1.
(G, AN-olza, L ap. A
; Lcc, SP, Lar, Añ, Izt 56v, Dv, H). Granada (fruta)."
Mingrana betheegiz erdiratua
"SP(s.v. bethe).
v. milagrana. Cf. VocNav: "Mingalana o minglana, granada (Cirauqui)". Mingranak, bertze fruituek eztutena, badu koroa iduri bat. Ax 458 (V 298).
Probinzia onetako lurrak ematen dituen garaurik ezagungarrienak dira [...] zidroña, larantia, almendrua, mingrana, marrubi. IztC 137.
Berekin arturik piku andiak, mingrana edo granada ederrak. Lard 90.
Nola mingranaren axala, hala dira zure mathelak. DvCant 6, 6 (Echn, Ur, BiblE granada, Ol alesagarraren).
Orduan ireki zan lapurraren biotza mingrana bat bezela. ZabGabon 82.
Jesusek bazuen eskuetan mingrana edo grenada bat erditik egina. JnnSBi 354.
Mingran edo granada iriki bat. ArrBearg 526 (ap. DRA).
sense-2
2.
(Lcc, Lar→Lcq 88, Añ, Izt 56v, LandHizt 371). Granado."Granado árbol, mingranea errexala
"Lcc.
Cf. VocNav s.v. minglanera, minglano y mingrano. Aitzondo ezadetsu oetan arkitu izan zituen ugari, [...] garau eder gozoakin ondo janzitako gerixa, aran, [...] almendra, gaztaña, mingrana, mizpira.IztC 2.
Dugun ikhus hea loratu den mahastia, hea loreak bihitzen diren, hea loratu diren mingranak. DvCant 7, 12 (Echn xokorrak, Ur granadak, Ol ale-sagarrondoak, BiblE granadondoak).
Pikoak, mingranak, oliberak eta bertze zuhan guziek elgia estaltzen zuten. DvTelem 16.
sense-3
3.Granada, proyectil. Obus edo mingrana ttiki bat oraino lehertzekoa zena. Prop 1892, 72.
azpisarrera-1
MINGRANA-MISTELA.
Mistela de granadas. Eta barnera egiñik, / mingrana-mistela edanen dugu. GaztMusIx 195.