Hirugarren xedapen iragankorra.— Turismo-bulegoetako langileak
1. Salbuespen gisa eta aldi baterako, erreserba bereziko txanda bat gaitzen da, bi deialdirekin, diplomadunen kidegoko funtzionario izateko, turismo-interpreteen eta -informatzaileen espezialitatean, betiere turistari aholkuak eta arreta emateko, hari informazioa emateko, lurralde osoa sustatzeko eta turismo-produktua egituratzeko eginkizunekin. Lanpostu horiek 21. oinarri-mailarekin sortzen dira.