Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Altzai - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Altzai

<< Hasiera

7.6. ALTZAI-ALTZABEHETI-ZUNHARRETA

Manex aizea eta manex jendea

Lekukoak kontatzen du historio batean nola zuberotarrek haize beltzari Manex haizea ere deitzen dioten.

Artzañ aizua banizün han eta oai hila düzü ahatik gaxua, bena gizun idor bat eta gio egünaldi txar batez banundozün haen zeilat Irati-ordokilat bürüz eta - "denbora txarra!" erraiten deitazüt , eta ardiekin züzün:

- "Bai, ziek nula deitzen düzie hau?"

- "Guk aize beltza" erraiten diozüt.

- "Eta gük zeiharra deitzen dügü".

- "Bena badizügü Xiberun beste izen bat, nik arraillian erran niozün, erraiten dizie Xiberun manex-aizia deitzen dizie eta erran bat badüzü: manexetik eztela aide hunik ez gizun hunik jiten".

Etzeitan hitzik erran, phartitü zün, artzañ gogorska bitzen aizuentako.

aizua

aizoa

banizün

banuen + zuka

egünaldi

eguraldi

banundozün

banindoan+zuka

zeilat

zer + rat

deitazüt

dit (harek-hura-eni) +zuka

diozüt

diot (*io aditza) + zuka

badizügü

dugu +zuka

niozün

nion + zuka

dizie

dute +zuka

hunik

onik

arraillian

arrailerian, trufatzeko asmoz

 

Meldua eta ezkontza  

Meldoa edo menda bedarra lur gizenaren seinale izanik, etnografian ezaguna den historio bat kontatzen du lekukoak.

LEK.: Hortan e badira, lehenogoko ixtorio xahar bat, ordin etxe batetaat ezkuntügeia zen nexkatila bat eta aita ütsia zien, eta hok lekhu gizenetan dire melduak eh gio!

INK.: Eh?

LEK.: Lekhü gizenetan heldü direla melduak gio, ezta gio harri hartaik melduik sortzen eh! eta ordian ütsia jun zen, jun behar zien etxe hartaat, eta, bisitaen egitera, eta, sohun erraiten doo erran den boperageiarekin beitzen:

- "Ze meldo ürrin huna!" ütsiak.

- "Ah heben eztizügü meldoik eta".

- "Ordian ene alhaba eztüzu hunako".

Hoi istorioa da, lehenoko xaharra ba hoi . Bena ütsik espres erran zoon: " -Ze meldo ürrin huna!" düdik gabe ezpeitzien senditzen.

ütsia

itsua

gio, gero, beti ere

 

bisita

ohitura bazen semea edo alaba ezkondu-beharra zen etxera aitamak joaitea bisitaren egiteko

boperageia

aitaginarreba-beharra

ürrin

usain

heben

hemen

espres

nahitara, apropos

sohun

soroan

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper