8.4.15.32. 4/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko herritarren parte-hartzeari eta asoziazionismoa sustatzeari buruzkoa


8.4.15.32. 4/2023 Legea, apirilaren 13koa, Valentziako Erkidegoko herritarren parte-hartzeari eta asoziazionismoa sustatzeari buruzkoa[1383]

HITZAURREA

I

[…]

Beste alde batetik, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 9.4 artikuluak Valentziako herritarrek Valentziako Erkidegoaren bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean banaka edo taldean parte hartzeko duten eskubidea finkatzen du, eta eskubide hori bi hizkuntza ofizialetan egikari daiteke inolako diskriminaziorik egin gabe, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 6. artikulua kontuan hartuta. Era berean, Generalitati eginkizuna eratxikitzen dio, gizarte-eragileek eta gizarte zibil osoak gai publikoetan parte har dezaten sustatzeko.

I. TITULUA
Herritarren partaidetza

II. KAPITULUA
Herritarrek parte hartzeko organoak eta guneak

2. atala
Herritarren Partaidetzarako Kontseilua

31. artikulua.— Herritar aktiboen eskualde-kontseiluak

2. Herritar aktiboen eskualde-kontseilu bat sortuko da Erkidegoko eskualde bakoitzean; kontseilu horrek Herritarren Partaidetzarako Kontseiluaren hedapen-lana egingo du lurralde bakoitzean, haren mende egongo da funtzionalki, eta bilkuren berri emango dio. Ondorio horietarako, hauxe hartzen da eskualdetzat: ezaugarri historiko, sozial, kultural eta linguistikoak partekatzen dituzten geografia- eta giza ezaugarrietan oinarritutako udalerrien multzoa.

III. TITULUA
Erkidegotik kanpo parte hartzen duten pertsonen partaidetza

51. artikulua.— Parte hartzeko foroak

1. Generalitatek Valentziako herritarrek Erkidegotik kanpo duten elkarte-mugimendua bultzatuko du, eta Erkidegotik kanpo dauden valentziar zentroen jarduera sortu eta mantentzea sustatuko du (Cevex). Zentro horien lehentasunezko helburua hauxe izango da: Valentziako herriarekiko lotura sentimentalak, afektiboak, sozialak eta kulturalak zaintzea, bai eta haien historiaren, berezko hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza sustatzea ere.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper