Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

4 emaitza hotsandiko bilaketarentzat

Sarrera buruan (1)


Sarrera osoan (3)

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hotsandiko.
sense-1
1. (Lar), otsaundiko, otzandiko.
"Sonado, famoso, [...] otsandikoa " Lar.
Don Antonio de Leiba ots andikoaren illoba. Izt C 466. Bost eun ta geiago urtean zerabiltzaten auzi ots andiko kaltarkitsu guztiak. Ib. 135. Ots andiko gerrari Abner eta Amasa. Lard 209. Azti ots andiko bat. Ib. 101. Uri ots-andiko artan. Aran SIgn 36. Euskal-erriko seme argidotar baten egikera otzandikoren bat (Donostia, 1879). JFlor. Bi gertalditan Arrasate igo zan oso ots andiko eta gogoangarri izatera. AB EE 1896b, 18. Azkenengo egin zan otzandiko itxas deman. Ag Kr 54. Badira Buenos Aireetan ots aundiko larru ontzaille [...] batzuk. Mok 5. Pernando otsandiko orrek. Etxeg in Muj PAm 18. Izango aal-da berandura gabe Euskal-Errian ots aundiko ta euskaldun on guziek ezaguna. Ldi IL 142. Schopenhauer, hotsandiko jakintzalea. Mde Pr 317. Iru abere, gure iru bertsolari humoredunak otsaundiko ta sonatu egiñak. Lek SClar 140. Arthur Koestler otsaundiko idazlearen liburutik artuak. Lab EG 1958 (1-2), 82. Ots-aundiko izen famatu bat aukeratzea. "De estruendo". Berron Kijote 36. Edozein lekutan ots aundiko gizonak ilta agertzen itun. Ataño TxanKan 217.
sense-2
2. (Añ), otsaundiko. "Solemne, [...] otsandikoa " .
Gauoneko kantak kantauko dirianak otsandiko mezan Jainkoen Semien jaiotzeko egunetan. Ulib in FrantzesB II 33. Egun otsandiko edo solemne aietarako. Izt D 104. Ots-andiko diakinde edo funzio. Izt C 466. Emon dagijuezala berarizko eskerrak otsandiko boto baten bitartez. (1865) BBatzarN231. Gure azkeneko alkar-ikustza izandu zan, eta guzietan otsandikoena. "La más solemne" . Otag EE 1881b, 109. Baimen ots-aundiko onekin alaiturik. Bv AsL 83. Prozesio otsandiko bat egin zedilla. Ant Karmeltar 10 (ap. DRA). Olatuen orroe altsua baiñao otsandikoago ta gurgarriago zan Aingeruaren deadarra. "Augusta y solmene" . Ag Ezale 1897, 397. Jesukristo gure Jaunak Jerusalengo urian egin zuan sartzera otsandikoa. Kortazar Serm 229. Meza nagusi ots andikoa izaten zuten. A Y 1934, 6.
v. tbn. Otsaundiko: Zab Gabon 94.
hotsandiko
0 / 0 hots >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper