karriot. Carro, carroza.v. karrosa. Iarririk zegoela bere karriot gainean. LçAct 8, 28.
Mana zezan karriota geldin ledin: eta iauts zitezen biak. Ib. 8,38 (He karrosa, TB luzorga, Dv orga-lasterra, Ol, IBk gurdia, IBe, BiblE karroza).
Hekien hegalen habarrotsa zen hainitz zaldi gudurat lauster egiten dutenetako xarriotena bezalakoa. HeApoc 9, 9 (TB, Ip orga, Dv orga-laster, BiblE zalgurdi).
Fidantzia itsu bat zuen bere xarriotetan, eta sega zorrotzez armatuak ziren bere yende ezin kondatuzkoan. Lg I 203.
Bai ahal dakizue hastapeneko karriotak edo karrosak oraiko lardai edo sarga aphaindu batzuen antzorat eginak zirela. DarricRIEV 1912, 225.