mikroba (T-L). Microbio. Aleman batek eta frantses batek, kasik batean, atzeman zuten difteriaren mikrobioa. JEMed 58.
Tuberkulosaren mikrobioa. Ib. 118.
Zikinkeriak mamorro oso txiki batzuek izaten dituzte, mikrokioak [sic] deitzen dietenak. NekIr 92.
Beroak mikrobioeri ugaritzen ta azitzen laguntzen bai-dien. Ib. 93.
Errekitu hek guziak lurreko mikrobek desegiten dituzte. Herr 8-9-1955, 4.
Eman opioa bildurrik gabe indio txepel oiei, ogi pozoitua Australiakoei, mikrobio txarrez jositako maindireak Afrikako beltzei. VillJaink 85s.
Formiku azidua erabiltzen dute [...], mikrobio edo gaitz-xomorro oiek galarazten ditualako. OñatibiaBaserria 38.
Mikroba batek du aldiz emaiten ilhortze kotsuduna, "brucellose" deitzen dena. GatxitegiLaborantza 169 (v. tbn. 139).