "Hay vocablos que no distan mucho de ser interjecciones secundarias como alde, ¡fuera!, bide ¡plaza, corro!" A Morf 730. "Hay que desconfiar mucho de los hombres de barba roja, según el decir popular: Bizar gorri, bide orri " AEF 1931, 27 ("Estudio etnográfico del pueblo vasco continental"). Cf. BIDE EGIN (b) .
Tranbia! tranbia! Bire! bire! estropozoik egiñ gabe. Alz STFer 121. (Denak bultzatuaz eta danen erditik) Alde! Bire! bire! (Joaten da kanpora). Ib. 131.
azpisarrera-1
BERE BIDEAN ( (Dv)). Justamente, merecidamente. v. 1 bidezki.
Zeren bekhatuaren bere bidean eta osoki. Ad aequalitatem iustitiae, berdinzki iustiziaren arauaz pagatzeko, behar izatu zen presuna infinituak, Iainko eta gizon zenak paga zezan. Ax 609 (V 392). Helik ezagutu zuen berantegi balin bazen ere, Jainkoak haren eta haren umeen kontra ekharri zuen sententzia bere bidean zela. Lg I 253. Bere bidean da izan zaitezten tormentatuak; ezen ez darotazue eman yaterat gose nintzenean, ez eta edaterat egarri nintzenean. Lg II 249.
azpisarrera-2
BERE BIDEZKO. a) Justo. v. 2 bidezko.
Beldurrez yauts-araz tribu guzien gainerat hetarik bakhar batek merezi zuen punimendu bere bidezkoa. Lg I 239.
b) "Berebidezkoa, naturalis, naturel" Dv.
azpisarrera-3
BIDEA HARTU, BIDE BAT HARTU (BIDEAK HARTU, etc.), . Tomar un camino; seguir un procedimiento. "Encaminarse [...] bidea artu" Lar. "Rauta, tomar la rauta, bidea artu" Lar y Añ. "Bide hori hartu dute (BN-arb)" Gte Erd 31. v. BIDEAK HARTU (b); Cf. BIDE HARTU.
Asi zan bere bidea arzaiten. Lazarraga 1151v. Bat bederak ikhas beza Iainkoaren legea / Iakin faltaz har eztezan ezkerreko bidea. EZ Man I 8. Zer izanen da orai nitzaz? Zer bide hartuko othe dut? Salbatuko othe naiz? Ax 558s (V 357). Zeren nahi eztuen bekatuaren okasionetik ihes egin, eta bere bizitzearen oneratzeko behar den bidea hartu. SP Phil 25. Zeure loriara, handik / Hartu duzu bidea. Arg DevB 124s. Nor nola gobernatzen baita gaztean, hala komuntzki egiten ohi dela zahartzean-ere, orduan hartzen duen bidea, plegua, eta usantza edukitzen du gerorat-ere. ES 181. Ni naiz zuk hartu behar duzun bidea. Ch III 56, 1 (SP iarraiki behar zaizkon bidea). Beren bidea arzean edo bidez zebilzala. Mb IArg I 220. Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea; higan zen bere astoaren gainerat, eta eman zen haren ondoan. Lg I 344. Enganatzea liteke, bertze bide bat harturik saindu izaterat pretenitzea. Mih 109. Nonbre xumea salbatzen da, har zazu beraz hek daramaten bidea. Brtc 144. Ez esan zein bide artu dedan. VMg 66. Itsuak eta gorrak Zerurako bidea artzeko. AA I 420. Hartu nuen Jurdaingo hibaiarat zaraman bidea. MarIl 75. Jainkoak beste bide bat artu zuen, zentzatzen ote ziran ikusteko. Lard 122. Bide bera hartu behar da fedean. Hb Egia VIII. Gisua saltzea baino hobeki egin ginezake bertze bide bat hartzea. Dv Lab 187. Mont-Serrateko bidea hartu zuen. Laph 29. Bik artu zuten ipar aldeko bidia, beste bik jo zuten egualdera. Bv AsL 67. Zer bide behar duen hartu porturat heltzeko. Lap 14 (V 9). Beste bide bat arren hartü zien Jüdeatik elkhitzeko. Ip Hil 107. Artu zenduan Bermeora bidea. Echta Jos 125s. Artu zuan berriro erdalerrirako bidea. Ag G 118. Emendik orrerako bidea artuko degu. A Ardi 142. Eskual Herri bat lur arrotzetan / horra non den orai sortu, / zuen bidea horra non duten / bertze jendek nahi hartu. Ox 149. Craura bidea artu zun. Or Mi 87. Duke de Alba deituak ere bide hori hartu zuen, haratekoan beheitikoa eta hunatekoan gainekoa. Zub 126. Landako gizonek ez ikusteko, hartzen du bertze bide bat. Barb Leg 146. Bide baten ordez bestea artzea, ori gizonak euren eskuan euki dabela esatea be. Eguzk GizAuz 47. Zarautzerako bidea artu zun. TAg Uzt 202. Lurra oso solla bada, beste bide bat artu bear dezu. Munita 42. Bertze bide bat hartu zuen orduan Moisek. Itzuli handisko bat bazen hola.Zerb IxtS 41. Iruñera bidea artu eban eguerdi atantxe. Bilbao IpuiB 116. Oinez hartu nuen berriz bidea. JEtchep 110. Okerreko bidea artu eban. Erkiag BatB 97. Agintearen etorkia esplikatzeko, iru bide artu ditezke. Vill Jaink 186. Urrunago joaiteko zer bide hartu behar zuketen ikertzeko denbora. Ardoy SFran 260. Entzulearen gogoa bete nai du, eta ortarako badaki zer bide artu bearra daukan. MMant 34. Berriz borda alderateko bidea hartu nuelarik. Etchebarne 59. Bide au artu ta laster, arresi orren ondotik igarokeran itxaroten egoan. Gerrika 250. Har daitekeen biderik erosoena, noski, beste bat delako. MEIG VIII 103.
v. tbn. Cb Eg III 388. Mg PAb 199. Aran SIgn 17. Mok 11. FIr 143. Ir YKBiz 33. TAg Uzt 254. Etxde JJ 190. Mde Pr 237. Anab Poli 121. BEnb NereA 159. Akes Ipiñ 21. Ugalde Iltz 17. Arti Tobera 279. Osk Kurl 168. MAtx Gazt 72. NEtx LBB 49. Berrondo Kijote 63.
azpisarrerakoSense-3.1
" Bide-artua (V). 1.º camino o viaje emprendido. 2.º camino elegido" A.
azpisarrera-4
BIDEA ATXIKI, BIDEARI ATXIKI. Llevar, seguir un camino. "Atxiki zion bideari berrogoi egunez (Lg), il soutint une marche de 40 jours" Dv.
Yanak borthitztu zuenean, atxiki zion bideari berrogoi egunez eta berrogoi gauez. Lg I 356. Eztut ordean atxiki nahi izan zorion hortarat zaraman bidea. Dh 157. Horra bi mugak, zeinetarat baitaramate mundu huntan atxikitzen diren bi bidek. Ib. 153. Gero yoaiten zen hiri eta herrietan gaindi, irakhasten zuela, eta Jerusalemeko bidea atxikitzen. TB Lc 13, 22 (Lç bidea egin). Nahi duenak Zeruko bide segura atxiki, ibil bedi Jesu-Kristoren urhatsetan. MarIl 28s. Hori da atxiki duen bidea bere buruaren santifikatzeko. Jaur 386.
azpisarrera-5
BIDEA HAUTSARAZI. Desviar.
Noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten. Laph 222. Erran zituen hitz horiek hain lañoki, eta halako segurantzarekin, non jandarme aintzindariak ikusi baitzuen berehala etzela nihor izanen hari bere bidea hautsaraziko zionik. Jnn SBi 158.
azpisarrera-6
BIDEA HAUTSI. (AN-larr; Dv; b. ausi A DBols; b. hautse Foix ap. Lh).
a) Desviarse. "Hautsi du bidea, il s'est jeté hors du chemin" Dv. "Bidea autsi, volverse para atrás. Artzak, gizona ikusirik ere, ez du biderik austen" Asp Gehi s.v. autsi.
Arno guti bat bihotzaren alegeratzeko, eta ahoaren bustitzeko hartzen duen bidezko gizonak, aphur bat trikatzen delarik, eztu hargatik bere bidea hautsten. SP Phil 127 (He 130 ez da hargatik gelditzen). Ikusten baduzu guti aitzinatu edo gibelatu zarela, [promes egizu] eztuzula nihola ere hargatik hartu duzun bidea hautsi nahi. Ib. 511. Auzo eraan egon ezkero, gaisorik daguan arerijua ez bisitetia; agaz berba ez egitia gaiti, bidia austia, ezkuteetia, arpegi ez emotia. fB Ic I 100s. Urteten dabee bik Madridako; bata dua beti zuzen [...]; bestiak ausi edo galdu dau bidia. JJMg Mayatz 128. Baña urrindik uartu zituen berari itxaroten egozala, ta bidia ausirik, beste leku batetik urira sartu zan, burla egingo ete eutsoen bildurrez. Kk Ab II 177s.
"Acobardarse. Zer uste duk; nik ez diat iregatik biderik autsiko" Asp Gehi s.v. autsi. b) (Dv; bideak autsi BeraLzM). "Hautsi dio bidea, il lui a coupé le chemin" Dv. "Hautsi diote gibelerako bidea, on lui a coupé le chemin du retour" Ib. "Atajar, impedir, interceptar" BeraLzM.
--Zer gaitzak orano egite gaisto hoietarik jiten dira? --Baruraren hontarzünaren, eta Kristiek gorozüman beste obra hon egin ahal litiroien ororen bidia hausten die. Bp II 39s. Indar xoilez egin dituk legeak, / zuzenari bideak hautsirik. Iraultza 14. Handik bazoazin hiriaren bertze burura, suprefeturaren etxera, libertate galdez. Jandarmek bidea hautsi deie. HU Zez 160. Ur-jauztiri edo barradera batzuek hautsi zioten untzieri Baionarako bidea. Lf Murtuts 2.
Kirten osua ixango nintzake ta semiari kalte andija egingo neuskijo, orain daruan bide artez ori ausiko baneutso. Ez olakorik! Kk Ab I 112.
azpisarrera-7
BIDEA EBAKI, BIDEAK EBAKI. a) Cortar el paso; impedir, obstaculizar.
Errazago baita kolerari bidearen ebakitea, ezen ez hari neurri emaitea. SP Phil 255. Gero ere trebetasun hark bidea ebakiten dio bertzela haritzera eta bizitzera hainitz oldez eta moldez gonbidatu nahi ginituzken munduari. Ib. 543. Berze-alde, aithor frankiar horrek bidea ebakitzen ere daroe, gu hortarik aldara-arazi nahiz egiñ letzaketen asko erasiei. He Phil 551. Ta ikustekua da, damubaz bere zelan dendatuten dirian zelatetako, [ardijai] bidiak ebagiteko, samapeti oratu ta itoteko. Mg PAb 110. Argatik gizon zuzen, Jaunaren bildurreko, eta etorkizun gaiztoai bideak ebaki nai zieztenak bezala, Loti bere gogoa agertu zion. Lard 14. Baña Jaungoikuak etzuan nai Aprikara juatia, ta bidia ebakitzeko biali zion eritasun bat. Bv AsL 123. Baoian, baoian tapa-tapa gure prankotarra, Amespetsutik berutz etorren errekatxo batek bidea ebagita itxi eutsanean. Ag AL 54.
b) Abrir, construir caminos; abrir un paso. "Bidea ebaki = abrir camino (V-gip, G-azp-goi, AN-gip, B) [...] elur aundia dago eta bateonbat balego bidea ebakitzeko! (G-azp)" Gte Erd 81.
Murru gogorretan bidea epakirik sartzen dira urak Erri barruan. Izt C 89. Zabalkunde onetarako guztiz egokiak gertatu zitzaizkiten erromatarrai berak Euskalerrian ebakitako bideak. JMB ELG 99. Bideak ebakiaz eta egipenak ugalduaz, batez ere iturriak, ur-bideak, urberotegi edo termak, illobiak, txadonak, etxe eta erti-lanak. Ib. 101. 1933-garren urtean ebagi zan bide au. Akes Ipiñ 8. Bideak ebaki eta bide berriak egiten, urte pare bat edo orrela pasa nituan. Albeniz 34.
Dejar marcada una senda.
Nik plazara joan da amabi kilometro egin nituan, eun da ogei buelta alegia. Azkenerako, bidexiorra edo bidea ebaki nuan. Albeniz 99.
azpisarrera-8
BIDEA EGIN. v. BIDE EGIN.
azpisarrera-9
BIDEA EKARRI. Seguir un camino, ir por un camino. v. BIDEA ERAMAN.
Eta, bere bidea ekarrela, el zidin ribera utra kaudaloso baten. Lazarraga 1146v. Noiz utzi uste dezu dakartzun bide makurra? Mb IArg II 331.
azpisarrera-10
BIDEA ERAGOTZI. Impedir el paso.
Txalopea urrean zalata, bidea eragozten aurrean jarri dalata eztalata, Jaungoikoak daki arrantzaleak euren artean erabilli oi daben aserrea, erriertea, izkanbillea ta deadar garratza. Ag Kr 38. Zuhainak ere haren etsai ziren, bidea eragozten ziotelarik. Mde Pr 165.
azpisarrerakoSense-10.1
Lotsa bitez, bada, ta onda bitez betiko Satanas ta aren infernuko lagun guziak, ta zuri zeruko bidea eragoztera atrebitu ez diteala.Cb Eg III 269.
azpisarrera-11
BIDEA ERAMAN, BIDE BAT ERAMAN, BIDEA EROAN, BIDE BAT EROAN. Llevar, seguir un camino (sdos. prop. y fig.).
Bide makhurra daramala. Ax 46 (V 29). Bide berri daroate. O Po 63. Bizkitartean bazihoan Jesus hiriz hiri eta herriz herri irakasten zuela eta Jerusalemeko bidea zaramala. He Lc 13, 22 (Lç bidea egin). Ango beren lanak egin ta beren itxerako bidea daramatela. Mb IArg I 163. Kondenazioko bidea zeramala. Cb Eg II 188. Nonbre xumea salbatzen da, har zazu beraz hek daramaten bidea. Brtc 144. Zerurako bidea daramanak, aunatu ez dedin, kontuz artzen ditu Sakramentuak. AA III 292. Ona izateko bidia daroian edo ez. fB Ic III 329. Eurak eruan eben zerurako bidetik ibilteko. Astar II 54. Jesusek zeraman bidean. Lard 429. [Jainkoak] zaintzen banau orai deramadan bidean. Dv Gen 28, 20 (Ur daramadan bidean; Ol, Ker egiten dudan (dodan) bidean, Bibl noan bide huntan). Utzirik ibaian ala kupida gabe bezela, Santuak ekin zion zeraman bidiari berriro. Bv AsL 206. Adalbaldok eroan eban bidea bera. Ag AL 59. Besteak eroan eben bidea. Echta Jos 203. Aizeak zeraman bidean [...] irakurtzen zuan urrengo egunerako giroa. Ag G 4. Eta ik, ze bide daruak? Kk Ab I 13. Eriotz aurreko gauean eraman zuen bide beraz. Inza Azalp 77. Euskalerria ez da osotara il, baiño ba derama bide. Or SCruz 8. --To, Pello, nun haila? Auritzeat? --Ba, hik ere bide bera deramak. Zub 41. Orren antzeko arloekin, jo batera ta jo bestera, asper-asper egiteko bidea zeraman arrotzak. Anab Usauri 105. Bata ta bestea daramakiten bideak arrapatuko ditu. Lab EEguna 92. Gure "Euskaltzaleak" oraindik aren aunditasunetik urrutitxo dago, baña bide berbera daramaki. Ldi IL 169. Yerusalem alderako bidea zeramalako. Ir YKBiz 260. Ugazabak salneurri-gañak goratu ta ugaritu egiten dabez, eta onelan baztarrak guztiak irabazi ta eskuratzeko bidea daroe. Eguzk GizAuz 61. Zoroetxerako bidia daroia. SM Zirik 67. Irungo bidea zeramaten. Anab Poli 120. Gizarteak ba-darama bere bidea. Vill Jaink 171. Benta bat ikusi zuan berak zeraman bidetik urruti gabe. Berron Kijote 45.
azpisarrera-12
BIDEA ERRATU. Extraviarse. v. BIDEA GALDU.
Erratu neben bidea. Lazarraga (B) 1181rb. Bidea erratuta onaxe oraiñ jo dot. AB AmaE 388. Gabaz eta iretargitan / bidea erratu neban. Gand Elorri 97.
azpisarrera-13
BIDEA GALDU. (Lar, Añ, Dv).
a) Descarriarse, perder el camino. "Descarriarse, errebelatu, bidea galdu" Lar. "Zoazi biderik galdu gabe, allez tout droit votre chemin" Dv.
Bazter elurtu batean ta bidea galdurik ibilli zen luzaro gizon hau. Mb IArg I 174. Madrilla bearrean / galdurik bidea / Cataluñara joan da / sasi-erregea: / bakan etorri oi da / bakarra kaltea, / bidea galdu eta / ondoren jendea. Echag 163. Gisa berperean igo dirade, bada, Astarloa ta Erro beren Euskara maitagarriarekin biderik galdu bage zuzen zuzen, munduaren lenengo adiñera. Izt C 10. Txomin-Urreta prestuaren etxean emango digute gaur gabeko ostatua, eta goazen ara, bidea galdu eta zer gertatu baño lenago. Zab Gabon 37. Eta ni bezelako gizon batek bidia galdu? Milla demoniño! Sor Gabon 53. Oraino lanho pean bidea galdu duen jendearen pare. Jnn SBi 80. Oker aundirik gabe / jardun banaiz leno, / bidegalduta orain / ez dakit nora jo, / itsumustuka nabil, / t' azkenean... poto. EA OlBe 93.
Erri andi batean arkitu zuen aur bat negarrez, etxerako bidea galdurik. AA II 37. Ni emezortzi urte aunditan, elizara-bidea galduta ibili nauk. A Ardi 104. Eta nik, lotsarijen ganian, etxerako bidia galduko yuat. Kk Ab I 14. Gerotxubago, ikaratu ziran gustiz, etxerako bidia galduta eukelakuan. Altuna 90.
Nola berenotu dezute zeron zaiñetako euskal-odol eder eta gardena, ortaraiño iritxi zeraten karlista bidegalduok? Alt LB 108.
b) Impedir el paso (?).
Aek alanik iragoarren Ugarte beti kalean, / Magdalentxori bentanarako bidea galdu artean. (Eibar, 1685). SocLen 532 (no es seguro su carácter trans.).
c) Perder el tiempo. "Egizu laster, ez da biderik galtzeko, faites vite, il n'y a pas de temps à perdre" Dv.
Ondo dago ori, zerren Misa enzunagati, ta garragarra ezarri-arren ezta biderik galzaiten. "Por oir misa y dar cebada no se pierde jornada". Mic 14r. Eman zizkioten [liburuak]; asko ziran, eta eskailleretan bide-galtzeke an bota zituan danak leiotik beiti. "Ella ahorró la escalera". Berron Kijote 76.
azpisarrera-14
BIDEA GALERAZI (bidea galerazo Lar). "Descarriar" Lar.
Erditsi zuen nai zuena edo ark nai zuen gisan Jangoikoak biak paradisutik botatzea, ta bien ondorengo guziei arako ta zerurako bidea galeraztea. Mb IArg I 261. Zer ontartea, bada, ta zenbat onezko ontarte ta ongia, arako [infernurako] bidea Jangoikoak guri galeraztea. Ib. 317. Beste bat dago Erritik arrikada bateko bidastian, ur gatzduna naroro dariola, eta au daramate etxe jakiñetara, zuzeneko bidea galerazorik. Izt C 92.
azpisarrera-15
BIDEA IBILI, BIDE BAT IBILI. "Caminar, bidea ibilli" Lar y Añ.
Albait ondoen ibilteko Krutze Santa oneetako bidea. EL1 179. Onek agertu zion oraindik ibilli bearra zeukaten bidea elkarrekin egiteko eresia. Lard 43. Bidiak eta bidiak ibilli ostian. Otx 105. Ainbeste bide ibilli / ditut erriz-erri. Gand Elorri 103. Bide geiena gauez ibilli bearko nuan basamortuan. Anab Aprika 67. Izadiak xede jakin bat izendatzen dio izaki bakoitzari, eta onek bide bat ibilli bear du xede ori irixteko. Vill Jaink 109. Egun bezain bakar ez naiz sekulan aurkitu / hainbeste bide ibili ondoren. Lasa Poem 106. Berriz ibili behar ez ditugun bideen irudia. MIH 288.
azpisarrerakoSense-15.1
Bide ibiliak maiz utzi ditu Orixek.MIH 356. Bide ibiliak, betikoak, erosoak eta maldarik gabeak izan ohi dira. MEIG I 197.
azpisarrera-16
BIDEA IKASI. Tomar afición o costumbre de ir a determinado sitio. Cf. BIDEA JAKIN.
Zuek, batorrek eta besteorrek bear dozuez zigorrada batzuk, itxasertzera bidea ikasi dozuelako, zentzun-bako biok. Echta Jos 62. Piarresek Santa Garaziko bidea ikasita zeukan ogiaz bearturik arkitzen zanetan. Etxde JJ 247.
azpisarrera-17
BIDEA IREKI, BIDEAK IREKI. Abrir camino; (fig.) facilitar, poner los medios para. "Ouvrir, pratiquer une route, creuser un canal. Bide berri bat idekitzea" H. "Eré/i, eré/i bidia, tunela erétia, abrir el camino (cortando)" Iz ArOñ. v. BIDEA ZABALDU.
Oraino etzela ireki sanktuarioko bidea. Lç He 9, 8 (He, Dv idekia, Ur idikia; TB agertua, Ol zabalik). Eta uste dut gutik falta lezakeiela, baldin alde batetik edo bertzetik hunelako biderik molde onez ideki baledi. Ax 373s (V 246). Hala ere bihotzeko bideak idekiten diotza zein ere nahi den erhokeriari. SP Phil 372. Guziarekin ere athea eta bidea idekiten du kolera berri baten sararazitzeko lehenbizi gertatuko den okasionean. Ib. 237. Bidea itxi didate; idiki dediñean, botako ditugu kalera. Lar, carta a Gandara 162. Pensamentu gaistoai biderik ez idikitzearren. Cb Eg II 147. Idiki zien Itxaso gorriaren erdian oñik busti gabe igarotzeko bide leor zabala. Ub 25.
( s. XIX.) Nua bidia edegitera urten biar daben zepa-gejari. Mg PAb 132. Dongaro egin zenduban, ta guztiok galduteko bidiak edegi zenduzan. Ib. 193. Ur bien erditik bide leorra idigitea. LoraS 7. Irakasten darokun garraztasuna bera haren miserikordiari bidea idekitzeko da. JesBih 449s. Abere mueta au geiagotutzeko bide zuzenak iriki ta zabaltzen. Izt C 176. Estilikonek zuen ideki bidea, / Berritz abiarazi gerlako heldea. Hb Esk 48. Handiak ferekatuz, ohointzari bideak idekiz. Hb Egia 77. Baña agintean etzan jarri, neke asko eta gogorren bitartez bideak idiki zituen artean. Lard 163. Aberatsek erakhar balezate, bertzeek ere orduan bidea idekia luteke, moltxoka elkhar hartuz, halako tresna bat phartzuer erostekotzat. Dv Lab 69. Zenbat birrindu, triskau, apurtu ta zatituten / Dituezala doaz bideak edegirik. AB AmaE 449. Asi zan Santua bidiak idikitzen irugarren eliza onetarako. Bv AsL 56. Bidea idigi daigun / Anconaragaino. Azc PB 221.

( s. XX.) Bagen erditik bideak edegiaz, ekatxari betondo baltza ipiñiaz. Ag Kr 211. Zeuri bideak edegiteagaitik, Antoniren gurasoakaz itz egin dogu. Ib. 109. Bereala antz eman zion Ana Josepak etzala zeregiñ zalletakoa Malentxo Bidaurretan ipintzea: ez, bideak erekita zeuden, ateak zabalduta idoro zituan. Ag G 320. Ikusi zituan nola zijoazen errenkadan, beiñ bat aurretik eta gero bestea, besoen indarrez bideak idikiaz. Ib. 202. Idiek deramate herrestan goldea, / haziarentzat xuxen idekiz bidea. Ox 150. Multzoaren artetik agertzen da mutiko alimale bat, ukondoka bidea idekiz. Zub 106. Gizartekeri ta baltsakeriari orrelan bidea idigi ta zabaldu yaken. Eguzk GizAuz 18. Ori be galerazo dagikie agintariak, aldrako egiune edo kontratuei bidea idegi ta emonaz. Ib. 165. Jeriko inguratzen zuten murru obratu guziak karraskan erori ziren eta bidea ideki zen Israelitentzat. Zerb IxtS 43s. Lezatekenai, ni baño askoz obeak diranai, jarraitzeko bidea iriki. JAIraz Bizia 7. Aiek ez dakite basamortu ontan bidea irikitzeko aizkora bañan matxetea obea dala. Ib. 43. Esan zagun Gotzai erri maite zintzo arek zenbat ondasun ekarri ote zizkien erri aiei umetxoen bidez eta aurrerako ere bideak ideki-ta utzi. Munita 32. Aitaren iarduna zala-ta edo, semearen beraren burua zala-ta edo, ezta arritzekorik, Enpedokelek iauralkirako bidea irikirik arkitu zuelazkoa. Zait Plat 75. Platonek harako bideak edo bidexkak idekitzen zituen. Lf ib. XV.
azpisarrerakoSense-17.1
( Bide-ireki ).
Eta onezaz bide-irikitzen digu Doktore Santu bat alabatzeko, alako bide-berdiñ argizkoa. Lar SAgust 3.
azpisarrera-18
BIDEA ITXI, BIDEAK ITXI, BIDEA HERTSI, BIDEAK HERTSI, BIDEA HETSI, BIDEAK HETSI. Cortar el paso; (fig.) obstaculizar, impedir. "Bidea itxi (V-gip, G-azp-nav, AN-gip)" Gte Erd 81.
Han ezta nihor zure kontra iarriko, nihor zutaz arrankuratuko, nihork etzaitu trabatuko, nihork ezterautzu bidea hersiko. SP Imit III 49, 6. Behar ditutzu beraz graziari bidea hersten dioten guziak khendu zure ganik, nahi baduzu isur dadin zure ariman barrena. Ib. 53,1 (Ch traba guziak, Mst baragalliak oro). Eta zerbait argitara ezpadet, gure Beltxok ainbeste etsaiez ikaraturik, bidea itxi didate. Lar, carta a Gandara 162. Zeren Jainkoaren sokorru ta faboreai ta bear bada zure salbaziorako bearren diranai bidea itxitzen dien. Cb Eg II 171. Ez ahal du sekulan yauna ahantziko, / Edo ezagutzari bidea herstuko! Hb Esk 237. Eta berriz alakorik ez etortzeko bideak itsi bearrean, Moises eta Aaronen kontra itzegiteari berriro ekin zioten. Lard 95. Au galtzearekin, Israeltarrai gaitz geiago egiteko bideak itxiko ziozkala. Ib. 125. Bidea isten zuen aingerua. Ib. 102. Airearen harat-hunatari, bertzalde, bidea hesten diotelarik. JE Bur 189. Bikendi mugimentu gabe, eizezakurra baseizearen aurrean bezala, arerioari bidea itxiz zegoen. Or Mi 57. Nai eta nai ez Garraztaraiño / ez egon alde-egiterik; / Zalapart ua geldia dute, / Entzelai-bidea ertsiz. "Han frenado su [de Enzelai] carrera" . Or Eus 330. Ondar-pillak egiñez josta den aurrari / alako [uin] batek dio iges-bidea itxi. Ib. 33. Eginkizunerako bidea itxiko litzaioke. EAEg 2-6-1937, 1748. Belarri barna doan mintzoaren bidea itxi al balitz. Zait Sof 96. Gure bizi-naiari ta zorion-egarriari bideak ertsitzera orra zer azaltzen zaion aurrena. Vill Jaink 119. Mutil taldearen aurrean, bidea itxita, aurrera eziñik gelditzen dira nexka biak. NEtx LBB 133. Au lana! Ta zuengana joateko bideak itxita! Ib. 80. Nik uste . hache orri bideak / zenizkiozula itxi, / eta bestien esanetara / al zera zu ere jetxi? Olea 232. Geurok Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi. MIH 141.
azpisarrera-19
BIDEA IZAN. v. BIDE IZAN.
azpisarrera-20
BIDEA JAKIN. Tener afición o costumbre de ir a determinado sitio. Cf. Egiat 199: dakielakoz ürkhategiako bidia, bere adiskider ere nahi dereia ikhasi. Cf. BIDEA IKASI.
Eliza eta eskolara / zinakien bidea, / nihora ere bertzetara / etzen urrats zurea. EZ Noel 151. Ostaturat ba-daki ongi bidea. Elzb Po 217. Hala nola mahain sainduko bidea badaki, zuen artean asko gizon elizatiarrek bezen ongi. HU Aurp 189. Nola diteke gaur ain utsa zu [kosta] , / atzo baziñan beterik? / Praka motx oiek ez al dakite / zureganako biderik? Basarri 164.
azpisarrera-21
BIDEAK HARTU. a) "Bideak hartzea, prendre les moyens de .. Laster har zatzu zure bideak, prenez vite vos précautions, faites promptement vos démarches" Dv. v. BIDEAK EGIN (b).
Ez da asko nahi xoillaren izatea; seriozki estudiatu eta hartu behar dire hartako bideak. Mih 88. Bere sabelean ekhartzen duten fruituaren hil-arazteko bideak edo moianak hartzen dituzten. Brtc 62. Etorri leizkion peligroak eta naigabeak aurretik pensatzea, eta eskusatzeko bideak artzea. Gco II 84. [Gurasoen] konseju, ta baiezkoa bagarik ezkontzarako bidiak artzaiten dituezanak. CatLlo 42. Batzarrean bildu ziran, lenbaitlen eskuak egotzi eta galtzeko bideak artzera. Lard 427. Dabidi gaztigatzeko onek bere bideak artu zitzan. Ib. 169. Laborari onak egiten du bethi ongarria nasai; hartarako bideak hartzen ditu. Dv Lab 139. Kondeak, gerrako bere soñekoetatik erantzi zanean, Golori giltza guziak eskatu, eta onek iges egiñ etzezan, bideak ar zitzala Wolfiori agindu. Arr GB 95. Pekatuan barriro ez jausteko diran bideak artu gura ez dituezanakgaitik. Itz Azald 146. Prakerrek [...] burla egin dautsoela uste ixango yok [...], eta edozer ezbiar egiteko bidiak artu leikezak. Kk Ab I 35. Bakotxaren jabetzea aldeztu ta sendetsiaz, gizartean albait ugazaba ta jaberik geien izan daiten be, neurri ta bideak artu bear dabez. Eguzk GizAuz 164. Gizon zuhur bat behar diren bideak hartuko dituena, urthe onetako bihiaren bortzetarik bat gerokotz begiratzeko. Zerb IxtS 27. Behar ditugu bideak hartu populu horren menean atxikitzeko. Ib. 32. Oker ori zuzentzeko bideak artu nai izan zituan. Munita 7. Aien zoriona ta poza ikusteak, nere zoriona nundik sortu ziteken, garbi azaldu zidan: ta artarako bideak artzeko egarria, geitu ta bizitu zait egun auetan. NEtx Nola 33.
b) Tomar el camino, tomar el rumbo. v. BIDEA HARTU.
Baziakien latin ez eze, geiago ere; ez, egiaz, egaatzeko arrotasunez, ta jakin nai utsez, ta bai bideak artzeko Jaungoikoagana. VMg XVI. Etxerako bideak artzeko asmoetan, eurak egozan mandiotaraiño eldu zanean. Ag AL 127.
azpisarrera-22
BIDEAK BIDEARI. Siguiendo continuamente el camino.
Bidea[k] bideari bazoan, burua hautsia nun othe zuen bada Ondikola. Zerb GH 1923, 89 (ap. DRA).
azpisarrera-23
BIDEAK EGIN. a) Andar mucho camino. Cf. BIDE EGIN. "Oraikoz bideak egin ditu, pour cette heure, il a fait beaucoup de chemin. Urak bideak eginen ditu hauzi horren burua ikhusiko duen baino lehen, il passera beaucoup d'eau sous le pont avant qu'il voie la fin de ce procès" Dv. "Duela urthe ikhusi nuen, bideak egin ditu geroztik, je l'avais vu il y a un an; il a bien fait du chemin depuis lors" Ib.
Ordurako Dabidek bideak egin, eta Ramatara Samuelgana joan zan. Lard 168s. Legorrez, aldraka, elika, taldeka elduko ziran semeak. Batzuk, ordu laburretako bideetaz; eta beste asko, barriz, egunetako bideak egin ostean. Erkiag Arran 182. Euren uri maiterako bideak egin bearra. Ib. 182. Gosetuak zitazkete holako bideak eginik. JEtchep 19. (Con adjs. como luze, handi). "Bide andiak egin bear dira emendik Orozkora lau ordutan elduteko (V, ...), hay que andar mucho para llegar de aquí a Orozko en cuatro horas" A.
Bear dezu autu ta billatu al dezun [Konfesorerik] birtutetsuena ta jakitunena, bide luzeak egin bear badira ere. Mg CC 133. Baña, berandutxo degu guk, eta bide luzeak egin-bearra. Ldi IL 47.
b) Hacer lo posible, tomar medidas. v. BIDEAK HARTU.
Hau da deabru gaiztoa, gu galduak uzteko bideak egiten hari dena. Mb IArg I 312. Eskriba eta Fariseoak ikusi ere ezin zuten, eta begietatik kentzeko bideak egiten zebilzan. Lard 402. Asi zan, denborarik galdu gabe, Jaungoikuaren naia betetzeko bidiak egiten. Bv AL 41. Egiten ez baditugu bideak ura andikan laister ateratzeko. Apaol 95. Laster gaixotegi edo ospitalera joateko bideak egin bearko zirala. Ag Kr 151. Erlojurik etzegola-ta, zarra berritzeko bideak egin zituan. Munita 7.
azpisarrera-24
BIDEAK JO. "Bideak jo (B, L-ain), cansarse de andar, tronzarse. Bideak jo du ene seme gaztena" A.
azpisarrera-25
BIDEAN. a) (Ir, estar, etc.) de camino, viajando. (Sólo incluimos aquí los ejs. de sdo. indet.; v. supra (I, 1) ejs. del tipo etxerako bidean, etc.). v. BIDEZ (b).
Eta bidean ioaiten ziradela, ethor zitezen ur batetara. Lç Act 8, 36. Harekin bidean aizeno. "Cependant que tu es en chemin avec lui". Lç Mt 5, 25 (He, TB, Dv, SalabBN bidean izan, Ip, Ol, Or, Ker, IBk bidean joan, Ur, Echn, Samper, Hual bidean egon). Garadela peregrinoak bidean gabilzanak. Ber Doc 129v. Bidean sendo doanean. EZ Man II 126. Zeren nola negua baita linburi, leun, istilsu eta lohitsu, ezta bidean ibiltzeko on. Ax 200 (V 134). Iarri zirela hark bezala egiten [...], hark bezala bizarra ekhartzen, hura bezala bidean ioaiten. "L'imiter [...] en la forme de sa barbe et en sa démarche". SP Phil 311 (He 313 bidean ibiltzen, Echve Dev 354 ibiltzeko moduan). Bidean dijoanak jornadaz. OA 151. Bidean, lagun solasturia bidea neke gutiz iragaiteko gauza ona da. ES 392. Ematen zien bidean ibilzeko behar zuten indar ta osasun guzia. Mb IArg I 270. Bidean nindohala, hartu dut, zigor baten buruan, ezti guti bat. Lg I 269. Etxean geldirik zaudenean, bidean zabiltzanean, lotara zoazenean. AA II 10. Begiratu biar da zelakua dan bidian dabilena. Astar II 241. Egun guzia bidean eman zuen. MarIl 75. Khanderallü egünin, / Ekhiaren jelkh'phüntin, / Jarri ginandin bidin. Etch 388. Adiskide andi bi / dijoaz bidean. It Fab 93. Etxian [illgo naz]? Eleixan naguala? Oian natzala? Bidian nabillela? Ur MarIl 34. Bi mula zoazen soiñez-soiñ bidean, / Konpai konpañero batasun onean. Gy 8. Bidean egun asko egiñik. Lard 13. Hortarakotz jaun apheza berheala bidean jarriko da. Laph 145. Oni bidean laguntzeko. Arr GB 128. Aise eta bisutsaz bidean ibilteko, / Gitxitan ezagutu oi dan legezkua [gaba]. AB AmaE 388. Esan zion lagunduko ote zion bidian. Bv AsL 180. Errotek [...] nola Baionatik heldu diren, egun arratseko, bortz ehun soldado, beren aitzindariekin, hortzetaraino harmatuak; yadanik bidean direla. Elzb PAd 81. Bidian doalarik batzen dü gizon gazte itxüra hon bat. Ip Hil 156. Bidean abiatu baino lehen. Arb Igand 101. Asi ziran danak bidean. Ag AL 154. Bidean etorren etxeruntz. Echta Jos 338. Bidan joazala esaeutsan aittari. Ib. 362. Bidean nijoala gogoak eman zidan Burgosera joatea. Urruz Zer 94. Itzain bat zohan bidean. Etcham 190. Baginakielarik bidean dabilanak guti behar duela jan. JE Ber 28. Bidean doazilarik, ikusten dituzte emazteki bat eta debru bat. Barb Leg 62. Ator neurekin bidian. Laux AB 49. Bidean diran arte, ba dute / illargiaren adarra. Or Eus 213. Bainan Maiana, bidean izanez geroz, joan zen halere aintzina Errekan-bordarat. Lf Murtuts 52. Ainbeste dirurekin bidean joatea, etzan arriskurik gabeko lana. NEtx LBB 167. Bidean joiala, esan eban berekautan. Alzola Atalak 44. Bidean ginjoazela, elurra lodi zegoan mendi-puntak ikusten ziran. BasoM 77. Bidean luzaroan joan ondoren, onela esaten dit. Alkain 117.
v. tbn. Harb 147. DurPl 104. Jnn SBi 62. Iraola 39. StPierre 11. Inza Azalp 19. Muj PAm 78. Otx 165. Ir YKBiz 184. Bilbao IpuiB 166. Erkiag Arran 170. Izeta DirG 36. And AUzta 101.
b) "(V, arc.), en vez de..." A. En Harriet tbn. se encuentra bidean "au lieu de, au lieu que", pero el ej. de Gç que aduce es de behar bidean: Nik zu maithatu behar bidean, "au lieu qu'il fallait que je vous aime". v. BEHAR BIDEAN.
Idiak oñon bidean gurdiak. "En lugar de gruñir los bueyes, el carro". RS 305. Baldin gure rekursa haren manamenduaren araura Iainkoagana beragana ukhan bidean, Saindu hiletara edo Aingeruetara retira bagaitez, edo zerbait konfidanza hetan ezar badezagu, idolatriatan erorten gara. Lç Ins E 2r. Meza hola enzüten dütenek elizaren maniaren egiteko bidian bekatü berri bat egiten düte, zeren mezako sakrifizio Seindiari zor düten respektia falta beitüte. CatLan 101.
c) (Con -t(z)eko). (Estar, ponerse, etc.) camino de, en condiciones de; a punto de.
Tr. Más frecuente en textos meridionales.
Utzten bazituen bere plazerera eta aisiara bizitzera, urguillutzeko eta nabusitzeko bidean iarriko zirela. Ax 26 (V 15). Zeren kofesatzea da Iankoarekin mintzatzea, kontuen egitea eta pagatzeko bidean iartzea. Ib. 546 (V 350). Bitartekotzat bere Semea eskeñi zion, eta onen bitartez jarri zan barkazioa iristeko bidean. Lard 361. Ordu onetatik eramankizun, eta neke gogorren azpian, eta bere ontasuna zenbaterañokoa zan erakusteko bidean jarri zan. Ib. 36. Eta Anton gizarajua lenbailen sendatzeko bidian jarri. Sor AKaik 131. --Osatuko iatzu beraz? --Osatuteko bidean iarri dot beiñik beiñ. Ag AL 117. Bere biotza Iaungoikoarentzat irabaziko neban edo ipiñiko neban irabazteko bidean. Ib. 45. Baitta laster ontzi-buru izateko bidean egoana-be. Echta Jos 241. Eta alogerekoak be zerbaiten jabe izateko bidean ipiñi bear ei dira. Eguzk GizAuz 75. Etsipenari laster ateak idekitzeko bidean zan orduantxe. TAg Uzt 246. Oraindik ez det uste neskazartzeko bidean naizanik. Ib. 299. Eta arritzekoena, gaur arte ain elkarren etsai amorratu ibilliak, adiskidetzeko bidean sartuak. NEtx Antz 58. Juanbeltzek ortz zuriak agiri zeuzkan, "Bonbollo" menderatzeko bidean zijoan. Anab Poli 27s. Galdekizun oni erantzun baiño leen, ordea, oarkera bat. Erantzuteko bidean jarriko gaituan oarkera. Vill Jaink 45. Lurraldeak erosteko eretia ta ara bere dirua aukeran daukenak, ziskua gilbortuteko bidean jarri oi dira. Erkiag BatB 137. Orra, beraz, alabak amatzeko bidean zela anuntziatu zaukunean, pozaren pozez jarri nituenak. Xa EzinB 60. Ostera aroztegian asi zan obretan, sos batzuk sobratzeko bidean. BAyerbe 80. Burdin-negozio batean hasten da lagun batekin eta ez dago zer esanik, estabilizazio aurrean garenez gero, laster duela bere burua zeharo aberasteko bidean. MIH 336.
(Ponerse, estar, etc.) en peligro de.
Zer bada? Kondenatzeko bidean dago [Birjiña]? Galtzeko perillean dabil? Goarda bearrik badeu etsai gaistoetatik? Lar, carta a Gandara 161. Au litzake jartea konfesio gauza ez dan bat egiteko bidean. Mg CC 17 (CO 21 bidian). Au ezta beste gauzarik guraso eta semiak lapur, tranposo, eta engañalari izateko bidian ifintia baño. Astar II 37. Begira yai-domeketan meza osoa beti ta ondo entzun izan badozu: mezea uts egiteko bidean zeure burua imini izan badozu. Añ EL2 137s (EL1 130 pelligruan). Zeure erruz galdu, edo galduteko bidean yarri izan tzareanez. Ib. 143. Gabaon-tarrak ain estu eta galtzeko bidean arkitu ziranean, Josueri Galgalara gaztigatu zioten nola zeuden. Lard 116. Zer gaitz egin dizugu, bekatu ain izugarri bat niri eragin, eta ni nere Erreinu guziarekin ondatzeko bidean ipiñierazotzeko? Ib. 22. Beraz guziz zentzugabea da ondasun galkor eta ezerez bategatik gloria galtzeko bidean jartzen dana. Arr May 74. [Eskandalua] da erratia edo itia akzio on bat, zeñen medioz eroriazten du projimua bekatuen, edo paratzen du eroriazteko bidian. CatUlz 31s. Horra Haritchabalet seminariotik kanpo ezaririk izateko bidian. Const 19. Lenbizitik, Yesus obengabea zala ezagutu zuen unetik askatu balu [...], etzan olako bidegabe ta makurkeri izugarria egiteko bidean yarriko. Ir YKBiz 496. Gaurko egunean, guk, gurasook, zerekin bizia utziagatik, irabazten ezpadute danak galtzeko bidean jartzen dira. ABar Goi 59. Erkalaren, demokraziaren izenean astakeri galantak egiteko bidean gengokez. Eguzk GizAuz 98. "Tentazioan" erortzeko bidean ikusten haut, esango du honez gero adiskideren batek. MIH 212.
azpisarrera-26
BIDEAN-BIDEAN. "Andando, bidean bidean (V-ger)" A EY III 244.
azpisarrera-27
BIDE HANDI (L, BN, S; Añ, Hb, H; bide aundi L; bidandi Lar, Añ). Ref.: A (bide); EI 326. "Camino real" Lar y Añ. "Grand[e] route" H. "Bide handitik doana segurkieneik doana (S)" A. v. BIDE ZABAL, BIDE BERRI, errepide.
Iarre[i]ki zakitza beti ere bide handiari. "Le grand chemin Royal" . Volt 141. Atheratzen zela Bethaniatik, ikhusi zuen phiko-ondo bat bide handiaren hegian landatua. Lg II 225. Bai eta ere aisa egiten / Bide handian . esa: / Horixe da haren letra. Bordel 79. Bide handin bathürik Arhaneko tropa, / Han ziren artzañeki jarri mintzatzera. Etch 348. Oetako bat arkitzen da karrikaren erdian, eta beste bat, bide andiaren ondoan. Izt C 80. Bide andiak arrapatzen dituen Erri-bilduetan arkitzen dira zamari mueta guztietakoak zer nai lanbidetarako. Ib. 183. Biak bi bidetarik juan ziren, jaun apheza bide handiz zaldi ederrean, Iñazio mendiz zaldi txarrean. Laph 146. Angeluko elizatik auzo hurbil da, herriko-etxetik oraino hurbilago, parrean, bide handia arte, . Chalet Rouge erraiten dioten etxe ttipitto bat. HU Aurp 182. Madridetik Pranzira datorren bidandiya da onena eta luzeena. IPrad EEs 1915, 102. Ageri ziran hiltiarrak, bide handian zebiltzala. Mde Pr 290. Gure aitzinean iragan zen ehortzeta, bide handitik goiti hil-herrirat buruz. Ib. 293. Bide handirat atera orduko, amaren makilak, eskuetan gogor, tanka-tanka azantz egiten zuen harriaren gainean. JEtchep 36. Etzuen otorik bide handiko ohonek bezala. Ib. 113.
azpisarrera-28
BIDE-HANDIKO. De buen fondo, de buen natural.
Litxuinek maite zuen haro eta espantu puska baten egitea, bainan, bide-handiko gizonetarik baitzen, Jainko Jaunak argitu zion izpiritua. Prop 1895, 195.
azpisarrera-29
BIDE-HANDIZKO (S ap. Lh) "(Foix), (fig.), personne sans ruse, sans malice" Lh.
azpisarrera-30
BIDEAN JOAILE. Viajero, peregrino. v. bidazti.
Bideangoaille izatu nauk herri arrotzean. Urt Ex 18, 3 (Dv, Ol, Ker arrotz, Ur arrotza).
azpisarrera-31
BIDE-APAINTZAILE. Que prepara el camino.
Testamentu Zarreko patriarka, profeta ta errege guziak baño aundiagoa da, Yesu-Kristoren aurrendari ta bide-apaintzale izan zalako. Ir YKBiz 152n.
azpisarrera-32
BIDEA PIKATU. a) Cortar el camino, cortar el paso, impedir.
Abrahamen karitateak urrun zetzakeien harenganik hirrisku hek guziak, berak ere bidea pikatuko zioten. Lg I 43.
Emantzen beraz, zen guzia, gudu hei bidea pikatzerat. Ib. 42.
b) Abrir camino.
Izotz aundia egiten zuanean, [...] bideak pikatzen jarduten ziran goizean [...] atxurrakin da pikatxoiakin. BasoM 134.
azpisarrera-33
BIDE ARANTE (SP Dv). "Bide arantea, bide erreala, chemin royal" SP s.v. arantea.
azpisarrera-34
BIDE-HARI. Acera (?).
Kalearen erdian zabal zabal, bidezko gustiai bide-aritik ibiltea galerazoten dagozala. Ag Kr 129.
azpisarrerakoSense-34.1
Sendero.
Bide-ari danetan, siñiste, itxaropen ta maitetasunak Doneagana daramazkian gizadi berriak, egunerako jakiz, otarra edo pardelez zamaturik. Ag G 180.
azpisarrerakoSense-34.2
Atajo.
Jakiturirako bide onak baño bide ari errezak naiago lituzke. Ag G 221.
azpisarrera-35
BIDEARI ATXIKI. v. BIDEA ATXIKI.
azpisarrera-36
BIDEARI BURUZ (Ir, venir, etc.) por el camino. "Bideari buruz goatea, aller droit devant soi" Dv.
Bizkitartean, suaren ondoan etzanik zauden mamuetarik bizpahiru xutitu dire, eta, gauza horren beha ere zagon bezala, bideari buruz heldu ikusten ditu gure Attittok. Barb Sup 174.
azpisarrera-37
BIDEARI EKIN. "(AN-larr) [...], ponerse en camino" A EY III 257.
tradizioa
Tr. Documentado desde Etcheberri de Ziburu, más adelante lo hallamos en autores guipuzcoanos, y algunos vizcaínos como Arrese, Altuna o Erkiaga. En Iztueta y Lardizabal aparece tbn. con aux. intrans. bipersonal.

Iongoikoa, gidazazu untzia, / Gañerako bideari ekhiteko illkhia. EZ Man II 140. Rezelorik bage bideari ekinik. OA 151. Ekin zion Jesusek Kafarnaungo bideari. AA I 472s. Idi edo mando kargatuakin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. AA II 51. Iñoiz bizitza onaren bideari ekinda, bereala aspertzea. AA III 294. Miragarrizko argi / ta graziyarekin / bereala diyogu / bideari ekin. Echag 100. Alik eta bere bideari ekiteko ondo jarri dedin arte guztian. Izt C 227. Artzen du beitiago Mutiloako ibai txiki, izen bereko mendian jaiotzen dana, eta ekiten zaio bere bideari. Ib. 114. Jakobek ere bere bideari ekin zion. Lard 41. Erdi-orratua zeukaten iriña burusietan sorbaldan artu, eta bideari ekin zitzaiozkan. Ib. 72. Bere lagun guziak eraiki, eta bere aiekin bideari ekin zion. Arr GB 125s. Bigar goizean lenengo meza entzunta bideari ekin bear diogu. Zab Gabon 56. Santuak ekin zion zeraman bidiari berriro. Bv AsL 206. Gauza txarrik uste baga, bideari ekitera / Damutuagaitik gero gisajo au asi naz. AB AmaE 365. Bere bideari ekiteko, andik irtetera zijoala. Arr May 127. Goizeko iruetan bideari ekin zion. Goñi 71. Zabaletakoak ekiñ diote etxerako bideari. Ag G 197. Azkar, aizea beziñ azkar, Bergarako bideari ekin zion. Ib. 346. Andik laster, bidiari barriro ekin eutson. Altuna 62. Berriz ekiten dio bideari. Or Mi 120. Getarirako bideari ekiteko. TAg Uzt 38. Bideari ekin zion Pabe aldera. Etxde JJ 185. Bideari ekiteko, ikusi egin bear da beiñipein aren azkena. Txill Let 122. Zer ete eben mutillok urrezko euritzan edo aize goripean oreiñak baizen bizkor bideari ekiteko? Erkiag Arran 25. Bakartarren bideari ekin zion xalo ta bakun. Zait Plat 109. Ekin deutsa bere bideari "zoroburdiaren" ganean. Erkiag BatB 110. Zazpi t'erdietan ekin nion Aratz mendirako bideari. AZink 150. Beste botijo bi bete nituen esnez, eta bidiari ekin neutsan. Gerrika 76.
v. tbn. Mok 13. JAzpiroz 188. BBarand 81.
azpisarrera-38
BIDEARI HELDU (AN ap. A EY III 257). Ponerse en camino.
Guk, amaituta bageunko legez, bakotxak bere erriko bidiari eldu. Gerrika 193.
azpisarrerakoSense-38.1
(Fig.).
Onakuetan betiko bere bideari elduten eutsan, bere berba iturri ugariz, guzur nai egiz. Gerrika 203.
azpisarrera-39
BIDEARI EMAN (G ap. A EY III 257). (Con aux. intrans., bipersonal y, modernamente, unipersonal). "Ponerse en camino" A s.v. eman.
Naaman ez zitzaion hain laster eman bideari. Lg I 372. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari. Lg II 120. Hirur erregeak edo magoak, eman zitzaizkon bideari. Ib. 113. Bideari ematen zaizko. Mih 96. Bere-bereala Jerusalenerako bideari eman zitzaion. Lard 467 (v. tbn. 74). Lotsorkerian, uskurki bideari ematen banaiz, ez naiz helduren. Dv LEd 238. Xutituren naiz, eta emanen naiz zure bideari. Ib. 18. San Maore berriz ere eman zen bideari. Jnn SBi 108. Eta Kain eman zen bideari, bidearen gainean bizia galdu arte. Zerb IxtS 12. Berritz bideari eman ziren. Ib. 40.
azpisarrerakoSense-39.1
(Aux. trans. tripersonal).
Onela gauzak, eman zion berriro bideari. NEtx LBB 188.
azpisarrera-40
BIDEARI JARRAIKI, BIDEARI JARRAITU, BIDEARI JARRAIO, BIDEA JARRAITU. Seguir el camino.
Maledizkione haién gainean: ezen Kainen bideari iarreiki izan zaizkio. Iudae 11. Alan iarraitu bekio bide oneri. "Y siga aquel camino" . Cap (ed. 1893), 150. Ni naiz iarraiki behar zaizkon bidea. SP Imit III 56, 1 (Mst jarraiki behar zitzaion bidia; Ch hartu behar duzun bidea). Zuk iduki duzun bideari narraiola. Arg DevB 113. Jesus yarraiki zitzaion bere bideari. Lg II 208. Ze nekez jarraitu zenduan Kalbarioko bidea! EL1 190. Infernuko bideari jarraioko diozue. Gco II 81. Jesusek erakutsi digun Zerurako bideari jarraitzea arreta andiarekin. AA III 455. Zelietarako bide hersiari jarraikitzeko. UskLiB 70. Urtetera joiala Eleisatik bere bidiari jarraituteko goguagaz. Ur MarIl 108. Gurdian sartuta, bere bideari jarraitu zitzaion poz andian. Lard 493. Nik ezin neioket onela bidiari jarrai. Bv AsL 146. Besteak eroan eben bidea jarraittuko ete eben guztiak. Echta Jos 203. Gizona bideari jarraik litekea / Ez balu, hots emaile, Jesusen elhea? Ox 70. Ta guk gure bideari jarraitu bear diogu. Alz Txib 103. Jarraik bitez bideari, heriotzaren beldurrik gabe. Lf Murtuts 51. Bideari jarraitu genion Amontilladoruntz. Mde Pr 112. Gertu naukazu osabaren bidea jarraitzeko. Etxde JJ 129. Eta etxerantzako bideari jarraitu eutson. Bilbao IpuiB 177. Gure errikide Izeta, beste horiek bezala, asitako bideari jarraikiko zaiola gero ere, igurikatzen dugu bihotz bihotzetik. AIr in Izeta DirG 13. Gure sasoia joan zan. Orain zuek jarraitu bearko diozue zarron bideari. NEtx LBB 20. Atseden alditxo bat antxe artuta, aurrerako bideari jarraitu genion berriro. AZink 61. Agurtuaz, jarraitu geuntsan geure bidiari. Gerrika 203.
v. tbn. Bideari jarraiki: Ip Hil 121. Bideari jarraitu: VMg 66. JJMg BasEsc 151. Aran SIgn 14. Ag AL 5. TAg Uzt 164. Txill Let 98. Anab Aprika 61. Berron Kijote 65. Bidea jarraitu: Arr May 197. Basarri 118.
azpisarrerakoSense-40.1
Gure asaben bideari jarraika.Ag G 365. Ta zarra-zarra asi zan bideari jarrai. Bilbao IpuiB 240.
azpisarrera-41
BIDEARI JARRI. "Bideari yarria nago, estoy acostumbrado a caminar (AN-ulz)" A EY III 257.
Ahalaren araberako lana eginen dugu, bainan ez gure eta zuen gogorakoa osoki, bide arrotzean gabiltzalakotz: ez dute oraino hartua gure oinek, ez dira oraino bideari jarriak; han hara joaitearekin, trebatuko gira. StPierre GH 1921, 35.
azpisarrera-42
BIDEARI JO ( (AN)). "Ponerse en camino" A EY III 257.
Ez naiz, ez esker, ez ezkuin ibiliren; ez batera, ez bertzera; zuzen joko dut zure bideari. Dv LEd 239.
azpisarrera-43
BIDEARI JOAN ( (Dv)). Ir siguiendo el camino. "Zoazi zure bideari, allez en avant, suivez votre chemin" Dv.
Giristino fededuna badoha aintzina bere bideari. Jnn SBi 103. Bainan hura beti ezti eta beti azkar bere bideari aintzina. HU Aurp 51. Eta badoa bere bideari aitzina otetxaketa. HU Zez 55. Goazin bideari! / Arri, pullo, arri! / Urratsa xehe eta / kuraiea larri. Etcham 173. Badugu bertzalde zer ikus, gure bideari goazilarik. JE Ber 83. Itzaina aitzina joan zen bere bideari. Lf Murtuts 19.
azpisarrerakoSense-43.1
Joanen direla alegerarik ifernuko bideari behera.Jnn SBi 46. Bideari gora bazoan Jan-Petit mandoaren gainean. Barb Sup 168. Banpa, banpa bazoan bideari behera. Ib. 9.
azpisarrera-44
BIDEARI LOTU ( (AN)) (Con aux. intrans., bipersonal y, modernamente en textos septentrionales, unipersonal). "Ponerse en camino" A EY III 257.
tradizioa
Tr. Empleado por autores septentrionales desde principios del s. XVII; en el s. XX tbn. se encuentra en algunos meridionales.

Senioralea legez lot / Akio bideari. EZ Eliç 86. Ez atseginik nahi du utzi, eta ez penarik hartu. Herabe du bideari lotzera. Ax 48 (V 31; tbn. en ES 180). Zer probetxu da bide luzeari lotzeaz, gogo duen lekhura heltzen ezpada? Ib. 466 (V 302). Ez loth bideari, eta ez guduka zuen anaieen kontra. Lg I 341. Hirur erregeak lothu zitzaizkon bere bideari. Lg II 114. Entzun ondoan errege, bideari lothu ziren. Dv Mt 2, 9 (Lç, SalabBN partitu, Ip abiatü, He, TB, Ur, Echn, Ol, IBk joan). Eskerrik kharsuneak Jainkoari bihurtu ondoan, berriz lothu ziren bideari. Laph 166. Lothu ginen berriz Olhetako bideari. Elzb PAd 34. Bihar, bazkal-ondoan, lothuko gaituk, Pello, gure bideari. Ib. 56. Bide luzearen egiteko eta etxerat goizik heltzeko estakuruan, Mezarik gabe lotzen dire bideari. Arb Igand 101. Eta biak lotu ziren etxerako bideari. HU Zez 57. Behar ere ba [dirua] , holako bideari lotzeko, eta han, halako toki idorrean bizitzeko. Ib. 101. Horra nun lothuak diren, bi biak, [...] emeki emeki higatuz heriotzeraino eremanen dituen bideari. JE Bur 103. Iparreko bideari lotu zen gure treina. StPierre 26. Bideari lothu ziren Eskual-herriko . zazpi etxeko jaunik hoberenak. Barb Sup 164. On eginen dautzu, eta bihotza pixtuko ere dautzu bideari lotzeko. Ib. 19. Ikare batekin baizik etze üzten haur bat eliza-gizon sartzeko bidiari lotzera. Const 15. Berrogai igitariek igitaiek utzita bideari lotzen zaizko. Or Mi 111. Erasia gogorrean lotu zaizkigu, behinik behin, bideari. JE Ber 7. Irten ziran Dorronsorotik mendizaleak eta zintzo lotu zitzaizkon bideari. TAg Uzt 76. Berritz Ejiptorako bideari lothu ziren Jakoberen semeak. Zerb IxtS 28. Erregeren solas hoik entzunik, bideari lotu ziren. Leon Mt 2, 9. Bera kristau ezik, emaztea bai, onek berantazten zun beste edozerk baiño areago, gure bideari lotu zedin. Or Aitork 214. Gurdia bideari lotzen zitzaion eta, [...] non jan-usaia nabaritzen zuten, bertan gelditu. Anab Poli 123. Baditake herabe aire bat baduen Eskualdunak bideari lotu aintzin, bainan gero, zoakotzi ondotik, zoin zalu... zoin iraunkor...! Ardoy SFran 12. Aski zentzu bazuen jakiteko bederen beste bide bati lotu behar zela. Ib. 81. Bi gazte hok eskuak emanik elgarri, / lotu dira Zu gana daman bideari. Xa Odol 325.
v. tbn. Bordel 44. Jnn SBi 115. FIr 151.
azpisarrera-45
BIDEARI SEGITU. v. BIDEA SEGITU.
azpisarrera-46
BIDE-ARO. v. bidaro.
azpisarrera-47
BIDE-ARRO. "Bidéarro, surco del camino" Iz ArOñ.
azpisarrera-48
BIDE-ARROIL. Cuneta.
Bertzalde abarkin eta hauskin guziak kendu beharko dira bide gainetik eta bide-arroiletarik. Herr 18-1-1962 (ap. DRA s.v. abarkin).
azpisarrera-49
BIDE ARTEZ (-th- SP; artex H). (Fig.). "Le droit chemin" SP. "Bide xuxen eta artexa, chemin droit (Ezerc. Izp.)" H. Cf., en sdo. prop., Astar I 127: Bigun, artez, zelai eta pozez betia da zerurako bidia.
Behin ere makhurtu gabe, saihetserat ere aldaratu gabe, bide onari eta arthezari bethi ongi eta artez iarraikitzea. Ax 454 (V 296). Gauza miragarri bat da ikustea Misiño baten, largarik Deabrua ta bekatua, Zeruko bide arteza asten daben Arimak. LoraS 11s. Obra on eta santubak, zeintzuk dirian zerurako bide artezak. Astar II 283. Galduta dabiltzanak biurtu ditezala bide artezera. Ur BulaAl 56 (BulaV 35 artezera, BulaG 558 zuzenera). Nere eskuakaz ekarriko dot bide artezetara. Ag AL 112. Semiari kalte andija egingo neuskijo, orain daruan bide artez ori ausiko baneutso. Kk Ab I 112. Norbaitek badaki segur aski biderik artezena beti hautatzen; nik, ez. MEIG I 256.
azpisarrera-50
BIDE HARTU ( (Lar)). "(Dar o tomar) ocassión para algo, bide eman edo artu" Lar. Cf. BIDEA HARTU.
Jesusen amodio handiak gure bihota harrapatu eta berekin bat egin behar bidean, amodio hartarik beretik hartzen dugu bide haren beraren ofentsatzeko. JesBih 232.
azpisarrera-51
BIDEA SEGITU, BIDE BAT SEGITU, BIDEARI SEGITU. Seguir el camino.
Gloriaren ardietsteko zuk segitu behar duzun bidea. He Gudu 142. Arthoski segituko dut Zerurat gidatzen duen bidea. Brtc 125. Joan ziran segituaz atzerontz bideak. It Fab 260. Nola lurreko biden xuxenki segitzen. Hb Esk 133. Izar horrek irakusten dio zer bide behar duen segitu. Lap 14 (V 9). Bidea segitu zuen, deus ez balitz bezala, mugazainen ondoraino. Zerb Azk 102. Gero... eskuin hartzen duzu... "Le Capitole" zinema... Bidea segi... Ehun metra. JEtchep 83. Iparraldekoek lehengo bideari segitzen diote. MEIG VI 69.
azpisarrera-52
BIDE-ASKA ( (H)). Cuneta. "Bide-aska, rigole au bord d'une route" H s.v. aska.
azpisarrera-53
BIDEA URRATU, BIDEAK URRATU. a) Dejar el camino.
Herodesek etzuan izan biotzik bekaturako bidea urratzeko. AA III 481 (v. tbn. 487).
b) Hacer camino (hacia).
Andik zuzen, gau artan bertan, Zarautza bidea urratu zun mendiz. Or SCruz 27. Ala nai zuten erri guztiei bere legeak ezarten zizkien [Kesarrek] eta Olinpurako bidea urratzen zuen. "Uiamque affectat Olympo". Ibiñ Virgil 118.
c) Abrir camino (sdos. prop. y fig.).
Zuek, ixilka [...] euskera lantzen, etorribear-urteetako gurendarako bideak urratzen ari zerate. Ldi IL 86. Maitasunaren indarrez euskerari aintza-bideak urratzen laguntzea amets gendunontzat. Ib. 108. Baserritarrei basetxe-jabe izateko bideak urratzea. EAEg 19-11-1936, 337. Arkaitzak-zear ara bidea / urra zanetik onera, / zenbat gizaldi Aloñan-gora / Birjiñaren esanera! SMitx Aranz 40. Ala ere, bideak urratzeko asmo utsez, [...] or dijoazkizu esan batzuek. NEtx Nola 50. Askoren izerdiak bear izan ditugu Ermita jasotzeko ta bidea urratzeko. NEtx Antz 66. Euskalerritik, Erroma barrena, Eladerako bideak urratzen asiak gera asi. Zait Plat 2. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak ba-daki bidea urratzen. Vill Jaink 58. Gure izkuntzari bide berriak urratu nai izan dizkiogu. NEtx LBB 7.
azpisarrera-54
BIDE-AURREKO (Añ). Precursor; guía.
Jesu-Kristoren bide-aurreko edo Prekursore izateko. Gco I 41. Jesu-Kristoren bide-aurrekoa izango zana. Ib. 457. Berak [Jesu-Kristok] guzion bide aurreko eta gidariak bezela esaten digu. Gco II 55. Agindu zuan ipiñi zedilla Jesukristoren Bideaurrekoa, presondegi gogor batean. Itz Berb I 12. Juan Bautista txit gloriosoa, Mesias Jaungoikoaren Semearen bide aurrekoa. J. Iriondo San Juan Bautista (1892), 4 (ap. DRA, s.v. aurreko). Aldez, galdearen galdez zirika daragoio Sokratek, eta bide-aurrekoarena baino geiago egiten du. Zait Plat 62s.
azpisarrerakoSense-54.1
(El)que va delante (tbn. fig.).
Ian-edanaren izatea osasuna baita, oni biltzen zaio atsegiña bideondoko antzo, ta maiz bideaurreko gerta nai du. "Adiungit se tamquam pedisequa periculosa iucunditas, et plerumque praeire conatur" . Or Aitork 280.
azpisarrera-55
BIDE-AURREN. "Caudillo, (c.) gidaria, bide-aurrena" Añ.
azpisarrera-56
BIDE-AURRERA. a) Precediendo a, como precursor de. Cf. BIDE-AURREKO.
Agertu zan Mesias egiazkuaren bideaurrera bialdutako gizon au [San Juan]. Ag Serm 96.
b) Camino adelante.
Bostetako gutxi gora behera iraganen ziran txirrindulariak X-etik. Bide aurrera hasi ziranean beraz, ordu bethe ta erdi zeukaten oraindik. Osk Kurl 144.
azpisarrera-57
BIDEA HUTS EGIN (SP, Lar, Añ, Dv, H), BIDE BAT HUTS EGIN. Descaminarse, perder el camino. "Bidea huts egina da, il a manqué le chemin" SP. "Desaviar, bidagetu, bidea utsegin" Lar. "Descarriarse" Añ. "Bidea hutseginik ibili naiz, j'ai manqué mon chemin" Dv s.v. huts egin. "Manquer, se tromper de. Bidea huts egitea, manquer son chemin, s'égarer. On dit également à l'intransitif" H s.v. huts.
Bidea huts eginak, errebelatuak dabiltza. Ax 479 (V 310). Beraz egiaren bidea utsegin, ta erremedio gabe betiko galdu naz. Cb Eg II 153. Arren lagunzadazu jornada ta tranze onetan zeruko bidea utsegin ez dezadan. Cb Eg III 299s. Adikatu ta aspertu ginian bide galdubetan. [...]. Utsegin genduban egiazkua. CrIc 34. Beraz utsin dugu egiaren bidea ta galduak gara . (139) LE-Ir. Bideak uts eginik or-emen neketuten dirian bidezkoak legez. Añ LoraS 139. Pensamentu on baten paltia gaiti uts egiten ditugu bide zuzenak. fB Ic I 3. Gertatzen bazaio iñoiz edo berriz bideak utsegitea. Izt C 227. Bada bidea utseginda, izugarrizko aitzarte edo leize-moduko batean beera [...] irristatu ta amildu zan. Aran SIgn 87s.
azpisarrera-58
BIDEA ZABALDU, BIDEAK ZABALDU. Abrir camino (sdos. prop. y fig.).
Bidea zabaltzeko / este ximurtuai. Zav Fab RIEV 1907, 537. Beragaitik ikusten da Gipuzkoako nekazari jendea ari dala aiñ goaltsu, abere mueta au geiagotutzeko bide zuzenak iriki ta zabaltzen. Izt C 176. Uren erditik zabalduko da / bide leor bat beinguan. AB AmaE 61. Egunsentijari bidia zabaltzeko. Altuna 37. Baltsakeriari orrelan bidea idigi ta zabaldu yaken. Eguzk GizAuz 18. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu. NEtx Antz 34. Argi-etxetik datorren indarrari bonbillara bidea zabaldu besterik ez dezu egin. MAtx Gazt 22. Bide berriak zabaltzen dituelako. MIH 197.
azpisarrera-59
BIDEAZKO. v. BIDEZKO.
azpisarrera-60
BIDE BAT EGIN. "Loc. vbal. que se usa en sentido de propiciar, procurar la oportunidad de. Bide bat eirazu, ikusi deiran zuen aitta. Bide bat eirazu, etxe au saldu deiran" Etxba Eib. "Procurar, hacer lo posible. Gaur etxetik goizao urtetzeko bide bat ein biou" Elexp Berg. v. BIDEAK EGIN (b), BIDE EMAN.
azpisarrera-61
BIDE BATEZ (V-gip; Lar, Añ). A la vez, al mismo tiempo. "(De una) vía dos mandados bide batez mandatu bi" Lar y Añ. "(De una) tirada" Añ. "Al mismo tiempo, a la par" Etxba Eib. Cf. infra BIDE BATEZ IBILI.
Presuna haserretuen artean, bere gogara da Deabrua, han edireiten da ongi Demonio gaixtoa, han bide batez egiteintu bi mandatu. Ax 284 (V 189). Ala Euskera bide batez edertzen ta ugaritzen da. Lar, carta a Mb 280. O Arimak, zetako alan egiten eztozue, bada bide batez arinduko dozue bearra, ta irabaziko dozue ain bear-sari andia! LoraS 152s. Konsideraziño oneek serbiduko dabe, bide batez, oraziñorako gei gaia emoteko, bizitza obe bat egiteko [...] ta Jaingoikoaren borondate santua guztian guk egiteko. NekeA 217. Olangoak gara: gizonari laguntasuna emotean gozamena billatu oi daroagunak, eta bide batez edo era-berean [...] atzerritarrentzat Ernioko atxak baiño gogorragoko gizonak. Ag AL 49. Erregiña ziñake / nere borondatez, / baita ere Santa andi, / biak bide batez. Urruz Zer 85. Errezera jotzen badegu berriz [...], izkuntzak eta bidebatez elertiak aurrera ez-ezik atzera egingo dute. Etxde AlosT 9. Beltza ta gaiztoa zalako bidebatez, Bela-Beltz gelditu zitzaion ez-izen. Ib. 24. Jokalariek txandaka makhil zorrotz bana jaurtitzen zuten puntaz behera indar guztiaz, ahalik sakonen sartu, ta bide batez beste makhilttoren bat kirtenan jo eta erorarazteko. Osk Kurl 74. Aren [emaztearen] pekatu itzala al ete zan garbitu eguneroko mezegaz; eta bide batez beria ordaindu. Etxba Ibilt 490. Ekiñaldi izugarri artan lagundu zezaion arrenka, eta, bide batez, aaztu-ta ez uzteko Jainkoari otoizka. Berron Kijote 226.
azpisarrerakoSense-61.1
(V, G; Lar, ). Ref.: A (bide-bardiñez); Etxba Eib; Holmer ApuntV.
De paso. "(De) camino" Lar, . "(De) paso" . " Bide batez zuenean sartuko gara (V-ple-m)" A EY III 321. " Elgoibar-en izan naiz eta bide batez erosi detsat auzokuari biar eban ontzixa " Etxba Eib. v. bidenabar.
Bide batez esango deutsut orain zerbait eztegubeen gañian. JJMg BasEsc 260. Azkenik illuntzian etxera joiala, sartu zan bide batez Marijaren irudi eder bat eguan Eleixa baten. Ur MarIl 59. Jendia juaten zitzaien elizatxo artara, dotrina bide batez adituaz, gauza askorekin. Bv AsL 76s. Zeuri agur bat egitea otu iatan, emengo Elizatxoak bide batez ikusiaz. Ag AL 44. Bidebatez jakitten ebazan beste gexoaren barriak-be. Echta Jos 258. Joan zirean bide orretatik, eta bidebatez Ondartzan ittandu eutsen neskameari. Ib. 296. Eta ikasi zazu, bide batez, abarkadunetatik abarketak eta beste oiñzorroak jazten dituzten gizonetara dagoan gora bera ta ezberdiñtasuna. Ag G 95. Bide-batez, txorijai abesten entzun gura neutsen. Altuna 63. Adi-erazoteko neure gurariak, / Bidebatez esango ditudaz egiak. Enb 162. Asmau neban mutil arexegaz yuatia ta berari "interview" bat egin bide-batez. Kk Ab II 53. Zuaz, bai, eta bide batez esan egijozu Markolberi alik lasterren etorri dakidala. Otx 150. Gañera, gureak ere zaitu bear nituan, eta bide batez zureak ere egitea, ez da gauza izugarria. Lek EunD 23. Ar itzazu bide batez nere biotzeko maite-agurrik beroenak. NEtx Nola 21. Bide batez zuen aitak bear dituan burniak emango dizkiat. NEtx Antz 24. Agertu zitzaigun Kristoren bidez, ageri ez dan Iainkoagana; Kristo ortan ageri etzaigun Iainkotasunera, ta bide batez Aitagana. Or QA 156. Barkoxera parte ematera joan baiño len eta bidebatez Mauleraño. Etxde JJ 250. Bide batez, itsasoko ibillera ez zalarik, gorputzari ibillialdia eman zion. Anab Poli 75. Amaika bider agertu eutsan Erramonek Abade Jaunari bere buruko-min au, bide batez iru-lau gaztae eroaten eutsazalarik! Bilbao IpuiB 74. Bide batez esan dezadan nere aldameneko gelako atean, irakurgarri bat zegoala jarria. Anab Aprika 88. Eta gero emaro / zuaitz tartean zearka dabil, / eta bide batez / lurra belarrez jantziz, / loreak ugari dixuriz bipil. "De pasada" . Gazt MusIx 79. Aize pixka bat artu bearrean nago ta bide batez nere izarrei agur egingo diet. NEtx LBB 52. Denpora igaroteko, edo bearbada bide batez diru apur bat irabazteko be bai. Etxabu Kontu 155. Nire amak etxian egindako ogi bat emon eustan bide batez eruateko. Gerrika 226.
azpisarrera-62
BIDE BATEZ IBILI. Ir a la par.
Egungo igandean besteetan bezala bide batez dabilza mezako Ebanjelio santua ta Elizako otoitzak. Mb IArg I 91. Edale ta zoroak / dabiltz bide batez, / Euskalerrian beintzat / amaikaren kaltez. JanEd II 112.
azpisarrera-63
BIDE-BATZE. Encrucijada. v. bidegurutze.
Kastillaronzko kamiyo-zar ori topatu ta egiten duen bide-batziaren, erpiñ-erpiñian, [...] asnas-leku ederra dago. M. A. Iñarra EE 1898a, 55 (en nota: "Bide-en-bat-era-tzia, unión, conjunción de caminos").
azpisarrera-64
BIDE-BAZTER. (S ap. Lh; SP, Dv, H).
a) Orilla del camino. "Bide bazterrean, auprès du chemin" SP. "Bide bazterrean, au bord du chemin" Dv. (En todos ellos s.v. bazter). v. BIDE-ERTZ, BIDE-HEGI.
Tr. Atestiguado desde Leiçarraga, es relativamente más usado por los autores septentrionales; apenas hemos encontrado ejs. vizcaínos.
Eta huna, bi itsu bide bazterrean zeudenek, enzunik ezen Iesus iragaiten zela, oihu egin zezaten. Lç Mt 20, 30 (TB, Dv, Ip, SalabBN, Echn bide-bazter, Or, Ker bide-baztar, Samper bide-baxter; He baster, Ur bidearen ondo, Ol bide ondo, Leon bide hegi, IBk, IBe bide ertz). Eta ereiten hari zela, ereintzaren parte bat erori zen bide bazterretarat eta aireko xoriek ethorririk jan zuten hura. He Mc 4, 4. Urgunka badijoa / bide-bazterrera. It Fab 77. Gelditzen du astoa / bide-bazterrean. Ib. 121. Erreka-ondo, ibai-aldamen, itur-inguru, bide-bazter, eta tokirik izkutuenekoak arkitzen dira [...] lore ikusgarriz arras beteak. Izt C 159. Bizi naiz, eta bide bazterrean jarria nago heriotzearen itzalpean! Dv LEd 200. Suharrikia da harri xuri bat sua badagokana. Bide bazterretan non-nahi bada halakoa. Dv Lab 18. Eta ikhusirik phikotze bat bide bazterrian, hüllantü zen hartara. Ip Mt 21, 19. Eseri ziran bide-bazterrian iturri baten onduan. Bv AsL 168. Bide-bazterrian arkitzen zan masti batetik, batak mats-mordo bat. Ib. 182. Aurkhitu zuen egun batez, bide bazterrean, sortzez itsu zen erromes bat. Jnn SBi 24. Berritan erraiten ginuen etxe-aintzin, bide-bazter, xoko guziak oro eskelariz beteak zirela. HU Zez 38.
(s. XX). Nun nahi, alhorretan, mendian, bide bazterretan galtzen dute. JE Bur 87n. Bide-basterrean eseri zan eriotzearen zai. Ag G 203. Begira egongo naiz / bide bazterrean, / debruzko tresna orrek / zer dâman gañean. Auspoa 97, 119. Makhila kaska bat emaiten dio, bide bazterretik kurrinkaz zohan xerrama bati. Barb Sup 97. Bein batean, Pernando larri zebillen bide-baztar batean. Muj PAm 79. Eskalerik badea, guziz beharrean, / Dabiltzaner othoizka bide bazterrean? Ox 164. Lau aiek iges egin, bide-baztarreko kunetetan sartu ta edo. Or SCruz 104. Urratsik emateko aalik etzuela gelditu zen bide bazterrean etzanik. FIr 150. Bide bazterrean jarri ziren biak. Barb Leg 70. Eta horra, azari oharturik eta hartaz gutiziaturik, heldu zaizkotela bide-bazterreko hiru ahuntz alimale. Ib. 137. Bizpahiru kilometretarik, bide-bazterrari hurbil aurkitzen ditugu hiruzpalau herrixka. JE Ber 18. Hanbatenaz non ez baita zuhatz handirik ezagun, bide-bazterretakoez bertzalde. Ib. 36. Itsu bat bide-bazterrean eseri-ta eskean ari zan. Ir YKBiz 365. Ikusi zuen urrundik bide-bazterrean pikondo bat. Ib. 380. Larri zetorren bide-baztarretik oñaze-karrasia. TAg Uzt 18. Behin Ruth eta Noemik ogi biltzen ikusi zituzten bide bazterreko landa batean. Zerb IxtS 50. Eta han urrun gizona bide-bazterrean jarria da, alportxak ondo-ondoan. Lf Murtuts 41. Sudur-bekañetatik odol-jario bide bazterrean utzi niñuan. Etxde JJ 43. Zuek, al-dakizue nola ilko zeraten?... Bide-baztarren baten? oean? gerran? NEtx Antz 106. Bide bazter eta pentze, trumilka nun-nahi kausi ditake. Zerb Azk 88. Arthalde handi bat ikhusi zien bide bazterrian. Mde Pr 124. Bizikletadun batek bide-bazterreko berrora inguratu behar izan zuen arin. Ib. 100. Bide bazterretan hesiak buluzten ari ziren. JEtchep 109. Bide-baztarretan saltzale asko zegoan zurizko emakume aieri gauza saltzen. Anab Aprika 16. Artetan amentsetarik arizan bada ere, eta amentsek bide bazterrean herrestan utzi badute, zer zauku guri? Ardoy SFran 327. Ni haurrekilan ain goxokian / bizi nintzaren artean, / batto goizean otoak zauritu / dauku bide-bazterrean. Xa Odol 70. Frailek heientzat bide bazterretan eraiki zituzten aterbe batzu. Lf in Casve SGrazi 15s. Gitian iratzarririk / egon bide bazterrian. Casve SGrazi 112. Eztabaidan ebilzan bide baztarrean. Etxabu Kontu 56. Bazen bide bazterretik barnaxago borda txar bat. Etchebarne 23. Bide bazterreko belardietan alkarri segika. BBarand 73.
v. tbn. And AUzta 87. MAtx Gazt 65. Azurm HitzB 67. Lasa Poem 70. Ataño TxanKan 33. Bide-baztar: Azurm HitzB 41.
Kanborat deraman bide bazterreko landa batean. HU Zez 172. Etxe au Oiartzundik Irungo Landetxera zijoan bide-bazterrean zegoen. MMant 18.
b) Camino, sendero. v. BAZTER-BIDE.
Joan-etorri aietan begiak irauliko zitun noski, bide-baztarren bat arkitzen ote zun, igesegiteko. Or SCruz 46. Zugana bidez. Begiek an-on / bide baztarren urrena. "Detrás de caminos tortuosos". Or BM 50.
azpisarrera-65
BIDE-BAZTERKA. Por la orilla del camino.
Temak deus onik ez dauka, / idiak bide bazterka / partitu ziren lasterka. Etcham 191.
azpisarrera-66
BIDE-BELAR. "Calligonum, bidebelharra, odolbelharra" Urt IV 80.
azpisarrera-67
BIDE BERAZ. De paso; a la vez. v. BIDE BATEZ; bidenabar.
Baña aingeruak zituen / [Erregeak] ixillik abertitu, / herrira behar zutela / berze bidez bihurtu. // Bide beraz abertitu / zuen Iosef prestua, / berze herritara altxa / zezala Haur saindua. EZ Noel 68. Kita bekhatua beraz, / Ez ifernuratzeko: / Baiñan gero bide beraz, / Abhorri sekulako. Arg DevB 17. Hetaz [gorputzez] dugun artha sobraz, / Hargatik da sentitzen, / Eta gero bide beraz / gastiguz baliatzen. Ib. 121. Eta hala manera hunetan ikhasten da ongi eta ederki mintzatzen, eta bide beraz hitzkuntzak ere dohazi bethi aitzinatuz, hobeagotuz eta edertuz. ES 398. Hean bigarren bat, bide beraz?... ori, harri kixkola kisu-labean baino gehiago ez da kruxpeta ezagun. Barb Sup 22. Osoki dut orai maite bide beraz Jainkoa, / Bihotz, indar eta amets, Jaunarena bainaiz ni. Iratz 124.
azpisarrera-68
BIDE BERDINEZ ( (A)). "Bide-bardiñez (V; Añ) [...], de paso" A (pero no lo encontramos en Añ). Tbn. en A EY III 321, que cita el msOch. v. bidenabar.
azpisarrera-69
BIDE BERRI (G-nav, AN, L-côte, BN-ciz, S; Hb), BIDE BARRI (V). Ref.: A Apend (bidebarri); Lrq /bidebéRi/; EI 326; Iz Als; Ond Bac; EAEL 72. Carretera. "Grand-route (nationale ou départamentale)" Lrq. v. BIDE HANDI.
tradizioa
Tr. Documentado desde finales del s. XIX, tanto en autores meridionales como septentrionales.

Bideberritik bera giñazen / astelen illuntze baten. Noe 17. Iretargi zuritan iatzi zirean bide barrira Batxi ta laguna. A BGuzur 151. Horra non, patar edo malda bati gora zoatzilarik, Petiri (bideberria ez zuelakotz aski zabal) erortzen den andar batean errekarat. EGAlm 1904, 21. (ap. DRA) Bide berri bat egin dute, / aitu nuen erasia, / debekatzen pasatzeko / prozesionia. Auspoa 97, 124. Nik ere orrelaxe uste det. Bide berria, erregebidea, da bearren deguna. A Ardi 38. Ellande gaizoa bazoan bide berriaren sahetsetik, beroak setiatua. Barb Sup 71. Bide berriaren bi aldetan pareta zegoan-da an izkutarazi zitun Santa Cruzek bere mutilak. Or SCruz 42. Bide berri-ondoetan [makal txuriak] ikusten dira oso politak. Munita 53. Besotik lotuta zebiltzalarik bide-berrian eguzki saminaren galdan. Mde HaurB 69. Pilota jo guziz bide berrirat igorriz. Zerb Azk 114. Aski duzu hango bideberri luzean iragaitean, eskuin eta ezker behatzea, xoratzeko. Zerb Herr 21-8-1958 (ap. DRA). Batzuk oiñez bidebarritik, beste batzuk beribilletan etorriaz. Erkiag Arran 140. Ipiñeburureko bide barri orrek guzti guztientzako mesede andiagoak ekarri dituzela esan bear. Akes Ipiñ 8. Orga batzu tarrantan iragaiten zirelarik bide berrian. JEtchep 23. Amar kilometroko bide berri bat egiten ari gara. Izeta DirG 36. Asmau bai, zeozer egingo dau: bidebarriren bat eskeiñi; ala urak ekartea; edota arako trena gure erritik pasautea edo. Erkiag BatB 72. Ortu orren ormeari, bidebarri aldeko ormeari, gora samarra eretxi eutsan. Ib. 95. Bai eta bide berriak egiñak ere, beuren berebil edo kotxea etxeraiño sartzen dutenak. Ostolaiz 126. Bideak ebaki eta bide berriak egiten, urte pare bat edo orrela pasa nituan. Albeniz 34.
azpisarrera-70
BIDE BEZALA ( (SP, Dv)). Debidamente, como debe ser. "Behar bezala" SP. "Bide bezala (Lç Dedic), dûment" Dv. v. BEHAR BEZALA;
v. tbn. ejs. de bide den bezala en BIDE IZAN.
Ezen zerzaz othoitz egin behar dugun bide bezala, eztakigu. Lç Rom 8, 25 (He behar den bezala, Dv, Bibl behar bezala, IBe dagokigun eran). Disziplina eklesiastikoa egiazki eta bide bezala obserbatzen. Lç Dedic * 5v. Baldin Elizá bide bezala reglatua bada. Lç Ins F 6v. Aita-amák bide bezala ohoratzen dituztenei. Ib. D 6r. Zeren baldin bide bezala Iainkoa onhesten badugu, zerbitzatuko ere badugu, eta bai haren izen saindua ohoratuko. Mat 123. Hiri Iainko hirurkuna, / Guziek gehien uguna, / Gog' orok, bide bezala, / Elhesari demaiala. O Po 66s. Trabatu nahi zaitu Sainduei zor zaien ohore ekhartzetik, ene Pasionearen gogoan erabiltetik, zure bekhatuez bide bezala orhoitzetik. SP Imit III 6, 4. Zeren, bide bezala minzatzera, eztelarik Iainkoaren adimenduan ez lehenik ez gerorik, ikusirik haren aktu guziak egundainokoak direla. SP POB 41.
azpisarrera-71
BIDE BEZALAKO. Debido. v. ejs. de bide den bezalako s.v. BIDE IZAN.
Hekin gatik bide bezalako eskerrik bihur ahal diazakezudan gatik. SP Imit III 22, 1. Zeren nola soinulariak bere gitarraren zainak edo sokak erhi puntaz ukhituz eta erabilliz, bide bezalako soinuemaiten eztutenak behar neurrira eta puntura ekhartzen baititu edo bandatuz edo largatuz. SP Phil 521.
azpisarrera-72
BIDE-BIDEAN. "Andando (V-ger)" A Apend.
azpisarrera-73
BIDE-BIDEAZ. "Zoazi bide bideaz, allez tout droit (de suite)" Dv.
azpisarrera-74
BIDE-BURU ( (Dv, A, Foix)). Cruce de caminos, encrucijada. "Bide-buruak (M. Har), carrefours" Dv, donde la indicación M. Har se referirá seguramente a HeH. "Bide-buru (L, S, Mat 13, 9), encrucijada de caminos" A (sus fuentes para las indicaciones dialectales parecen ser las versiones del pasaje del Evangelio). "Carrefour" Foix. v. bidegurutze.
En Itorguoyen Bidaburua (Colección diplomática de San Salvador de Oña, 1135).
Zoazte beraz bide buruetara, eta aurkhi dituzketzuenak oro deith ezatzue ezteietarat. HeH Mt 22, 9 (Dv bide buruetara, Ip bide bürietarat, Ol bideburuetara; He bide kantoiñetarat). Beteluko sorgiñak orduko bil ziran / Lekunberri-ondoko bideburu artan. Or Eus 124. Bide-burura etorri nazu / bi zangoai eragiñez. Ib. 232. Geldi naiz. Berriz bide-burura / itzuli naiz ta an tinkatu. Ib. 233. Ordun esan zanez, bidelapur atzerritar zenbaitsuk il zuten bideburu irukoitzetan. Zait Sof 77. Zure semeak, basauntza xedeban bezela, bidaburu guzietan akittuta dauntza. Ol Is 51, 20. Yauretxeko arriak nola barreiatu dira / bidaburu guzietan? Ol Lam 4, 1 (Dv karrika-buru, Ker kaleburu). Bide biren bidaburuan egoan ordutxu bete leenago; aurrez-aur eukozan mutil gazte bi, bietarik bata ere, atsegin osoko ez izan arren. Erkiag Arran 131. Eta Thesee-ren ondorengoek ere gizon argientzat sariketak antola zituten erri, baserri eta bide-buruen inguruan belar gurian. Ibiñ Virgil 90. Bide-ondoko muiñoetan, bideburuetan jarten da, ate-ondoan, uriko urteeran, atarietan diardu deadarka. Ker Prov 8, 2s.
azpisarrera-75
BIDE-DENDARI. "(G), tendero ambulante" A.
Eta orixe egiten zuten sofistok, txerpolarien antzera ari baitziran bide-dendari. Zait Plat 113.
azpisarrera-76
BIDE-EBAKITZAILE (El) que abre camino, guía. Cf. BIDEA EBAKI (b) .
Orra, ba, olerkariarentzat bide ebakitzalle gaitzak [bertsolariak] , asmaketa berriak bururatu ta aien era berean azaltzeko. Inza in Jaukol Biozk VII.
azpisarrera-77
BIDE-EBASLE (bidebasle Lar, Dv, A). "Bandolero, salteador" Lar. "Voleur de grand chemin" Dv (que cita a Zab). "(AN?), ladrón de carreteras" A. v. BIDE-LAPUR, basalapur.
Sartu omen zan basamortu batera, emen arkitzen zan koba zulo batean gaua igarotzeko asmoan, nun (bere suerterako) bizi ziran lapur edo bide-ebasle samalda bat. Zab Gabon 79 (en la ed. de EE 1880a, 206 bide-basle). Bide-ebasle aen buruzaria urrikitu zan gizon gizajo artaz. Ib. 79 (EE 1880a, 206 bidebasle).
azpisarrera-78
BIDE-HEGI. Orilla del camino. v. BIDE-BAZTER.
Bide hegietan nihon balin-bada belhar onik, yauzia arin du eta pokadua segur. Hb Egia 130. Bide-hegiko aritza. Elzb Po 184. Oi! Yuramentu egiten nuelarik ez nintzela segurki gehiago bide-hegietako aran ondoen gainerat iganen. Elzb PAd 51. Laguneri ezin jarraikiz ahulegiz eta zangoaren minaz, bide hegian jarri nintzan azkenean. StPierre 28. Bada, bide hegian jarririk baitzauden bi itsu. Leon Mt 20, 30 (Lç bide bazter). Hots! gira ilherritarat / orai berbera abiatüko, / Gardak ere ikhusiren / bide hegian belhariko. Casve SGrazi 114.
azpisarrerakoSense-78.1
Piarres, Piarres, zein aran ederrak diren hantxe, Juanareneko ondoan, bide-hegi-hegian! Elzb PAd 37.
azpisarrera-79
BIDE EGIN (V, L, BN, S ap. A; Dv, A DBols ), BIDEGIN (V, G, AN ap. A; Urt I 155, Lar, Añ, Lecl, Dv, H). a) Andar, caminar, marchar, ir de camino, viajar; avanzar. "Caminar" Lar. "Bide-egin, egite, cheminer. Ce n'est pas dans le sens propre de marcher mais dans celui d'avancer. Zerurateko bideaz dezagun bidegin, marchons par la voie qui mène au ciel. [...]. Gaitzak laster bide egin zuen, la maladie fit des progrès rapides" Dv. "1. cheminer, voyager. Bide egiteko aro gaitza dugu, nous avons un temps fâcheux pour faire route. 2. faire du chemin. Oraikotz bide egin duke, il aura fait du chemin pour maintenant, il sera loin à cette heure" H. "Bide-egin [...], caminar, más bien en el sentido de 'avanzar' que de 'marchar'" A. Cf. BIDEAK EGIN.
Baina bide egin behar diat egun eta bihar eta etzi: ezen eztuk gerthatzen Profetarik batre hil dadin Ierusalemetik lekhora. "Il me faut marcher". Lç Lc 13, 33 (He, TB, Oteiza, Dv ibi(l)li, Ol, Ker aurrera egin, Leon aintzina joan, IBk aurrera joan). Aithortzen dut handiroki naizela tenitua, / Baldin exkusa ez badut ona eta iustua, / Besta eta Igandetan hunat bide egitera, / Eta gorputz Sainduaren Bazkoz rezebitzera. EZ Man II 52. Kondatzen zuen ezen bide egiten zuenean fedearen kontrako hainitz lekutarik, milla konsolazione izan zituela sartzen zen herrietako Angeru begiralei agur egiteaz. SP Phil 145. Guztiok gagozala bearturik perfeziñozko estadura bide-egitera. Añ LoraS 177. Emeki emeki denak joaiten bide du egiten. Arch ms. (ap. DRA). Len maite izan zenduan / Guztia utzita, libratzen zerala, / Zerura bide-egiteko bereala. MSIgn 352. Hoinbertze bidegin zuen gezurrak, non Iñaziori zuhur iduritu baitzitzaion gezurtiaren ixilaraztea. Laph 241. Agur Jauna agur! atsegin nuke zurekin bide egitia. Ib. 29. Egia da orai urite handiak ari direla, bainan urak laster bide egiten du gain behera eta gure egoitza anhitz sendoa da. Prop 1880b, 371. An arkituko zualako uste osoan ontzi bat Aprikarunz bide egiten zuana. Bv AsL 123. Makillatxo bat eskuan arturik, abiatu zan Erromarunz bidegiten. Ib. 50. Oñ gorrien gañian bidegiten zuten arrotzak, bide au artzen zuten. Ib. 120. Solas horietan bide egin zuten gure bi Etxeko-Jaunek, eta elhetik elhera, den gutienik ohartu gabe, elizaraino heldu izan ziren. Arb Igand 67. Bide eginarren egaz barriak / ezeban iakin doña Mariak / atso zar batek bere atartean / esanartean. Azc PB 159s. Belar odoldua etzin zen aren azpian, eta luzaro bage txiñurriak bide egiten dute aren zango lurreztatuetan. Or Mi 61. Frantziatik Santiago Compostellakorat (Galizian) mendiz-mendi eta oinez bide egiten zuten beilatiar fede-azkarrekoak. JE Ber 15. Orrela irakasten ari zan iri ta errietan, Yerusalem aldera bide egiñaz batera. Ir YKBiz 291. Aren ikasleak goseak zeuden ta bide-egiñaz batera galburuak mozten asi ziran. Ib. 110. Aruntza ere bide egingo dut; eta nere gogokide diran ogei gazteekin aren gaztelua lurreratuko dut. Goen Y 1934, 180s. Bertatik bide egiten duten guziak, abegi oneko estalpea emen daukate. Ib. 100s. Egun artan etzun odolak / egin errekara bide. "No llegó la sangre al río". Or Eus 174. Askotan bidegin arren / elur-izara-gañean / nere oñatzik ez dago / ibili naizen bidean. EA OlBe 36. Zuen elkar-izketa entzun dut, atariruntz bide egiñaz, nere arrenak Palas Yainkoari egitera, bai-nentorren. Zait Sof 194. Gero, Abram, bide egiñez Negeb-untz (egoalderuntz) aurreratu zan. Ol Gen 12, 9. Zerura bide egiten duna, / ez da an besterik sartuko! SMitx Aranz 70. Bi malko lertzen zekizkidan sudur-barrenaren eta masailaren azpilduran, bertantxe sortu liran gisan. Ain ixil bide egiten zuten araiño, betazalak ere batere oartu etzirala. Or QA 176. Orretan datza, nere ustez, bidegiteko atsegiña: jaio egiten da, ta umeak bezela miresten dira munduko gauza arrontenak. Txill Let 112. Tenpe-ko arkaitz medarra zuten bidetxiorrik estuena beste errietara bidegiteko. Zait Plat 116. Horra zer biligarroarekin behar zuten bide egin gure Misionestek! "Voyager". Ardoy SFran 208.
(SP, Dv). Abrirse camino, avanzar abriéndose paso (sdos. prop. y fig.). "Urak eta egiak egiten dute bide, l'eau et la verité se font passage" SP. "Ur guziek itsasora bidegiten dute, toutes les eaux courent vers la mer" Dv.
Atari aurreko keixa, intxaur eta lizarren artetik nekez bide egiñik. Apaol 22. Hetan [sudur mazeletan] kokatu zikinkeriek bide egin dezakete aitzina, alatuz, alatuz, barnez barne, beharrietaraino. JE Med 14. Aizkora-laguntza gabe, ezin dezake gizonak andik bide-egin. NEtx Antz 135. Holako jitearekin eta jakitatearekin, nun-nahi eginen zuen bide! Osagarriak ez du utzi... Zerb Azk 83. Garaitikoen entzumenetara bide egiten ondotxu dakie gizonen itzak. Erkiag Arran 150. Brankaldeko erremuaren laguntasunaz alborantz piskat igitu, beste untzien artean bide-egin. Ib. 83. Hik ba, hik eginen duk bide, osagarriak laguntzen bahu segurik. Larz Iru 42. Ni ere zuen adinian, hol'hola ninduan... Geroztik egin diat bide, eta ez diat urrikirik! Ib. 18. Koro-saillaren artetik bide egiñez igesi doa burua atzekoaldera itzuliaz. Lab SuEm 192. Eta hola emeki emeki bide egin zuen Frantsesen gogoan Berri Onaren hedatzeko molde berri batek. "[Il] fit peu à peu son chemin". Ardoy SFran 236.
"Geroztik hunat urak bide egin du, (fig.), il s'est passé bien de temps depuis ce jour-là" Dv s.v. bide.
Aspaldikoa da hori. Urak eta apezen pagak bide egin dute geroztik. HU Zez 145. Bainan geroztik hunat, urak bide egin du. HU Aurp 152. Duela hiru urthe Irazoki eta Haranek ereman zuten auzia... geroztik urak bide egin du. Herr 23-10-1958 (ap. DRA).
(Con det., adj., cuantificadores, etc.). "Bide puxka bat ein, andar un poco" Iz ArOñ.
Gero iragaiten zen hirietan eta burguetan, irakasten zuela, eta Ierusalemeratko bidea egiten zuela. Lç Lc 13, 22 (Oteiza, Dv, Brunet, Ol bide egin; He bidea eraman, TB bidea atxiki, IBe bidean joan). Ikhusirik ja lagün zonbaiter ber bidia egiten. Egiat 251. Asi ziñaten ondo, egin ere bai bide zati bat egiaren ezagutzan. Mg CC 184. Zenbat bider oñez bide luzeak egin bear dira zerbait irabazteko? VMg 59. Pasaporte on bat oraiño / Trankill bidea egiteko. Gy 122. Leihorrez egin zuen Lizbonarako bidea. Laph 194. Zubitik bide piskat eite ezagaitik, / Etxat bada atsoa aldendu mundutik? AB AmaE 271. Bide puska bat egin duenean. Arb Igand 79. Lau orduko bidea egin bearra neukan batean. Inza Azalp 23. Bitan egingo ez dugun bidea. Txill Let 128. Orain Alpeseko mendietan bertze bide bat egin bearra zuten. Izeta DirG 103. An, biar egune txarra da bide luziak egiteko. Gerrika 212.
b) Dejar paso, hacer sitio. "Bide-egizue, faites place, écartez-vous" Dv.
Asko lekhutan, esperantza guziez goragokoa izan da efetua. Barriamenduak bide egin dio debozioneari. MarIl 4. Bainan hedoiek bide egin behar diote iguzkiari. Hb Egia 49. Angelesek zerbait emanen zuten haren izateko, Inkermango suan, bide egin nahi etziotenean Rusianoek. Ib. 75. Angelesa barneko minek iresten hari dute, bi sinhestetan da, eta biek dirauteino, ez duke onik; batek edo bertzeak behar du bide egin. Ib. 118. Erabat, alderatzeko agintzen die ibaiko ur sakonei gazteari bide egiteko. Ibiñ Virgil 114.
Abrir camino.
Eta nola danzetan haritzeak egiten baitio gorputzeko izerdiari bide, hala ere bihotzeko bideak idekiten diotza zein ere nahi den erhokeriari. SP Phil 372. Lanabesez ta lankheiez porrokatzez hala berdhüder bihotzian bide dük eginen. Egiat 201. Bide egiteko bezala, aitzinean doako morthuan oihu egin behar duen bat Yudako hiriei. Hb Egia 47. Ezen berek zer asmatu dute bilkhuien ontzeko, nigarren xukatzeko edo yustiziari bide egiteko? Ib. 123. Gure sal-erospenak beheitituz doazila, ez dugula han gizonik aski gure herriko esku-lanari bide egiteko. JE Bur 47. Lur txeatua golde-aurretik ideki egiten zen ixil eta geldi eguzki-izpieri bide egiñik. Or Mi 90. Ez etsaigorik, ez gorrotorik, / gauza berean gogaide: / oben-ordaiñak atera eta / egin zeruraiño bide. "Hacerles un camino para el cielo". Or Eus 410.
Facilitar, dar ocasión. v. BIDE EMAN.
Izketarako gogoa azaldu zun. Bai ostalariak bide egin ere, ura nor littekean jakin gose baitzeuden. Etxde AlosT 42. Ez bezate uste izan zure alabak aur orren ama berena izan danik. Zuk, oraingo jokaeraz bide egiten diezu. Ib. 64.
BIDEA EGIN (V-gip). "Procurar, hacer lo posible" Elexp Berg. "Ia aurten patatia goiz sartzeko bidia eitten doun" Ib.
c) (Dv, H; bidegin Dv). Marcharse, alejarse. "Ardia ebatsi-eta zalhuki bidegin zuten, après avoir volé la brebis, ils s'éloignèrent avec célérité" Dv. "Dabitek bide egin zuen eta itzuri zen (Lg), dans cet intervalle David gagna du chemin et se sauva" Ib. s.v. bide. "S'en aller, s'éloigner d'un lieu. Hemendik arinki bide egik, va-t-en lestement d'ici" H.
Arte hartan Dabitek egin zuen bide, eta itzuri izan zen haren biziari nahi ziotenetarik. Lg I 282. Iguzkiak yotzen du bere minenean; / Arthoa erre luke harriak gainean; / Halere nihork handik biderik egiten; / Gaphelua eskuan Anyelus erraten. Hb Esk 215.
d) "Recurrir, acudir (FSeg)" A.
Giriztinoek bide egin behar dutela arimako mirikutarat hei bere barneak agerzekotzat. Lg II 173. Ama añ onaren oñetara iñoiz ere alperrik bidegiten ezta. Arr Bearg 430s. Gure galdubear tristeak, baldiñ Andre miragarri onegana bidegiten ezpadegu, bada onen bidez iritxi bear dute beren salbazioa zuzentasunaren eskalleratik eta bide zuzenetik joan nai dutenak. Arr May 160.
e) Construir caminos. (No empleado con formas verbales personales). Cf. BIDE-EGITE; bidegin.
Urte banaka batzuek goi oietan, zerretan edo bide egiten igarota, etxera biurtu zala. AJauregi EE 1885b, 176. Bide ona dugu. Beude Gipuzkoarrak nausi bide-egiteko; egin ondoan, ontsa atxikitzeko. JE Ber 74. Zertarat joan ere hirirat? Untzi ikuzterat? Sukalde xahatzerat? Lantegi garbitzerat? Bide egiterat? JEtchep 72. Bide egitera azaltzen etzanak, etzezaken garoa biltzeko eskubiderik izan. AZink 38.
azpisarrera-80
BIDE EGINARAZI.
a) Hacer caminar.
Egia hartan sartzen da Yesus; ez da nihoiz edo nihon zaurthu, bide eginaraziz indar, gudu, aberastasun edo nahien arabera. Hb Egia 89. Esku batean lantza zadukan, berzean makhila bat, jendei bide eginarazteko. Prop 1897, 75.
b) Obligar a marcharse, hacer huir. Cf. BIDE EGIN (c) .
Eta hiru, lau, bost, eta gehiago Otrixiano edo ruso ez othe ditu behin ere orroaz ereman bere aintzinean? Ikusiko du beraz, bide eginaraziko ez othe duen gaur ere, Maulerat buruz gero laster egiteko. Barb Sup 174.
azpisarrera-81
BIDE-EGITE. "Bide egiteak (BN-arb), trabajos públicos" A.
azpisarrera-82
BIDE-EMAILE.
a) "Guide, indicateur de route" Dv.
Bidemaleak (pratikoak) oju egin du ta auzko bi ontzi-señak soka lodi batetik ezin geiagoan tiratzen dute. Anab Don 49. Bidemaleak tiro bat bota bear balu bezela zuzentzen du ontzia. Ib. 50.
b) (Lar; bide-emolle Añ). "Ocasionado, provocativo" Lar. "Ocasionador" Añ. (cf. DAut: "Ocasionado. Vale también provocativo, molesto y mal acondicionado, que por su natural y genio, da fácilmente causa a desazones y ruinas"). Cf. BIDE EMAN.
azpisarrera-83
BIDE EMAN (V-arr; Lar, Añ, Hb, Dv, H; bide emon), BIDEA EMAN (Dv; bidea emon). a) Dar lugar, dar motivo; dar ocasión. "Ocasionar" Lar. "Causar, originar", "incitar", "influir" Añ. "Escandalizar, gatxerako bidea emon" Ib. "Provocar, incitar, estimular, (c.) zerbaiterako bidea emon" Ib. "Bidea ematea, donner la route; au fig., le moyen [...]. Bide ematea, prêter à, donner lieu à" Dv. "Sekretuki mintzatzeko othoi bide idazu, donnez-moi, s'il vous plaît, le moyen de vous parler en secret" H s.v. bide. "Nik ez dot emon orretarako biderik (V-arr)" Gte Erd 236.
Tr. Atestiguado desde Dechepare; a partir de principios del s. XIX apenas se encuentra al Norte. Bidea eman es más frecuente que bide e.; esta última forma es sin embargo la que domina en textos septentrionales. Biderik es general en oraciones negativas, y usual en condicionales.
Sekretuki minzatzeko othoi bide idazu; / Enekila minzatziaz gaitzik ezin dukezu. E 219. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik emaiten ezpadiozu, ezin egotz zaitzake ifernura. Ax 620 (V 399). Bainan eman ezpadiozu tentazioneari etortzeko biderik, niholaz ere eztiteke zuretzat bekhatu. SP Phil 447. Hargatik ezta iokoaren gainean minzatu behar, ezta irri egiterik, etzaio biderik eman behar estulari, bertzela horra non tarritatzen diren iokariak. Ib. 369. Eztute ez orduan solasa ganbiatuko; baina bai lagunduko, eta emanen bide gaizki mintzatzeko. ES 196. Munduko tentamendu gaxtoei bide-emateko. He Gudu 145s. Bada nereak ni galzeko aski ezpalira bezala, neretu ditut, nik bidea eman ta, bestek egin dituen bekatu guziak. Mb IArg I 142. Jangoikoaren etsai gaistoak dira anima gaisoei bekaturako bidea ematen edo agerzen dienak. Ib. 140. Naigabe berrirako biderik ari eman baño len bizia galduko zuela. Mb IArg II 331. Gizon gogor gozakaitz aserrerako <-azo> bide ematen zuenak baño, aren kontra modu gaistoan biurtzen zan andreak erru edo kulpa gutxiago etzuela. Cb Eg III 374. Othuruntza handi bat egin zuten ondoan, erakharri zuten Samson nahiz eman populuari dostatzeko bidea. Lg I 234. Zer bide eman izan diozute yuduei sinhestekotzat errege izan nahia zarela? Lg II 269.
(s. XIX). Konfesore gogor astun, ta itz garratzakin bidea eman diona ixiltzeko bekatua. Mg CC 135. Jauna, ni paketan nengoan, ez nien biderik eman, ni egongo nintzan geldi larga balidate. Ib. 123. Baldin eskubak, edo oñak emoten badeutsu arimia galduteko bidia, ebagi egizu. Mg CO 139. Ez egin iñori kalterik / Ez artarako eman biderik. VMg 53. Galduerazo deutset [inozenzia] beste askori, bide emonik gatxerako ta bekaturako. Añ EL1 64. Emon badozu bidea besteai, guzurraz juramentu egiteko. Ib. 129. Hume sortua zeure erruz galdu bozu; edo galduteko biderik emon badozu. Ib. 134. Zenbat arimetara sartuko liteke soberbia amurratua, uts txikiak adierazoko ezpaleutse euren ezereztasun argala, ta emongo ezpaleutse humilduteko bidea?LoraS 111. Uts egiten duenari zuzentzeko bidea ematea. Añ CatAN 41. Pekaturako bidea besteai ematen dienak. Gco I 413. Pekatu eragiteko bidea edo okasioa eman zion. Ib. 469. Ez diozu eman bear emazteari zeloak artzeko biderik. AA I 589. Eta asitzen zaitzaizka berriro edateko bidea ematen, esaten diozula: Urlia, pitxerditxo bat ardo edan bear degu elkarrekin. AA II 121. Ainbeste bider eman dizugu bidea bekataria, doakabe ura utzi zenduan eran utzitzeko, eta alaere itxedon dezu, noiz bait zentza ote gaitezkean. AA III 493. Iñori bekaturako biderik eman badiozu, zenbat laguni, eta zenbat bider? Ib. 526. Mundutarrei hetaz eta debozioneaz gaizki erasteko bide ematen baitiote. Dh 71. Bere aitzindariei haserretzeko bidea emanez. Ib. 47. Beiratu behar da nihori bekhatuko biderik ematetik. Ib. 249. Zuk atarako bidia ta eskandaluba emonda. fB Olg 131. Ez deutsagu pekaturako biderik bere emoten. fB Ic I 88. Sarri murmurazinoerako bidia emoten dabeela. JJMg BasEsc 254s. Zegaitik euren esate ta ejenplu deungakaz emoiten deutseen bestiai Jangoikoa ofendiyetako bidia. CatLlo 44s. Bizi zaite guztijakaz bakian, ta ez emon iñoz biderik errenkura ta ezdabaideetarako. Ur MarIl 101. Nigan sinisten duten oiei gaitzerako bidea ematen dienak, obe luke errota-arri bat lepotik lotuta, itsasora botako balukete. Lard 410. Lenengo bi urteetan pakean egon baziran ere, beste bostetan autsi-oso andiak izan zituzten, ez Dabidek biderik emanda; etzuen iñola ere odolik isuri nai. Ib. 186. J inkoak bide / ematen badere, / moruak españolez / aseko dire. Afrika 88. Berak biderik eman ezpazuen utsegitez edo faltaz. Aran SIgn 45s (ib. 45 bide ematen). Zure lagun urko edo projimoai gaitzerako bide eman badiezu. Arr May 65. Santa Ageda bere egun-aurrean / da gazteen adiskidea; / gau ilunean emoten deutse / berba egiteko bidea. Azc PB 63. Ogeta sei urtean / dogu adiskidea / beti emoten deuskuna / galtzeko bidea. Ib. 203. Ta zuk, zeurez, burrukarako biderik eztozu emongo. Ag AL 43. Emoten bada pekaturako bidea, izango da pekatu ilgarria. Itz Azald 94.
(s. XX). Iñori pekaturako bidea eman diozu? ArgiDL 27. Artarako biderik eman gabe, lagun urkoaren egiteak gaiztotzat artzea. KIkG 59 (KIkV 71 zio gitxiegiz). Orrek ematen dit bidea gaur esan nai nizuna esateko. Inza Azalp 11. Hartakoz erraiten zeron Elguebarneri, bide emaiten zerolarik: "Bego ermitainaren latia!". Const 39. Alan bere, laguntzea erabagi neban, bera asi zan ezkero, ta bide emoten eustan ezkero. Or Tormes 81. Euzkeriari emongo dautse / Goratuteko bidea. Enb 63. Iñori deus esateko biderik ez emateagatik. Ir YKBiz 251n. Ditugun gauzarik maiteenak eta bearrenak ere utzi ta galdu bear ditugu, gaizpidea edo pekaturako bidea ematen badigute. Ib. 123. Gizarteko auzi andiak otoz-otoan, zeri ez dagokiola bein be eztira etorri, astiro-astiro eta zerbaitek edo norbaitek orretarako bidea emonaz baño. Eguzk GizAuz 16. Auzoko obenik ez zinun aipa, / artako bide eman, naiz ez; / biderik ere zuk ez bestêri, / kristau onari dagonez. Or Eus 412. Ordea, ortarako bidea eman ezkero... TAg Uzt 301. Ausnarkizun abei bide demaien Idazkia alde batera uztea. "La instancia que motiva esta resolución". EAEg 26-2-1937, 1159. Geznariren batek, edota bidaideren batek ikusitakoak ez al digute bide-emango aren berri ikasteko? Zait Sof 60. Entzun det eliz-gizonen bat izan zala zuaizti ori aldatzeko bidea eman zuana. Munita 81. Galtzazalea nitzala xinixteko bidea emana negon. JAIraz Bizia 111. Ulertu behar da ez niola Fortunatori, hitzez ala egitez, ene nahi ona zalantzan jartzeko biderik eman. Mde Pr 105. Gure mutil biok ez eben, antz, sargoripean soiñekoak kentzeko gogorik eta ezta txalupetxean sartzeko astirik be, Madalen-ek orretarako bidea emon arren. Erkiag Arran 25. Ain zabal da garbi nabari zitzaien zeruko gauzak bide emanik, zerutar ta jainkotiar gauzetaz mintzatzen zan. Gazt MusIx 166. Nere bizilegearen eginkizunak ez dit bestela ibiltzeko baimenik naiz biderik ematen. Berron Kijote 142.
b) Dar paso; dejar paso (sdos. prop. y fig.). "Bidea ematea, donner la route" Dv. v. BIDE EGIN (b) .
Abereen azpiak izan behar du galtzadatua, ixuri guti batekin gibel-aldera eta erreka batekin gernuari kanporat bide ematekotzat. Dv Lab 217. Hori baino hobe laiteke kanpotik ematea belhartegiari bidea. Ib. 218. Non dira ordean gizonak legeari bere bidea emanen diotenak? Ib. 308. Haukien nahia eginez, galdua Yainkoarekin; ez eginez, herritarrekin; ezen gezurrei bide emanen diote ene hertsatzalek. Hb Egia 26. Egin edo erran dezan zerbait, ez dio ematen biderik errankisun xumenari. Ib. 92. Gaualdi luze ta aspergarriak noizpait goizari bidea eman zionean. TAg Uzt 252. Bata bestearen atzetik zijoazen egun kiskalgarri ariek, legorteari bidea emanaz. Ib. 224.
c) "Bide emaitea zerrari, écarter les dents d'une scie" H.
d) Mandar (a un sitio).
Irurogeiren bat metro bidera zegoan Albitxuri izeneko gaztaiñadi bat. Egun artan aruntzako bidea eman zidan aitak. BBarand 43.
azpisarrera-84
BIDE-EMANGARRI (Lo) que provoca, da motivo.
Irakurte nasai eta ezainak, begirakune zantarrak, berbeta eta adiskidetasun arrisku andikoak, dantza eta ikusgarri pekaturako bide-emongarriak. Itz Azald 103.
azpisarrera-85
BIDE-EMATE ( bide-emote ), BIDEA EMOTE. "Motivo, (c.) bide ema, o emonea [?], emotea, erakaia" Añ.
Zer da pekaturako bide-emote edo eskandalurako asmoa artez daroana? Itz Azald 101. Nortzuk dira pekaturako-bidea-emotearen errudun andiyak? Ib. 101.
azpisarrera-86
BIDE-EMATEKO. "Bide-emaitekoa, l'instrument dont se sert à cet effet [écarter les dents d'une scie]" H.
azpisarrera-87
BIDE-ERAKUSLE ( biderakusle V-arr ap. A; A DBols; biderakusla Zam Voc ), BIDE-ERAKUSTALE. Guía. v. bidari (2), gidari.
tradizioa
Tr. Documentado, además de en Haraneder, en textos meridionales a partir de mediados del s. XVIII (también en algún septentrional moderno como Larre).

Philotea edo debozionerako bide erakuszaillea. He Phil tít. Ama Birjiña bere Seme maitearekin bideerakusle izan zan. Cb Josefa 52. Zeruko bide erakustzalle onek [=aita espiritual onek] izan bear du beti zuretzat aingeru bat. Echve Dev 30. Izar ifar-aldeko / Argi emallea, / Gure zorioneko / Bide-erakuslea. Arr May 144. Orregatik jarri zarete umetxoen bide-erakusle. Ag Serm 515. Argi bizi-biziaz diztiatzen duan zuzia eskuan daraman biderakusle eikar-eikarra dijuakizute aurretik. Zink Crit 3. Ori da kristauaren bizitzako bide-erakuslea; bera da bere bizitzako liburua. Inza Azalp 19. Bide-erakusletzaz zu bazakarki, ementxe bertan egongo nazaizue zai. TAg Uzt 254. Ni odei-adarrean aurretik joan nintzaizun biderakusle. Or MB 381. Emendik irtetzerakoan [...] bide-erakusle gabe yoan zan, bera guzion erakusle izaki. Zait Sof 150. Orduan Jesusek umetxoai egindako deia beretzat arturik, Jesus aurtxoa bere lagun bide-erakusle zuela, laister iritxi zuan santutasunik aundiena. EgutAr 2-10-1957 (ap. DRA). Basoan galdu dan bidaztiak [zer gura dau besterik], biderakusle zintzo bat aurkitzen baiño? Erkiag Arran 99. Sortaldeko izarra! / Bizitza zear bekit / bide-erakusle zardain / zure argi-garra! Onaind Olerti 1960, 11. Abiatu ziren iru gaizkileak poliki poliki, Mainkerra zutela bide erakustale. Izeta DirG 23. "Lipar"-ek goizero itxaroten eutsan bere bide-erakusleari, ta pozik egin bere, ara ta ona askatasunez ibilteko. Erkiag BatB 49. O gau biderakusle, / argi-urratzez gaindi atsegin. "¡Oh noche que guiaste!" . Gazt MusIx 175. Orduantxe piztu zidateken, geroztik bide-erakusle daramakidan argia: nere sinismena. Ataño TxanKan 87. Bi "xahar" zituela aintzinean, bide erakusle. Larre ArtzainE 337. Gidari eta bide erakusle agertu nahi luke orain [Euskaltzaindiak] , gauden egoeran, egin daitekeenaren neurrian. MIH 96.
azpisarrera-88
BIDE-ERAKUSTUN. Guía.
Ezpaitzekin Aramaioko berri Araba-aldetik len ibillia zan bide-erakustun batekin. Or SCruz 47.
azpisarrera-89
BIDE-ERDI. (V, G, S, R; biderdi V, G, S; Hb, Dv). Ref.: A (bide-erdira, biderdi); Lh; Lrq /biderdi/; Elexp Berg (biderdi). A) (Uso sust.).
a) Mitad de camino (sentidos prop. y fig.). "Biderdi-a, moitié du chemin" Dv. "Biderditan atzemanen duzu, vous le trouverez à moitié chemin" Ib. "Bide-erdira [...], a medio camino" A. "Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat" Elexp Berg. "Italixara zoiazela biderdixan gelditu zien kotxia aberixauta" Ib. v. BIDATZ-ERDI, BIDEZ-ERDI.
Tr. En los casos locativo-temporales, al Norte aparecen casi exclusivamente las formas indeterminadas (bide erditan, etc.), y al Sur casi exclusivamente determinadas (bide erdian, etc.); sólo hallamos algunos ejs. contrarios a esta distribución en Goyhetche y Mokoroa.
Illhargiak zuenean / egin bide erdia, / seme ederraz erdi zen / Birjina Ama garbia. EZ Noel 51. Iakin behar duzu Ulizilho ezagutzekotzat badela Cadarrayc eta Ulizilhorik artean bide erditan barratxo bat. INav 125. Aisa uzten du hau ta gelditzen da lan onaren bide erdian. Mb IArg I 293. Sail on bati lothuz geroz ez bara biderditan. Monho 26. Zetako da Madrileko bidea eun bider asitea, bide erditik atzera biurtzen bada?LoraS 9. Biba Azpeitian ta / biba Azkoitian, / San Inazio degu / bide erdian. FrantzesB I 61. Ez ordea ustekabezean alkargana biribillaturik, baizikan gizon prestu gisa, aldeaurrez batak besteari gaztigatu, eta bide erdira irtenik adiskidetasun andian erabakitzen dituztela [...] lanbide oni dagozkion argibide osterontzeko guztiak. Izt C 243. Egin zuten bide erdi / Ikhusten dienian, / Oihan bazterrian, / Hartza haien ganat jiten. Arch Fab 177. Doalarik, bide-erdian bare bat du topatzen. Gy 31. Bide-erditarako zaio eskasten hatsa. Ib. 5. Gorpuz-illa, odola zeriola, bide erdian utzirik, guzien buruan Sebaren billan joan zan. Lard 203. Gaur iduritzen zaizu ez dezakezula; bainan zure naturalezako gizon bat ez da bide erditan baratzen. Laph 131. Bire erdiyan jokatzea / disponitu zuan. EusJok II 31. Ainbeste milla urtetan eben / Emen alantxe jarraitu, / Eta gu bere bide erdian / Ez gaitezen gaur geratu. AB AmaE 427. Ona nun bid-erdian gelditzen zaie lagunai bat-batetan korda gabe. Bv AsL 33. Espiritu Santuak gidaturik jo zuan Rivo-tortora eta irten zion bide-erdira Franziskok. Ib. 61. Deputatuak orduan ziren Erreboluzionearen aitzinean edo buruzagi bezala abiatu, eta ez ziren behar baratu bide erditan. Elsb Fram 60. Jainkoak ordean beso hazkarra du, baztertzen ditu errexki trabarik gaitzenak, eta sekulan ez du obra onik uzten biderditan. Arb Erlis 226. Biderditan bezalatsu, ibaia bat bada. Arb Igand 102. Eta bilatuten dau / eginik bide-erdia, / Medikuzko zubia. Azc PB 265. Etxe aitzineko galeriatik haitz handira bide erditan gainez bertze haitz ondo bat mozkindurik, hala-hala, oso-osoa, bere azalarekin zut, han dagola, pordoin orde. HU Zez 117. Bide erditara gabe lagun guziak lotsatuak zituen. HU Aurp 51. Bide-erdi-ingurure eldu nintzenean ol andi batzuk aurkitu neuzan. A BGuzur 135.
(s. XX). Mutillak, belu dala uste dot; bide-erdi ibilli-orduko arrapako gaittu galarrenak. Echta Jos 251. Biderdi inguruan arrapau ebazan txalupak ekatx onek. Ib. 90. Biderdi oso egin-orduko, / Illundu ziran bazterrak. Ib. 100. Iturri txiki bat topatu du bide-erditan. Mok 13. Bide erdia egiñik euki neban ortarako: agiñak estutzea asko neban beragaz etxean geratzeko. Or Tormes 31. Nere iriyak Frantziyarako / gogo txikiya daukate, / bire erditik bueltatu ditut / nola baitagon aparte. Tx B I 237. Biderditarik so egoiten bazinaizko kaperañoaren buru-aldeari . JE Ber 63. Mitxel ez da gurekin etortzen "konpromisoz" ez ezik, bide erdian arkitzen ba-gaitu edo. Lab EEguna 74. Eta illunak ia arrapatu niok bide-erdian. Lek EunD 45. Bide erdirako urbildu zaie / ontzi betean Getari. Or Eus 395. Ezin dut âztu Urliren bidez / erauntsi zenidan lorra; / ez Sandi arek bide-erdian / ipiñi zidan zoztorra. Or Poem 542. Ara Zabalaitz, Urbian bakar, / biderdian gelditua. SMitx Aranz 84. Bide erdin bezela izan zuten ekaitz ikaragarria. JAIraz Bizia 108. Bide erditan bakarrik gelditu zirelarik barne berean, elheketa hasi ziren. JEtchep 80. Betiko moduan ibilliz, txilaba-tartean, bide erdira bezela, errixka batean gelditu giñan. Anab Aprika 26. El Golea-rako bide-erdian egongo giñan. Ib. 77. Berak bezela eraman zagun / danok gure gurutzia / galdua dala iñok badauka / bide erdian utzia. And AUzta 113. Ortarako biderdia erabateko ixila ta mistike-iarduera zukean. Zait Plat 60. Baiña ori ala bada, ondore ori atera bear bada, oztopo ikaragarria jartzen zaigu bide-erdian. Vill Jaink 175. Zuek, aldiz, bide erdia zutik egiten duzute ta beste erdia buruz beera. Or in Gazt MusIx 26. Eguzki sutsuak bide erdia eginda zeukan. Ibiñ Virgil 116. Onatx gu biderdian, Bianor-en illobia agertzen asi baita. Ib. 60. Bururaino eremanen zituela, biderditan utzi gabe. Ardoy SFran 209. Bide gaitza zuten egiteko, Malaccan bide-erdi ere ez oraino! Ib. 208. Emendik arako saria izan zuan, bere bizitzako bide-erdian eriotzaren ondakin gelditzea. Berron Kijote 150. Ona juateko bide erdi inguruan, zortzireun ektareako lur zati aundi bat erosita euken. Gerrika 288. Nik, egia esan, lehen bidea hartuko nuke arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen. Xinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat. MIH 110.
v. tbn. Olea 138. Insausti 179.
Estualditan, etsaia garaitzeko bide erdia, bat bere buruaren jabe egotea bai da. FIr 142.
(En la expresión bide-erdi(a) egin, 'hacer la mitad del camino (que separa a dos personas)'). "Egizu biderdi, faites la moitié du chemin" Dv. "Egik biderdi (S-saug), viens à moitié chemin" Lh.
Oi zu Baxenabarre, / eta zu Lapurdi, / Gisa da dezazuen / hots, egin biderdi. Etcham 128. "Hea, beldur ez bahiz, egizak bide erdi!". Holako solasak aditzen dira, zonbait feria arratsaldez, ikusten direla bi gizon, bat bertzeari so, betespalak zimur, hortzak tinki, ukumilkoak kurubilo, hatsa kexu, arpegia tzar... Batek bide erdia eginikan ere, eta bertzeak bertze bide erdia, ez da errana, hala ere, hasiko direla zanpaka, marro koskariak iduri. SoEg Herr 12-9-1957 (ap. DRA).
(Alativo en función de part.).
Biderditara zirenean, Tobias eta Raphael aintzinean juan ziren, Sara bere lagunekin eta arthaldekin gibeletik emekixago jarraiki ziten utzirik. Etcheberry 142.
b) Centro del camino, de la calzada.
Bi arrikalari-taldeak sakabanatu ziran bide ertzetara. Zillargiña bide-erdian jarrita arpegia ematen. Anab Usauri 73. Nikanor, bide erditatik joan bere-ta, txoperrak, umore ez onez, sekulako txaranbel durundua entzunerazo eutsan. Erkiag BatB 44. Aize-osiñ beltz batek / erauntsiz, bide erditik ondoa / joaz, ala bearrez / nere lira maitea / autsi baitut, baitare egoa. "De en medio del camino al hondo". Gazt MusIx 115. Kaletan barrena sartu ziranean, asi ziran erronka jotzen ezker-eskuitara: --Zama jasotzen gu aiñakorik ba-da, betor bide-erdira! NEtx LBB 166. Altxa zan, bide-erdian leertu-ta. "En la mitad del camino". Berron Kijote 171.
(Fig.).
Zertan igotzen zerate eskubiko ta ezkerreko krosketara, txoroak aleenak? Salta zaitezte bide erdira, eta [...] alkartu zaitezte zuek ere eta goazen danok pake ederrean bide erdian barrena. Ataño TxanKan 240.
c) "Biderdi (V, G), trama de doce hilos" A. Cf. supra (9).
B) (Sin suf., uso adv.). a) A mitad de camino, en la mitad del camino.
Bizkitartean bide erdi ez gelditzekotan. HU Aurp 217. Ezen izendatzeko... bide erdi geldituak diren seietarik hiru edo lau esku-aintzin puskarekin dire. HU Zez 90s. Eskuaren emaitera baitzoan bere lagunari, biderdi baratu zitzakon, hotz eta geldi. JE Bur 126. Orhoitgarrienak Donostiatik Bilbaorainoko itsas-hegiak, Lekeitio bid'erdi, utzi zaizkola zion. JE Ber 5. Athe hetarik bat etxearen erdiz-erdi, nasaia; bertzea, etxearen erditik ezkerreko hegirat biderdi, hertsia athe hau eta orozbat apalxagoa. Ib. 54. An, ba, beraren eta Toriki arkaitzaren eta pipiak yotako madarikondoaren eta arrizko illobiaren bide-erdi izaki, exeri zan. Zait Sof 150. Biderdi datorrela, ez dau ba arrain-saltzalle bategaz topo egiten? Bilbao IpuiB 43. Ezkera bide-erdi gelditzekotan: gakizkion aien iardunari sakonago. Zait Plat 151. Berrogoi eta hamr urtetan gure bizia biderdi. Larre ArtzainE 333.
b) A la mitad del camino.
Txilik euren oiñ-otsa belarriratu ebanean, bide-erdi urten da zer euken itaundu eban. A BeinB 79. Elgarren ganik hogoi hurratsetan ziren, eta heien makilek, xixtuka, dir dir egiten zuten [...]. --Axut! --Haugi bide-erdi! Barb Sup 182.
azpisarrera-90
BIDE-ERDITSU. Aproximadamente la mitad de camino.
Lartzabalen, bide erditsutan, harri-meta baten gainean, ahamen bat jan zuela erraiten zuen geroan. Barb Sup 173.
azpisarrera-91
BIDE ERREAL (Añ). Carretera, camino real. v. errepide.
Zu zoazilla huts egina eta bide errealetik eta zabaletik aldaratua eta errebelatua. Ax 55 (V 36). Nola orietan Jaunaren erregalo ta gorañtzi gozoetan bezala, aren borondatea egitea, Jesus onaren zerurako bide erreal segurua dan. Cb EBO 54. Ezi obligázioak kunplitu ez ta fiátzea debozioetán dá parátzea dilindaká istupako aribatétik, utzirik eskaléra, utzirik bide erreála. LE Prog 108. Bide erreála dakúsat déla, ez bidexénda. LE Urt ms. 95r. Elosiagako aldapan bide errial azpiyan Kiruri, Arritxuri edo Garagarzaberri izena duen basarritik urre urrean sortuta. Aran SIgn 85. Elizatik eta bide-erreal bitarteko une batean gazte batzuek zebiltzan dantzan itxu-soñuan. Urruz Zer 97. Ate bakarra eukan, gorri illunez pintaua, bide erreal edo kamiñu zabal nagusiaren egalean. Erkiag BatB 43.
azpisarrera-92
BIDE-ERREKA. Sendero.
Bere pikota, puda, haizkora, bi hortzeko, arrastelu, burdiñ-ziri eta matoak sorbalda gainean, herrunka xuxenetan, badohaz dela baratzerat, dela oihanerat, dela misioneko bide-erreka ibilpide txarrekoetarat. Prop 1897, 126.
azpisarrera-93
BIDE-ERTZ. Orilla del camino; acera. v. BIDE-BAZTER.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición meridional desde mediados del s. XIX.

Batzuek beren kapak lurrean zabaltzen zituzten; besteak adar ostodunakin bide-ertzak apaintzen zituzten. Lard 429. Jesusek bide-ertz batean ikusi zituen. Ib. 458. Doa arri artetik, / Naiz sastraketatik, / Zeñ bide ertzetik, / Bota arte nausia / Lurrera gañetik. AB AmaE 341. Iarri ziran danak bide-ertzeko zelaitxo batean. Ag AL 159. Jendea jendearen gaiñean, bidertz guztiak ain luzean estaltzeraiñoko kotxe-zaillak. Ezale 1897, 240b. Bide-ertzetik (acera) otzareaz doalako. Zam Ezale 1898, 139b. Bide-ertzian eske jartzeko / tamaña ederrekua. EusJok 142. Bide-ertzean dauden arbola guziak botatzeko agindu iezu. Or SCruz 138. Ator gugana... --entzuten nun bide-ertzetik... Jaukol Biozk 86. Urkiolako benta zarrak, bide-ertzekua esan gura dot. Kk Ab II 165. Ene begiok, ez so besteri: / bide-ertz onetan nadin eseri. Ldi BB 114. Ukatu egingo al diegu, beren erako mugarri lakartxo bat bederik bidertzean sartzea? Ldi IL 84. Bide-ertzetik iru auntz osto aren gura. Or Eus 52. Naiz bide-ertzean, naiz Yainkoen oian ondoan izan. Zait Sof 105. Gaua igarotzeko bide ertzeko borda-xahar batean sartuta. Etxde JJ 190. Artzai beartsu bat ardi-zai zebillen bide-ertz baten. EgutAr 30-1-1957 (ap. DRA). Balentin, Poli ta Bentura alkarren ondoan jarri ziran bide-ertzean. Anab Poli 93. Bidertzean, gaztaiñondo zaar batzuk egozan garbaz apaindurik, uztaren deitzaille. Erkiag Arran 10. Eta bide-ertzean jarri zan tenpleu-tenpleu, atseden artu gura bai-leukean. Bilbao IpuiB 96. Asten da kamiona poliki ibiltzen, joaten da bide-ertzera... ta geldi. Anab Aprika 59. Gazteak bide ertzera ziran, alkarren ondoan. Erkiag BatB 87. Beste aldeko bidertzerantz abiau zan. Ib. 76. Kamiyo ontan gora goazela, badago baserri bat bide-ertzean. Salav 48. Ipurtargiak bide ertzetik / ikutu die begira. NEtx LBB 260. An engoan, / bide ertzeko belar bakan, / madarikapen mendean, / lur zapaldu elkorrean / autsez zikindua. Ib. 252. Eta gauetan / bide ertzean naiz ezarriko / harri-meta txiki baten alboan. Lasa Poem 80. Maiz ikusten zan bide ertzeko benta aurreetan gure orga. Garm EskL I 142. Eta bide-ertzera baztertu-ta, begira-begira egon ziran biak. Berron Kijote 209. Emengo soro-bazter ta bide-ertzetan baitun [gaztain] galant askoak. Ataño TxanKan 93. Bide ertzean eserita eskean zeuden bi itsu, Jesus bidez zihoala entzunik, deiadarka hasi ziren. IBk Mt 20, 30 (Lç bide bazterrean).
azpisarrera-94
BIDE ESTU. Vía (de tren) estrecha.
Bide zabal eta bide estuak alkar jostea. EAEg 24-11-1936, 375.
azpisarrera-95
BIDE-GAIN (L, BN, S ap. Lh; Urt, Hb). Orilla del camino. "Semita angusta, bidegaiñ hertsia" Urt II 95. "Dessus du chemin" Hb.
Non da bidegañean bistan zen puta hura? Urt Gen 38, 21 (Ol bide ondoan, Ker bide-ondoan, Bibl bidearen gainean, BiblE bide-bazterrean; cf. en las trads. hechas a partir de la Vulgata --"in bivio"--, Ur bidegurutzean, Dv bide-juntan). Bide gain zear zeramazkiten / ildako eta eritu. AZink 71 (Interpr?).
azpisarrera-96
BIDE-GIRO. v. bidagiro.
azpisarrera-97
BIDE-GURUTZE. v. bidegurutze.
azpisarrera-98
BIDE-IBILTZAILE. "Caminante, item, bidezkoa, bideibilzallea, bideibilzaria" Lar in Aq 1330.
azpisarrera-99
BIDE-IBILTZARI. "Caminante [...], bideibilzaria" Lar in Aq 1330.
azpisarrera-100
BIDE HIL. "Bidehila (BN-lab), camino fangoso y difícil para el paso de coches" A.
azpisarrera-101
BIDE-INGURADA. Rodeo del camino.
Bere hameka etxekin [Zunharreta] , han da Ibar-esküjian, bide-üngüada txut baten onduan. Herr 25-5-1961 (ap. DRA).
azpisarrera-102
BIDE-INJINERO.
Bide-Injeniero bategaz. "Ingeniero de Caminos" . EAEg 30-10-1936 (ib. 4-12-1936, 455 Bide Inkeniero).
azpisarrera-103
BIDE-IRAKASLE. Guía. v. BIDE-ERAKUSLE.
Jesu Kristo Santu guztien buru, kapitai ta bide-irakasleak. MisE 110.
azpisarrera-104
BIDE-IRTEERA (bide-urteera V ap. A). "Encrucijada" A s.v. bide-xuntagune. v. bidegurutze.
azpisarrera-105
BIDE-ITZULI. Curva, revuelta.
Hoberenean dioalarik, atheratzen zaizko hogoi ohoin bide itzuli batean eta porroskatzen diotzate lau arrudak. Hb Egia 145s.
n "Rodeo, desviación del camino (Darric)" DRA.
azpisarrera-106
BIDE IZAN (V-ple ap. A; SP, Lar, Añ, Dv, H, BeraLzM).
tradizioa
Tr. Documentado en Dechepare y Lazarraga (en ambos sólo con aux. trans.), Leiçarraga (en el que es bastante frecuente), Etcheberri de Ziburu y en una de las poesías de Pamplona de 1609; más modernamente, se encuentra en la ed. de Harriet del Nuevo Testamento de Haraneder, y en algunos autores meridionales del s. XX. Con aux. trans., y el sdo. de "dirigirse" aparece en RS (bidea izan ) y Orixe. a) (Aux. intrans. unipersonal y bipersonal con sujeto de 3.a persona). Ser (lo) justo, debido, lícito. "Bide den humiltaterekin " SP. "Bidea, droit, justice. Gizonak ezin dikezu bide zaitzun guztia, l'homme ne peut vous rendre tout à ce quoi vous avez droit (EZ Noel )" H. "Bidea (adj.), légitime, juste. Bide datena emanen drautzuet . (Lç Mt)" Ib. "Bide da (V-ple), es lícito" A. En Lar y Añ se encuentra bidedana, s.v. justo, justa, conforme a justicia y lícito . v. 2 bidezko.

Haren gloriá, nola bide baita, hala manifesta eta ezagut-ere dadin. Ins E 5r. Haren hitz saindua [...] deklara eta rezebi dadinzát bide den humilitaterekin eta obedienziarekin. Ib. A 1v. Zoazte zuek ere ene mahastira, eta bide datena emanen drauzuet. Mt 20, 4 (He behar dena, TB zuzen dena, Dv zuzen ditakeena, Ip züzen dükeziena, Ur zuzen izan lezakeana, Ol bidezkoa, Or bidezko dana, IBk bidezko dena). Eta nola zeuron buruz-ere eztuzue iujeatzen bide dena? Lc 12, 57. Bide eztiraden gauzén egitera. Rom 1, 28. Gizonak bozik jan diro, / Zeren baitio fedeak / Bide dela jaten badu, / Grazias Jainkoa datela. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20, 114. Errezibi zazu, othoi, / gure ohore ttipia: / gizonak ezin dikezu / bide zaitzun guztia. EZ Noel 63. Bide zaiku zergaren Zesarri bihurtzea, ala etzaiku bide? HeH Lc 20, 22 (Lç bide dugu). Aza eskatu ezkero, ordaintzea da bide. Ayerb EEs 1914, 161. Zer gerta ledin ikusi-naia / onezko bada, bide da. "Si es para bien, es lícito el deseo de ver lo que pueda suceder" . Or Poem 555. Arrenez itzal izatea bide bazait. Zait Sof 150. Zakar eta bide dan baño areago agintzen dudala. Ib. 25. Zoritxarreko onek esku maiteokin ez ziñudan ikuziz apaindu, ezta su goritik yaso ere, bide zanez, lor samiña. Ib. 41. Eta gure Jaunak erran du gure etsaien maite ukaitea bide zaigula. Mde Pr 296. Zure esanaren arauz, berriz, zuzenbagekeririk egin eztutenei gaitz egitea zuzen eta bide izango lizake. Zait Plat 96.
azpisarrerakoSense-106.1
(Bide den bezala).v. BIDE BEZALA.
Emazteák, zareten suiet zuen senharretara, bide den bezala gure Iaunean. Col 3, 18. Euskal Erriaren Ego-aldean bizi zan "Europako erririk burgoiena", zantzail batzuek ostikoka erabiltzen baitzuten, bide dan bezela. Mde Pr 33.
azpisarrerakoSense-106.2
Emaztea alde orotarik bide den bezalakoa denean, aisa egiten dira egitekoak.Vill Jaink 165.
azpisarrerakoSense-106.3
(Con izan elidido; Cf. BIDE BEZALA).
Bide baino gehiago gure haragiaren konplazimendutan. ABC B 4v.
azpisarrerakoSense-106.4
(H (que cita a E)).
(Con aux. trans.).

Eta orduian zuk idazu indar eta grazia / Bekhatuiez ukheiteko bide dudan doluia. E 21s. Nik baitzitut ofensatu bide eztudan bezala, / Dolu dizit eta damu zure kontra eginaz. Ib. 41. Bide dugu eman tributik Zesari, ala ez? "Nous est-il loisible de bailler tribut à Cesar" . Lc 20, 22 (He, TB, Oteiza, Brunet, Ol, Or, IBk, IBe zil(l)(h)egi izan (intrans.), Dv haizu izan (intrans.), Ker bidezko izan (intrans.)). Alabatzen dot zeruan Jauna, / bide dodana eginik, / zegaiti naben zuregaz batu, / lindea, eben bakarrik. Lazarraga 1170v. Rejimentua / ifinzu abisadurik, / ez dagiala / bide ez daben gauzarik. Ib. 1203r. Luzapen onek ez du biderik izango ondorengo zer-nolak inguratutzen dutenean. "No procederá la prórroga". EAEg 1-11-1936, 186. Adierazi ditugunak ausnartu eta liburuak aztertu-ta, ondorengo abetxek dute bide. Ib. 20-1-1937, 853.
b) +BIDEA IZAN. (Con aux. trans.). Dirigirse.
Putxeak ogi baga ipirdira dau bidea. "La cuajada sin pan al culo tiene camino". RS 247. Gizonek belar-iraulketara, / nexkak etxera bide du. "Va camino de casa". Or Eus 310.
c) v. DELA BIDE.
azpisarrera-107
BIDE-JARRAILE. Peregrino.
Eta eskuban berriz uretarako kurkubitatxoa zinzilika zeraman bidejarraileen bordoia. Aran SIgn 20. Lur-Santuetara urteero bidejarraileakin joan oi zan ontzia. Ib. 37.
azpisarrera-108
BIDE JENERAL. Línea general (de ferrocarril).
Agindurik bide jeneralian edegi deitiala erramal bat Bilbotik Bitorijara. (1856) BBatzarN175.
azpisarrera-109
BIDE-JUNTA (S; Hb, Dv). Ref.: Lh; Lrq /bidežünta/. Encrucijada. "Point où deux routes s'unissent" Dv. "Bide-jünta (S-saug), carrefour" Lh. v. bidegurutze.
Galdegin zioten tokiko gizonei: Non da bide-juntan jarria zen emaztekia? "In bivio" . Dv Gen 38, 21 (Ur bidegurutzean). Peñako bide juntan egiten diren obrak. Herr 22-8-1991, 4. Berriak ere kurrituko ditu Donibaneko bide juntetan jende haizinatu eta astia frango duenak. Larre ArtzainE 315.
azpisarrera-110
BIDE-JUNTAGUNE (BN ap. Lh; bide-xuntagune Sal, R ap. A). "Encrucijada" A. "Carrefour" Lh.
azpisarrera-111
BIDE-KANTOIN ( (SP, sin trad.)). Encrucijada. v. BIDE-BURU.
Zoazte bada bide kantoinetara, eta eridenen dituzuen guziak dei itzazue ezteietara. Mt 22, 9 (He bide kantoinetarat; TB bide khurutzetarat, Dv bide buruetara, Ip bide bürietara).
azpisarrera-112
BIDEKOAN. "Durante el viaje (AN)" A EY III 348.
azpisarrera-113
BIDE-KUTXA. Maleta. v. BIDE-ZORRO.
Bide-kutxan dodazan ainbat gauza be bai, / Erosi dautsiedaz geutarrak diranai. Enb 177. Bide-kutxea zabaltzen zuanean, Patxiren begiak eta bere arrebarenak, zuzen zuzen egoten ziran, handik atheraten zuanari so. Osk Kurl 101.
azpisarrera-114
BIDE-LAGUN. Compañero de viaje (sentidos prop. y fig.). "Compañero de camino. Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot" Elexp Berg. v. bidaide.
tradizioa
Tr. Documentado en textos meridionales desde principios del s. XIX. En DFrec hay 10 ejs. de bidelagun (no podemos contabilizar los de bide lagun ), meridionales.

Orregaitik gure bidelagun izaterren, gure arerijuakgandik zainduterren, nai izan eban gugaz geratu. Astar I 156. Onetarako dua [Aingeru guardakua] gugaz bizi onetako bidian, [...] onetarako da gure bidelagun, onetarako dira bere ardura gustijak. Astar II 284. Bide-lagun arturik / Zeruko argiya, / guazen adoratzera / aur jaio berriya. Echag 64. Juliok eta gañerako bide-lagunak. Lard 530. Anai Leon Franziskoren bide-lagunak. Bv AsL 190. Negu gogorreko egun batez anai au zijuan Santuarekin bide-lagun. Ib. 206. Anaia Leon bide-lagun arturik. Ib. 118. Nere bide-laguna, amabost egun aurrerago nere etxean bezela, asi zan oiuki (kanta) parregarriak ematen. A Ardi 96. An ziran bide-lagun izango nituenak. A Itzald II 72s. Bialdu dauste bide laguntzat / Makilla txukun berria. Enb 50. Aiek, bide-lagunen artean [Yesus Aurra] zetorrelako ustean, egun osoko bidea egin zuten. Ir YKBiz 33s. Etxeondora urreratu ziran garaian, ara zer esan zion Balendinek bere bidelagunari. TAg Uzt 50. Gizonak, yaikita Sodomaruntz irten ziran; Abraham bidelagun zitzaiela. Ol Gen 18, 16. Zure senarraren bide-lagun, yoan nintzan nerau, zabaldi-goraño. Zait Sof 194. Nere antzeko Ama berri bat / bidelaguntzat amestu. SMitx Aranz 24. Bidelagun egindako ermutarra aitajaun Ander-en ordez, eta bestearen emaztea amandre. JAIraz Bizia 66s. Ajolarik ezpazaik alkarrekin joango gaituk. Ortara, bide-laguna izanen diat. Etxde JJ 52. Madalen zan, antza, zeruak Jonentzat aukeratua eukan bizitzarako bidelaguna. Erkiag Arran 176. Bere bide-lagun Eleako Zenon ikasle mamitsua omen zuen. Zait Plat 39. Mari-Asun dot bidelaguntzat aukeratu. Erkiag BatB 180. Zatozkit bide-lagun eta oitu zakida dagonetik otoi-deiak entzutera. Ibiñ Virgil 70. Eldu dira ola zar baten aurrera, ta an ikusi zutenak, geldi-arazi zituen gure bide lagunak. NEtx LBB 165. Don Kijotek ere bere ostatu-emailleei eta bide-lagunei agur egin zien. Berron Kijote 162. Ikastetxe artan ibili nintzanean, ez nuan bide-lagunik. AZink 31. Kristau ikasbide zabal baten irudiko da, anitz gertakari eta istorio, zahar eta berri, dituela bidelagun. MEIG III 116.
azpisarrera-115
BIDE-LAGUNTZAILE. Compañero de viaje. v. BIDE-LAGUN; cf. bidelagundu.
Joanixiok gabez igaroko dau mugea Baztango bide-laguntzaille batekin. Alzola Atalak 69.
azpisarrera-116
BIDE-LAN. Trabajo de construcción o reparación de caminos.
Nahi duenak ikhas dezala zure erlijionea, bainan bide-lan zerbeit edo gerla denean, bertzeek bezala beharko dituzte jasan orori dauden karga horiek. Prop 1887, 264. Sala beren haurrentzat erlisionea zinez nahi duten burrasoak, jazarkunde gaixto zerbeit gero egin badakiokete, egiteko, edo seme soldadoaren, edo auzi, bide lan, zerga, zerbeiten kariala. HU Aurp 138. Laisterrari emanez, ez zan gelditu zenbait denbora pasa arte, . chantier edo bide-lanetan ari ziraneko majina-istillu aundiko tokiraño. Anab Aprika 81.
azpisarrera-117
BIDE-LANGILE.
Martínez'tar Toma, Bide-langillea. "Peón de vía" . EAEg23-10-1936, 118.
azpisarrera-118
BIDE-LANGILE-ZAIN.
Lanchares'dar Matias, Bide-langille-zaia. "Capataz de Vía" . EAEg23-10-1936, 118.
azpisarrera-119
BIDE-LAPUR (Añ A). Salteador de caminos. v. BIDE-EBASLE.
Ostu zutenaz, basoko adaburuen ostopean itzali ziran zailu bide-lapur gizailtzalleak. TAg Uzt 19. Ordun esan zanez, bidelapur atzerritar zenbaitsuk il zuten bideburu irukoitzetan. Zait Sof 77. Konpostelara, emen-goiko iparraldetik, zijoazenak, eusko-lurraldetako basarteetan-barrena zearkatzean, bide-lapurren bildur izaten omen ziran, Santatriako portura eldu arte. SMitx Aranz 152n. Bidarlo luze bildurgarria eukien, dana baso ta dana sasi, bide lapurrentzako leku berebizikoa. Akes Ipiñ 11.
azpisarrera-120
BIDE-LASTER ( (V-gip, G-to, AN-gip, L-ain, R-uzt ap. A)). Atajo.
Huneraño gidatuaz ditutzula eskerrak, / Bihurtzeko indatzitzu othoi bide lasterrak. EZ Man II 38. Zerren berak ziñez eta benaz iñoiz ere bera [nere Ama] maite ezpazuen ere, bere doloreai debozio zien [...]; orregatik arkitu du bere burua salbatzeko bidelasterra. Arr May 132s. Yainkoen zigor oin-ariñek, bide-lasterrez aurrea artuaz, gaiztoak atzitu oi ditu. Zait Sof 192. XXX-eko herri ttipia igaroterakoan, bide-laster batetik sartu ziran. Osk Kurl 147. Errenderiko Galtzara-bordatik Bordaxar-era, emendik Konkorrenera, ez uan bide laxter erosoa. Ataño TxanKan 27. Goiz bazkaldu ta arratsaldean joaten zan. Jakiña, ura bide lasterretik. BAyerbe 20.
azpisarrera-121
BIDE LAU. Camino llano; carretera.
Bizkaian egin dira / bide laun zabalak / bertora sartuteko / ekandu zitalak. Azc PB 202. Malkuak len garoez zeure eskarreraño, / munduko aintzak eta bide-labak baño. "Los senderos llanos y las glorias de la tierra" . Laux BBa 68. Komentuko baratza, / sagar ta madari. / Erdian, bide laun bat, / arri-kirriz, zuri. "Senda" . Gand Elorri 79.
azpisarrera-122
BIDE-LORE. "Calathiana, bioléta, bidelórea, neguhaste bioléta" Urt IV 45.
azpisarrera-123
BIDE-MAKILA. "Bordón. Zetorren, bide-makillan Mendaroko erroskak zittuala" Etxba Eib.
azpisarrera-124
BIDE MAKUR. "Bide makhurrean zabiltza, vous marchez par un chemin tortu, c.-à-d., vous agissez contre la droiture" Dv. "Bide makhurra, chemin qui ne va pas en ligne droite, a des détours, des sinuosités" H.
Gero ekharri zerozten / berotzeko egurrak, / eta mendi goretako / hartu bide makhurrak. EZ Noel 63. Bekhatoreak egonaren buruan, ezagutzen du bide makhurra daramala. Ax 46 (V 29). Noiz utzi uste dezu dakartzun bide makurra? Mb IArg II 331. Xuxen joan nahi dute, / bide makurretan baizen / egundainotik ibiltzen / jakin ez duen hori / duteino aintzindari. Monho 54. Bide makhur guziak xuxenduak izanen dira. TB Lc 3, 5. Zuhamu osto metak, ur-bide makhur eta kaltekorrak. Hb Egia 154. Gutarik batbedera bazohan bere bide makhurrari behera. Jnn SBi 4. Bide makhurrean trebatu, / onerat ezin gibelatu. Arb Igand 23. Bide makurretik doanak du bide xuxenaren erakusle beharrena. HU Zez 82. Bide makurrean nindoakelako beldurrarekin begiak bazter nitzake heien irakaspenetik. JE Bur 41. Biotzak ere ez dio bide makurrik artzen ikasi. Mok 6. Bide makur artan arteka ikusten zituzten eta arteka biurgunetan gordetzen. FIr 144. Biderik makur eta biurrienak asmatuko ditu, Piarres [...] zorigaitz osiñean bein da betiko eror dadin. Etxde JJ 15. Iaunak Augustiñen bide makurrak zelaitzen ditu. Or Aitork 216. Bide makurrean dabiltzana / ezarri nai xuxenian. Mattin 89. Euskaltzaindiak, bistan da, bide makur hau hartu omen du itsumustuan. MEIG VII 167.
v. tbn. Gy 43. Lap 67 (V 34). Ir YKBiz 39. Mde Pr 318.
azpisarrera-125
BIDE-MATAZA. Laberinto.
Orain berriz, gure mende nazkagarriotan bat bakarrik ez dago seguru, naiz-ta Kretakoaren antzeko bide-mataza berri batek itxi-ta gordeko balu ere. Berron Kijote 125.
azpisarrera-126
BIDE-MODU. Método, procedimiento.
Baiña iende ikasixegoek ere, bidemodu ortara ioten dute baitaratzen ez dirala. "Acuden a ese método" . Or in Gazt MusIx 18. Nolanai dala, auen bidemodua oso aula da, indar aundia kentzen dio esamañari, urardotzen du. Ib. 26. Nire ustez, bultzaratxo esaten zaion bide-modu ori ez dagokio euskerari, ez baitu indar-azentu nabarmenik. Ib. 48.
azpisarrera-127
BIDE-MUNA. Ribazo.
Asto ikuski ta lotsa bâkoa / niri bidean ez egin aldera? / Bada ostikoz... Ken laster; ken; oa / bide-munera. Zav RIEV 1907, 95. Atsagoten iarrita / bide-muna baten, / biotzen keia asi zan / agoti botaten. Azc PB 137.
azpisarrera-128
BIDE NAGUSI (bide nausi S-saug ap. Lh; Lcc). Carretera. "Camino real" Lcc. "Grand chemin" Lh. v. BIDE ZABAL; cf. bidenagusiratu.
Bide-nagusien ertzetan ipintzeko bear ditugu [landarak] . "Carreteras" . ForuAG 267. Ligi ta Atharratze barrena joaterik eztugu, bide nagusi ori jendarma ta guardaz josirik baitago. Etxde JJ 51. Aldatzan behera abiatu zen Mayi, Barkoxeko bide nagusia artzera. Ib. 134. Mauletik Barkoxerako bide nagusia gurutzatuz. Ib. 159. Eta orduan Ipiñeburu bide nausiti naiko ur gelditu zen. Akes Ipiñ 8. Kilometro bat eta erdi etxetik arkitzen da harrobi hau, bide nagusian, Bilbotik urruntzen gerala ezker aldean. Osk Kurl 105. Bide nagositik aldegin, eta bedar ta basarteko zidorrean beera, eldu da bertaraiño. Erkiag BatB 118. Bide nagusitik bost metrora nengoan, eta Markiñako gizon bik euren kotxian sartu ta eruan ninduen erriko sendagillearena. Gerrika 170.
azpisarrera-129
BIDE-NEURRI. Medida de longitud.
Eztatua (stadium, estadio) bide-neurri bat zan, eta eun-ta-larogei ta bost (185) metro bezelatsu zituen. Ir YKBiz 213.
azpisarrera-130
BIDE-OHE (bidekoe V, G ap. A; bidakoi Lar, Hb). Litera; camilla. "Cama de campaña" A.
Bidekoe bat egin zuen beretzat Salomon erregeak. Ur Cant 3, 9 (Dv soin-karrosa, Echn angarikak, Ol esku-aulki). Berela iru gizonak bideari utzi zioten, eta zegoan tokira yetxirik, beren soiñgañekoekin bide-oe bat egin eta besoetan artuz, Basaka bordara eraman zuten. Or Mi 68.
azpisarrera-131
BIDE OIHER (L; O-SP SP; b. oiur H; b. olher H). "Bide oiherra, chemin qui n'est pas droit mais va par détours" O-SP 231 ( SP s.v. oiher). "Bide oiherra, olherra (L) [...], chemin de traverse (oblique), oiurra (V, G), chemin tortueux" H. v. BIDE ZEHAR.
Ezen zure manamendu / Eta legeenerat / Neure . <Geure> urratsak gidatu / Nahi ditut biderat. / Bide lizun ta oiherrak / Nahi ditut gaitzetsi, / Eta hek gauza guztien / Gañetik onheritzi. EZ Eliç 239s (cf. EZ Man I 16 oiherreko bidea).
azpisarrera-132
BIDE OINKATU (Lar, Añ). "(Camino) trillado, bide oinkatua" Lar.
azpisarrera-133
BIDE-ONDO. (L-ain, BN-ciz; SP). Ref.: A; Gte Erd 6. a) "Bide ondoa duzu" SP (sin trad.). "Cansancio, consecuencia de una caminata" A. "Tengo unas agujetas terribles [...], hau da bideondoa (BN-ciz)" Gte Erd 6.
b) (bidondo (S ap. Lrq). (En casos locales de decl. sing.). Zona situada junto al camino. "1.º abords de route. 2.º nom de familles et nom de maisons (bâties au bord d'une route)" Lrq.
Bide ondoko laarrak urratu legijez geure jantzijak. fB Ic III 327. Ifinten da bide ondoko okelu ezkutubetan. Astar II VIII. Bide ondoan eskean egoten zan itsu batek galdetu zion. Lard 424. Argalak egozanez, / bide ondoan sarri / geldituten zirean / arnasa-oska larri. Azc PB 142. Bide ondotik joan ziran eperren aztarna. Ag G 2. Bein batez ikusi ninan bide-ondoan arkaitz soillean errotutako pikondo bat. Or Mi 26. Bide ondoan eserita zeuden itsu bik [...] ots egin zuten. Ol Mt 20, 30 (Lç bide bazter). Ustu-antxean egonak gaituzu bide-ondoko ormaxkari begira. Ldi IL 43. Ereitean, azi-alde bat bide ondoan erori zan. Ir YKBiz 170. Karrasi estua entzun irudi zitzaien bide-ondoan. TAg Uzt 18. Eskergabeak zinateke ez bazinate beti beti oroit, egun, kanpoan, bide ondoan ikusi duzuenaz. Mde Pr 294. Algara nabaritu zuten bide-ondoan. Anab Poli 94. Luze jarri nok bide ondoan. Bilbao IpuiB 36. Eskarrak bide ondoko zuhaitzei. Osk Kurl 144. Bide-ondoko karraskilla edo txoriegur moltzo baten inguru. Erkiag BatB 40. Bide ondoko zugaitz ostitsuek. Ibiñ Virgil 108. Ereitean, azi batzuk bide-ondoan jausi ziran. Ker Mc 4, 4. Bide ondoko txokon batean zegon aspaldiko lizar aundi itzaltsu baten azpian. Ataño TxanKan 196.
(Como sust. pleno). Borde del camino; acera. v. BIDE-BAZTER.
Asterrika ta Gorozikako bide ondoetan txor txor ebiltzan zozo-birigarroak. Ag Kr 36. Arriya lantzen [ikusi neban] iragintza edo obra baten aurreko bide-onduan. Kk Ab II 184. Bide ta bide-ondo. (tít). Ldi IL 113. Etxeak, banandurik lenengo, bide ondoetan. Erkiag BatB 119.
azpisarrera-134
BIDE-ONDOKO. v. bideondoko.
azpisarrera-135
BIDE-OHOIN (bidoin Lar). "Malandrín, salteador de caminos; y también malhechor, bellaco, ruin" Lar.
azpisarrera-136
BIDE-ORNI (H; bidorne Lar). Viático. "Viático, para el camino" Lar. "Bide ornija, viatique en général, et spécialement eucharistie administrée aux malades en danger de mort" H. s.v. ornia. v. 1 bideko (2) , biderako.
Galdatu zuen bigarren aldikotzat ekhar ziozotela bidorne donea. Birjin 451. Eta [komulgetiari] dei egiten jaka orduban artuten danian bide-ornija, biderako jatekua, edo biatikua. Astar II 230.
azpisarrera-137
BIDE-OSTATU. Venta de camino.
Arrangiz gañean negarrez ikusi euen gure zalpurdikuok bide-ostatuko andrakumetxo bat, ostatu orretan sarri gelditu oi zan astodun baten semeak ito ziralata... Ag Kr 206. Maiz ikusten zan bide ertzeko benta aurreetan gure orga. Bide-ostatu auen barruan ordu bat baño geiago botatzen zituzten gure itzaiek. Garm EskL I 142.
azpisarrera-138
BIDE-PAPER. Itinerario, programa de viaje.
Nere bide-paperak ala zion: "Martxoak 14. Gardaiatik irteera autokarrean, goizeko seietan ". Anab Aprika 56.
azpisarrera-139
BIDE-PEZA. Trecho de camino.
[Seme] gehiena, bide-pheza bat egin ondoan, ekhuatu zen. GAlm 1961, 47. (ap. DRA)
azpisarrera-140
BIDERA (Lar, Añ), BIDERAT. (Con vbs. como atera, irten, etorri, etc.). "(Salir al) encuentro, bidera irten" Lar (v. tbn. Añ). "(Al) passo, al encuentro" Ib. "Bidera ethorri zaio, il lui est venu au devant" Dv. Cf. bideratu (2). Handik anaieak gure berriak enzunik bidera ilkhi zekizkigun Apioren merkhaturano. Lç Act 28, 15 (He biderat ilkhi, TB biderat yein, Dv bidera ethorri, Arriand, Ker bidera urten, IBk, IBe bidera atera; Ol guregana yo). Farisauak, ea, ilkhi / zakizkote bidera. EZ Noel 87. Zer esker uste duzu izanen duela, edo irabazi eginen duela zahar ezinduak etsaiari bidera harmaturik ez ilkitzeaz? Ax 177 (V 119). Othe dagotzu iduri zure bihotz hura itzulten dela haren aldera, eta zenbait maneraz ilkhiten zaiola bidera? SP Phil 514. Nolaz Jerüsalemeko handiak eta lege zaharreko gehienak etzaitzon elkhi bidiala? Bp II 45. Gure etsaiak bidera irten, eta erasoko digute. Lar SAgust 16. Marco Antonio urrutitik zijoan aldi batez, [Cleopatra] urez atera zen aren bidera. Mb IArg I 64. Aingeruen ejerzitu ederra datorkiola bidera. Cb Eg III 269. Yerusalemetik Jesusen biderat athera zirenek. Lg II 223. Bidera urten eutsen bere billa etozan arerio okerrai. Añ EL2 217. Etorri nauk, ni, mutill, / gaur ire bidera. It Fab 260. Ibaiari irteten zaiozka bidera Aitzgorriko aitzak botatzen dituen erreka anitz. Izt C 114. Bera da lenengo bidera urtenik artuten zaituzana. Ur MarIl 115. Saulen bidera irten zan. Lard 155. Bi moro, bidera atherarik, makhil ukhaldika hasi zitzaizkoten. Laph 74. Jende oste bat juan zitzaion biderat. Ib. 207. Mutiko gazte saldoa joan zitzakon biderat, zaldiz. JE Bur 182. Moxolo Potolok erten dit bidera, eskean. Ag G 267. Beronikak nola garbittu zion bidera atera-ta bere aurpegia. Inza Azalp 69. Egün batez uhuin bat jelki zeron Haritchabaleti bidiala. Const 26. Bertoldinek ama ikusieran bidera urten eutsan barre santzoka. Otx 172. Besozabalka zetorkiola bidera. TAg Uzt 270. Etxeko keretari hurbiltzearekin, auzoak jin zitzaizkon biderat begitarte triste batzuekin. Lf Murtuts 34. Gardata auzuneko basetxe zuriak, alai ta baketsu, urira eldu aurretik agur-egitera txeratsu bidera etorkiguzun uso urrumatsuen antzera. Erkiag Arran 11. Ezkutuan dituzten kezka, zalantza ta larrialdiai bidera irtenez. MAtx Gazt 6. Zuri-zuri ateratzen ziran, ikaratu nai
zutenaren bidera. BBarand 16.
v. tbn. Bidera atera: Jnn SBi 26. Apaol 28. Barb Sup 120. Or SCruz 132. Ir YKBiz 191.
Bidera etorri: Elzb PAd 52. Ir YKBiz 377. Anab Poli 77. Bidera erten: Cb Eg III 248. Ag G 262. SMitx Aranz 166. Etxde AlosT 38. Bidera irten: Echag 163. Arr GB 10. Bv AsL 131. Muj PAm 13. Alz Ram 47. Kk Ab II 62. Ldi IL 44. SMitx Aranz 56. Olea 168. Bidera urten: Mg PAb 124. Astar II VIII. AB AmaE 136. Ag kKr 112. Echta Jos 212. Altuna 109. Enb 95. Laux BBa 22. Bilbao IpuiB 171. Bidera jali: Barb Leg 26. Bidera jin: Barb Sup 147.
Biderat atera: Hb Egia 25. Zby RIEV 1909, 232. Barb Leg 142. Biderat etorri: Zerb IxtS 24. Biderat ilki: Lg I 280. Biderat jali: Barb Sup 180.
azpisarrera-141
BIDERIK BIDARTE. De aquí para allá. "Andar de ceca en meca y por andurriales" A EY III 245 (donde se cita el primer ej. de Latsibi).
Nire urteak eztira, Arangoiti, biderik bidarte ta sasirik baso ibiltekoak. A Latsibi 55. Orregaitiño, lanerako baiño dotore yantzita biderik-bidarte ibilteko obea. Ib. 13. Ekinaren ekinez biderik bidarte zebilen, nondik nora etzekiela. Zait Plat 37.
azpisarrera-142
BIDERIK BIDE. Siguiendo el camino, de camino, en ruta.
Biderik-bide dijoazen bultzietan. "Trenes en ruta" . EAEg11-11-1936, 269. Agarre barruen sartu barik, biderik-bide Urrutxire yarraituten dau. Akes Ipiñ 17.
azpisarrerakoSense-142.1
De aquí para allá.
Bazkalondoan, musuz ta soñekoz txukunduta, bai bizikletan biderik-bide, edo-ta dantzan baserriko gela zabalean. Anab Usauri 13. Nere burua ezkutatzera jo nuen biderik-bide, euri ta aterri, uda ta negu. NEtx Antz 83.
azpisarrera-143
BIDE-SAIHETS. Borde del camino. v. BIDE-BAZTER.
Horla zoazila gutien ustean, / Etsaia agertzen da bide sahetsean. Gy 8. Baionako diosesaren baxter baxterrean Pauetik Lurderako bide sahetsean da Betharram. Zby Pel 50. Kurutze gorriko bandera ttipi bat ikusi nuen bide sahetsean. StPierre 17. Jautsi ginen eta bide sahetsean jarri, sudurra zimur, harri meta batzuen gainean. Ib. 20. Beilarien artean bada gizon andana bat, bi lerroetan bide sahetsian doazinak. Zub 77.
azpisarrera-144
BIDE-SAIL. a) Red de comunicaciones.
Burnibideaz baliatzea bere esku artuko du [...]. Bide oiek guziak, bide sail bat edo bidedi bat osatuko dute. "Una sola red". EAEg 30-10-1936, 171.
b) Departamento de Caminos.
Erki Aldundietako Bide Sailleko Inkeniero batek. "Un ingeniero de la Sección de Caminos". EAEg 4-12-1936, 455.
azpisarrera-145
BIDE-SARI. (Añ A; bidasari Lar).
a) "Portazgo" Lar y Añ.
b) (Su) merecido, justo premio o castigo.
Berezte bakarkako onetan ekusiko ditu Jesus juezak ongi bizitu diranak egin dituzten gauz onak eta gaistoen gaistoak, bakoitzari bertatik emateko dagokan bide-saria. Mb IArg I 202.
azpisarrera-146
BIDE-SASKITXO. Morral.
Gaur, Eladetik natorkizu; nere bide-saskitxoan ango puni-sagar urtsu ta gaimelurrik ez dakart; nere gaztaroko atsegiña izan zan idaztiño bat baño. Zait Sof 5.
azpisarrera-147
BIDETAN. a) (Con -tzeko). A punto de; en camino de; en peligro de. "Galtzeko bidetan jartzea, s'exposer à se perdre" Dv. v. BIDEAN (c).
Etxausko etxearen arropa gorriaz bestitzeko bidetan izan zarela. 'Has estado a punto de adornar a la casa de Echaus con el traje rojo del Cardenalato' . Ax 8 (V 4). Gaurko eguna joan ezkero, aren eskupe gogorrean bizia galzeko bidetan arkitzen gara zuek berak eta ni. Mb IArg I 214. Bere itxea alde batetik eta bestetik su egiña ta laster auts egiñik gelditzeko bidetan sartua. Mb IArg II 312. Bethi perilos izanen dire bi muetetako jenden elkharrekilako ihardukitzeak; eta galtzeko bidetan jarri nahi eztenak hetarik ahalik gutiena atxiki behar du. Dh 74. Munduko gauzengatik, ez naiz gehiago galtzeko bidetan sarthuren. Dv LEd 102. Hanitx haatik, biziaren galtzeko bidetan, bazabiltzan gaiaz haur bateiatzen, ezkuntze benedikatzen eta Elizako heltüren erier emaiten. Const 25s. En disposición de. "Egiteko bidetan jartzea, se mettre en devoir de faire" Dv.
Geldituko zara Jangoiko beraren grazi zori onekoan ta geldituko zara hordu artan Jangoiko berak egin oi dituen ondasunak eta atseginzak arzeko bidetan sartua. Mb IArg I 190. Iloba bidetan du aphez egiteko, / Itxuren arabera, badu gai laneko. Hb Esk 116. Nola errege eta haren lagunek mirakuluak nahi baitzituzten baitezpada, Zoroaster eman zen egiteko bidetan. Hb Egia 75. Egunero eta orduero andik edo emendik, unekin edo arekin beti zerbeiten ikasteko bidetan. FIr 157.
b) En lugar de, en vez de. v. BIDEAN (b).
Erran ezok arren nikexi edo gezürti bat dela, edo eskolaren bester egiteko bidetan, berak eskolarat ützüli beharra badiala. Mde Pr 48s.
c) (Ir, etc.) de camino. v. BIDEAN.
Naiz soroan, naiz beste lanetan, edo bidetan bakarrik zabilztenean. Gco I 394. Eure zopita zarrak / arrastau ezinik, / beti zabiltz bidetan / gelditu bagarik. Zav Fab RIEV 1909, 38. Gelditu zaitezte bidetan zabiltzatenak. Ag Serm 169. Bidetan galdutako euskaldun bat. NEtx Antz 113.
azpisarrera-148
BIDETIK (Tras gen.). Por medio de. v. BIDEZ.
Medio gaiztoen bidetik. OA 163. Ze laburrak dirian, geuk egiten doguzan dilijenziak, idaraiteko Jaunau, konfesino on baten bideti. Urqz 12. Ez dira ondo damututen, pekatubaren bidetik alkantzau ebeelako ezkontzia. JJMg BasEsc 259. Modu askotara nai izaten da bete gose-egarri au, baña batez bere adiskidetasun ta maitetasunaren bidetik. Ag Serm 188. Uri-Etxegillearen erabakiaren aurka ezin erri-arazoen bidetik joko da. "Será inapelable" . EAEg1-11-1936, 190. Orra or Jainkoa aurkitu gure bizi-naiaren bidetik. Vill Jaink 115. Iru-lau kontu bialtzen dizut / makina onen bidetik. Uzt Noiz 92.
azpisarrerakoSense-148.1
(Tras tema nudo).
Agintaritza bidetik egin bearko dira eskaera abek. EAEg 30-10-1936, 173.
azpisarrera-149
BIDE-TXARTEL. Billete de viaje.
Bide-txartel ta dirua bear aña artuta prestatu nintzan. Anab Aprika 9. Orrez gañera bateko bide-txartela bestekoarekin trukatu lezakeala. Ib. 57.
azpisarrera-150
BIDE-TXIDOR, bide-txigorrak, BIDE-TXINGOR, BIDE-TXIOR. v. BIDE-ZIDOR.
azpisarrera-151
BIDE-TXIRRINGA. Bicicleta.
Bide-txirringa zergari buruzko izendia. EAEg 3-2-1937, 970.
azpisarrera-152
BIDE-UKONDO. Curva del camino. v. bihurgune.
Debatik irten eta [...] iru edo lau bide-ukondo igarotakoan, sudurrez jobear izango dituzute etxeak, Arranondon zaudela jakiteko. RIEV 1907, 169. Bide-ukondo batean txakurrari lotua, / belauna geitxo jasoaz zetorren itxua. Or Eus 53.
azpisarrera-153
BIDE-UR (G-azp; bidur V-ger). Ref.: A (bidur); Gte Erd 227. "El agua que corre por las cunetas" A. "Bideur aundiak datoz (G-azp)" Gte Erd 227 (junto a uer gogorrak intu (B), urarreak datoz (G-azp), ur loiek datoz (V-gip), sursak partitu dira (S), euri uharra heldu da (BN-arb)).
azpisarrera-154
BIDE-URRAKETA. Apertura, construcción de caminos (sentidos prop. y fig.).
Geroko baten Gebara bera, / gaizki egiñaren damu, / alkar-maitezko bide-urraketan / laguntzen izango degu. SMitx Aranz 77.
azpisarrera-155
BIDE-URRATZAILE. Precursor, que abre camino.
Iraskun onek Españako Jaurlaritzak dituan laterriarteko itunbenak izango ditu oñarri. Ginebran artuko diran erabakiak berriz bide-urratzalle. EAEg 8-4-1937, 1456. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide urratzaile, bi eskola. Vill AxMGL 164. Bide-urratzailleak ziran, gure euskera ta elertia aberastu ta iasotzen alegindu ziranak. Agur 16-9-1972, 4.
azpisarrera-156
BIDE-URRATZE. Acción tendente a, que favorece.
Basetxe berriak eraiki al izateko errestasunak eta baserritarrei etxe-jabe izateko bide urratzeak poto egin bear. EAEg 8-11-1936, 246.
azpisarrera-157
BIDE-XENDRA (Lander ap. DRA ), BIDE-XENDA (B; VocB ). Ref.: A (bide-xenda); Izeta BHizt2 (bide-xenda). Sendero. v. BIDE-ZIDOR.
Bide erreála dakúsat déla, ez bidexénda. LE Urt ms. 95r. Igualadarat deraman bide xendrarat denean, zaldiak uzten du errege-bidea eta bide-xendra hartzen. Laph 31. Intha hertsieri gora orgetan, edo bide-xendra meharretan oinez. Barb Piar I 190. Arthalde guzia han nuen zalu zalua, nere ondora bildua, elgar kasik ithotzen zutela bide-xendra hertsian. Barb Leg 149. Bainan oihanean eta sasi-artean lehen bide-xendra egileari, galdeginen ote dugu zertako ez duen aintzinetik finkatzen nun nola den ibiliko? Ardoy SFran 315.
azpisarrera-158
BIDE-XIDOR, BIDE-XIGOR, BIDE-XIOR. v. BIDE-ZIDOR.
azpisarrera-159
BIDEZ. (V, G, B ap. A; SP, Añ, Dv, H).
a) (Precedido de genitivo). Por medio de. "Fedearen bidez [...], par le moyen de la foi" SP. "Por medio de ése, (c.) orren bidez, bitartez, bitartekoz" Añ. "Zure bidez, par votre moyen" Dv. "Bidez, par le moyen, par l'intermédiaire de" H. "Zure bidez ardietsi dut, je l'ai obtenu par votre intermédiaire" Ib. s.v. bide.
Tr. Documentado al Norte desde principios del s. XVII, y al Sur desde mediados del s. XVIII; a partir de principios del s. XX su uso disminuye al Norte. v. BITARTEZ.
Zure semearen Pasionearen bidez egin zen zure eta gure arteko bakea. Mat 218s. Eta [obra on] horien bidez, purgatorioetara ioan gabe egoitea. Ax 235 (V 157). Intenzione hunen bidez garbituko da zure gogoa. SP Imit III 9, 1. Sensuen bidez. SP Phil 439s. Adimenduaren bidez, bere burua kontenplatzen duela enjendratzen du bere semea. Arg DevB 238. Gero hur hartaz phereka zazue idia, gero berze alimale guziak, zeinaren bidez kasatuko baitire heietarik leizor, manduli eta berze ulli suerte guziak. Mong 593. Kasuen diferenziak egiten zituzten artikuluen edo emendailluen bidez. ES 95. Iakintasuna eta extudioaren bidez ardiesten diren ezagutzak. Ch I 3, 4. Bathaioaren bidez, edo Martirioaren bidez, edo egiazko penitenzia baten bidez. CatLav 75 (V 46). Zenbat gauzaren bidez barkatzen zaio [pekatu beniala]? CatBurg 37. Ondasundi guzien ezer-eza ekusi ta orien bidez egiñaz ongi damuturik berriz ez orien bideratzera. Mb IArg I 61. Gloria esperetea, Jangoikoen graziaz, eta gure obra onen bidez. Cb CatV 49. Eta Jainkoak etzioen deusere adi-arazi ez ametsetan, ez aphezen, ez eta profeten bidez. Lg I 294. Maiz zure probidenziari laket zaio osoki kontrarioak diruriten moien batzuen bidez bere xedetarat helzea. Mih 105. Hain nezesario duzu othoitza, non ez bai duzu deus-ere ardietsiko haren bidez baizen. Brtc 183. Konfesio edo Penitenziaren bidez. Ub 154. Ordenatu zaukuk penitentzia, / haren bidez oro barkatzeko. Iraultza 19. Otoitzak, amoinak, / Gure obra onak, / Ez dire baliatzen / Hekin bidez baizen / Zeruan ere. Monho 94.
(s. XIX). Eta nola deabruak arrapatzen dituen asko konfesio txar askoren bidez. Mg CC 142. Gure indarren bidez, jaso zituben makurturik erabillezan burubak. Mg PAb 210. Arima, asko libru santuen bitartez ta bidez elduko litzatekezanak Jangoikozkoak izatera. Añ EL1 3. Agertu zan Elizan odei bat, eta onen bidez aditzera eman zion Jaunak Salomoni, an arkitzen zala. AA I 528. Sakrifizio adoragarri hunen bidez. Dh 226. Bere Ama Santiaren erregubeen bidez. JJMg BasEsc 166. Dugun har alimu esperantza fermu baten bidez. Jaur 206. Esango dizutet nola, non eta zeren bidez. Izt C 156. Gizon egitean,[...] ez gizonaren bidez, ezpada Espiritu santuaren bitartez ta birtutez. CatBus 42. Miraill baten bidez, mutill bat hari zen / Hegaztin xehe atzematen. Gy 174. Jaunak mirari baten bidez, gorde zuen. Lard 169. Eta artha puxka baten bidez begira daitena, ez da galtzera utzi behar. Dv Lab 149s. Ekhiaren bidez egin gatza hanitxez merkiago jiten dela. Ip Dial 114 (It, Ur bitartez). Jainkoak ene bidez ordre berri bat emanen du bere elizari. Laph 102. Egiten ziozkaten laguntzen bidez ederki zuspertuaz zetorren. Arr GB 132. Au errezago da oraiñ eta emendik aurrera, egiñ eta egingo diraden liburu asko ederren bidez. Aran SIgn 208. Señale ageri batzuek, oken bidez emateko guri bere grazia ta birtuteak. Legaz 36. Aietxen bidez elkartade bat / Egiñ ez urratzekoa. AB AmaE 56. Nola bi ordena oen bidez [...] fedia piztu eta Jaungoikuaren Eliza gooratu dan. Bv AsL 159. Zer irabaziak egiten dituen bizitze saindu baten bidez. Jnn SBi 103. Eta zerutik jautsi kantu Jainkozkoen bidez, gaiten zeruan berean aingeruekin khantatzerat hel. Arb Igand 140.
(s. XX). Bere erakaspen sainduen eta sakramenduen bidez, Elizak bethi egiten ditu Sainduak. CatJauf 31. Bere gurari beroaren bitartez, irudimenean sorturiko gorabera andien bidez, askotan siñistu eban emo-eikioela Jaungoikoak bizitza ta osasun sendoa. Ag Kr 163. Arau onen bidez, izkera osoaren legeak osotasuna galdu gabe, oro batean jarri gindezke. A Ardi VII. Ni pekatari onen bidez Jainkuak berak egin dau zubek nigan ikusi dozubena. Kk Ab I 28. Ixtudiant frantsesen bizkarrean huts handienak ezarririk, goraki tribunalen bidez handik berex eta desohora. StPierre 31. Madalenaren bidez dakigun urrikiaren ederra. Ox 73. Lotu zion txamarra burniari zatar-lokarri aien bidez. Or SCruz 46. Arrazoiaren bidez / nai duela mintza. Tx B II 160. Atxaki ta akiakuluren bidez. Otx 150s. Dinamitaren bidez asi ziran bazter guztiak ikaratzen. Ldi IL 170. Bidali nauen Aita bizi da ta ni bizi naiz Aitaren bidez; ni yaten nauena ere olaxe biziko da nere bidez. Ir YKBiz 220s. Erri leunari, langilleai, sarritan egindako lapurreten bidez, geldika-geldika ondasun andi andiak batu dabez. Eguzk GizAuz 64. Ordainketak diru-txartelen bidez egin ditezke. EAEg 19-11-1936, 339. Lagun baten bidez, Bixentak kapitanaren berrik izan zituan. JAIraz Bizia 104. Nere utsez, parapsikologiazko ikerketen bidez, gisa batez edo bestez, hori probatu izan da. Mde Pr 351. Sendaketa arrigarriak egin omen ditu belarren bidez. Txill Let 141. Tutu baten bidez. Anab Poli 62. Otoi labur gartsu aren bidez, dana parkatu eutsan Xirdori. Erkiag Arran 173. Errespetuzko kate guziak / milloien bidez puskatu. Basarri 121. Beste norbaiten bidez egin ditakeana, ez duala Berak egiten. MAtx Gazt 25. Jauna, San Frantsesen prediku eta mirakuluen bidez Indiako jendeak Elizarat ekarri ditutzu. Ardoy SFran 347. Azkenean, Prantzira dijoan ezagun bat inguratu zait, eta onen bidez, bialtzen dizuet eskutitz au. NEtx LBB 79. Egun on batez bertsoen bidez zurekin alkartu nintzan. Xa Odol 311. Jesukristo aukeratu dau Jaungoikoak, bere odolaren bidez, sinismenaren bitartez, opari eztigarri izan dadin. Ker Rom 3, 25. Baiña, ark galde-ala onek bertso aien bidez erantzuten zion. Berron Kijote 68. Sartzeko modua egin dute apaiz jaun orren bidez. BAyerbe 136. Aginte guztia euren esku artzia proposau eben, lege nastu baten bidez. Gerrika 61. Ez baititu hitz politak apainkiro elkartu nahi belarrien gozorako, hitz horien bidez adierazi baino arimaren zoko ilunetan izkutatzen diren joera eta burutapen iheskorrak. MIH 303.
v. tbn. VMg 69. JesBih 459. MarIl 10. Zab Gabon 88. Sor Bar 68. Moc Damu 19. KIkG 27. Inza Azalp 130. Enb 88. TAg Uzt 66. Zerb IxtS 17. Zait Sof 165. Etxde JJ 100. Vill Jaink 43. Ibiñ Virgil 83. Auspoa 77-78, 244. Olea 238. Uzt Sas 23. Etxabu Kontu 151.
(Tras tema nominal nudo).
Tr. Documentado en autores meridionales del s. XX.
Astiro astiro jente on batzuen laguntza-bidez, Toledoko uri entzutetsu onetan aurkitu neban neure burua. Or Tormes 63. Proventzerari gaiñak ematea, yainkotar den poesi txingar bidez. Or Mi III. Edurra zala, gaurko egunez, / Agertu ziñan ludira, / Ugutza bidez jarri ziñala / Edurra baxen garbia. Enb 107. Bertoldak iges egingo ez ete-eutsan, lenago be birrittan edo irutan maltzurkeriz eta amarru bidez egin eutsan lez. Otx 71. Erri-lan eta Bai egunkari etorkizunaren zabalkunde ta ots-edatzea, ingurti, orri, ormagiri ta itzaldi-bidez. Ldi IL 119. Zenbat diru bear egunkaria irasteko, zenbat eusteko; zurki yota zenbat emate'aal luken, saltzez bai iragarki-bidez. Ib. 73.
Epaille bidez iñor etxetik bota al izateko. EAEg 1-11-1936, 186. Onen sendakai berezia batez ere zuaitzak bere orri-bidez egiten duan "oxijenoa" da. Munita 142. Ugazamak izorkeri bidez aurra izan ondoren, Usoarena zala zabaldu. Etxde AlosT 41. Tratu txar ta naigabe bidez Usoarenak egingo zula uste baitzuten. Ib. 39. Bere gurasoen ixtori bidez bere adiñari ez zegokion gertakizunaz begiak zabaldu. Etxde JJ 242. Aspaldion ezagutua zen fenomenu hori jakintzari zenbaitek sakonki miatu du, saiaketa bidez, azken urte hauetan. Mde Pr 321. Pozoi bidez il izan bada. Ib. 176. Iainkoa ere mintzatu egin zaigu Liburu Santuetan, eta belarri-bidez ezaguarazi zaigu obekienik. Or QA 137. Ba-da animan aragi-atsegiñ ez-baiña aragi-bidez datorren beste irrits bat, ikus-nai utsal bat, ezagutze ta iakite izenez iantzia. Or Aitork 288. Garai batean Arrateko Ama / eberdiko amabietan / irrati-bidez asten zanian / kantuz eta bertsoetan. BEnb NereA 205. Erri anima ausnartu dek ik / gutxik egin duten eran, / Musika bidez erakutsiaz / gu euskaldunok zer geran. Basarri 57. Erabakizunari ezezko biribila ezarri omen zin Enpedokelek zenbait neurtitz-ziri ernagarri bidez. Zait Plat 76. Eman dezagun, bada, gorputza eboluzio bidez eratu dela. Vill Jaink 60. Nere bizkar, bi eriotz, lau lapurreta, bi etxe-bizitza ate ausi ta gezur-bidez bein dirua kentzeko alegiñak, ditut. NEtx LBB 116. Zozketa bidez bakoitzari zegokiona eman da kito. AZink 39. Kalien be ondo entzungo zalata nago, alako tresna bidez. Gerrika 198. Giltzape horretatik ezin irten ez ezaguera bidez, ez lurreko maitasun bidez. MIH 18s.
v. tbn. Aitzol in Laux BBa X. Gand Elorri 92. Ibiñ Virgil 95. Etxabu Kontu 70. Ayesta 106.
(Tras posesivo anafórico). "Naturellement, berebiez [sic], beregitez. La chose vient naturrellement, gauza heldu da bere bidez" Ht VocGr 389.
Gauzak bere bidez eta orduz sortuko dira. NEtx LBB 20.
"À force de dire, erranaren biez [sic]" Ht VocGr 363. "Apuro decirle, &c., eragokiz, esanaren bidez, pasioz" Lar (v. tbn. Añ). "Bidez (V, G), à force de. Erranaren bidez, à force de le dire. Syn. (G) indarrez, bortxaz (L, BN), poderez (L, G), erranaren erranez (G, L, BN) (locution très usuelle)" H.
b) (Ir, etc.) de camino, de viaje. "Bidez etorrela, según venía caminando (V)" A EY III 257. "Viajar, bidez ibili (V-ple-ger-m)" Ib. 348. (Sólo incluimos aquí los ejs. de sdo. indet.; cf. supra (1) ejs. del tipo bere bideaz joan). v. BIDEAN.
Tr. Aparte de en un refrán de Oihenart y en un texto de finales del s. XIX, sólo se documenta en autores meridionales.
Sentona agorrilan bidez bahoa, uk eureki ekitakoa. "Si tu voyages en Août". O Pr 669. Urrutitik artu zuen aldi artan arako bidea. Bidez igaro zen Jeriko zeritzan erri batetik. Mb IArg I 219. Etxean zeuden denboran itxean zedukaten, ta bidez zebilzan aldian berekin eramaten zuten Aldareko Sakramentua. Ib. 271. S. Dionisiok dio, au guzia S. Carporen aotik, bidez zijoala, bere etxean Santuak iduki zuenean, enzun ziola. Cb Eg II 159. Kutxa gordetzeko eragin zuan Tabernakuloa zeritzan, ta, bidez zebiltzanean, erraz alda zitekean oial ederrezko estalpe, edo kanp-etxetxo bat. Ub 29. Ala nola bides doaiéna Erregerén korterá, bidean ostatuetán artzentú bere otrónze, lóaldi, ta gañaráko dirénak preziso. LE Doc 48. Ainbeste soñoko bitxidunez, eta ori astegun buru zurijan bidez zabiltzala? Mg PAb 44. Neke da bidez egun oro ibiltzea, eta bideko autsa oñetakoei ez itsastea. AA I 451. Bidez dijoanak kontu egiten du bere orduetan artzeko bear duan jana ta edana. AA III 292. Egun batez, bada, bidez zijoala, nekeak easan, eta eliza batean sartu zan. Arr May 127. Bidez yoaiteko har zazue Southern California Ry. CalEH 1893-VIII-12, 5. Bidez asi-orduko on izango da sendalariari ots egitea. A Ardi 91. Ustekabean eltxo-talde bat zoaien bidez. Or Mi 120. Aldi batez, Yesus bidez zioala, errixka batera sartu zan. Ir YKBiz 268. Zugana bidez. Begiek an-on / bide baztarren urrena. Or BM 50. Zârrena ba doa bidez. Or Eus 50. Bidez doanak ez baitio errez igerriko nondik artu. Or QA 143. Bidez nenbillela, i ta ire emazte Pepa agurtzera nentorkizuen. NEtx Antz 146. Poematxuok ba-doaz, / zer nai daben jakin gabe, / neure arima au bidez doan lez, / arantz eta lore. Gand Elorri 84. Neska gazteak bidez / or dabiltz zure lorratzean. Gazt MusIx 191.
c) (V, G ap. A; Aq, Añ, A DBols). De paso. "De camino, item, bidez. De camino veremos a nuestro amigo, bidez ikusiko degu geren adiskidea" Lar in Aq 1330. "(De) camino, (c.) bidebatez, (G) bidez" Añ. v. bidenabar.
Ondo iltzen ikasteko, ta ondo iltzen laguntzeko ejerzizioak: eta bidez eriai ondo itzegiteko modua. Cb Eg III 213. Etorri bedi nai dubenian, errebero pixka bat edo marrubi batzubek artu bidez. Sor Bar 18. --[...] Gelditzen diran sei abek geonek afalduko dizkiñagu gure senartxuekiñ. --Egiya den, Axentxi, eta bidez arturik bi pitxar sagardo eta pitxar bat ardo. Sor Gabon 34. Erromako bidian anaia Maseo ta Franziskok ogi puska batzuek, gosia engañatzeko, eskian bildu zituzten bidez. Bv AsL 168. Iñauteriyetako gurdi-karrozen festa ikustera, eta, bidez, tabako pikatu pixka bat erostera. Iraola 104. Azken-agurra egitera, ta, bidez, zuri berri on bat ematera. Alz Ram 48.
d) (V, G, B ap. A; Lar, H, BeraLzM). Justamente, en justicia; correctamente, legalmente; con razón, con motivo. "Nefas, por fas o por nefas, naiz bidez, naiz bidebage" Lar. "Bidez eta legez, en droit et justice" H. "Justamente" A. "Bidez egin, hacer conforme a derecho" BeraLzM. v. 1 bidezki.
Tr. Documentado en autores meridionales (generalmente guipuzcoanos) desde principios del s. XIX. Es frecuente la expresión legez eta bidez (o bidez eta legez).
Eta zein dira gure proximoari barkatu bear diozkagun zorrak? --Eztira bidez eta legez argan dauzkagun artzeko justuak. Gco I 436. Apaiz bat [...] ekusten badezu edo aditzen lizunkerietan dabillela, arritzen zera, eta bidez alaere. AA III 267. Gañera gaitz bat zarra bada, berria danean baño sendagai andiagoak eskatzen ditu, eta beragatik konfesoreak bidez galdetzen dizu, bekatu orretan erortzeko oitura len izan dezun edo ez. AA III 498. Argatik legez ta bidez ifini diote Erraldoi Euskalduna-ren izengaña. Izt C 453. Senarra, legez eta bidez, ezin bizi zitekean ezkontzako leialtasuna autsi zuelako emaztearekin. Lard 365. Neke oiek guziak bidez daramazkigu, anaiaren negarrak aditu nai ez giñituelako. Ib. 55. Baldin Saul-en il-berria eraman zuenari, albista-saria artu-ustean, bizia kendu banion, zenbat bidezago izango zan, gaitzik egin etzien Erregeari, zetzan lekuan, lepoa ebaki ziotenai, au bera egitea? Ib. 185. Ezagutu ta maita dezagun gauza bakoitza bear dan eran, legez eta bidez. Aran SIgn 208. Erroman errege aulkian / Bidez zu zinean jarten. AB AmaE 152. Berari tokatzen zitzaion senipartia izango bazan ere, saldu zituan bidez ta legez oialak ta zaldiya. Bv AsL 44. Persona debotoen batzuek baleude bertan nai luketenak izan billera onetakoak Jesusen Biotz Sagradua onratu, eta Kongregazio onetako induljentziak irabazteko, sartu ditezke bera legez eta bidez jarria dagoen beste erri batean. Ant JesBi 6. Onek arrazoiz eta bidez uste lezake pekatuen damua eta ontzeko grazia Mariaren bitartez iristea. Arr May 75. Badizut nik beintzat azi-ale onen emankorrez itxaropenik asko. Ta bidez noski. Markiegi in Ldi IL 7. Bidez ala bidegabe, ori ez dakit, zeure itzok ipiñi didate eskuetan kandela. Ldi IL 111. Emai arek au berdin dezanik / Garazik, bidez, ez du uste. "No puede pensar con motivo". Or Eus 82. Lurreko ondasunak gaur dagozan baño obeto, zuzen eta bidezago bananduko balira. Eguzk GizAuz 35. Baña lapurreta barik, legez eta bidez. Ib. 35s. Zer? Oiek zuzen eta bidez esanak ez al deritzazkizu? Zait Sof 38. Ez zait beraz iduri Hebraiaren berpizkundea mirakulu bat izan denik, geuk ere bidez iguriki baitezakegu horrelako mirakulu bat gertaturen dela gure mintzairaren onetan. Mde Pr 205. Otoitzean aurrera ari dan zintzoari "argitua" esaten badiote, bidezago, naski, Garbitegiko animari. Or QA 116. Sari-izendiak bidez ordaintzen dirala baiezteko. EAEg 3-6-1937, 1757. Ikasi bainun lengoaz neure buruarekin asarretzen gerokoan oben ez egiteko; eta bidez asarretu. Or Aitork 219. Filosofian oñarri batetik ala bestetik asi, ta toki diferentetara iristen da, ta burubide aundiz eta bidez beti. Txill Let 126s. Bidez esan oi du Yon nere adiskideak: "Maiteminduak ez-baña hipnosituak daude". Ib. 82. Orixe gertatu zitzaion Platoni, ta ain zuzen, beste inori baino zuzenago ta bidezago: arengan ainitz ta agitz bat egin zirala, alegia. Zait Plat 5. Baruzik, bidez edo ezariz bada ere, aipa bai aipa izan du. Gazt MusIx 166s.
e) (Precedido de frase relativa). Ya que, debido a que.
Berari, [izparringiko] nagusiari, asko zor zion bidez, eskeintzen zizkiola idaztera zijoanak; bañan gaizki iruditzen ezkerotan beste batera joango zala. JAIraz Bizia 54. Errin ikusmira bat egin ondorean laixter konturatu ziran Prantzian mendean zegon bidez dena prantsesa zala. Ib. 34s.
azpisarrera-160
BIDE ZABAL. (gral.; SP, Añ). Ref.: EI 326. Carretera. "Chemin large" SP. "Camino real" Añ. Sólo hemos recogido ejs. en los que el sust. y el adj. forman un compuesto; en algunos de ellos, sin embargo, el sentido no es tan claro. Es difícil pensar, por otra parte, que para todos los encuestados de EI que responden bide zabala, esta expresión signifique "carretera", por la misma naturaleza de la pregunta: "Camino ancho, grande route: bide zabala ala bitxabala?". Cf. Ax 216 (V 144): Haur da bide zabala, erreala, plauna, eta segura. v. BIDE HANDI; bitxabal.
Tr. Además de en Pouvreau y Zubiri, se encuentra en autores meridionales desde principios del s. XX.
Gurutze sainduaren bide zabalaz. "De regia via sanctae Crucis". SP Imit II 12, tít (O, Pi, bide zabal; Mst, Ip errege bide). Beren [mendien] egaletatik tontorretara bide zabalak egin dituzte. Ag G 189. Bide zabaletan aurrera, bide ziorretan barruna, mendian gora, basotik bera. Ib. 81s. Alegitik bai Amezketara, bai Orendain eta Abalzisketara joan leike bide zabalean. EEs 1915, 19. Lur barru guzia bide zabalez, baita burne-tximist-bidez lotua bezela dago. Bera EEs 1915, 215. --Bidezabalak baditu Gipuzkoak? --Asko eta txit ongi zaindubak. IPrad EEs 1915, 102. Ezkutau eban maletatxua sasi-arte baten eta jezarri zan bidezabaletik urteten zan bide zidor baten asijeran. Kk Ab I 8. Gogoratzen zaio bide zabal bat egitea Doniane Garazitik [...] Astobizkar mendi ondoraino. Zub 126. Neska gaste aldratxo bat dua bidezabaletik barriketa andiyaz. Kk Ab II 154. Dimatik Otxandiyoraño bidezabal barriya eztauko ain urrin. Ib. 160. Bidezabal-ertzetako makal txuxenak bai-liran. Markiegi in Ldi IL 8. Bide zabal onduan, oso agirian dago. Goen Y 1934, 100. Esker-eskuitara zalantzan begiratu ondoren, arinka zearkatu du bide zabala. TAg Uzt 6. Bidezabalezko Eraman-ekartzeen Sailleko eginkizunen Buruak. "Sección de Transportes por carretera". EAEg 10-1-1937, 770. Bide-zabala 15 metro zabalagotua izan dedilla. "Camino". Ib. 1-3-1937, 1181. Antzokiaren erditik barna, bide zabala doa. Zait Sof 103. Inkenieroak bide zabala egiten ari dirala, zuaitz aundi auetako bat arkitu dute aurrez-aurre. Munita 100. Egia esan etzegoen bidezabaletik oso urruti. Ib. 106s. Mando bat gurdi bateri tiraka zijoan arbol ederrez ertzatutako bide zabal artatik. Anab Poli 85. Antzoriz (Santa Kataliña)ko bide zabalaren asieran. Erkiag Arran 125. Uriko lurren mugara ziranean, bidezabala utzi ta burdibidean barruna ziranekoxe. Ib. 120. Bide-txiur eta bide-zabal guztietatik. EgutAr 8-9-1959 (ap. DRA). Bide zabalen inguruan zelai ta belardi ioriak [...] edatzen ziran. Zait Plat 20. Tranbeko zentralaren aurrean bi bagoi jarri zituzten bide zabalean zearka. Ugalde Iltz 14. Bakar ta astidun nenbillan, / bide zabal barriz, / arrastiko ordu aulduan. Gand Elorri 123. Gañera chantier bat (bide zabal baten egin-lanak) daukat eta zartzaro-saria artzean ezkonduko naiz. Anab Aprika 66. Izan ere, nik emandako diruaz zer egin dezake Estaduak? Geien geienaz, bide zabaletan ondar-palakada batzuk geiago bota arazi. Vill Jaink 86s. Bide-zabalaren erdira eldu ziranean, beribil astunen bat ala idi-buztarriren bat ete etorren begiratu ostean, iragarri eutsan Nikanor-ek. Erkiag BatB 75. Txirringalari ona zan Sardui. Ez dakit bide-zabalean txapelketarik irabazi ete eban. Etxabu Kontu 169. Baso oietan zear, bide zabala ebaki berria dago. Alkain 153. Bide zabal eskiñako orma ganian jarrita egozan. Gerrika 137.
v. tbn. Osk Kurl 143. Zendoia 96. Insausti 62.
b) Vía (de tren) ancha.
Bide zabalaren gañean joan izan oi diran gurdi guzientzat bultzagarri berdin bat aukeratzea. "Unificación de los sistemas de tracción en las líneas de vía ancha". EAEg 24-11-1936, 375.
azpisarrera-161
BIDE ZABALAZ JOAN. "Bide zabalaz goatea, (fig.), aller franchement en affaire" Dv. Cf. Ax 480 (V 310) bide zabalaz ibiltzea, Dv LEd bide zabalaz nindohan, en ambos con el sdo. propio de 'por el camino ancho'.
azpisarrera-162
BIDE-ZABALTZE. Ampliación de la calzada.
Moilla aldeko bide zabaltzea orain urte bi-edo egin zan. Etxabu Kontu 216.
azpisarrera-163
BIDE-ZADOR ( (V-al-ger-gip ap. A)). Sendero. v. BIDE-ZIDOR.
Auxe da bide-sadorrik ziur, laburren ta errezena santutasuna irixteko. EgutAr 3-4-1960 (ap. DRA).
azpisarrera-164
BIDE-ZAINTZAILE. Caminero. v. bidezain.
Or dabiltzalako Bide-zaitzalleak (camineros) bideak busti eziñez, eta orduan elikek izango oiei pagatu bearrik. Urruz EEs 1912, 145.
azpisarrera-165
BIDE-ZAKU (Pl.). Alforjas. v. BIDE-ZORRO.
Ikustak ea ire bide-zaku oietan jatekorik ezer ba ote duken. Berron Kijote 118. Eta emendik aurrera, ornituko ditut bai nik bide-zakuak. Ib. 121.
azpisarrera-166
BIDE-ZAKUTO. "Almofrex, a manera de maletón" Lar.
azpisarrera-167
BIDE-ZAPATZAILE (-ph- Dv, H). "Bide zaphatzailea, batteur de pavé, de chemins, fainéant, vagabond" H. v. KARRIKA-ZAPATZAILE.
Alferkeriak ezin sorraraz ogia, / beharko du asmatu zenbeit tzarkeria. / Bide zapatzaileak dire higuingarri. Hb Esk 166.
azpisarrera-168
BIDEZ-BESTE.
Gazte izanik antzetsua baitzan benetan zirtolari hura [Zenon], ta zimardikak iaulkitzen mutila. Zearretara, aldez bestetara, ta bidez-beste, Parmenidek irakatsiaren alde egin zuen, . ab absurdo, alegia. Zait Plat 40.
azpisarrera-169
BIDEZ-BIDE (AN-gip; H). Por el camino, siguiendo el camino. "Bidez bide dabillana, qui va par [la] voie et par [le] chemin. Zoaz bidez bide, eta eztuzu huts egiterik" H. "Bidez bide joan dira (AN-gip)" Gte Erd 31.
tradizioa
Tr. Documentado en textos septentrionales desde comienzos del s. XVII y en textos meridionales a partir de finales del s. XIX.

Birjina Amak bisitatu zien bere kusiña, / Bidez bide ibillirik portuetan aitziña. EZ Man I 26. Asto bat bidez bide bazoen / Jaun-handi zaldi baten ondotik. Arch Fab 191. Merkhatari horietarik bat mezaren entzuten elizan zegoelarik, bertze biak bidez bide etxeko aldera mezarik gabe zebiltzan. Arb Igand 102. Badakikezue badugula Alkhi Sainduaganik bidez bide gabiltzanetan, . Ofizio orde, Arrosario oso edo hamabortz hamarrekoen erraiteko baimena. Prop 1897, 140. Bidez-bide. Ag AL 54 (tít. de un capítulo). Puska jan zunean, berriz pardela bilduta bidez bide asi zan estuasunik gabe. Or SCruz 121. Bagoazi, bagoazi bidez-bide, bainan nihun itzalpe goxorik ez ezagun, han-hemenka zuhatz argal gazteño batzu baizik ez. JE Ber 24. Indietarik landa, Frantses Javierekoak jo zuen Philippinetarat, eta, bidez-bide, Japoniaraino. Ib. 68. Zarautzera bidez bide zijoazela. TAg Uzt 49. Etxeondora urreratuz datortz, bitarte orretan, bidez-bide oinotsak. Ib. 30. Hamar zaintzalek inguraturik, bidez-bide baderamate etxe handi batetarat. Lf Murtuts 48. Ardiak zeruko Amaren zaipean utzi, ta bidez-bide etxeratu nintzan bart. NEtx Antz 51. Ara baitoa bidez bide asperenka Zure erria, atera zanetik itzulia egin arte. Or Aitork 240. Beobide-auzune au barruan artu ta bidez-bide Agarre-auzora. Akes Ipiñ 17. Iauregirik ederrenak zutik ziran alderritik ogei bat minututara ageri zan dalako ikasgua. Bidez-bide, ezker-eskuin, edotariko oroitarri ta ilarriak zeuden. Zait Plat 20. Enparauak ba-doaz / --alai, bidez-bide--, / besoan beso lore / ziur ta kutuna. Gand Elorri 104. Aren tegira urreratu orduko, bidez bide etorrelarik, oles egiten eutsan Nikanor-ek, ao-ezpanetaz txistu-egiñaz. Erkiag BatB 49. Bazen, bidez bide joanez, Senpere aldeko larre-oihana. Larre ArtzainE 125. Aski dena aski da, eta noan bidez-bide Sagarzazu'tar Josebaren kezka larriak zertxobait arintzera. MIH 215.
azpisarrerakoSense-169.1
(Dv).
De aquí para allá. " Bidez bide ibiltzea, errer par les chemins, aller par monts et vaux" Dv.
tradizioa
Tr. Documentado en textos septentrionales desde mediados del s. XIX. En el s. XX es empleado tbn. por autores meridionales.

Hunen frogaketa bada ibilli gabe / Munduz-mundu, bidez-bide, / Kuietan aurkitzen dut nik. "Sans en chercher la preuve / En tout cet univers, et l'aller parcourant" . Gy 12. Bainan, nola gaztegi baitzen oraino bidez-bide ibiltzeko, sartu zen san Frantsesen heren-ordrean. Jnn SBi 78. Beraz boz aitzineko egunetan, banindoan ni ere bidez bide, bertze zenbeitek bezala nik ere ene ahala egin nahiz zuzenaren alde. HU Zez 49. Lau guarda ondotik, harmekin, lasterka; ni nere balota bizkarrean, izerdi zurrutan, hats bahi hurran, bidez bide, mendiz mendi; harroka arte, iratzepe, sasi; hemen jauzi, hantxet gibelaldea larrutuz herrestan, leize baten hegiko laparrei eskuz lot, eta berma. Ib. 138. Hor gaindi harat-hunat, herriz-herri, bidez-bide, batzu ihizin, bertzeak arraintzan. Ib. 12. Emazue lanean, hor bidez-bide diru xahutzen eta denbora galtzen ibili gabe. HU Aurp 110s. Oneik geienetan bidez-bide ibilten ziran lez, ondo zainduak ixaten ziran. Lapurrak beti jakiteben mikeletiak nundik nora ebiltzan. Kk Ab I 114. Bi berina txarren emaiten ibili haiza, hor, bidez-bide, suge bandila iduri? To! alfer tzarra, atzemak hori! Barb Sup 98. Amak egiten ditu opilak, eta semea abiatzen da bidez-bide. "Par monts et par vaux" . Barb Leg 64. Semea badoa bidez-bide. "Par routes et par chemins" . Ib. 64. Zaldi ganietara igonik, bidez-bide asi ziran gustijak. Mendirik-mendi, ibilli ta ibilli, baserri gustijetan ixan ziran. Otx 104. Baña beti bidez-bide zebillen ezkero, berdin zitzaion iparraldera igo edo egoaldera jetsi. TAg Uzt 212. Ibili naiz bidez bide / Dena su, dena kar, / Ibili naiz bidez bide. / Nere mintzaldi suharrez / Oro sugartu beharrez. Iratz 43. Bai, doala, bidez-bide eta beilaz beila, / Euskal-anaien amorez Jainkoaren bila. Ib. 189. Ogei ta amar urteko zalarik, ortxe antxe, bidez-bide irakasteari lotu zitzaion. Zait Plat 119. Urten neban bidez-bide, / aspaldi nabil kanpotik, / gizonak poztutzearren / aien miñekin baturik. "A los caminos" . Gand Elorri 113. Misionest baten bihotzean beti alhan ari den kexuak ere bidez bide igortzen ote zuen? Ardoy SFran 219. Sortuz geroztik beti nabila / ni ere hor bidez bide. Xa EzinB 73. Jendearen biltzeko, arizaleek. munstra egiten ohi dute, hots: ibilketa bat bidez bide, soinua lagun, hiru konpanietan. Lf in Casve SGrazi 12.
azpisarrerakoSense-169.2
" Bidez bide ibil, courir les champs: avoir la cervelle troublée" Hb GH 1929, 85.
azpisarrerakoSense-169.3
(Uso sust.).
Zu zakit asperen nere bidez-bide ontan. "Tibi suspiret peregrinatio mea" . Or Aitork 354.
azpisarrera-170
BIDEZ-BIDEZ. "Bidez bidez (modo adv.), siguiendo el camino. Beiñ ara ezkero, bidez bidez elduko zara errirañok" Etxba Eib.
azpisarrera-171
BIDE ZEHAR. (G-azp; Añ; bide zeihar Hb, Dv, H).
a) Sendero; atajo. "Senda, camino estrecho" Añ. "Atajo" Ib. "Chemin oblique, en biais" Hb. "Bide zeiharrez dabila bethi, il marche toujours par des voies détournées" Dv s.v. zehar. "Chemin de traverse (oblique)" H. "Or bada bide-zear bat (G-azp)" Gte Erd 305. v. BIDE-ZIDOR.
Zuri beti jarraituteko; Zeruko bidezear estu bedarrean galdu ezeiteko. Añ EL1 197. Udazkenak ere badu eztitasun goxo bat, eta aro epelarekin errexkiago ibilarazten gitu, mendietako bide mehar zeiarretan, izerdirik gabe. Zub 101.
b) (Lar, Añ). Medio indirecto. "(Tomar un) sesgo, bide zearren bat artu, (lat.) medium aliquod arripere" Lar (v. tbn. Añ).
Eta Aphez-nausiak eta Iskiribauak bilha zabiltzan, ezin asmatuz, zer bide zeiharrez bada Iesus hatzemanen zuten, eta hil-araziko. HeH Mc 14, 1 (Lç, He fineziaz, TB, Dv, Leon amarruz, Ol, Or azpikeriz, IBk azpikeriaz).
azpisarrera-172
BIDE ZELAI. Carretera, pista. "Bide zelhaia, chemin battu" SP. "Bidéa / bidezeláia" (AN-5vill) EAEL 72 (traduciendo "camino o carretera"). Cf. ejs. no lexicalizados de de bide zelai ('camino llano, sin cuestas') en SP Imit IV 18, 2, He Phil VIII, Lg I XI, LE-Ir, Añ LoraS 180, Dv Lc 3, 5, AB AmaE 84.
azpisarrera-173
BIDE-ZELATARI. Salteador de caminos. v. BIDE-LAPUR.
Karrointaturik odola, / Hala nola, / Orduz, merkataria, / Zaparretik oldartzean / Ez-ustean / Bide-zelhataria. O Po 61.
azpisarrera-174
BIDEZ-ERDI ( (H)). a) Mitad del camino, medio camino. "Zato bidez erditara, venez à mi-chemin" H. v. BIDE-ERDI.
Nagiak eztira behinere ongi hasten, edo behin hasten badir-ere, ondoan bidez erditan baratzen dira, et-ez aintzinatzen, bainan gibelatzen dira. Birjin 109. Ezen holakoak nekhez dire bidez erditan, / Non ya kausitzen baitire bere sos ondarretan. Gy 102. Bi aldetatik igorriak bidezterdian elkar buru egin baitzuten, izar-iarkera bereizirik ezin auteman ukan zuten bakoitzarentzat. "Tam ex paribus domorum intervallis". Or Aitork 162.
b) (Sin suf., uso adv.). "Bidez-erdi (L-ain), a medio camino" A.
Eta, horra nun, Erregek egin zion sekulako ongi-ethorria. Bidez-erdi igorri ziozkan bere gortheko soldadoak. Barb Leg 135.
azpisarrera-175
BIDEZ-IBILTARI. "Peregrino, nómada. Bidez ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian: emoirazu amen sailltxo bat lurrera lotaratu deiran nere illdakua (Gen 23, 4)" Etxba Eib (Dv arrotz eta bideante).
azpisarrera-176
BIDE-ZIDOR (V; VocCB; -zior V-m; Mg PAbVoc, Zam Voc; -zingor V-m; -ziñor V-oroz; -txidor V; Lar; -txigor G; Lar, Añ; -txingor V-al-arr-ger-gip; -txior V-gip, G-azp, AN; Izt C 234; -xidor L; SP, H; -xigor L-sar, B; Hb, VocB; bidatxior AN-gip; bidetxur V-gip, G-goi; biitxur G-to; bire txinur G-azp). Ref.: A (bide-xenda, bidets, bide-zador, bidatxior); EI 327; AEF 1955, 68; Etxba Eib (bide-txingorra); Iz UrrAnz (bidetxúrra), To (biitxurre); Asp Leiz (txior); Elexp Berg (bidetxur). Sendero; atajo. "Sentier, bidexka" SP. "Camino de la herradura" Lar. "Atajar, ir por el camino más breve, por el atajo, bidetxigorretik joan, bidetxigorra artu" Ib. "Ziorra (bide), sendero" Mg PAbVoc. "Senda" Añ. "Sendero abierto en el monte por el ganado" Etxba Eib. "Camino estrecho, senderillo" Asp Leiz. Azkue tbn. cita a Aq, pero no lo encontramos en éste. v. bidexka, BIDE-XENDRA.
tradizioa
Tr. Documentado al Sur, además de en Lazarraga, en textos desde principios del s. XIX. Al Norte aparece en textos labortanos de los siglos XVII y XVIII (Voltoire, Axular, Pouvreau y Etcheberri de Sara); más adelante apenas se encuentra.

Ene erriti oi ta zurera / badago bidazidorrik. Lazarraga 1195r. Ezta bide xigor hain ederrik non ezpaitu bi urratsen lohirik. Volt 137. Haur da bide zabala, erreala, plauna eta segura. Bertze guztiak dira bidexkak, bide xidorrak, hertsiak, meharrak, malkhorrak eta perilez betheak. Ax 216 (V 144). Jainkoaren manamenduen bide xidor ordokian, zelhaian eta fermuan dabillana. "Semita" . SP Imit IV 18, 2 (Mst xenda). Bainan oraino lasterka doa, eta iausika Iankoaren manamenduen bidean, eta gero aitzinago iragaiten da, eta laster egiten du zeruko konseilluen eta inspirazioneen bide xidorretan. SP Phil 6. Hala nola hainitz bide diferent baitira bata bertzeaganik apartatzen eta urruntzen direnak, eta azkenean lekhu berera dohazinak, gisa berean haukien artean ere hautxek dira bide-xigorrak eta bidexkak, zeinen bidez bata bertzeaganik apartatzen baitira. ES 138. Emengo meakan ilten ditubez berrogei, ango esturan larogei, bide zigor baten eun, beste angi baten berreun. Astar II VI. Artzai-txaol batean / uzten du astoa, / bide-txidor batera / bera badijoa. It Fab 124. Abereak dabiltza / batetik bestera, / eta gero dijoaz / bide-txigorrera. Ib. 125. Bide erreala dakusat edo derizat, dela ez bide xenda edo bide txigorra; bide bat zeinta edo zeñetatik doaiena gogotik, doaie seguru. LE Urt 268 (en el ms. orig. 95r sólo bidexénda). Lenbaitlen beragana irten ta mendietako bide-txigorrak itxirik, egin zegiola alzezakean kalte guztia. Izt C 308. Prestatu ezazute Jaunaren bidea: zuzenak egin itzatzute bere bidetxigorrak. Ur Mt 3, 3 (Ur (V) bide ziorrak, Ker bide-zidorrak; Lç, He, TB, Leon bideskak, Dv, Echn, IBk bidexkak, SalabBN xenderak, Ip xendak, Hual sendak, Ol zidorrak). Bide txigorra, bide gogorra. EZBB I 71. Ikus bitzate uzten beren lanak, eta Ispasterra juaten mendietako bidetxigorretatik. Otag EE 1881b, 86s. Mendi egal luze baten bidexigor batetik nijoala, ikusi nituen arzai batzuek. A. Arzac EE 1882c, 378. Sartzen da, orduan, mendi goienerako dagoen bide-txigor estuan. Etxeg EE 1884a, 547s. Eziñ itsasora irtenik, eta leorrez otadi eta sastrakez estalitako bidetxior txar bat baño garai artan ez egonik. Arr EE 1885b, 474. Ararat juateko nola zeuden asko bide-xiur, lenbiziko Santua igarotzian, bidiak galdu zituan. Bv AsL 151. Zergatik illuntzera dua eta berori ez da gauzako gabaz bide txior abetan ibilteko. Apaol 43. Bide zior batetik sartu zan aurrera. Azc PB 296. Arre Tordillo esan da alik ariñen besteen atzetiko bide ziorra iarraitu eban. A BeinB 91.
( s. XX.) Egunkari edo albistari zorionezko hoi, zortzitik argitaratuz, sutan airatzen da, burdin-bide, errege-bide, bide xidor eta xendra guzietan gaindi. Lander RIEV 1908, 623. Gurdi bidetik lenengo, ta gero, iru arri malla igonda, soro ertzeko bide zigorretik. Ag G 112. Etxeragiño egozan bide zeorretan, or jausi ta emen jaso joala. Echta EEs 1912, 102. Bai, bide zidor onetatik artu dau, baso sarratu erditik gorantz. Kk Ab I 8. Bide-txiorra illunpea da lur barru-barruan dagolako. Zink Crit 3. Une artantxe begiztatu det / Bidetxur gora artzai bat. EEs 1924, 217. Astiasutik mendiz netorren / bidexior politian. MendaroTx 89. Agian, bidexurretatik jo arren ere, beti egi-bide bakarrera datorkigu. Aitzol in Laux BBa VIII. Kanabera luze aien arteko bide-ziorrean ezkutatu da. Sabiag Y 1934, 27. Nik, ezagunak ditut bidexigor ezkutuak eta arkaitz bideak. Goen Y 1934, 182. Artasoroak zearkatuz bide-txigorretatik beera aringa. TAg GaGo 14s. Sagastiko bidetxiurretik Dorronsororako bidea artu zun Agerrek. Tag Uzt 306. Amilburu-bideko burni-ori malletara eldu ordukoxe, zearka igarotzen duten anitz bidetxigorretatik batean zut yarri zan. Zait Sof 150. Parkeko bide-zigorretan gaindi zoazelarik. Mde HaurB 56. Nardagarri zitzaidan bide segurua ta arrixku gabeko bidetxurra. Or Aitork 53. Bide txigor batera aldatu. Anab Poli 114. Bide-txigorretan ibilli naiz gero, zugaitz aundien artean. Txill Let 31. Bideitxur biurrietan. NEtx Antz 135. Baioiazan taka-taka bide txiorrari jarrai. Bilbao IpuiB 109. Inguruetako bide-zidor guztiek lagunezko erreskadaz beterik ikustea. Akes Ipiñ 20. Bidetxiurrari jaramonik egin gabe, orron nenbillen nerekautan murgildurik. SM Olerti 1959, 39. Bidetxiur eta bidezabal guztietatik. EgutAr 8-9-1959 (ap. DRA). Bazekiat gogoz / hire bide zihor / guztiak nola igon. Arti MaldanB 230. Bidetxior extuak istikatuz. Ibiñ Virgil 77. Ezin billaturikan / ango bide xurra. Uzt Sas 110. Errukigabeko eguzkipean / bidexiorrean kixkaldua. Lasa Poem 66. Bidexigor bateko bidagurutzean. Berron Kijote 141. Pasa dek pintxea bide xiorrean, ardia bizkarrean duala! BasoM 126. Batzuek kamioz eta besteak bide-txiorrez eta soroz-soro. Alkain 147. Bidetxiur ona al dago? JAzpiroz 107. Ezkongaietan bidexiortzat / nik arturikan trenbide. Ayesta 137. [Astekari] au be, azkeneruntz, bide txindor barriak artuaz joian, da lantzian beinka arpidedunen eskutitzak irakurten ziran. Gerrika 272. Askatasuna lortzeko badago beintzat beste bidezindorrik. Ib. 275. Mistikaren bidexior ilunenetan barrena garamatzatelarik. MEIG III 106.

v. tbn. Erkiag Arran 184. Bide-zior: Echta Jos 9. Ag EEs 1917, 215. Otx 105. Bide-txigor: EEs 1915, 107. Inzag Y 1933, 419. Etxde JJ 207. Erkiag Arran 10. Ataño TxanKan 116. Bide-txior: EEs 1921, 17. Lek EunD 24. Zait Plat 116. Onaind in Gazt MusIx 147. BBarand 80. AZink 127. Bide-txeor: Auspoa 3, 113. Bidexior: Albeniz 99.
azpisarrerakoSense-176.1
Mendi-bide txiorretan zama andiak nora nai erabilteko.Izt C 185.
azpisarrera-177
BIDE-ZIDORTXO. Dim. de bide-zidor.
Erreka ariari iarraituta bide ziortxu bat billatu neban. Ag AL 23.
azpisarrera-178
BIDE-ZIRKU. "Sendero" A (s.v. zirku). "Bide-zurku (?). (v. bide-zador)" Ib.
azpisarrera-179
BIDEZKO (Adnom.). a) Que está de camino. Cf. 1 bidezko.
Arno guti bat bihotzaren alegeratzeko eta ahoaren bustitzeko hartzen duen bidezko gizonak, aphur bat trikatzen delarik, eztu hargatik bere bidea hausten. SP Phil 127 (He 130 bideante bat).
azpisarrerakoSense-179.1
Del camino, que está en el camino.
Artu zuen Jesusen ondoren Jerusalengo bidea ta ibilli zen eskerdun on egiña ta egin zion onagatik Jangoikoari eskerrak ematen. Hau ekusi zuten bidezko guziak ere asi ziran Jangoiko berari zegokan honra eta honra egiten. Mb IArg I 219. Eta nola peregrinoak [...] ez dituen eren biotzeko deseoak eta asmoak bidezko lekuetan paratzen eta ezartzen, ezpada, edo betaz edo beti bizi bear duen lekuetan. Gco I 410.
azpisarrerakoSense-179.2
De camino.
Mirari, ekusteko ta milagro andiak egin zituan Jainkoak Israeldarren bidezko joate onetan. Ub 25.
azpisarrerakoSense-179.3
De para el camino.
Eta zeru biderako Biatiko Santu, edo bere Jabea bidezko janaritzat artu zuen. Cb Eg II 178.
Transitorio.
Bideazko bekhatua bada, adiskidetasunak hura berehala igorten du ihesi bere eranzunez, bainan trikatzen bada zenbait egunez, berehala adiskidetasuna galtzen da. SP Phil 313 (He 314 bekhatu iragankor bat bada).
b) De por medio (de).
Orobat beroien [burnibide, tximistgurdi eta bidezabalen] bidezko eraman-ekartzeak. EAEg 17-11-1936, 317.
azpisarrerakoSense-179.4
(Tras tema nudo).
Ezin auteskunde bidezko ardurarik izan dezakete. "Cargo electivo" . EAEg31-5-1937, 1731.
azpisarrera-180
BIDE-ZOR ( (V, G, AN)). Ref.: A Apend; EI 326. "Servidumbre de caminos" A Apend.
azpisarrera-181
BIDE-ZORRO. (Lar, Añ A; bidazorro Lar).
a) Maleta, valija; morral; alforja. "Barjuleta", "almofrex" Lar. "Alfroja", "maleta" y "balija" Añ. Cf. bideko zorro Bera EEs 1917, 147.
Da bidezko baten nekearen antzekoa, zeñek igaro bear dituanean bide luze, nekezko ta bakarrak, prestetan da bere bide-zorroagaz. Añ LoraS 128. Diru baga, ogi baga, bide-zorro baga, ezerbere baga. Añ MisE 74. Bidezorro orren zaratazal tartean sartuta diyua Kepa Pirminen gogoa. "Entre los parches de esa valija". Zink EEs 1926, 86 (Mok 11 danbor orretxen barruan). Nik bide-zorro ta dirutoxa ta oskirik (zapatarik) gabe bidali zinduztedan aldi artan, ezeren bearrik izan al zenuten? (Lc 22, 35). Ir YKBiz 447 (IBk bide-zorro; maleta, He, TB zak(h)u, Oteiza alforja, Dv murtxila, Ol zorro). Neri ere deitu ziran inmigrazioko ardun edo enpleado batek, nere bidezorro edo valija gañera nezala inmigrazioko karrora. Zubill 114. Bide-zorroak garagar-urunez, piko-opillez eta ogi garbiz bete ebazan. Ker Iudith 10, 5. Bere astoarengana joan zan Santxo bide-zorrotik zerbait atera naiean. Berron Kijote 202. Oiñez, ank'utsik makil-tzar bat eskuan eta bide-zorroak lepoan. Ib. 222.
b) "(B), andarín" A.
azpisarrera-182
BIDE-ZORROTO. Dim. de bide-zorro.
Liburu-txorta bat daramaki ezkerreko galtzarbean eta bestaldeko eskutik zintzilika larruzko bide-zorrotoa. TAg Uzt 6.
azpisarrera-183
BIDE-ZORROTZAR (bidazorrotzar Lar). "Maletón" Lar.
azpisarrera-184
BIDE-ZURKU. v. BIDE-ZIRKU.
azpisarrera-185
BIDE ZUZEN (Dv), BIDE XUXEN (SP, Dv) (Fig.). a) Buen camino. "Le droit chemin" SP. "Bide zuzena [...] par fig., le droit chemin" Dv.
Bide zuzena utzirik errebelatu izan dirade, Balaam Bosoren semearen bideari iarreiki izanik. Lç 2 Petr 2, 15 (Dv, Ol, Ker, IBk, IBe bide zuzen, He, TB bide xuxen). Zure erresuman sartzeko haiñ bide zuzena eta segura erakutxi darokuzunaz geroz. Ch III 18, 3. Zerurako bide zuzena. Zuzaeta 45. Uzten dute itsutu-galdua sekulako bere bizian ez ezagutzeko Jangoikoaren bide zuzena. Mb IArg I 165. Zegaiti onik onenian larga deutseezu bide zuzenai? Mg CO 275. Beartua dago oek aleginean bide zuzenean ipintzera. AA II 119. Seindutasuneko bide zuzenean aitzinatu. Dh 46. Jarraitubagaz beti doktriña egiazkueen bide zuzenei. JJMg BasEsc 98. Misiolari jakintsu ta anima asko bide zuzenean jarri dituztenak. Izt C 506. Emon egidazu bizitza garbija, prestau bide zuzena ta ziurra. Ur MarIl 26. Onaren etsaia! Jainkoaren bide zuzenai arazoak ipintzez aspertzen etzerana! Lard 506. Iñazioren gogara bizi izan zen, bide zuzenetik behin ere zeihartu gabe. Laph 119. Bide zuzenean sartzen ezpazera [...] kastigu izugarri baten begira zaudela. Arr May 19. Aita Beneragarri Claret-ek . Bide zuzena deritxon bere liburuan dino. Itz Azald 192 (el tít. del libro del P. Claret es "Camino recto y seguro para llegar al cielo"). Al baldin badet bizi nai nuke / oso bide zuzenean. EusJok 66. Bide zuzena galduta / askotan ibilli ziñan. Jaukol Biozk 75. Gure gogoak arroztu ondoan egin nai dugu euskara bat gure ortoki edo moldetara, eta ori ez da bide zuzena. FIr 161. Bide zuzenak artu zituen [Maria Madalenek] . / okerrekoak utzita. Tx B 146. Bide zuzen beraz, zitekelakoa oartuz, egin-aal giñoan yo zizun yo bekoki zabalez bide ortan gora. Ldi IL 10. Ori egiñaz kistarrak zearo bidekatu ei-ziran; aurreragoko bide zuzena itxi ta bide okerrean sartu. Eguzk GizAuz 77. I bezelako neska on batek bide zuzenean jarriko diñala beren mutilla. Etxde AlosT 36. Bide zuzena joerazi zioten beti [gurasoek] . Mde Pr 150. Joanes artzaiñan bide zuzena / eredutzako arturik. BEnb NereA 133. Gure eztabaida au bide zuzenean abiatzerik nai badugu eta auzia bear bezala epaituko bada. Vill Jaink 65. Ziur-ziurrik jaio zanean / bide zuzena artua, / gure erriko Pedro Deunaren / eleizan bateatua. FEtxeb 82. Alare Agedak bide zuzenen / ermo zekian egoten. Insausti 321. Sekulako zalantzak sortu izan dira [...] geroztik egin ziren guztiak bide zuzenetik ote zihoazten ala ez. MEIG VII 125.
v. tbn. Gco I 460. fB Ic I 3. Ant ZerBid tít. Bv AsL 114. Ag Serm 339. Kk Ab I 41. ArgiDL 11. Inza Azalp 134. Enb 140. Ir YKBiz 185. Zait Sof 59. Olea 37. Uzt LEG I 340. Berron Kijote 125. Ataño TxanKan 225.
Modo apropiado, modo correcto.
Zuk irakhas diazadazu bide zuzena, emadazu zenbait antze labur, behar bezala errezibitzeko. SP Imit IV 6, 2 (Ol bide zuzen, Ch, Mst, Leon bide xuxen). Legea bear bezala erakusteko bide zuzen segurua berak agertu ta argitu zuen. Cb EBO 50. Au da bide zuzena Jaunagandik iristeko bizi lagun ona. AA I 601. Erri onetako Jaun prestuak [...] artuko dituztela bide zuzen egokiak [...] ibai goixo au bear bezala gordetzeko. Izt C 108. Abere mueta au geiagotutzeko bide zuzenak iriki ta zabaltzen. Ib. 176. Anoetako Agerre hipotekatu / arrebaren izenian, / saldu-paperan entendituta / ez da bide zuzenian. PE 150. Oraingo [olerki] auek jarriko ditut / al badet bide zuzenez. EusJok 121. Gixadi oro eruateko / gurenda-bidez elbururaño, / eztago bide zuzenagorik / kistar-ikasti bidia baño. Enb 144. Zu etzuazi aurrera / bide zuzenian, / gaztetzen ari zera / zartu biarrian. Yanzi 139. Gai ontaz, batez ere piñu azkar, oraingo urre berdeari begiratuta, bide zuzena azaltzen duten ikasketak egin dira. Munita 61. Oraintxen ere kantatu dezu / oso bide zuzenian. Uzt Noiz 116. Film eta nobela tesisdunak bainon bide zuzenagorik ez ote dago hauzi nahasak garbitzeko? MIH 321. Hauxe da norinahi euskararen gaitasunak adierazteko biderik zuzenena: euskal ederlanak sortzea. Ib. 177.
b) Medio lícito.
Agirijan ta bide zuzenez ekingo deutsagu arerijuari. "Bellum iustum geremus". Mg PAb 214 (VersBasc 13 zuzenki). Saldu-paperan entendituta / ez da bide zuzenian, / traiziyo au egin dirate / eske asi naizenian. PE 150. Zelan dakiñ guda bat bide zuzenetik noiz datorren? Ori gizonak erabagi bear daben gauzea da. Ag AL 17. Beti bide zuzenez / lana etxerako / egiñaz bizi dira / zorijontsu oso. Enb 182. Ugazaba askok, bide zuzenez nai okerrez, euren ondasunak geitu ta ugaritzea baño beste asmurik eztabe euki. Eguzk GizAuz 28. Panamatik Medellinera seda asko sartu zituan bide zuzenetik. JAIraz Bizia 73.
c) Buena fuente. "Bide zuzenetatik jakin dut (G-goi-azp), bide zuzenetik jakin dot (V-gip, G-goi)" Gte Erd 171.
Oso bide zuzenetik nekiala uste nun, ango berri. Ldi IL 94. Bide zuzenetik dakit Altunak ere ez lukeela iritzi hau arbuiatuko. MEIG V 101.
azpisarrera-186
DELA BIDE (V-m, G-goi; SP, Dv), DIRELA BIDE (NAIZELA BIDE, etc.), ZELA BIDE. Ref.: A; Gte Erd 74. A causa de; gracias a, por medio de, por intervención de. "Fedea dela bide, par le moyen de la foi" SP. "Hura dela bide, à cause de lui" Dv. "Causa ocasional. Zu zareala bide, au egin dot (V-m), he hecho esto por causa de V." A. "Alkatea dela bide, telefonoa ipini digute (G-goi)" Gte Erd 74.
tradizioa
Tr. Además de en Pouvreau, aparece en autores meridionales desde mediados del s. XIX.

O serbitzu bethi desiratzekoa eta besarkatzekoa, zeina dela bide guzien gaineko ontasuna merezitzen baitugu. SP Imit III 10, 6. Perma zaite osoki Iainkoaren probidenziaren gainean, zeina xoilki dela bide, zure egin nahi guziak behar baitira behar den burura erakharri. SP Phil 243s. Igorten diotzate tentazioneak eta gogoramenduak, eta hek direla bide, lehenik erakusten zaio bokhatua. Ib. 433. Baña Goloren tranpak zirala bide bere eskuetara beñere iritxi etziran. Arr GB 96. Mastia zala bide, erabaki zuan Santuak beste toki batera aldatzia. Bv AsL 182. Gertakari au zala bide, soldaduak bere bizi guziko konfesio bat damu egiazkoaz egiñ, eta erlijioan sartzeko boto edo promes egiñ zuen. Arr May 62. Lurreko jende guziak berritu ziran Kristoren legea dala bide. Etxeg in Ag AL 5. Zori etsaia izan arren, euren ganora zala bide, arraunka legorrera onez urten ebenak. Or Tormes 5. Gauz oneik guztiak zirala bide, agertu zan nire egiña. Ib. 29. Arritokietako Ama Neskutzari, "Argia"-k eskeintzen dion garau bereiz au dala bide, otoi bat biotzez zuzendu nai diogu. Ldi IL 55. Lurrean naspilla ta larritasun aundia sortuko da yenden artean, itsaso-ugiñen orruak dirala bide. Ir YKBiz 412. Langilleak, lege ori dala bide, betiko txirotasunera edo eskuarte murrixera beartuak egozala. Eguzk GizAuz 27. Guda dala bide bakanduta. EAEg 8-11-1936, 248. Orra bada or, piñua dala bide, adunatarrak nolako gauzak dauzkaten. Munita 115. --Baltzategin gurean baño giro obea du biziak. --Zer dala bide? NEtx Antz 42. Han haize ustela zela bide, gure zuziak ilauntzen ziren. Mde Pr 112. Ur berauek iraitziak, baiñan aien garraztasuna zala bide, Zure itzez sortuak. Or Aitork 400. Opari ori zala bide, egundoko mutil egoki ta berebizikotzat jo eban arotza Txantonek. Erkiag Arran 126. Gazte aldiko zorun-bizitza / eta jolasak an dodaz, / au dala bide ezin naz aztu / neure jaiotza-lekuaz. BEnb NereA 44. Euliak dirala bide, gaitz bildurgarri bat sortzen zaio ango jendeari. Anab Aprika 44. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, irugarren bat sortzen baita. Vill Jaink 155. Mezetara askotan / sei zazpi senide, / tartian an ni're, / goizian goiz jeikita / ori zala bide. Uzt Sas 110. Onelako ta olatsuko eskeintzak zirala bide, utzi zituan Santxo Panzak [...] bere emazte ta seme-alabak. Berron Kijote 87. Gizon aren ibillerak zirala bide, egundoko ondorioak etorri ziran. AZink 43. Sail horretan, zuzen edo oker, buruzagitza emana --ala hartua-- dauka, bere "Pascual Duarte" dela bide, batez ere. MIH 361.
v. tbn. Txill Let 85. Insausti 145.
azpisarrerakoSense-186.1
( Bide dela, zela...).
Ta gero uste au bide zala pozen-pozaz erdi zoratuta, txotxolotuta ibilli zan. Kk Ab I 36. Eskolia bide dala, gaur arin zabaltzen da irakaste ona. Kk Ab II 80. Zirtzilkeri bat bide dala, gorrotozko esi bat jarri oi dute euren artean [auzokoak] . Etxde JJ 226. Ori bide zala, bere burua uste ez bezala gutxiesten zuen. Zait Plat 90 (Sof 90 dala bide). Biotz-inguruan dabilkidan odol otza bide dala, baserriak eta ibarrak ureztatzen dituten errekak beñipein atsegin bekizkit. Ibiñ Virgil 92. Ustegabeko egi-itxuradun koxka batzuek bide dirala, nere burua gaizkilletzat joa izan da. NEtx LBB 117.
azpisarrerakoSense-186.2
(Con el vb. elidido).
Arako Jon, aurtemein ezetsia, beste emakume baten maite-amarruak bide, aren sareetan jausita ta lotuta ekusan. Erkiag Arran 178.
azpisarrera-187
ERDI-BIDE. v. erdibide.
azpisarrera-188
LEHENGO BIDETAN (Seguir, etc.) como antes.
Engrazik lengo bidetan jarraitzen dula jakingo balik. Etxde JJ 149.
azpisarrera-189
LEHENGO BIDETIK (Seguir, etc.) como antes. "Lengo bidetik dabil orain ere ori (G-azp)" Gte Erd 180.
Ta Arranondotarrak, guztizko jolas zaleak izanda be lanetik bizi bear dabenak dira gizagaixoak eta eziñ izaten dabie jaso luzaroan jolasaren astuntasuna. Asi ziran, bada, lengo bidetik. Ag Kr 60s. Munduak, oker edo zuzen, lengo bidetik jarraitzen eban. SM Zirik 9. Eta --jakiña!-- esteak sosegua artzen zutela ta lengo bidetik gogoa. NEtx LBB 184.
bide
0 / 0 halako >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper