Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Arnegi - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

6

<< Hasiera

6.4. ARNEGI     

Ardaia

1 LEK.: Leheno suiaindako erabiltzen zuten, ardaia.

INK.: Nola… nolakoa zen ardaia?

1 LEK.: Ardaia, eta…

2 LEK.: Goorra da.

1 LEK.: Holako putuka bat zen eta gogorra eta gero harek sua atxikitzen du luzaz eta leheno guri amatxik khondatzen zaun ezpeitzuten jende pobreek mitxarik, oai auzuan hiltzen zelaik suia, etzuten sekhulan uzten suiain hiltzerat eh! izarkitzen zuten, erten zuten: suia izarkitu.

2 LEK.: Hautsaekin.

1 LEK.: Hautsaekin ezartzen zuten brasa estaliik.

2 LEK.: Gordeik.

1 LEK.: Egon zadin gordeik, bena zonbeit aldiz ezpazen egur huna, gaztina edo balinbazen, hiltzen zen , eta ordian auzorat joaiten ziren xekha atxik… bazuten etxen ardaia hori, delako onddo bezalako jiten dena arbolan jiten den hua atxikitzen zuten eta huari su emaiten zuten auzoan eta hua eremaiten zuten etxeat, harek luzaz, luzaz, atxikitzen du suia eh! mur mur mur atxikitzen du suia.

2 LEK.: Brasa.

1 LEK.: Bra… berak atxikitzen du ta gero harekin bizten zuten ardaiarekin.

2 LEK.: Ufatuz.

1 LEK.: Ufatuz hua pizten zuten beste suia, ardaia.

INK.: Trunkoetan ateratzen den…

1 LEK.: Trunkotan ba ba ba, trunkotan atheratzen dira ba ba eta zer batzu, eta hek idorrak atxikitzen zuzten etxen zonbait badakizu, hori jiten hola arbola eta, haitzian, ardurenian haitzian.

INK.: Pagoan ere beharbada?

1 LEK.: Phagoan e beharbada bena hemen haitza beitzen hurranenik bena hua ikhusi duu hua atxikitzen zuten idorrik zertzeko.

INK.: Hori da.

1 LEK.: Usaia zuten hala iteko.

Ardai

‘amadou/yesca’

Gaztina

gaztain-egur

Bakharrik

baizik eta

Huna

ona

Onddo

perretxiko

Xekha

bila

Putuka

trumilo

Etxen

norberaren etxean

Atxikitzen

irauten

Bizten

pizten

Zaun

zaukun, zigun

Ufatuz

buhatuz

Mitxa

supizteko, poxpolu, metxa

Haitzian

haritzean

Oai

noiz eta ere

Ardurenean

maizenik, sarri

Izarkitu

sua tapatu (hil gabe)

Hurranenik

hurbilenik

 

Galarrotsak eta berdurak

1 LEK.: Ez, ez, deus e, hori, zera iten zuten, esposak, leheno, esposatzen zirelaik alarguntsak ordian zuten ordian iten, galarrotsak iten zuzten.

INK.: Lau?

1 LEK.: Lau galarrots.

INK.: Nola egiten zuten?

1 LEK.: Eta oai alarguntsa bat esposatzen bazen ixil…

2 LEK.: Behar zien eman zeit eta ezpazien emaiten, ordian zuzten iten galarrotsak.

1 LEK.: Gazter behar zien sosa edo eman.

2 LEK.: Ano edo zeit.

1 LEK.: Ba zeit, eta ezpazien emaiten, 'na ixilik esposatzen zen eh bera, biziki ixilik, bena gauaz gazte guziak atheatzen ziren etxe hain ingurian eta animaleko joare batzu joiten zuzten ta mendi batetik bestera edo lekhu batetaik bestera: - Aditu duka to? - Zer duk to? Kattalin ezkontzen duk. Aditu duka norekin? -Alors denek horik iten zuzten eta zer, zernahi iten.

2 LEK.: Hek ziren galarrotsak.

1 LEK.: Hek ziren galarrotsak.

2 LEK.: Eta zeit eman artio etziren ixiltzen.

1 LEK.: Zeit eman artio gau guziz etziren ixiltzen.

2 LEK.: Gau guziz edo.

1 LEK.: Hek galarrotsak ziren eta oai hola bizitze gaixto bat balinbazien berriz oai jende batek e, erten bazuten mazte … gizona bazeila oai mazte batekin, oai hara, ni erabil banindadi baakizu hortxe horgo zahar horrekin edo hola, lehen iten zuzten, berdurak zartzen, bide guzian dena berduraz bethetzen hostailaz bethetzen zuten bi etxeen artia, erraiteko nuntik eta nora joaiten zen hango gizona edo maztia, berdurak zartzen, erten zen berduren zartzia, dena hostaila gauaz zartzen zuten bi etxen artian ta ez guti eh! khusteko nun zen bidia heena, nor joaiten zen etxetik etxera.

INK.: Oooh!

1 LEK.: Ordian behar zen gio etzen nolanahi behar eta etzen gio bidetik nolanahi baztertu behar gio, etzen gio koosategian bakharrik eh barkhamendia, bestek e…

galarrots

tzintzarroska

oai

eman dezagun

zuzten iten

aditz-laguntzailea aintzinetik, fokalizazioa dela eta.

ano

arno, ardo

zeit

zerbait

'na

bainan

ixilik

bestek ez jakiteko eran

animaleko

handi, gaitz, izigarri, lazgarri

joare

zintzarri, gare (ikus Uharte-Garaziko testua)

duka

ote duk

alors

frantses hitza, orduan

mazte

emazte, andra

bazeila

bazebilela

berdura

fr. 'jonchée'

zartzen

ezartzen, ipintzen

khusteko

ikhusteko

heena

heiena

koosategi

kofesategi

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper