Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Zollo - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.3. ZOLLO (Arrankudiaga)              

Akazia

INK.: Au da arbola baten orrie. Ori arbola ori beres emoten dau eta esaten da gatxena dala kentzean basotik.

2 LEK.: Arkasixe.

1 LEK.: Arkasixe da.

2 LEK.: Bai, senbet bider esaten aun gure aitek e...

1 LEK.: Onbre, emen serukie ta, lorie ta pintxuek...

2 LEK.: Olan solo bastarretan da soloak be bete. Da ori onintxa biarrin arintxa eran bagindun.

INK.: Selan, selan? Ori...

2 LEK.: Ori arboli ori onintxa biarrin arintxa eran bear gendun, obeto isengo san. Onintxa bestea txarra dalakoan solo, lur bastartan.

1 LEK.: Ori sabaldu iten da asko, e.

2 LEK.: Uu, ori kenduten!

1 LEK.: Ta susterra! Uf, susterra urren emoten dau orrek.

INK.: Baña ori ona da estakak eta iteko, es?

1 LEK.: A, ori bai, materiel gogorra da.

INK.: Serukie esan dosu dala ori dekona?

1 LEK.: Bai.

2 LEK.: Serukie eukiten dau, babie letxe, da asixe.

INK.: Eta seoser deko barruan serukiek, ala?

1 LEK.: Ba asixe.

2 LEK.: Ba asixe. Da ango asitik gero sabalduten da "la plaga" orren ingurun. Aparte, sustraitatik be bai, bueno, ori beres...

1 LEK.: Orrek asi asko iten dau.

2 LEK.: Da gero olango pintxoak deukes.

1 LEK.: Bakisu se lora eukiten daun be? Suriturik oten dire.

2 LEK.: Suri, surixe.

1 LEK.: Orrik, i, onak die erlientzat lorie. Erlie, bakisu, lorarik lora dabil.

INK.: Eta akasi lorie gustetan yako?

1 LEK.: Ori be bai. Oindiño lorarik onena erlientzat esaten daure kastaña lorie dala. Estirik, i, onena eiteko, e.

INK.: Baina gastañak be gitxi daus emeti, ezta?

2 LEK.: Eser bere es.

INK.: Len geau ote san, ezta?

2 LEK.: Onbre, len!

1 LEK.: O, len emen, puf!

2 LEK.: Len emen ote san kastiñie esan... esaten dana be gitxi de. Gu makiña bat kastiña batukoak bagara.

1 LEK.: Bai yanekoak be.

2 LEK.: Bai yanekoak be.

1 LEK.: Erreta.

esaten aun

esaten zuen

urren

urrun

onintxa biarrin arintxa eran bear gindun

honuntz beharrean haruntz eraman izan bagenu

babie letxe

indaba bezala

oindiño

oraindik

daure

dute

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper