Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Donostia - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

3

<< Hasiera

3.28. DONOSTIA (Ibaeta)           

Hika

INK.: Ika hori, a ver, ika ori. Ori norekin erabiltzen zen eta da orain? Madalen, zuk zerbait esan duzu.

1 LEK.: Bai, gu, bueno, gaztia giñala gu fabrikan asi nitzanian, amalau urtekin asi nitzan. Ta an, pues klaro! launakin pues erdeaz asi giñan, ta euskalduna... euskara dana aztu zitzaiten nei, e? Baño an tartian tartian bat o beste bazian ika esate zuena ta gu, klaro!, etxea etorri ta gu re asko giñan, da señide tartian pues "aizan, i" ta eztaki zer da. Bueno gue amak ika aitze zunian, arri etzitzayon gustatzen, arek esate zun ijitu itza zala oi. Arri etzitzayon gustatzen oi. Ta geo ia ordun, pues, zuka aste giñan berriz e. Gaixki ezteu billatzen baño, ika.

2 LEK.: Ba, "i" esate a, ba, zea, konfiantza o nola esate a, ezautze...

1 LEK.: Ez, baño konfiantza baño okerraua o... eztait.

INK.: Zuek Joxe Mari nola?

2 LEK.: Gu beti ola konfiantza o... bueno, gu etxian da beti "zu", e? Oañ launei ta "aizak, i, noa ua?" o... "Jungo al gaituk?" eo, e?

INK.: Ori zergatik erabiltzen zenuten?

2 LEK.: Ori, ba nik ze esango izut. Nik eztait pa "i" oi, "i" ezpaidakit nik ordia zeatik dan. Len esan deuna, konfiantza o... e? Ezautze eztan bati beñe eztiot esan nik "i", ezautze eztan bati; ezautze anai. Baña lendabizi biñipiñ, beñe ezpaezu ezau..., beñe ezpaezu ikusi o itzein bati, "zu" esate yozu. Geo, konfiantza artzen ai zean bezela, "aizak, i". Geo "i" ateatze a, baño lenbizi "zu".

etzitzayon

ez zitzaion

okerraua

okerragoa

eztait pa

ez dakit bada

noa ua?

nora hoa?

beñe

behin ere

beñipiñ

behinik behin

ezautze anai

ezagutzen denari

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper