8.4.12.44. 2/2007 Legea, ekainaren 5ekoa, Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialari buruzkoa


8.4.12.44. 2/2007 Legea, ekainaren 5ekoa, Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialari buruzkoa[1220]

I. KAPITULUA
Xedapen orokorrak

4. artikulua.— Kataluniako Generalitateko Aldizkari Ofizialaren (KGAO) argitalpen-hizkuntza

KGAO katalanez eta gaztelaniaz argitaratzen da, eta Arani bakarrik eragiten dioten arauak, xedapenak eta egintzak araneraz ere argitaratzen dira. Hiru bertsioak ofizialak dira.

Bigarren xedapen gehigarria.— Hirigintza-arauak argitaratzea

1. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea eta Hirigintzari buruzko martxoaren 14ko 2/2002 Legea indarrean jarri zirenetik behin betiko onetsi diren eta oraindik argitaratu ez diren hirigintza-plangintzako figuren hirigintza-arauak argitaratu behar ditu Generalitateko Administrazioak KGAOn. Hirigintza-arauak gerora aldatu badira, jatorrizko bertsioa eta ondoz ondoko aldaketak argitaratu behar dira KGAO berean, hurrenkera kronologikoaren arabera ordenatuta, antzinatasun handienetik txikienera.

2. 1. apartatuan aipatzen diren hirigintza-arauak KGAOn argitaratzen dira, jatorrizko dokumentuaren kopia zehatza egiteko sistema baten bidez. KGAOren bi bertsioetan txertatu behar da, katalanez zein gaztelaniaz, hirigintza-arauak argitaratzeko agintzen duen ediktua, eta arauen bertsiorako irispide telematikoa eman behar da, arauok idatzi ziren hizkuntzan, eta adierazi behar da hirigintza-arauak gero beste hizkuntza ofizialera itzuliko direla, betiere hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Hirigintza-arauak eta aipatutako ediktua argitaratzeak ondorio jakin batzuk sortzen ditu, alegia, uztailaren 26ko 1/2005 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsitako Hirigintzari buruzko Legearen testu bateginaren zortzigarren xedapen iragankorraren 6. apartatuan zehaztutakoak.

3. Bigarren apartatuan aipatzen den hirigintza-arauen bertsio itzulia KGAOn argitaratu behar da. Argitaratzeko agintzen duen ediktuak arau horien jatorrizko bertsioa argitaratu zen KGAOren erreferentzia jaso behar du.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper