4.7. ODERITZ
Puskek biltzen
INK.: Iturritik ura artuta etxez etxe ibiltzen al zen emen kantari, gauza bat esaten, orrela, "ur goiena ur barrena, urte berri..."?
LEK.: "Urte berri egun ona, emen dekargu ur berria".
INK.: Eta nola asten da kanta hori, Axio?
LEK.: Eztakit nola asten den baño... baño Iresko batek kantatzen tzittun oik danak, baña il tzen.
INK.: Eta ura ekartzen zen edo...?
LEK.: Ura kantatzen tzen, eske puskek biltzen tzeen. Ta bazen, ba esanera asko zen. Orrek gero, "etxe ontako etxeko alabak, Ama Birjiña dirudi". Eta ematen ez bazun, pues, "labe zatarra diruri".
Pues azkeneko puskek bildu zeen Iresen, gizon oi iilli zuin zaldi gañin. Iñok ez jakin kantaik, ta kanta guzik arrek jakin eta etxis etxi ibiltze zuin. Ta geo ala galdu zen, baña emen, emen gutxi izautu nik ortan. Nik eztut izautu ya. Amak eta bai. Ta Mautzen geigo zen naski kostunbre oi, puskek biltzekoa iun ortan. Emen, Emakundetan da bai.
Jainkoa negarrez dago
Ogia uzten baziñun azpikoas gora, Jainkoa nearres dao ta buelta ematen zitzion.
Bazen mandazai bet, Yantzikoa zen, da ementxe on, da etzen meza joaten. Ama Birjiña eunin bakarrik joaten zen. Meza urtin bein. Da arrek e beti, e, obia ikusten bazun..., Jainkoa nearres dao ta, ta geo buelta ematen tzion obiai.
iilli zuin |
ibili zuten |
iun |
egun |
obia |
ogia |