Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

9 emaitza ibilarazi bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
erabilarazi.
sense-1
1. erabilerazi, erabiliarazi.
Hacer emplear, hacer usar.
Mihia ezaxolatüki erabil erazitzen deikü. Mst I 10, 2. [Gizon bat] bizpahiru urte huntan lan onik egin duena eta zalaparta ederrik erabili, ba eta erabil-arazi. HU Aurp 136. [Bizkaieraz] yori yori bizi dan atzizki eder . tzu [...], gipuzkeraz erabiliarazteko aleginak egitea. A Y 1934, 16. Lur-azalean baizik aztarrenik uzten ez duten gurdi utsaz [sic por utsak?] erabil-arazi izkiezu. Ibiñ Virgil 97. Azkenaldian erabili eta erabilerazi nahi izan zuen euskara moldeaz. MIH 262.
sense-2
2. (Urt V 52), erabilerazi, erabiliarazi. Hacer andar, hacer mover(se). v. ibilarazi.
Pausu onetan Aitaren bothereak [...] gu erabil-araztea gatik. Harb 65. Ekhiak dian bezala khanbera batetan irabiak üngürü erabileraziten. Egiat 205. Biaramon-goizetik / omen dira asten / umetxoak aurrerontz / erabilli-arazten. It Fab 103. Ez da abererik erabilarazi behar gisu bizian. Dv Lab 184.
sense-3
3. Hacer arar, remover (la tierra).
Lur horiek erabilarazten dituzte beren esklaboez. Prop 1876-77, 302.
sense-4
4. Hacer tratar.
Zer ez zioten orduan [apezpikuari] erran eta egin, diosesako apezak [...] gaizki erabil arazi nahiz? Bildu ere zuten, bakearengatik, zenbeiten herriz aldatzera. HU Zez 121.
sense-5
5. Tratar.
Molde zarretan naute / Erabil-arazi, / Nahi nindutelakotz / Biper joanarazi. LuzKant 47.
erabilarazi
<< ebilarazi 0 / 0 ibilirazi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper