Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Makea - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

5

<< Hasiera

5.14. MAKEA     

Jenetrea

LEK. : Ah jenetria ba, eta jenetrea eztakizu ene ustez zuk zer den jenetria.

INK.: Nunbait entzun dut, behar bada ez da gauza bera nik entzun dudana.

LEK.: Zaldia uzu gio jenetria re.

INK: Bai?

LEK.: Bon: astoa eta behorra bi animale mota tuzu, ez arraza bera, jeneralian, astoa bere beharri batzuekin eta itsusia uzu, behorra jenealian ederra uzu, eta asto-urrixa estelaazten dienian zamariak, jinen duzu jenetria, jinen duzu jenetria eta hek gaixtuak direla erraiten dute, biziki, jendeandako, ausik eta, gaixtotik erraiten dute, gio hua uzu jenetria.

INK.: Ez biziki ikusten hemen halakorik?

LEK.: Guk ez duu behin ere ikhusi, aitut bester hor gaindi aitu hola, guk eztuu ikusi re, Españakaldian bide da parresta, delako jenetre hoitaik, bon, biziki azkarrak omen dire, eta erreka batzutaik egur atheratzen artzeko eta baakizu, kakolekin eta.

INK.: Leku…

LEK.: Lekhu txarretan; astuak beno azkarrago omen dira eta horiek, badute gorphutza astoaana bainan buria behorraana, buru nimiño bat, beharri ttipito batzuekin.

INK.: Pollitago?

LEK.: Biziki pollitak omen dira, ez tut ikhusi sekhula ahatik, bainan gaixtoak; aitu ut España hortan badirela eta nunnahi hoitatik eta erreka hoitaik egur atheatzen kakoletan ezar eta, astuak beno biziki geiho badutela, pollitak omen dira bena gaixtoak…

INK.: Eta aldiz, bestea, zer da? asto….

LEK.: Ah asto-ootsetik estelaazten delaik behorra? mandoa heldu uzu, mandoa…

jenetre

fr. ‘bardot’

zaldi

‘équidé’

jeneralian

orokorki

urrixa

eme

zamari

‘cheval étalon’

estel-arazi

‘saillir’

jinen duzu

etorriko da

aitut

aditu dut; entzun dut

bester

besteei

parresta

andana

azkar

indartsu

mando

‘mulet’

kakola

‘bât’

oots

ar, kotzo

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper