8.4.12.37. Kataluniako Parlamentuaren Erregelamendua, Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2005eko abenduaren 22an onetsia


8.4.12.37. Kataluniako Parlamentuaren Erregelamendua, Parlamentuaren Osoko Bilkurak 2005eko abenduaren 22an onetsia[1210]

III. TITULUA
Parlamentuaren antolaketa

IV. KAPITULUA
Batzordeak

1. atala
Arau orokorrak

49. artikulua.— Mahaikideak

4. Batzordeko mahaiak Parlamentuko legelari baten laguntza du, eta haren eginkizuna hauxe da: gauzatu beharreko ekimen eta prozedura guztietan aholkularitza juridikoa ematea, eta Parlamentuko zerbitzuek batzordeari ematen dioten laguntza koordinatzea. Era berean, batzordeko mahaiak ere hizkuntza-zerbitzuen laguntza du ebazpenak eta erabakiak formalizatzean.

IV. TITULUA
Parlamentuaren funtzionamendua

II. KAPITULUA
Legegintza-prozedura

2. atala
Legegintza-prozedura arrunta

4. apartatua
Batzordean izapidetzea

120. artikulua.— Ponentziaren txostena eta batzordearen irizpena

2. Ponentziak zuzenketak egitea gomenda diezaioke batzordeari, eta erdibideko zuzenketak proposa ditzake jada aurkeztutakoen eta lege-proiektuaren edo -proposamenaren hasierako testuaren artean, eta, edozelan ere, hasierako testu horrekiko zein aldaketa dakarren adierazi behar du. Ponentziak, kide anitzekoa bada, zuzenketa berriak proposa ditzake aho batez. Ponentziari dagokio, zerbitzu juridikoen eta hizkuntza-zerbitzuen aholkularitzarekin, batzordeari legegintza-teknikako proposamenak aurkeztea, eta lege-proiektu eta -proposamenei dagokienez Parlamentuaren erregela eta usadio formal eta linguistikoetara egokitzea.

3. atala
Legegintza-prozedura
7. azpiatala
Indarrean dagoen legeria kontsolidatzeko prozedura

147. artikulua.— Testu kontsolidatuak izapidetzea

1. Testu kontsolidatuen proiektuak eta proposamenak batzorde espezifiko batek izapidetu behar ditu; izan ere, batzorde hori legealdiaren hasieran sortu behar da helburu horretarako. Batzorde hori talde parlamentario bakoitzeko ordezkari batek eta Parlamentuko langileek osatu behar dute, eta langileok, legelari baten koordinaziopean eta hizkuntza-aholkularien laguntzarekin, laguntza eta aholkularitza teknikoko atazak bete behar dituzte kontsolidazio-prozeduretan.

4. Ponentziaren gomendioen xedea honako hau baino ezin da izan:

e) Tituluen eta kapituluen hizkera, izenak eta egitura harmonizatzea.

VIII. TITULUA
Parlamentuko zerbitzuak

246. artikulua.— Parlamentuaren atazari laguntza ematea

1. Parlamentuak bere eginkizunak eraginkortasunez eta efizientziaz betetzeko behar dituen giza baliabideak eta bitarteko materialak izan behar ditu, batez ere aholkularitza juridiko, linguistiko, ekonomiko eta soziopolitikoko zerbitzu iraunkorrei dagozkienez, eta, gainera, dokumentazio-zerbitzuen eta zerbitzu teknikoen laguntza izan behar du; baliabide eta bitarteko guztiok Parlamentuko funtzionarioek zuzenduko dituzte administrazio-ikuspegitik.

Xedapen gehigarriak

Bigarrena.— Hizkera ez-sexistaren erabilera

Parlamentuaren komunikazio, adierazpen eta lanetan, ahal den neurrian, hizkera ez-sexista erabiltzen dela zaindu behar da.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper