4.18. ANIZ
Medikua
eta sorgina
LEK.: Emen bat ostatuen, pixket edaten
tzuen ta emen afaldu zuten ostatuen. Ta bazakien, emengo medikue beldurti
aundie zen, gan tzen Berrotara zaldi gañan gaixo aten sendatzera, abixetu
zuten gateko ta gan tzen, ta unek bazakien ostatun zagona ta atra zen bidera,
maindirea baizu zer den? maindire zuri aundi betekin, ta atratze zaio bide
erdien. Illergie bazen, omen tzen, illergie. Ta atra zen karretrein erdi
erdire, besoak zabalik ola, ta maindire buutik patue, ta oi! oi! bertzia!, ua!
An, bai or zaldie latigoakin yo ta itzuli berriz Berrotara. Bai, te ausilio
eske. Bidian atra zizaizkola sorgiñek. Ta bertziak kusi zuen itzuli zela
Berrotara, berzia irri ta parrez ostature berriz, kontatzera ze in tzuen. Te
medik'ure torri zen gero unet, bere launetara, afaltzera. Ta espliketzen ze
pasatu zizaion ta bertzia an. Ori bai, oi egie da, e?
INK.: Ze lotsa pasatuko zuen medikuak!
LEK.: Ta orduko bazakiten bertze launek ze
in tzuen. Ta denak irriz ezin eon!
gan: joan
gan |
joan |
atra, atratze |
atera, ateratzen |
karretrein |
karreteraren |
patue |
paratua, jarria |
medik'ure |
mediku hura |