3. artikulua.— Helburuak eta xedea
Gaztela eta Leongo unibertsitateen koordinazioak honako helburu eta xede hauek ditu:
h) Gaztela eta Leongo unibertsitateen, Espainiako eta atzerriko unibertsitateen, eta, bereziki, aurreko guztien eta irakaskuntza gaztelaniaz ematen duten unibertsitateen zein gaztelaniaz hitz egiten duten herrialdeetako unibertsitateen arteko lankidetza-formulak bultzatzea eta laguntzea.
Hamaikagarren xedapen gehigarria.— Irakaskuntza birtualeko jarduerak
Gaztela eta Leongo Juntak, lege honetan ezarritakoaren arabera, irakaskuntza birtualeko jarduerak sustatuko ditu Gaztela eta Leongo unibertsitateekin batera, betiere jarduerok informazioaren teknologia berriak aprobetxa ditzaten Autonomia Erkidegoa munduko erreferentzia izan dadin bere irakaskuntzetarako eta, bereziki, gaztelaniaren irakaskuntzarako.