8.4.15.30. 8/2022 Legea, abenduaren 29koa, Generalitateko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa


8.4.15.30. 8/2022 Legea, abenduaren 29koa, Generalitateko neurri fiskalei, administrazio- eta finantza-kudeaketako neurriei eta antolaketa-neurriei buruzkoa[1381]

HITZAURREA

V

II. kapituluan, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen abenduaren 23ko 13/1997 Legea aldatzen da, batez ere Valentziako Erkidegoko Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Batzordeak (CERMI) lege-aurreproiektua jendaurrean jartzeko izapidean egindako alegazioen ondorioz. Bertan, besteak beste, adierazi du ezen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta lagatako gainerako tributuen tarte autonomikoa arautzen duen abenduaren 23ko 13/1997 Legea terminologikoki egokitu behar dela honetara: «“minusbaliatasun”ari, “minusbaliotasun-gradu”ari, “zergadun minusbaliatu”ei, “desgaitu”ei, “desgaitasun fisikoa edo sentsoriala duten”ei», “adimen-desgaitu”ari eta “ezgaitze judizial”ari buruzko erreferentzien ordez, erabil bitez “desgaitasun”a, “desgaitasun-gradu”a, “desgaitasuna du(t)en zergadun”a(k) / “desgaitasun-gradu bat onartuta duten zergadunak”, “desgaitasuna duen pertsona”, “desgaitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duen pertsona”, “adimen- edo garapen-desgaitasuna duen pertsona” / “desgaitasun kognitiboa duen pertsona” / “desgaitasun psikosoziala duen pertsona” (hau da, adimen-osasuneko arazoak dituena) (kasuan-kasuan, tratamendu fiskal berbera ematen zaie hirurei), eta “euren gaitasun juridikoa egikaritzeko laguntzak hartu dituzten desgaitasundun pertsonak, edo haientzako laguntzak jaso dituzten pertsonak”, hurrenez hurren».

Alegazio horiek aintzat hartuta, eta Desgaitasuna duten Pertsonen Estatutuari buruzko Generalitaten apirilaren 11ko 11/2003 Legean xedatutakoarekin bat etorriz, 13/1997 Legearen terminologia osorik berrikusi da, kolektibo horri dagokionez.

[…]

VI

[…]

Ogasuneko eta Eredu Ekonomikoko Sailari esleitutako ogasun-arloko eskumenen eremuan, Ogasun Publikoaren, Sektore Publiko Instrumentalaren eta Dirulaguntzen otsailaren 6ko 1/2015 Legea aldatzen da, betiere haren terminologia aurrekontuen lege orokorrean erabilitako terminoen antzera aldatzeko, eta prozedurak eta kontzeptuak zehazteko, eta legearen aplikazio uniformea ziurtatzeko.

[…]

Eremu horretan ere, Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren (HEB) funtzionamendua arautzen da; bulego hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailari atxikita dago, eta herritarrek administrazio-organo horretara jo dezakete beren hizkuntza-eskubideak urratzen dituztela uste dutenean.

[…]

II. TITULUA
Administrazio-neurriak

I. KAPITULUA
Generalitateko Lehendakaritzaren eskumeneko gaietako lege-aldaketak

37. artikulua

Aldatu egiten da Generalitaten ekainaren 7ko 15/2018 Legearen 93. artikulua —lege hori Valentziako Erkidegoko turismo, aisialdi eta abegikortasunari buruzkoa da—, eta honela idatzita geratzen da:

«93. artikulua.— Arau-hauste oso astunak

»Administrazioko arau-hauste oso astunak dira:

»4. Edozein ekintza, zeinak nahita diskriminazioa baitakar arrazoi hauek direla eta: jaiotza, arraza- edo etnia-jatorria, generoa, sexu-orientazioa, erlijioa edo sinesmenak, hizkuntza, iritzia, desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, adina, janzkera edo bestelako tasun edo inguruabar pertsonal nahiz sozialak, baldin eta zigor arau-hausteak ez badira.

[…]».

VI. KAPITULUA
Hezkuntza, Kultura eta Kirolen Sailaren eskumeneko gaietan egindako lege-aldaketak

2. atala
Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoa HEB)

136. artikulua.— Valentziako Generalitateko Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzea

Bat. Jardun-eremua.

Arautze hau, berak aurreikusten duen moduan, honako instituzio, organo eta erakunde hauei aplikatuko zaie:

1. Generalitati haren osotasunean, Valentziako Erkidegoaren Autonomia Estatutuaren 20. artikuluak egiten duen Generalitaten definizioaren arabera, bai eta haren sektore publiko instrumentalari ere, zeina aurreikusita baitago Generalitaten Ogasun Publikoari, Sektore Publiko Instrumentalari eta Dirulaguntzei buruzko otsailaren 6ko 1/2015 Legearen 2.3 artikuluan.

2. Toki-administrazioa osatzen duten erakundeei eta haren mendeko organismoei, bai eta Valentziako unibertsitate publikoei ere, 7. artikuluan aurreikusitako moduan.

3. Estatuko Administrazioari eta haren mende dauden eta egoitza Valentziako Erkidegoan duten organismoei, Justizia Administrazioari barne, bai eta pertsona juridiko pribatuei ere, 7. artikuluan aurreikusitako moduan.

Bi. Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren ofiziozko jarduketak.

Hizkuntza Eskubideen Bulegoak (HEB) jakiten badu, ustez, herritarren hizkuntza-eskubideak urratzen dituen egitate edo gertakariren bat suertatu dela, orduan Bulegoa dena delako administrazioko organoarekin, erakunde publikoarekin edo pertsona juridiko pribatuarekin harremanetan jarri ahal izango da, beharrezko informazioa lortzeko eta, horrela, herritarrei hizkuntza ofizialen erabileran babesa ematen dieten eskubideak aplikatzen direla bermatzeko behar den aholkularitza eskaintze aldera.

Hiru. Jarduketak, aldeak eskatuta:

Edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkez dezake Hizkuntza Eskubideen Bulegoan kexa, iradokizun edo kontsulta bat, bere hizkuntza-eskubideak urratuak izan direlako.

1. Kexatzat hartzen dira herritarrek HEBri hizkuntza-eskubideen urraketak salatzeko aurkezten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, lege honen 1. artikuluko edozein jarduera-eremutan.

2. Iradokizuntzat hartzen dira herritarrek HEBri aurkezten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, betiere gizartean hizkuntza-eskubideak babesten laguntzeko, eta, bereziki, zerbitzu publikoen hizkuntza-arreta hobetzeko.

3. Kontsultatzat hartzen dira herritarrek HEBri egiten dizkioten idazkiak eta komunikazioak, betiere hizkuntza-eskubideei eta eskubide horiek babesten dituen araudiari buruzko aholkularitza lortzeko.

Lau. Hizkuntza-eskubideak urratzeagatiko kexak, iradokizunak eta kontsultak aurkeztea.

1. Kexak, iradokizunak eta kontsultak, ahal dela, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira. Horretarako, HEBren web-orriaren bitartez sartu behar da, eta HEBk Generalitaten egoitza elektronikora bidaliko du; bestela, zuzenean sartu behar da https://sede.gva.es egoitza elektronikoaren helbidean, betiere, xede horretarako erreserbatuta dagoen prozeduraren bidez.

2. Pertsona juridikoen kasuan, aurkezpena nahitaez telematikoa izango da.

3. Pertsona fisikoek aurrez aurre ere aurkez ditzakete kexak, iradokizunak eta kontsultak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitartekoren bidez. Kasu horretan, HEBren web-orrian eta Generalitaten egoitza elektronikoan (https://sede.gva.es.) eskuragarri dagoen formularioa erabiliko da.

Bost. Izapidetzeko onartzeko betekizunak

1. Kexek eta iradokizunek honako datu hauek jaso behar dituzte izapidetzeko:

a) Izen-abizenak.

b) Helbidea eta, edukiz gero, posta elektronikoa.

c) Idazkia eragin duten egitateak eta arrazoiak.

d) Data eta sinadura.

e) Kexa edo iradokizuna zein organo, erakunde edo pertsona juridikori zuzentzen zaion.

f) Ordezkaria, pertsona juridikoen kasuan.

2. Aurkeztutako idazkiak betetzen ez baditu artikulu honen 1. puntuan eskatutako betekizunak, orduan HEBk interesdunari eskatuko dio 10 eguneko epean zuzentzeko idazkia, eta ohartaraziko dio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

3. Kontsultak izapidetzeko, nahikoa da a), b), c) eta d) letretan aurreikusitako informazioa sartzea, edo izapide espezifikorako aurreikusitako formularioaren apartatuak sartzea.

4. Posta elektronikoz egiten diren kontsultak ere onartzen dira, baldin eta, gutxienez, aurreko apartatuko informazioa badute.

5. Ez dira onartu behar, eta, beraz, ez dira izapidetu behar, ez idazki anonimoak, ez hizkuntza-eskubideak urratzen dituzten egitate zehatzetan oinarritzen ez direnak edo argi eta garbi funtsik gabekoak, ez eta prozeduraren gehiegizko erabilera egin nahi dutenak eta jarduketa judizialen xede izan diren edo diren egitateetan oinarritutako kexak ere.

6. Pertsona juridiko batek kexa bat aurkezteko pertsona fisiko batek jasandako urraketa bati buruz, pertsona horren baimena behar du hura izapidetzeko, salbu eta pertsona juridikoak, elkartea edo fundazioa bada, estatutuetan esleituta duenean herritarren ordezkaritza hizkuntza-eskubideen urraketari buruzko kexak aurkezteko. Bestela, kexa artxibatu egin beharko da, eta horren berri emango zaio interesdunari.

7. Kexa edo iradokizuna izapidetzeko ez onartzeak arrazoitua izan behar du, eta interesdunari jakinaraziko zaio.

Sei. Kexak izapidetzea Generalitateko Administrazioaren, haren sektore publiko instrumentalaren eta Autonomia Estatutuaren 20.3 artikuluan aipatutako instituzioen eskumen-eremuan.

1. Kexa bat aurkezten denean, HEBk zehaztuko du, hizkuntza-eskubideen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, ea interesdunak azaldutako egitateek eskubide horiek urratzen ote dituzten, eta, hala badagokio, kexa izapidetzea onartuko du eta jarduketak hasiko ditu.

2. Zein administrazio-organotan edo erakundetan gertatu den salatutako jarduketa, eta hari jakinarazi behar zaio jarduketen hasiera, eta jarduketen kopia bat bidali behar zaio. Jakinarazpen hori egin eta 10 eguneko epean, administrazio-organoak edo erakundeak txosten bat aurkeztuko dio HEBri; txosten horretan adieraziko da zein neurri hartuko duen edo zeintzuk diren kexaren edukiarekin lotuta egokitzat jotzen dituen balorazioak. Epe hori igarota, HEBk txosten bat eman behar du, edo, hala badagokio, gomendio bat eman behar du ustez urratu den hizkuntza-eskubideei buruzko araudiaren gainean, eta, bidezko bada, baita kexa eragin duten egoerak saihesteko hartu beharreko jardunbide egokiak ere.

3. Kexa bat aurkezteak ez du eragozten edo baldintzatzen interesdunari dagozkion erreklamazio, eskubide eta akzio administratibo edo judizial guztiak egikaritzea, eta, beraz, ez dakar horiek aurkezteko epeak geldiaraztea.

4. Azaldutako egitateek turismo-establezimenduen kontsumitzaile edo erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei eragiten badiete, HEBk kontsumoaren edo turismoaren arloko eskumenak dituzten organoetara bideratu behar du kexa, dagokionaren arabera, eta organo horiek HEBri eman beharko diote kexarekin lotuta egiten dituzten jarduketen berri.

5. HEBk kexa erregistratu duen interesdunari jakinaraziko dio administrazio-organo, erakunde publiko, instituzio edo pertsona juridiko eskudunaren erantzuna. Era berean, HEBk interesdunari jakinarazi behar dio zer egin duten pertsona edo organo horiek kexa eragin duten egitateak berriro gerta ez daitezen.

6. Kexa idazteko erabilitako hizkuntzan jakinaraziko da erantzuna.

7. Komunikazio hori informatiboa da, eta gorabehera itxi egingo da.

Zazpi. Kexak izapidetzea Bat apartatuko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako eskumen-eremuetan.

1. Kexa bat aurkezten denean, HEBk hura jarduketa gertatu den administrazioari edo erakundeari igorriko dio.

2. Era berean, HEBk aholkularitza eta bitartekaritza eskainiko ditu, eta, hala badagokio, hizkuntza-eskubideen arloko gomendioak egin eta jardunbide egokiak gomendatu ahal izango ditu.

Zortzi. Iradokizunak izapidetzea.

1. Iradokizun bat aurkezten bada edozein instituziori, erakunderi, administrazio-organori eta pertsona juridikori zuzenduta HEBren jardun-eremuaren barruan, eta Bulegoak uste badu 3.2 artikuluak horri buruz ezartzen duen definizioarekin bat datorrela, HEBk iradokizun hura bidali egin beharko dio.

2. Bat apartatuaren 1. zenbakiko organo, instituzio eta erakundeei bidalitako iradokizunen kasuan, hiru hilabeteko epea igaro ondoren, HEBk informazioa eskatuko du egindako jarduketei buruz, hala badagokio, igorritako iradokizunarekin lotuta.

Bederatzi. HEBrekin lankidetzan aritzeari uko egitea.

1. HEBrekin lankidetzarik ez dagoela ulertuko da, ezarritako epeetan, honako egitate hauek gertatzen direnean:

a) Eskatutako informazioa ematen ez denean.

b) Kexa edo iradokizun bati lotutako errekerimendu bati erantzuten ez zaionean.

c) HEBk egindako gomendioak edo iradokizunak, onartuak izan arren, horiei kasurik egiten ez zaienean.

2. Kexa edo iradokizun bat pertsona juridiko publiko eta pribatuei jakinarazten zaienean, eta horiek lankidetzan aritzen ez direnean, gertaera hori HEBren urteko memorian agertarazi behar da, 11. artikuluan araututakoaren arabera.

Hamar. Hizkuntza-eskubideen arloko kexak eta iradokizunak baloratzea.

1. Kexa eta iradokizunen edukia kontuan hartu behar du HEBk, haiek artatzeko eta erantzuteko ardura duen organoa den aldetik, eta Generalitateko Administrazioko eta haren sektore publiko instrumentaleko organo eskudunek ere kontuan hartu behar dute, betiere modu koordinatuan, zerbitzu publikoen kalitatea etengabe hobetzeko.

2. Kexen edo iradokizunen multzo baten azterketatik ondorioztatzen bada gabezia berberak daudela edo Generalitateko Administrazioaren eta haren sektore publiko instrumentalaren eremuan zerbitzu baten prestazioa hobetu behar dela, HEBk lantalde bat eratzea susta dezake, gabeziak zuzentzeko neurri egokiak eta hobekuntza-proposamen zehatzak jasoko dituen hobekuntza-plan bat egiteko. Lantaldeko kide izan daitezke, HEBren ordezkariez gain, eragindako sailak eta erakundeak, eta Valentziako Generalitateko Zerbitzu Ikuskatzailetzaren ordezkari bat.

3. Lantaldeak txosten bat egin behar du, zeinak jasoko baititu ondorio batzuk, bai eta aplikatu beharreko neurrien proposamena ere behin eta berriz gertatu den hizkuntza-eskubideen urraketa-egoera hori saihesteko. Txosten hori hauei jakinarazi beharko zaie: Irregulartasunak eta Jokabide Txarrak Prebenitzeko Sailarteko Batzordeko buruari eta Valentzieraren Erabilera Aplikatzeko Sailarteko Batzordeari.

Hamaika. Urteko memoria.

1. HEBk urteko memoria egingo du bere jarduketei buruz, bai eta berak jaso, izapidetu eta ebatzi dituen kexen, iradokizunen eta kontsulten kopuruari eta izaerari buruz ere. Memoria horren berri emango dio Generalitateko Kontseiluari, hizkuntza-politikaren eta eleaniztasunaren kudeaketaren arloan eskumena duen sailburuaren bitartez. Memoria hori Gorteetara (Les Cortsera) eta Valentziako Erkidegoan egoitza duten administrazio publiko guztietara ere bidaliko da.

2. Urteko memoria publikoa da, eta herritarrek eskuragarri izan behar dute, formatu elektronikoan, HEBren web-orrian.

Hamabi. Aplikatu beharreko araudia.

Hizkuntza-eskubideak urratzeagatiko kexak eta iradokizunak izapidetzean, lege honetan eta Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzen duen Kontseiluaren azaroaren 24ko 187/2017 Dekretuaren indarreko artikuluetan araututa ez dagoen guztian, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea aplikatuko da.

5. atala
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutua

155. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 8. artikuluari 3. apartatua gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«3. Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak ezin izango dira euren hizkuntzagatik diskriminatu. Inola ere ezin zaie arretarik ukatu edo arreta desegokia eman, lege honetan araututako kontsumo-harremanetan erabiltzen duten hizkuntza ofiziala dela-eta».

156. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 20. artikuluari 16. eta 17. apartatuak gehitzen zaizkio, eta honela idatzita geratzen dira:

«16. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak

17. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituen enpresa-jarduera egikaritzea, bai eta hizkuntza-eskubide horiek benetan betetzen direla egiaztatzea ere».

157. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 74. artikuluari 11. eta 12. apartatuak gehitzen zaizkio, eta honela idatzita geratzen dira:

«11. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak urratzea edo araudiak hizkuntza-arloan ezartzen dituen betebeharrak ez betetzea, betiere urraketa horrek ez badakar, gainera, zerbitzua ukatzea.

12. Kontsumitzaileari arreta ukatzea, eta ukatze horren arrazoia lege honetan jasotako hizkuntza-eskubideak egikaritzea eragoztea izatea».

158. artikulua

Valentziako Erkidegoko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 13ko 1/2019 Legegintzako Dekretuaren eranskinaren 76. artikuluari beste letra bat gehitzen zaio, eta honela idatzita geratzen da:

«m) Portaera arau-hauslea gauzatzea honako arrazoi hauengatik: jaiotza edo jaiolekua; jatorria, nazionalitatea edo gutxiengo nazional baten kide izatea; arraza, larru-kolorea edo etnia; sexua, orientazioa, sexu-identitatea eta genero-identitatea edo genero-adierazpena; iritzi politikoa edo beste mota batekoa; erlijioa, sinesmenak edo ideologia; erabilitako Valentziako Erkidegoko hizkuntza ofiziala; jatorri kulturala, nazionala, etnikoa edo soziala; egoera ekonomikoa edo administratiboa, klase soziala edo ondarea; etorkia; adina; fenotipoa, talde etniko bateko kide izatearen sentimendua; gaixotasuna, egoera serologikoa; desgaitasuna edo dibertsitate funtzionala, edo beste edozein tasun, inguruabar edo giza izaeraren adierazpen erreal edo esleitua».

Xedapen indargabetzaile bakarra.— Indargabetzen den araudia

Indargabetu egiten dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak, eta, bereziki, honako hauek:

[…]

Indargabetu egiten da Hizkuntza Eskubideen Bulegoaren funtzionamendua arautzen duen Kontseiluaren azaroaren 24ko 187/2017 Dekretuaren 2. artikulua.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper