(Lar, Añ, H),
pozoatsu,
pozointsu (BN-baig ap. SatrVocP
; ph-H),
pozoizu,
pozoitzu,
pozotsu (H),
pozutsu (ph-H, Foix ap. Lh.),
puzoitsu. Venenoso, envenenado."Ponzoñoso"Lar.
Suge eta animale pozoñtsuen xixtuak. EZMan I 104.
Edireiten da Vipera daritzan sierpe bat, gaixtoa eta pozointsua. Ax 456 (V 297).
Hitz lizunak estaliki, zotilki eta artezki erraiten badira, neurrigabeki dira pozoinsuagoak. SPPhil 338 (He 340 pozoiñtsuago).
Ausiki gaituen arluria pozointsua da ausikitzen gaituenean. Ib. 71.
Onelako oitura duenak dira zapo puzoitsuen anzekoak. AA II 145.
Eltxo pozoitsuak datoz berriz ur usteletik. ItDial 37 (Ur berenotsuak, Dv phozoindunak, Ip phozudünak).
Suge pozoitzu izugarri batek. ArrGB 143.
Sugearen beraren buru pozoitsua. UrBulaG 553.
Ezkututik sartu bear ire aginkada pozoitsua, azpi-suge orrek! EtxdeAlosT 74.
Mattin zitala ta pozointsu bazan etzan Piarres iñoren isekak luzaroan entzutekoa. EtxdeJJ 26.
Gero sugeak bere burua eta mihin pozoatsua jaurtikitzen du txoriaren kontra. ArtiTobera 285.
Hordikeria gizarteko izurri pozoatsu bat da. Ib. 267.
Suge zital, pozointsu, harrule eta ihizi basen erdian. EtchebMGaric 164.
Gabaz sartu dira ortuan, gabaz, eta oilloentzako jatekoa utzi, baiña jateko pozoitsua, lupua bera bere ilteko modukoa. ErkiagBatB 100s.
Edozein gauza txarra, pozoizua edo gaiztoa dela adierazteko ere apo aurrizkiaz baliatzen da euskara. PPerHarriP 18.
Zugaitz pozoitsuak utzi bazterrera. Ostolaiz 87.
Kontuz erabili zituzten hitz asmaberriak, sortzailearen oinatzetan, pozoitsu izan zitezkeelakoan, dirudienez, harraldi larriegietan. MEIG VII 33.