8.4.15.33. 5/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko despopulazioaren aurkako eta lurralde-ekitatearen aldeko neurriei buruzko integrala


8.4.15.33. 5/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko despopulazioaren aurkako eta lurralde-ekitatearen aldeko neurriei buruzko integrala[1384]

HITZAURREA

II

[…]

Espainiako gobernu- eta legegintza-instantziek ere bultzada eman diote gaiari, funtsezko dokumentuetan jasota dagoen bezala. Nabarmentzekoak dira: Erronka Demografikoari Aurre egiteko Estrategia Nazionalaren jarraibide orokorrak, zeinak baitatoz Presidenteen 2017ko Konferentziaren mandatutik, eta Ministro Kontseiluak 2019ko martxoan onetsi baitzituen; Senatuaren Espainiako Bilakaera Demografikoari buruzko Batzorde Bereziaren emaitzak, 2019an argitaratuak; edo Meridako 2020ko urtarrileko Adierazpena edo Parlamentu Autonomikoen Presidentzien Konferentziaren Adierazpena, betiere «[…] erabateko berdintasuna, landaguneen despopulazioaren aurkako borroka, lurralde-kohesioa, biztanleriaren zahartzea eta kultura- eta hizkuntza-aniztasuna» erronken aurrean elkarrekin lan egiteko eta esperientziak partekatzeko.

[…]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Xedeak

Lege honen xedeak honako hauek dira:

g) Sustatu eta bermatzea landaguneetako ikasleek oinarrizko irakaskuntzatik harantzago hezkuntza-sisteman jarraituko dutela, eta hezkuntza-sistema eraentzen duten ekitatearen, diskriminaziorik ezaren eta aukera-berdintasunaren printzipioak lortzea, bai eta ekintzak eta programak garatzea ere, berezko hizkuntza eta kultura gizarte- eta lurralde-kohesiorako ardatz gisa mantentzeko eta bultzatzeko.

III. TITULUA
Gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa lortzeko neurriak

I. KAPITULUA
Zerbitzu publikoak iristeko bermerako, eta eskubide- eta aukera-berdintasunerako neurriak

16. artikulua.— Funtzio publikoan sartzea

1. Generalitatek kalitatezko hezkuntza publikoa bermatu behar du lurralde osoan.

Bereziki, honako hauek bultzatuko ditu:

k) Landa-eremuko ikasleei zuzendutako hezkuntza-ekintzak eta -neurriak garatzea eta bermatzea, zeinek balioztatu eta sustatuko baitute valentzieraren erabilera soziala, kultura-ardatz egituratzaile gisa eta gaitasun eleaniztunak lortzeko oinarri gisa, zeinek bide emango baitiete ikasleoi gizarte eleaniztun eta kulturaniztun batean zuzenbide osoko herritar gisa integratu ahal izateko.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper