Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Gizaburuaga - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.33. GIZABURUAGA     

Gaubela

2 LEK.: Amen errixen esta pagetan, e...

1 LEK.: Eskontzaik es.

2 LEK.: Gabin emoten daben mesie, gabin, e, gaubelako mesie esate otzeguna, gabin etxien emoten da.

1 LEK.: Gauebli estau esan len.

INK.: Gaubelie da gau osoan egoten san.

1 LEK.: Ori dok ori!

2 LEK.: Bai, egote san. On esta egoten. Ondo eitxen dabe. Len egote san errosarixo bat ontxe ta gerotxoau beste errosarixo bat.

1 LEK.: Amabos misterixoko errosarixue.

2 LEK.: Bai, bai, len es on...

1 LEK.: Len bai san.

2 LEK.: Ori bedratziurrunen ixete san.

1 LEK.: Bueno, bueno, bardin de.

INK.: Gaubelie, gaubeli esan...

2 LEK.: Gaubelie, gaubelie.

1 LEK.: Gau gustin erresetan.

2 LEK.: Gau gustin, bai. Droga be igul. Da jentie batzu negarres da beste batzuk olgetan be iguel eote sien bida...

1 LEK.: Erri... ausuk eta batute, esta?

2 LEK.: Ausuk eta batu da...

1 LEK.: Gorpu ipiñi an albun da...

2 LEK.: Gero kafi te esni edo ardau... Bai, errosarixo bat erresate sanien ba ardaue edo koñaka edo nobeak nai dabena partiute xaken jentieri. Da goixalderutz kafi te esnie edota goxeko seirek saspirek arte jentia amentxe. Baña oñ, oñ eitxen da amen mesa bat emoten dau abadik berak. Ta a mesie abadiek, e, nai txe urrunen egonda be estau kobretan.

[...]

INK.: Suk se esan dosu ontxe?

1 INK.: Beratziurrena amaitxutekuen...

INK.: Bai, se isena emon dotzesu orreri?

1 LEK.: Monxorra.

2 LEK.: Monyorra, monyorra.

1 LEK.: Monxorra da... ausuek eta gero soser, eskupekotxue edo errosarixo erresatzaillieri.

2 LEK.: Ori monyor ori beste gausa batzuri esaten txake.

1 LEK.: Bai, ori ba...

2 LEK.: Iketza, ikestoixe, es! Karabixak errete sinin lena, monyorra itte xaken askenin. Etxe bateri, e, (???)

1 LEK.: Tellatue emandakuen...

2 LEK.: Sugas bat, arbola bat.

INK.: Bai, bai.

2 LEK.: Orduntxe monyorra itxen da. Monyorra da ori.

INK.: Arbola ifinten yakonean, es da?

2 LEK.: Bai, monyorra.

gabin

gauean

otzeguna

dioguna

erresetan

otoitz egiten

igul

agian

albun

aldamenean

noberak

norberak

partiute xaken

banatzen zitzaien

nai txe

naiz eta

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper