Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Arrazola - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.30. ARRAZOLA (Atxondo)      

"Mermelada"

INK.: Ein dosu iños etxean mermeladarik?

1 LEK.: Bai.

INK.: Selan eiten da mermeladie? Segas in dosu? Se frutagas?

1 LEK.: Nik eiñ ddot mermeladie sagarras. Da eitten dot sagarra surittu, lau sati ein de erdiko asixe kendu. Da gero ipintten dot ure, ba segun semat killo sagar ipintte osun. Kalkulau sekule estot eiñ, e. Kasula bete be... sagar ipintten bot botate otzat, katillukara bi ur ari. Da tapaute ipiñi tte egosi ondo. Da egositte sagarra apurtzen danien dana pasau itten dot. Da pasaute gero ba tantieten dok emen selan, semat eongo ok, killo bi ero ongo ittuk, ba killo bi badaus ba beste killo t'erdi ero asukerie bota.

2 LEK.: Oi, e, ori karu ok.

1 LEK.: Nik eukitten dot gero, e, eitten (???)

INK.: An itxiten da eiten?

1 LEK.: Bai, eitten atze atzien.

INK.: Eta sembet denporatan egoten da iten?

1 LEK.: Ba nik, e, eukitten dot a, e, ba iru bat egunien ataraten dot kanpora, serenotara ta gero atzera txapa ganien ipiñi. Iru bider oixe itten dot. Oiñ es, len bai. Bein egosi da ya sendotu ero sertute daula pentzetan noien sartu tarruetan da baño marian egosi.

semat

zenbat

sekule

inoiz

bot

badot

botate otzat

botatzen diot

noien

noanean

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper