4.10. BERUETE
Ihauterietako maiordomoak
LEK.: Leno itten tzen zortzi eun, e?, iotek. Zortzi eun. Da eitten tzuten launbeten ase, launbeten asi. Ta iltzen tzuten txekorra. Txekorra, e?. Eta geo ari et e bai, e?.
Zortzi eun eitten tzittuten. Da urdun ondarreko, azkeneko launbeten eitten tzuten ya sorteoa bota. Maiordomoak zeiñ izan ala..., mutil nausik. Mutil nausi zeiñ izan. Maiordomoa esaten tzaio mutil nausi. Ordun, zeiñ izan? Da bi izaten de. Zarrak erretiatu, ta berri sartu. Ta kartatan botatzen ttute, zeiñ atea, e?.
INK.: Zuk esan duzun "maiordomo", "mutil nausi" orrek zer funtzio zuen?
LEK.: Urte guziin akordeona ekarri bear bazen, arrek billatu bear tzun pestaon bat in bear bazen. Eta gero, oañ ezta eitten baño itten tzen len iandetan prozesioa. Por ejemplo, illen lendaixiko ianden, bezpeak izaten baizen, errosarioa atsalden, iandetan, pues prozesioa. Urdun Ama Berjiñe, o sea, Arrosariokoa o Purisima mutil ai piek eaman bear zuten. Bizkarren aik atea bear zuten, e? Yartzen tzuten eliz-atorra motxa mutill oik, biek, ta artzen tzuten andatan Ama Birjiñe ta iiltzen tzuten errin bueltan eo elizen bueltan eo ola.
pestaon bat |
festaren bat |
ai piek |
haiek bie |