Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

8 emaitza haitzarte bilaketarentzat

goiburua
haitzarte.
sense-1
atxarte (V-ple-gip; H (V)), aitztarte, atxtarte, aiztarte. Ref.: Etxba Eib (atxarte); Holmer ApuntV (aitz).
Lugar entre peñas; desfiladero. "Creux de rocher, caverne" H. "Garganta, hoz. Atxarte estu baten doia luzero ibaixa, landa zabal argi batera agertu baño len " Etxba Eib. .
tradizioa
Tr. Documentado en autores meridionales desde principios del s. XIX. Además de los más frecuentes aitzarte y atxarte, hay aitztarte en Iztueta y D. Agirre, y atxtarte y aiztarte en D. Agirre y Otxolua respectivamente.

Baztertu edo erretiretan dira mendi, muru, baso, atxarte eta basamortubera. Astar II VI. Darabilez jarrai mendirik mendi, [...] atxartetik atxarte eta amiletatik amileta. Astar II VI. Atxarte, bidezigor, aldatz eta jirabirak. Ib. VII. Ibilliko dira atxarte eta leza billa. JJMg Mayatz 72. Denpora gitxiren epean ikusiko dira Gipuzkoako aldats, aitzarte eta lur arro guztiak sagastiz beteak. Izt C 142 (v. tbn. 161). Tubalen etorreran ez ezik gerozko aldi bitan ere, aitztarte oei zor die Españako Erresuma andiak bere izate guztia. Ib. 4. Bidea utseginda, izugarrizko aitzarte edo leize-moduko batean beera [...] irristatu ta amildu zan. 'En un precipicio espantoso' . Aran SIgn 87s. An ikusten dira arkaitz batzuek goitik bera ebakiak, eta aien tartean leize illunak [...]. Aitz-arte aietako batian izkiribitu zuan San Franziskok [...]. Bv AsL 183. Bere leizetik irten, eta zuhaitz zar eta aitz-arteetan oroldio igar biguña bildu [...]. Arr GB 46. Itxi ninduen mendi zorrotzez inguraturik, / Itxi ninduen atx arte baten txito preso. AB AmaE 170. Zergaitik bear dogun / guk toki txarretan / irago atx arte ta / leku labanetan. Ib. 359. Atx arte eta erripa bildurgarrietatik. Ib. 447s. Gu emen atx arteetan / bizi gara ondo. Ib. 354. [Uger da uger] egun da erdi barru eldu nintzen Bermeo-ondoko atxarte batera. A BGuzur 133. Ura, bere iauskeran, atxarterik atxarte, garbituten da ta billatuten dau atsedena itxaso zabalean. Ezale 1898, 105a.
( s. XX.) Atx tarte orreitara jaurti oi ditu itxasoak [...] egur [...] da zakar guztiak. Ag Kr 139 (Ag Ioan 181 aitz tarte). Arrapau eban gorazko erresaka aserre batek, eta goikoz-bera ta azpikoz-ganera erabili ta gero, berantzean sartu eban atxarte baten. Echta Jos 59. Eroan eben Izaroko portua esaten eutsen atxarte batera. Ib. 83. Ondartzatik urre samar egoan itxasertza, atxak, atxarteko arritzak [...] karramarro ta abar. Ib. 10. Atxartietako osiñetan arrapetan ebezan noizbait, abrusko, karaspio [...]. Ib. 33. Baña zaldia aiek bezelako aitzartietan oitu gabe zegon eta nekatu, itxutu egin zan. E . Larrañaga EEs 1923, 21. Egiñen goralgarri bat egingo zendukie guri geure aiztartietako legorpera bixi ixaten juaten iztiaz. Otx 179. Zati-zati eginda geratu yakun an beko atx-arte aretan. Bilbao IpuiB 86. Jo zuan bidetan zear erreka zulo eta aitz arte soilletara. NEtx LBB 97. Itxas ertzeko aitzarte baten / jaso dute gaur goizean. Ib. 270. Arantzazuko atx arte ontan estalpe-zale zu beti. Gand Elorri 57. Oso igoera gaiztoa gurea, aitzarte artan gora. AZink 82.
azpiadiera-1.1
(Con suf. local de decl., en sing.).
Ondartzaren andiko buruan, aitzartean, arrizko mallak daude goiko bidera igotzeko. TAg Uzt 37. Atx-artean egoan lur-atal garbian. Erkiag BatB 40. Zuaitz kaxkarra da, biurria, [...] aitzartean sortzen dana. Vill in Gand Elorri 9.
haitzarte
0 / 0 aitztarte >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper