8.4.15.13. 6/2016 Legea, uztailaren 15ekoa, Generalitaten Titulartasuneko Eremu Autonomikoko Irrati- eta Telebista-zerbitzuari buruzkoa


8.4.15.13. 6/2016 Legea, uztailaren 15ekoa, Generalitaten Titulartasuneko Eremu Autonomikoko Irrati- eta Telebista-zerbitzuari buruzkoa[1356]

HITZAURREA

Valentziarrak bide luzea egiten ari dira ikus-entzunezko komunikabide publikoez hornitzeko, zeinen bitartez lagunduko baita asetzen pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eta zabaltzeko eta edozein hedabidetatik informazio egiazkoa askatasunez komunikatzeko edo jasotzeko konstituzio-eskubidea, bai eta berezko hizkuntza eta kultura sustatzeko eta zabaltzeko eskubide kolektiboari edukia ematen ere.

[…]

I. TITULUA
Xedapen orokorrak

2. artikulua.— Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa

1. Generalitaten titulartasuneko ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoa interes ekonomiko orokorreko funtsezko zerbitzua da, Valentziako Erkidegoaren lurralde-egituraketa eta -kohesiorako beharrezkoa, bai eta herri gisa dugun identitateari, gure kulturari eta gure hizkuntzari eusteko ere, eta zerbitzu publiko horren xedea da Erkidegoko herritarren eta gizartearen informazio-, kultura-, hezkuntza- eta entretenimendu-beharrizanak asetzea.

3. artikulua.— Zerbitzu publikoaren edukia

2. Eginkizun honek barne hartzen du irrati eta telebistako kanaletarako edukiak ekoiztea, editatzea eta zabaltzea transmisio digital finkoko edo mugikorreko sistemen bitartez, bai eta Internet bidezko multidifusiorako edukiak ekoiztea, editatzea eta hedatzea ere, teknologia edo plataforma batzuen bitartez; halaber, edukien eskaintza aberastu edo osa dezaketen zerbitzu lotu edo interaktibo berriak garatzea ere barnean hartzen du, publiko-mota ororentzat programazio ezberdin eta orekatuak hedapen irekian ematen direla, modu irisgarrian eta valentzieraz; eskaintza hori osatzeko gaztelaniazko eta ingelesezko ikus-entzunezko obren emanaldi eleaniztuna emango da edo, bestela, jatorrizko bertsiokoa. Kasu horretan, valentzierazko eta gaztelaniazko azpitituluak bermatuko dira.

3. Ikus-entzunezko eduki horiek funtsezko tresna izan behar dute gure erkidegoko kultura-ondasunen sorkuntza eta ekoizpena sustatzeko eta informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzeko, betiere gure kultura mediatikoa sustatze aldera; izan ere, gure hizkuntza, gure identitatea eta gure kultura-aniztasuna dinamizatu eta normalizatu behar dira, ezagutzaren gizarte berri baten esparruan.

5. artikulua.— Zerbitzu publikoa ematean bete beharreko printzipioak

1. Zerbitzu publikoaren eginkizuna egikaritzean, korporazioak eta irrati- eta telebista-zerbitzuak ematen dituzten sozietateek, esleituta dituzten interes orokorrak kudeatu eta gauzatzeko, honako hauek egin beharko dituzte:

k) Historia-, kultura-, hezkuntza- eta hizkuntza-balioak sustatu eta zabaltzea, haien aberastasun eta aniztasun osoan, betiere Valentziako Erkidegoaren garapenean laguntzeko.

l) Valentziako Erkidegoaren identitatea, balioak eta interesak sustatzea eta zabaltzea —bereziki ondare historiko, kultural, linguistiko eta ekonomikoarenak—, bai eta gizarte- eta lurralde-kohesioari laguntzen dioten politika guztienak ere.

n) Lurralde-kohesioa eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea valentzieraz, zeina izango baita Valentziako Generalitaten mendeko komunikabide publikoen komunikazio-hizkuntza.

o) Atzerriko hizkuntzen eta estatuko beste hizkuntzen eta hizkuntza-modalitateen ezagutza eta erabilera sustatzea.

II. TITULUA
Ikus-entzunezkoen Valentziako Korporazioa
Izaera eta antolaketa

II. KAPITULUA
Ikus-entzunezkoen Valentziako Korporazioaren antolaketa

3. atala
Herritarren Kontseilua

20. artikulua.— Herritarren Kontseilua

3. Herritarren Kontseiluko hamahiru kideak sistema misto eta paritario baten bidez hautatuko dira; bederatzi kide, jarraian adieraziko diren Valentziako Erkidegoko elkarteek eta erakundeek proposatutako pertsonen artetik, eta lau kide, berriz, prozesu publiko eta ireki batean hautatuko dira, betiere Herritarren Kontseiluaren erregelamendu organikoak eta funtzionamendukoak garatzen dituen baldintzetan:

[…]

Kide bat Hizkuntzaren Valentziako Akademiak proposatuko du.

[…]

III. TITULUA
Ekoizpena, edukiak eta emanaldiak

26. artikulua.— Ekoizpenaren eta programazioaren oinarrizko printzipioak

1. Korporazioaren ikus-entzunezko ekoizpena eta programazioa zerbitzu publikoaren eginkizunak betetzera egokitu beharko dira, eta Valentziako Erkidegoko berezko hizkuntza eta kultura normalizatzen eta lurraldea egituratzen lagundu beharko dute aktiboki.

29. artikulua.— Programazioaren jarraibide orokorrak

1. Korporazioak obra europarrak zabaltzeko betebeharrak bete behar ditu, Espainiako edozein hizkuntzatan obra europarren urteko emisio-denboraren ehuneko erreserbatua betez, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 5.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

2. Korporazioak bere urteko emisio-denboraren % 35 gutxienez gorde behar du, Valentziako ekoizle independenteen ikus-entzunezko obrak eta obra zinematografikoak eta Valentziako ekoizle independenteen jatorrizko ekoizpena zabaltzeko, baina horrek ez du eragotziko esparru-mandatuak edo programa-kontratuak Valentziako obren eta ekoizle independenteen obren zabalkundea sustatzeko eskakizun gehigarriak kontuan hartzea, eta hargatik eragotzi gabe Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 5.2 artikuluan xedatutakoa.

32. artikulua.— Ikusizko edo soinuzko adierazgarrien araubidea

1. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorrak ezartzen dituen ikusizko eta soinuzko adierazgarriez gain, korporazioaren telebista- eta irrati-kanalen emanaldiek eta euskarri informatikoek ikusizko edo soinuzko adierazgarria txertatuko dute programazioan, honako kasu hauetan:

d) Audiodeskripzioko eta zeinu-hizkuntzako neurriak inplementatzen direnean.

33. artikulua.— Irrati-eskaintzaren ildo estrategikoak

Korporazioak herritarrei irrati-programazio bat eskainiko die, teknologiaren aldetik egokiak diren bitarteko eta euskarrien bidez; programazio hori bilakaera sozialera eta Valentziako gizartearen itxaropen eta eskarietara egokituko da; programazio horrek honako hauek bildu beharko ditu:

b) Gai-kanal bat, funtsean Valentziako musika eta ekoizpen-kultura sustatzera bideratutako programazioarekin; kanal horretan informazio-programazioa ere sar daiteke. Abestutako musika-eskaintzak, gutxienez, valentzieraz interpretatutako abestien ehuneko berrogeita hamar izan beharko du.

35. artikulua.— Lineako edukien eskaintzaren ildo estrategikoak

Korporazioak plataforma teknologiko bat jarriko du martxan, ikus-entzuleei zerbitzua emateko, eduki interaktiboak eta valentzierazko transmedia eskainiz; arreta berezia jarriko du IP sareen protokoloetan, Interneten eta gailu mugikorren bidezko erabileran. Plataforma teknologiko horrek irisgarria izan beharko du desgaitasun funtzionala duten pertsonentzat.

[…]

Korporazioaren plataforma teknologikoaren bidez kanal guztien bertsio irisgarria eskainiko da ikus-entzunezkoen irisgarritasun-esparrua inplementatuz; esparru horrek 5 irisgarritasun-neurri biltzen ditu (azpitituluak, zeinu-hizkuntza, piktogramak, audiodeskripzioa eta irakurketa erraza).

IV. TITULUA
Araubide ekonomikoa eta langileena

I. KAPITULUA
Araubide ekonomikoa

44. artikulua.— Programa-kontratua Generalitatekin

1. Korporazioak esleituta duen zerbitzu publikoaren eginkizunaren helburu orokorrak, bai eta zerbitzu publiko hori betetzeko lortu eta jadetsi behar dituen ildo estrategikoak ere, zeinak lege honetan baitaude aurreikusita, zehatz-mehatz garatuko dira Kontseiluak eta korporazioak izenpetuko duten programa-kontratuaren bidez; kontratu horrek, gutxienez, honako aspektu hauek zehaztuko ditu:

m) Zerbitzuen kalitatea bermatzeko adierazle-sistema, zeinak aukera emango baitu hartutako konpromisoen betetze-maila objektiboki kuantifika daitezkeen parametroen bidez ebaluatzeko, hala nola adierazle kuantitatiboak, kualitatiboak (eduki zehatzen emanaldi-orduak, azpititulazio-orduak, audiodeskripzioa, zeinu-hizkuntza) eta teknologikoak.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper