8.4.9.10. 12/2010 Legea, azaroaren 18koa, Gaztela-Mantxako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa


8.4.9.10. 12/2010 Legea, azaroaren 18koa, Gaztela-Mantxako Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa[1093]

ATARIKO TITULUA
Xedapen orokorrak

I. KAPITULUA
Botere publikoen xedea, helburuak, aplikazio-eremua eta jardun-printzipioak

4. artikulua.— Administrazio autonomikoaren, toki-administrazioaren eta unibertsitatearen jardun-printzipioak, berdintasuna ezartzeko eta sexuan oinarritutako diskriminazioa errotik kentzeko

Administrazio publikoen jarduketak eraendu eta bideratuko dituzten printzipio orokorrak honako hauek dira:

g) Administrazio-eremuan hizkera ez-sexista ezartzea, eta hizkera hori suspertzea gizarte-harreman guztietan.

II. KAPITULUA
Printzipio orokorrak

10. artikulua.— Hizkera ez-sexista eta emakumeen irudi publikoa

1. Administrazioak erabiltzen duen hizkerak gizonak eta emakumeak hartuko ditu bere barruan, femeninoa eta maskulinoa erabiliz, edo, hala badagokio, neutroa, edozein joera sexista ezabatuz, baita zeharkakoak ere. Era berean, partikularren artean hizkera ez-sexistaren erabilera sustatuko da.

2. Komunikazio instituzionalean, Gaztela-Mantxako administrazio publikoek zainduko dute emakumeen eta gizonen inguruan gizartera helarazten den irudia berdintasunezkoa, aniztuna eta estereotipatu gabea izatea, eta beren politikak garatzean sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren ezagutza eta zabalkundea.

3. Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntak kanpaina instituzionalak egingo ditu emakumeen irudia sustatzeko ordezkaritza txikiena duten lanbide, ikasketa edo jarduera publikoetan. Kanpaina instituzionalek hizkera ez-sexista izango dute, eta ez dute gizonen eta emakumeen arketipo estereotipaturik erreproduzituko.

II. TITULUA
Gizonen eta emakumeen tratu- eta aukera-berdintasuna ezartzeko neurri aktiboak

IV. KAPITULUA
Komunikabideak eta emakumeen irudia publizitatean

48. artikulua.— Titulartasun publikoko komunikabideak

1. Titulartasun publikoko komunikabideek, Gaztela-Mantxako administrazio publikoen dirulaguntzak jasotzen dituzten komunikabideek edo haien partaidetza duten komunikabideek islatuko dute gizartean dauden emakumeen eta gizonen irudi berdintasunezkoa, plurala eta estereotipatu gabea, eta sustatuko dute emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren ezagutza eta zabalkundea, hizkera ez-sexista erabili behar dutelarik.


Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper