Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

1 emaitza gag bilaketarentzat

Sarrera buruan (0)

Emaitzarik ez


Sarrera osoan (1)

goiburua
aldarte.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en textos de autores septentrionales, alto-navarros y guipuzcoanos. Su uso aumenta al Sur en el s. XX, como sustituto de umore (en esta acepción tbn. se encuentra en algún vizcaíno). En DFrec hay 2 ejs.
sense-1
1. (AN-gip ap. Gte Erd 20 ; Izt 114v, Dv, A, Foix).
Alternativa, situación cambiante, vicisitud. "Tanda" Izt 114v. "Vicissitude, chagements qui se succèdent" Dv. "(G-ag [?]), mudanzas" A. "Alternative, aldartia " Foix. " Aldarteak asko egiten du hotz sentitzeko (AN-gip), aldarte ederrak izaten ditu (AN-gip)" Gte Erd 20. Lhande deduce erróneamente de la forma aldartia que da Foix un supuesto verbo aldartü "alterner".
Zuk denborari xuxen / Diotzotzu erakhartzen / Muga eta aldarteak / Arintzeko nekeak. EZ Eliç 197. Egiteko ta arazo andian, ibillera luze nekagarri ta aldarte ta tunda txar askorekin bildu zituen batek diru-sall ta ondasun andiak. Mb IArg I 204. Otz-beroak, aldarte txarrak, eguraldi aserreak, eritasunak eta etsaien ta gañerako gaistoen bide-bagenz eta esker illunak. Ib. 154. Aldarterik bagekoa da alabaña ta beti-betikoa Kristo Jaunak zeruan [...] egiten duen erreinua. Ib. 343. Zeren aldi onelakoan agitz gaiztoak diran ontziko gaisoak izaten dituzten aldart-tundak. Mb IArg II 91. Ezin esan diteke, zer naigabeak, zer penak, zer aldarteak, zer goraberak [...] eraman zituen. Cb Just 41. Munduko aldarte edo goraberak nola diran [...] eriotzak erakusten du. Cb Eg II 175. Kontu egizu orañ, Munduaren aldarte triste onetan [mundua akabatzeko zorian dagoenean] zu bakarrik gelditu zerala bizirik. Ib. 140 (Dv LEd 250 aldarte). Jaungoikoagan aldarte edo alteraziorik, eta mudanza egiazkorik eztala gertatzen. Gco I 55. Zuk izan behar zinduen nere begiralea, eta orai nere kondenatzaile izanen zare. Hemen da aldarte izigarri bat. Dv LEd 264 (Cb Eg II 149 pauso ikaragarria). Aitaren ganik jausten dire, haren baithan ez baita ez aldatze, ez aldarte itzalik. "Non est transmutatio, nec vicissitudinis obumbratio" . Dv Iac 1, 17 (Ol aldarterik edo itzalunerik, Or Aitork 61 ez baita aldarterik ez itzalaldirik; aldizkazko itzalik, He mudantzaren itzalik, TB kanbiamendu itzalik, Ker biurtze-gerizperik, IBe ilgora-beherarik). Ezta hori gaiza berria eta ezagütügabia, Jinkoaren bidetan üsatürik direnentako: ezi holako aldartiak borogatü dütie saintü handiek eta leheneko profetek. "Fuit saepe talis alternationis modus" . Ip Imit II 9, 5 (SP aldizkatzeko manera, Ch ganbiantza, Ol gora-bera). Eta nola gure animen poz eta tristurazko aldarteak aldeaurrez ikusi bai zituen, poztu, tristetu, kezkatu eta ikaratu zan gugatik. Ant JesBi 146.
( s. XX.) Argatik [Jesusek] guk bezalakoxeko aldarteak izaten zituan: gosetzen zan eta egarria izaten zuan; izarditzen zan eta nekatzen zan, poztutzen zan eta negar egiten zuan. Inza Azalp 52. Utzi urte ta sasoiaren giro ta aldarteak zaletasun ori ondo eldu dezaten. Lab EEguna 68. Or arkitzen naiz nerau ots denen gaiñeti, / aldarteak aldarte, barnean barneti. "A pesar de los cambios" . Or Poem 535. Anima . betian bizi zait; gorputzak / badu, zorigaitzez, aldarteen berri. Ib. 557. Egun luze-laburren eta gau-egunen aldartea. "Vicissitudines" . Or Aitork 108. Iraute ta aldarte guzien gaiñetik dago. Ib. 355. Ez baitira [sorkariak] Iainkoa dan bera, guzietan aldartea ageri baita. Ib. 357. Ordea, izugarrizko aldarteak izaten ditut gogo orreri izanbidea nola eman nere buruarekin asten naizenean. Anab Poli 107. Gaizki janak, etxeetako zikintasunak eta bero ta otzaren aldarte aundiek, min txarrak ekartzen dizkiete bertakoeri. Anab Aprika 85. Biziaren aldarte-aldaketak asmaketan iarri zan. Zait Plat 29.
azpiadiera-1.1
Cambio, paso de un estado a otro.
Zeruronzko Ignazioren aldarte au txit miragarria izandu zan. Cb SIgn 32.
sense-2
2. (H (que cita a AR)).
Ocasión, oportunidad.
Eta orobat da noiznahi den, gauaren erdian ere, eskatzea. Zeren Iainkoa baithan ezta ez orenik, eta ez aldarte gaitzik, munduko iendetan ohi den bezala. Ax 460 (V 299). Morroina beh' aurkinzetan / Baitzauten, aldarte hetan, / Zer egin ziroen oldar bat, / egon zedin pensaketan. 'Le jeune homme, qui les écoutait dans les parajes, réfléchit un instant à ce qu'il pouvait faire dans ces circunstances'. O Po (ed. Michel), 241s (Harriet traduce "dans les alentours"). Bazekien San Ignaziok animako gauzak ere bai dituztela beren aldarte onak, eta arkitu ziozkan San Franzisko Xabierri bereak. Mb IArg II 12. Behar diizi beraz arranguroski baliatu okasione edo aldarte preziatu hartzaz. AR 238. Guzia esta sobra bekatu gonendako (blasfemia), ezi da bizio puros, zeren oroat doaielaik denbora ta aldartea erranes Jesus, Maria, ala ere naiago dute itxuli injurias Jangoikoaren kontra (23). LE-Ir (el ed. traduce "el tiempo y el malhumor"). Bertze tenore eta bertze aldarte zenbeitez, bada iguzkia, galerna, euria, mariñelen nekhea, batzuetan gose eta egarria. Prop 1896, 110. Ixilik bederen egon banindadi! Bainan ez. Holako aldartean Pelo eiherazainak ere etzuken athera segur, mintzo gogor batekin adiarazten dutan solas hau. JE Ber 97. Urrikari othe gituzten gure aldarte txarrean. Ib. 99. Ordu beretik, operazionearen egiteko aldarteak bakandu ziren. JE Med 58. Zeruak eta alabearrak eta aldarte onak lagundu ez balidate. "El caso". Berron Kijote 108.
sense-3
3. (G-azp-goi, AN-gip-5vill, B ap. Gte Erd; Izt 119r).
Humor, disposición anímica. " Aldarte ona dauka gaur (G-azp-goi), aldarte onean dago gaur (G-azp-goi, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 294.
Orien ondoren dabil gazte txarra gau ta egun, ta aldarteak ematen dionetan, edo beintzat anitz eta asko aldiz. Mb OtGai I 35. Orien mukerkeri eta aldart gaiztoak me-meki arzea. Mb IArg I 304. Zuk beti aldarte edo umore ona. A Txirrist 148.
( s. XX.) Emaztearekin duelarik gizonak bere gogoa, zenbat ara berezi gizon batetik bertzera eta gizon beraren baithan, adin arau, aldarte arau, ahal edo behar ordu arau! JE Bur 110. Odol-ila izanarren, beti aldarte oneko, beti gogaldi alaiz ikusten nuen. A EEs 1916, 306. Larritu ote dio aldarte beti alaia, sakel-zabalegi izateak! A Ardi 47. --Orain ere logale?-- esan nion, aldarte ona, enuena, idurikatuz. Ib. 49. Aldarte onetantxe zegoela ots egin zuen Adrianek iluntze batez. Ib. 89. Aldarte, uste ta beste nolakotasunen arauz. "Según el humor, las ideas y otras cualidades" . Zink Crit 63. Atzo ere oso atsegin ta aldarte onekoa zegon plazan etorri zitzaigunean! Lab EEguna 74. Elitzake makala aldarte beltza argitzeko. Ldi IL 88. Lauso mamiak sortu omen dizkizut adimenean. Oietxek argitzeko, bada, egite'aal nizuke alegin, betarik eta are aldarterik banu. Ib. 113. Nik erakutsi dizutedan bidea aldarte onak (umore onak) eratua da. A Y 1934, 10. Goizaldetik zekarran aldarte errea zerbait gozatu naiean. TAg Uzt 41. Bein aldarte txarrak jo ezkero. Ib. 188. Erasoko lieke ukabilka bazterreko arkaitzai ere. Geroago ta miñagotzen zaio aldartea. Ib. 42. Guda-oñekoen berdiñean aldartez ez bagabiltz ere. EAEg 18-3-1937, 1309. Mendiyan iñoiz aldarte txarrik / ez det izan, lasai nago, / aldi bat ezik bizitz osua / nai nuke bertan irago. EA OlBe 16. Nere baruko aldarteak eta bideko zuloak galazten zidaten loa. Anab Aprika 81. Iakinaren gainean aren aldarte aldagarriei alki (konforme) izanik basa-piztia aukeran darabilen zaintzaileak bere esanetara dakarrenez, Atenaiko erria orrelaxe zerabilten sasi-iakitun aiek. Zait Plat 124. Aldarte onez aien lepotik alamenka parre egiten daki. Ib. 117. Goiz eta arratsalde, ez didate pakerik eman [...]. An ari izan zaizkit nere aldartea ta giroa ondatzeko asmotan. NEtx LBB 116. Ez dago dudarik, gai batzuek ikuitzekoan, zerikusi aundia dutela gizonaren aldarteak eta baita ere, batzuetan, urtegaraiak. Garm EskL I 70. Bi eskuekin eldu-ta zanga-zanga irentsi zuan fede onean ta aldarte obean. "Talante" . Berron Kijote 189. Eta lau [urte] damazkizu / Segurako parten, / gu danok salbatzeko / egizko aldarten. Insausti 327. Musika ez dela gauza gogo-giroak edo aldarteak adierazteko. MIH 156. Stepan Stepanovitx Gilinek oso aldarte txarra du esnatzean. MEIG IX 107. Berez nagusitu zitzaidan aldarte hori, ez saiatu nintzelako. Ib. 93.
azpiadiera-3.1
(V, G, AN-gip, L-ain, B), altarte (R). Ref.: A (aldarte, altarte); A Apend.
"Humor, disposición del cuerpo" A. "Aldarte gaizto (AN-gip), desmayo" Ib. "Altarte (R), disposición del cuerpo" Ib. "Temple" A Apend. "Gaur aldarte txarra du = aldi txar, gaitz" (AN-gip).
Beti ez da iguala / gorputz-aldartia, / gaztetan izandu du / osasun fuertia, / debil egotia / berak du kaltia. AzpPr 120. Aldarte gaiztoz ordurarte borrokari begira egon zitzaioten zalgurdiko andreak. (Quijote IX) "Con gran desmayo" . Anab RIEV 1928, 612 (AIr ib. 607 atsekabe andiarekin, Or RIEV 1929, 9 alditxarturik bezala, Ldi ib. 211 naigabe biziz). Goizean logalea ta lanerako aldarte txarra. AZink 128.
azpiadiera-3.2
(Buen o mal)momento, (buen o mal) día.
Etzekit aldarte ona zun edo ez; baña Juan Kruz [bertsolaria] geiena gustatu zaioken jendeari. Ataño TxanKan 81.
sense-4
4. (G-to, AN ap. A ; HeH Voc).
Intervalos de la luna. " Ilhargi arteak, aldarteak, ilhargi aldiak " HeH Voc. . "Intermitencias de la luna" A.
azpiadiera-4.1

(Ref. a su supuesta influencia en trastornos mentales).
"Lunas, aldiak, aldarteak; y esta voz última, lúcidos intervalos" Lar Sup. . Cf. Lar: "Lunas, tener lunas, aldiak izatea, eukitzea. Lat., per intervalla insanire".
Apaintzen dira arrotasun andiarekin [...]. Zer dator emendik? Ekusten dituen ezkutariak esatea: "Egoaren kolpe andiak ditue oek, nor bizi oen aldartearekin? eta nork irozo oen janzia?". AA I 601.
sense-5
5. " Aldarte, lado, cuarto, parte del cuerpo" Lar. Cf. infra ALDARTEKO. v. alderdi.
sense-6
6. Apuro, tribulación, vicisitud desfavorable. "Tribulación" A (que cita HeH).
Gero heldu zitzaizkotenean aldarteak eta atsekabeak hitza gatik, berehala behaztopatzen dira. "Tribulatione" . HeH Mc 4, 17 (He ezaldarte; tribulazione, Dv hestura, Ker larrialdi, IBe estuasun).
sense-7
7. (G, AN, BN, Sc ap. A; VocBN, H) Tiempo libre, tiempo disponible. "Période suspensive d'action, de mouvement ou de travail" VocBN. "Occasion, momment favorable de loisir [...] Aldarte batez ethorriko naiz, je viendrai en un momment de loisir" H. "Intervalo de descanso, tiempo libre" A. v. 1 asti.
Erlisioneari esker ditu jende xehe eta nekhazaleak bere biziaren arintzeko egun horiek [eliza bestak], eta Eliza ama sainduak berak nahi du bere haurrak, holako aldartetan, lehenik bere besotan eta gero elgarren batasunean deskantsa dakizkion. Zby RIEV 1908, 83. Iraganik badirela berrehun hogoi urte, / Eskualdun arraintzariek gudu bat egin dute: / Egun haren aiphatzeko bainuke nik aldarte! Ox 186.
sense-8
8. Capricho.
Haren aldarte gaxtoentzat berentzat maiz bazuen laudorio bat, bethi estakuru bat. Laph 2 (Dv traduce: "pour ses mauvaises boutades"). Gogaldi onak ematen dionean sukaldea isastuko du [...]. Aldarteak artzen ba du ordea, gaixoa zu! 'Qu'il lui prenne un caprice' . Or Mi 74.
sense-9
9. Carácter, temperamento.
Aldarte oneko barregarriren bat. Otx 12. Goianengotik eginda zegoen aldarte oneko gizon parregarriren bat bezala zeukaten Sokrate. Zait Plat 99. Egingo nuke Bilintx, azken buruan, ezagunago dela gizarte honetan, Arrese Beitia baino. Garaiz eta aldartez, zeharo ezberdinak dira. MEIG IV 132.
sense-10
10. Aspecto.
Handi emaiten du, bere larru-hasean; eta arimaren garrak hedatzen bezala dio gizonaz goragoko baten aldartea. Lf Murtuts 48. Zer jauntzia, zer aldartea! Ib. 25.
sense-11
11. "Intervalle d'une époque à l'autre" VocBN. . "Temps, délai" Gèze. "Temps qui succède à un autre temps" Dv.
Oi arima nerea, ongi begira dezagun goiti eta beheiti, bazter batera eta bertzera, iragan denari eta ethorkizunari eta oraiko aldarteari. Dv LEd 168.
azpisarrera-1
ALDARTEKO. "Colindante (BN)" A Apend.
azpisarrera-2
ALDARTEZ. (AN-erro ap. A Apend; H (que cita a LE)). a) Cada cierto tiempo; en ocasiones, a veces.
Othoiztuko du oraiño aldartez Zeruko Erregiña, eta errekeritu beharko du urrikal dakion. He Gudu 164. Badizie zunbaitek aldartez, gortarzun eta debozione bulta batzutarik; bena bet-betan baratzen tuzu. AR 46 (Harriet traduce "par intervalles"). Ezi jaunarén aingiru-bát jausten-zé aldartes ur balsara: ta mogitzen-zé ura. LE Io 5, 4 (Lç ordu iakinez, Dv noizetik noizera). Santagóni bizizelarik ére múnduan, komunikatzenzió Jangoikoak dotegúra aldártes, komekatuóndoan komunki. LE Doc 247. Zergátik ustentuén [Jangoikoak] bizirik gaixtoak aldártes, daramazkieláik ónak goizík. LE Urt ms. 27r.
b) En buena disposición.
Bertsoak gogoreatutzen zaizkit / nagon garaian aldartez. Uzt LEG II 86.
azpisarrera-3
ALDARTEZKO. Humorístico.
Irutarikoak dira goitizen auek: lotsazkoak, asmutsuak eta aldartezkoak. "Respetuosos, ingeniosos y humorísticos" . A EY III 367.
aldarte
0 / 0
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper