Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Bardoze - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

5

<< Hasiera

5.15. BARDOZE      

Ioiak (ezkont-aintzin)

LEK.: «Les yoyes» badakizu zer ziren «les yoyes»? egiten zen lehenau ezkontzen zelaik zonbeit, heldu ziren ioiak, gizona… muthikoa balinbazen emaztiaan etxiat heldu, ordin ioiak heldu ziren eta hantik heldu zen aantzu bazkariaan erdian. Zendako heldu zen behin? gizonak egin behar beitzitiin mubliak, mubliak iten zitiin eta ekhartzen zitiin bere tresna guziak: haitzurra, daillia, dallota eta haitzurfikoa eta arrestelia, horik ekhartzen zitiin, tresnak, laneko tresnak heldu ziren eta ordin bazen bethi aharia..orai aharia «non».

INK.: Aharia bai.

LEK.: Non le mouton, nola?

INK.: Aharia.

LEK. : Aharia, hua orgen gibeletik estekatuik heldu zen, ordin ile guziak thindatuik, hek ziren joiak.

INK.: Ikhusi duzu?

LEK.: Bai ikhusi dut, nik ikhusi dut hua, ioiak, -to ioiak phasatu tuk biziki fite, ezkontzen tuk to! duaikabe-, ezpitzen izigarri orai bezala egiten aintzinara, ixilo zen ordin istorioa, -ioiak ikhusi tiat- eta ene senharrak ekharri tu ioiak hunat.

[...]

LEK.: Bai orgetan delako tresna guziak beraz eta aharia gibeletik estekan, hua joare eder batekin eta ile guziak thindatuik eta denik e, adar ederrak balinbazitiin hala heldu zen, hua zen fantesia, ezteiak egiteko fantesia hua zen.

INK.: Aharia norbaitek eskainirik?

LEK.: Usu muthikoaan aldetik balinbazen, muthikoak ziin furnitzen ta aldiz emaztiaan aldetik balinbazen puaalla zen, denik e, olloak eta ollaxkoak zaretan, bena orgetan denak. Gio emaztiak eemaiten ziin linja, tresnak ahatik bakhotxak beriak eh, sukhaldeko tresnak eta denak.

zenbeit

norbait

ioiak

bitxiak, urreria

etxiat

etxerat

aantzu

abantzu, kasik, ia ia

behin

lehenik

dallot

iratze eta ote mozteko dallua edo sega

egiten

eskaini (mubleak egiten = dote gisa edo, mubleak erosten eta eskaintzen)

aharia

ordots zikiratua

orgen

gurdi, burdi; pluralean erabiltzen

gibeletik

atzetik

duaikabe

segur aski

ezpitzen

ez baitzen

izigari

hanitz

ixiko

ixilago

joare

zintzarri

fantesia

gustu

furnitzen

hornitzen

denik ez

oroz gainetik, gehienik

pualla

fr. volaille

zaretan

saski

linja

fr linge

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper